Serieslanden zazpigarren jaialdiak nazioarteko topagune bihurtu du Bilbo beste behin Interneteko ikus-entzunezkoen sorkuntzan

Urriak 18

  • Jaialdiak gaur ekingo dio lehiaketako websailen 40 ordu proiektatzeko asteari, dela zuzenean eta dela streaming bidez; horrekin batera, hitzaldiak, mahai inguruak eta jendaurreko hizketaldiak izango dira, baita galak eta kale jarduerak ere; bestalde, sektoreko profesionalak elkarrekin harremanetan jartzeko plataforma bat egongo da.

  • Lehiaketako 120 websailetan, nabarmentzekoak dira herrialde hauetako ekoizpenak: AEB, Kanada, Errusia, Australia, Alemania eta Erresuma Batua, baina, era berean, Europako beste leku batzuetako lanak ere ikusi ahalko dira, baita Hego Ameriketakoak eta Ekialde Urrunekoak ere. Ohi bezala, SERIESLANDek arreta berezia jarriko die Euskal Herriko ekoizleei eta enpresa sortzaileei Basqueguna jardunaldian.

  • Jarduera guztietan doan sar daiteke, aurretik webgunez (Eventbrite) erreserba eginda, ez dadin jende pilaketarik izan eta segurtasuna errazteko.

SERIESLAND Bilboko Websailen zazpigarren jaialdia gaur arratsaldean abiatuko da Bilborocken, eta helburua da nazioartean sendotzea bere generoko lehiaketarik esanguratsuenetako bat bezala eta Interneteko ikus-entzunezkoen sorkuntzarako topagune bezala. Sei egun bizi-bizi izango dira, eta SERIESLANDek jarduera programa zabala eskainiko du; besteak beste, lehiaketako websailen 40 ordu zuzeneko proiekzioetan streaming bidez, hogei bat hitzaldi, mahai inguru, jendaurreko hizketaldi, gala eta kale jarduera, eta sektoreko harremanetarako plataforma izateko bokazioa.

Lehiaketako 120 websailetan, nabarmentzekoak dira herrialde hauetako ekoizpenak: AEB, Kanada, Errusia, Australia, Alemania eta Erresuma Batua, baina era berean, Europako beste leku batzuetako lanak ere ikusi ahalko dira, baita Hego Ameriketakoak eta Ekialde Urrunekoak ere. Berebat oso ezohikoak diren herrialdeetako lanak ere, hala nola Kazakhstan, Israel, Singapur, Vietnam eta Polinesia Frantsesa.

Ohi bezala, SERIESLANDek arreta berezia jarriko du bertako websailetan. Ez da faltako Basqueguna, programan urterokoa den ekitaldia, herrialdeko ikus-entzunezkoen industriari emana. Egun horren xedea izaten da etxeak eta eduki sortzaileak elkartzea, hau da, profesionalak, enpresak eta asmamena bateratzea.

SERIESLANDen programan datozen jendaurreko jarduera guztietara doan sar daiteke, aurretik webgunez (Eventbritez) erreserba eginda, ez dadin jende pilaketarik izan eta segurtasuna errazteko. 4.000 leku inguru daude hiru aretoak hartuta.

Dena dela, SERIESLANDen eragina ez da publiko aurreko presentzia fisikoan gelditzen, hori baino askoz gehiago da eta. Iaz, lehiaketako websailen 120.000 ikustaldi lortu zituen jaialdiak, eta bere jardueretan zuzeneko 3.000 jarraipen erregistratu zituen sakelakoaren nahiz ordenagailuaren bitartez; horrekin batera, milioi erdi inguru ikustaldi izan zituen webgunean eta sare sozialetan.

SERIESLANDek honako erakunde hauen laguntza eta babesa jaso du: Beaz foru sozietatea, Bilbao Ekintza udal sozietatea, ZineuskadiKultur eta Kirol Ministerioa, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika SailaEIKEN KlusterraLaboral KutxaAC/E eta Ikey Group Comunicación etxea.