Hautatu dira Bilboko sormen eta kultura-industrien sektorearentzako dirulaguntzen deialdiko proiektu irabazleak

Abenduak 21

Hautatu dira Bilboko sormen eta kultura-industrien sektorearentzako dirulaguntzen deialdiko proiektu irabazleak.

Bilboko Udalak, Bilbao Ekintza udal-sozietatearen bitartez, hiribilduko espazioak datozen hilabeteetan dinamizatzeko hautatutako proiektuen berri eman du. Hautaketa hori Bilboko sormen eta kultura-sektoreentzako dirulaguntzen partidaren barruan dago, Bilbao Aurrera Planaren baitan, zeinak 300.000 euro dituen.

Horrela, aurkeztutako 106 proposamenetatik, Bilboko Udalak sormen eta kultura-esparruko diziplina ezberdinetako 26 aukeratu ditu. Besteak beste, hauek nabarmendu behar ditugu: Eten Barik Joten, emakume-talde pandero-jotzaile baten ikuskizuna kalean (dokumental baten proiekzioarekin amaituko dute); Piedra de Toque musika-irratsaioa zuzeneko musikarekin, Iñaki Makazaga kazetariaren eskutik (erronka eta naturarekiko grina injektatuko die herritarrei); Pirritx, Porrotx eta Marimototsen flashmobak Yogurinha Borova-rekin batera, 6 Balore, 6 kolore, Bilbo Milakolore!, garapen jasangarriko helburuei buruzkoa; The Eko Lab moda jasangarriaren ekitaldia (Bilboko diseinatzaile berrien erakusketa, instalazio eta tailerrak izango ditu); haurrentzako Bilb(i)ko Haur Antzerki Jaialdia antzerki-jaialdia, edo Bilbotik.ra proposamena, herritarrak hiribilduko etorkizuneko espazioak irudikatzera animatuko dituzten ko-sorkuntzako tailerrak.