Turistech Bilbao jardunaldia: “Zergatik turismo-enpresako zereginak eta prozesuak automatizatzeko apustua egin?”

Bilbao Ekintzak, Innolab Bilbaorekin lankidetzan, turismoaren sektorera bideratutako jardunaldi berri bat antolatu du “Turistech Bilbao: Zergatik turismo-enpresako zereginak eta prozesuak automatizatzeko apustua egin?” izenarekin. Jardunaldi horretan, prozesuen automatizazioa errazten duten tresna digital berriak jorratuko dira, konpainiei aukera ematen baitie zereginak eta prozesuak arintzeko, turismo-erakundeetan aplikatzeko eta sektorean arrakasta duten kasuak aztertzeko.

Turismoaren sektoreari lotutako enpresen eraldaketa digitala zerbitzuak eta bezeroarentzako arreta hobetzeko aliaturik onena da.

Prozesuen automatizazioak (RPA, RDA, RBA teknologiak) enpresak ohiko zereginek eta prozesu mekanikoek dakarten lan-zamatik askatzen ditu. Horri esker, profesionalek euren lan-denbora balio erantsi handiagoko beste jarduera batzuk garatzeko erabil dezakete.

Horretarako, jarduerak gauzatzeko denbora bizkortuko duten aplikazio teknologikoak integratu behar dira. Teknologia horiek ezartzeak berekin dakar gastuak murriztea, produktibitatea handitzea eta zerbitzuaren kalitatea hobetzea. Era berean, enpresa turistikoari aukera ematen dio kontsumitzaileengana hurbiltzeko eta merkatuaren eskaera berriei modu eraginkorragoan erantzuteko.

Turismo-enpresetan, prozesuen automatizazioak honako aukera hauek ematen ditu:

  1. Bezeroarentzako arreta-izapideak hobetzea (ostatuen kudeaketa integrala, bidaien tramitazioa)
  2. Back office prozesuen kudeaketa eraginkorra: eskaerak emailez jasotzea, hornitzaileen kudeaketa, plantillaren alta eta bajak, fakturen berrikuspena, eskaerak, stocken edo albaranen eguneratzea, fakturazioa, ordainketen jarraipena, erreserben kudeaketa, langileen altak eta bajak, nominen kudeaketa edo plantillaren txanden antolaketa, ezeztapenen kudeaketa arina, bezeroen data edo kontsulten aldaketak, etab.
  3. Turistaren esperientziaren kalitatea handitzea: bere behar ekonomikoetara eta denbora erabilgarritasunera egokitutako bidaiei buruzko informazio pertsonalizatuagoa aurkitzeko aukera ematen baitu. Era berean, zerbitzuaren kalitatea hobetzen duten erreserben kudeaketatik eratorritako arazoak ezabatzen ditu.

 

Bat egin gurekin!

Egitaraua:

9.30. Bilbao Ekintza-ren aurkezpena.

9.40. Innolab Bilbao-ren aurkezpena.

9.45. Hizlari nagusia: Antonio López de Ávila, Tourism Data Driven Solutions (TDDS)-ko fundatzailekidea eta CEO

10.05. Arrakastatsu izan diren hiru kasu: Tourné Bilbao, Kevo Technologies, Amatech.

10.50. Galderak eta Bilbao Ekintza-ren agurra.

Egitaraua osoa (gaztelainaz)