• Azaroaren 20tik 28ra bitartean, Bilbo-Bizkaiko diseinu-astearen hamaikagarren edizioak programa oso bat eskainiko du, doako jarduera askorekin eta berrikuntzekin, diseinua bizitza errazten duen bitarteko gisa ulertu ahal izateko.

  • Sormen eta osasun komunitarioko BBDW25 Laborategia hogei gazte baino gehiagoren parte-hartze aktiboarekin, HOPE ! dokumental-sailaren inguruan hausnartzeko bideoforuma edo zuzeneko podcast-proiektua dira nabarmendutako jardueretako batzuk .

  • Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak, ‘Bilbao Bizkaia Design Week 2025’ ekimenaren bidez, tokiko eta nazioarteko garapen ekonomikoaren zeharkako ardatz gisa diseinuarekin duten konpromisoa berresten dute, industria sortzaileak berrikuntzaren eta lehiakortasunaren eragile gisa bultzatzeko.

‘Bilbao Bizkaia Design Week 2025’Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak urtero antolatzen duten diseinuaren astea, bihar, ostegunean, hasiko da eta jardueraz betetako programa osoa du. Bilbo eta Bizkaia diseinuaren epizentro bihurtuko dira azaroaren 20tik 28ra bitartean, ‘Bilbao Bizkaia Design Week’ (BBDW) jaialdiaren hamaikagarren edizioarekin.

Larrialditik biziberritzera lelopean, ekimenak paradigma aldaketa oso bat proposatzen du aurten: diseinua kontsumo-tresna gisa erabiltzetik bizitza errazten duen bitarteko gisa diseinatzera pasatzea, planetako bizitzaren jarraipena ahalbidetzeko; aurrekaririk gabeko krisi ekosozialaren aurrean, ‘Bilbao Bizkaia Design Week 2025’ ekimenak aukera emango du astebetez herritarrei eta sektorearekin lotutako eragile guztiei erakusteko jasangarritasuna jada ez dela nahikoa, premiazkoa baita birsortzea, eta giza eta natura-ekosistemak sendatzea, leheneratzea eta biziberritzea planteatzea.

Begirada horrekin, BBDW25ek beste urrats bat eman du ingurumen-konpromisoan, Erronka Garbia zigilua eskuratzeko nahian. Ihobe sozietate publikoak garatutako metodologia horrek irizpide jasangarrien arabera antolatutako ekitaldiak aintzatesten ditu.

UNESCOren Hiri Sortzaileen Sarean Bilbo Diseinuaren Hiri izendatu zutenetik hamaika urte igaro diren honetan, ‘Bilbao Bizkaia Design Week 2025’ ekimenak —Pez Estudio komisario duela— industria sortzaileak sustatzen jarraitzen du, garapen ekonomikorako eta nazioarteko proiekziorako faktore gisa, diseinua hiritarrei alderdi guztietatik hurbiltzeko.  Aurtengo programak, erdiguneko Zabalgune eraikina erreferentziatzat hartuta, profesionalen, herritarren eta diseinu-sektoreko eragileen arteko loturak gaitzen ditu, ingurunea zainduko duten praktikak aktibatzeko, sektore sortzaileen lana gainerako sektore ekonomikoetara eta gizartera hurbiltzeko, zeharkako jarduerak sustatzeko, gero eta publiko zabalagoa erakartzekonetworking-a bultzatzeko eta talentua eta ezagutza trukatzeko.

HERRITARRENTZAKO JARDUERA GEHIAGO

Bihar, azaroak 20, osteguna, ‘Bilbao Bizkaia Design Week 2025’ Irekiera inaugurazio-ekitaldiarekin batera hasiko da Zabalgune Eraikinean. 18:30etik aurrera, diseinuaren nazioarteko eragileak bilduko dira topaketa horretan, eta sormenaren eta gizartearen eremuan prozesu birsortzaileak bultzatzeko funtsezko tresnak esploratzeko asteari hasiera emango zaio. Ekitaldian nazioarteko erreferentzia diren hiru pertsonak hartuko dute parte: Jan Boelen, Belgikako komisario eta diseinatzailea, Atelier LUMA laborategiaren burua; eta Jenny Andersson, estratega eta Really Regenerative Centre delakoaren sortzailea. Ekitaldia doakoa izango da herritarrentzat, eta hitzaldi inspiratzaileak, elkarrizketa irekiak eta une sortzaileak uztartuko ditu.

