Kontratuen gutxieneko iraupena hiru hilabetekoa izango da. Edozein kontratazio-modalitatetan formalizatu ahal izango da, prestakuntzarako eta ikaskuntzarako kontratua, bitarteko kontratua eta txanda-kontratua izan ezik.

Kontratuak lanaldi osokoak edo lanaldi partzialekoak izan daitezke, kontuan hartuta azken horiek lanaldiaren % 50ekoak izan behar dutela gutxienez, eta sei hilabetekoak gutxienez.