Bilbao Arenak segurtasun-kontrolak egiten ditu ekitaldi guztietan, hauek ondo funtziona dezaten. Murrizketen artean, ezin da  argazki-kamera erreflex edo profesionalekin sartu, ezta selfi-makilekin ere.

Argazkiak, bideoak edo beste edozein multimedia-eduki filmatzeko baldintzak ikuskizun bakoitzaren araberakoak dira eta enpresa sustatzailearen baldintzak kontsultatu behar dira.

Era berean, ezin da haurtxoen orgatxoetara sartu. Sarbide guztiek kotxetxoak uzteko guneak dituzte, supermerkatuko orgen antzeko funtzionamenduarekin. Hala ere, haurrentzako ekitaldietan espazio berriak prestatuko dira, horiek errazago igaro daitezen.

Instalazioetan sartzeko adinari dagokionez, arau orokor gisa, 16 urtetik beherakoek heldu batekin sartu beharko dute. Hala ere, ekitaldiak sustatzen dituzten erakundeek baldintza espezifikoak ezartzen dituzte eta, beraz, bertaratzea baino lehen kontsultatzea gomendatzen dugu.

Araudiak agintzen duen bezala, instalazioek zerbitzu medikoa dute, eskatzen duenaren eskura.

Informazio gehiago nahi izanez gero, idatz iezaguzu esteka honen bitartez, “Bilbao Arena” saila hautatuz.