“La Vida Padre” filmaren mundu mailako estreinaldia hartuko du Bilbok ostegunean, hiriburuan filmatu baita

Irailak 2

  • Filmaren mundu-mailako estreinaldia Bilboko Guggenheim Museoan ospatuko da, eta bertan izango dira filmaren zuzendaria, Joaquín Mazón, lantalde artistiko osoa eta Bilboko alkatea, Juan Mari Aburto.

  • Bilboko zenbait agertokitan filmatu den komedia bat dugu “La Vida Padre”; Karra Elejalde eta Enric Auquer sarituak ditu protagonista eta Bilbao Bizkaia Film Commissionen babesa jaso du.

Datorren ostegunean, irailaren 8an, “La Vida Padre” filmaren mundu mailako estreinaldia hartuko du Bilbok, hiribilduan bertan filmatua izan dena.

Mundu mailako estreinaldia Guggenheim Museoan izango da, museoaren 25. urteurrena ospatzeko, eta bertan izango dira filmaren zuzendaria, Joaquín Mazón, lantalde artistiko osoa eta Bilboko alkatea, Juan Mari Aburto. Filma irailaren 26an iritsiko da zinema-aretoetara.

“La Vida Padre” komedia bat da, Karra Elejalde eta Enric Auquer sarituak ditu protagonista eta Bilboko hainbat tokitan filmatu zen 2021eanBilbao Bizkaia Film Commissionek babestutako proiektu bat da, Bilboko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren doako zerbitzu publikoa, filmatze-lanei arreta eman, kudeatu eta erakartzeko helburua duena.

Film honek Goya saria birritan irabazi duen Karra Elejalde eta Aktore Berri Onenaren Goya saria jaso duen Enric Auquer aktoreak ditu protagonista, eta Mikel izeneko sukaldari gazte eta handinahiaren istorioa kontatzen du. Ustekabean aitaren bisita jasoko du, hogeita hamar urte desagertuta eman dituena. Bere jatetxearen etorkizuna une erabakigarri batean dagoen honetan, aita zaintzeaz arduratu beharko da Mikel. Bere aita Juan, ordea, nondik joko duen ezin aurreikusi daitekeen horietakoa da, bizitasun handiko urakana, eta zalantzan jarriko du Mikelek sukaldaritzari buruz eta bizitzari buruz dituen ideia guztiak. Protagonistekin batera honako aktore hauek ere ageri dira: Megan Montaner, Lander Otaola, Maribel Salas, Gorka Aguinagalde eta Manuel Burque.

Irailaren 16an zinema-aretoetan estreinatuko den filma Joaquín Mazónek zuzendu du, eta Joaquín Oristrellek idatzi. MOD Pictures, MOD Producciones, Kowalski Films eta Lavipa Films-en ekoizpen bat da eta Movistar+, RTVE eta ETBren partaidetza du.

10:00etan – “La Vida Padre”-ren prentsaurrekoa Guggenheim Bilbao Museoan

11:15ean – Photocall-a eta prentsaurrekoa Guggenheim Bilbao Museoan

*Kanpoko Itsasadarreko photocall-a.
*Filmeko taldea bertan dela.

12:00etan – “La Vida Padre”ko taldearekin elkarrizketak Gran Hotel Dominen

20:30etan – “La vida padre” munduko estreinaldiaren photocall-a

21:00etan  Première filmeko taldearekin