Bilbo Bidean 2022 Lehiaketaren Oinarri Arautzaileak

Lehiaketaren helburua zikloturistentzako plataforma digital bat sortzeko eta kudeatzeko enpresa-ekimen bat hautatzeko lehiaketa arautzea da. Plataforma horrek erabiltzaileen arteko elkarreragina sustatu beharko du, eta lurraldeak kirol-jarduera horri dagokionez duen erakargarritasuna erakutsi.

Sarien guztizko zenbatekoa 20.000 €-koa izango da, 5.000 €-tan banatuko dira aurkeztu beharreko prototipoa garatzeko bi proiektu finalistetarako, eta 15.000 €-tan plataforma garatzeko proiektu irabazlerako.