-
Enplegua
Nola eman dezaket izena lan-eskaintza batean?Enplegu-eskaintzak eskuratzeko, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan izena emanda egon behar zara enplegu-eskatzaile gisa. Eskaintza guztiak Lanbideko webgunean argitaratzen dira eta bertan kontsulta ditzakezu.
Era berean, web orri beretik, “Nire Lanbidenet”-en sar zaitezke zuzenean zure NANarekin eta eskaintzetarako gakoarekin inskribatzeko eta zure hautagaitzaren egoera zein den jakiteko.
Gogorarazten dizugu garrantzitsua dela Lanbideren curriculum vitaea eguneratuta izatea eta zure enplegu-eskaera eguneratzeko bulego-sare bat duzula.
-
Enplegua
Langabezian edo lan-bilaketa aktiboan nago eta orientazioa behar dut. Non lagundu diezadakete?Laguntza-zerbitzu horiek eskuratzeko, Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuko zure bulegorik hurbilenera joatea gomendatzen dizugu. Bertan, lan-orientazioa eta enplegua bilatzeko laguntza eskainiko dizute.
Lanbiden bulegoen sarea kontsulta dezakezu, baita lan-eskaintzak eta prestakuntza-ikastaroak ere.