Gainera, bihartik aurrera (azaroak 20), 12:00etatik aurrera, Zabalgune Eraikineko erabilera anitzeko aretoan 5×5 Bilbao erakusketa bisitatu ahal izango da, diseinuaren bidez enpresa txiki eta ertainetan berrikuntza sustatzen duen nazioarteko ekimena. Erakusketak Bilbon garatutako lau prototipo berri aurkezten ditu, Kortrijk-eko (Belgika) eta Kaunas-eko (Lituania) bost kasu nabarmenekin batera, diseinuak enpresen eraldaketan duen eraginaren ikuspegi zabala eskaintzeko. Tokiko lau kasuek Jabones El Abra × Brand Creatiers, Sunrise Medical × Concept Hache, Asimob × Uxpertisey Bromalgae × Pars Pro Toto kolaborazioak barne hartzen dituzte. Bisitaldia doan izango da astelehenetik ostiralera 10:00etatik 20:00etara.

Azaroaren 21ean, goizean (10:00-14:00), Zabalgune eraikinean Seeds for Regeneration izango da, diseinuan lan egiten dutenen eta birsortze-eremuko nazioarteko bi erreferenteren arteko gertuko harremanak josteko topaketa profesionala (Irekieran ere parte hartuko dute): Jan Boelen eta Jenny AnderssonElisa de los Reyes (Pezestudio.org) eta Miren Lauzirikaren (Art for Life) tokiko ekimenekin batera. Bilbon eta Bizkaian diseinu birsortzailea aktibatzeko jardunaldi kolaboratiboa izango da. Topaketa hau ez da inspirazio-gune bat soilik, loturak eta aliantzak sortzeko aukera bat ere bada —tokikoak eta nazioartekoak—, Bizkaiko diseinuaren ekosistema indartzeko eta begirada birsortzailea finkatzeko, eraldaketa ekosozialaren motor gisa.

Azaroaren 21ean ere, Artiach Fabrikan, Maker Faire Bilbao Jaialdiaren barruan, Open Espazioak Maker Ekintzaile 2025 sorkuntza-egoitzetan garatutako proiektuak aurkeztuko ditu. Egun berean, 20:30ean, nazioartean Murcof izenez ezaguna den Fernando Corona artista mexikarrak The Etna Sessions ikus-entzunezko proiektua aurkeztuko du Bilboko Enkarnazioaren Elizan.

Bilbok eta Bizkaiak bideoforuma hartuko dute azaroaren 23an Zabalgune eraikinean, HOPE! Estamos a tiempo dokumental-sailaren inguruko hausnarketa- eta ekintza-saio irekia, eta mundu osoko birsorkuntza ekosozialeko benetako ekimenak erakutsiko ditu. Topaketaren barruan, 2. atala proiektatuko da, El poder de dos palabras, eta Europako hainbat esperientzia izango ditu ardatz: komunitateek energia-kooperatibak, tokiko txanponak eta elkarri laguntzeko sareak sustatzen dituzten esperientziak. Proiekzioaren ondoren, HOPE! eta Ola Regenerativa-ren bultzatzaile Cote Romerok parte hartuko du tokiko hainbat proiekturekin batera, hala nola Besteak de Abad, Butroi Bizirik, drOp Ermua eta Integrate NBS (BC3); espazio publikoaren eraldaketan, trantsizio ekologikoan eta naturaren eta komunitatearen arteko loturan lan egiten dute.

Programa osoa osatzen duen beste jardueretako bat da sormeneko eta osasun komunitarioko laborategia, BBDW25 Laborategiarekin batera. Datorren azaroaren 24an, 12:30ean, Zabalgune Eraikinean, Deustuko Unibertsitateko, EHUko (Arte Ederrak), IDarteko, Tecnun-eko (Nafarroako Unibertsitatea) eta IED Kunsthal Bilbaoko ikasleek diseinatutako soluzioak aurkeztuko dira. Ikasle horiek asteak eman dituzte diziplina arteko taldeetan lanean, Bilboko Udalaren Osasun eta Kontsumo Sailak proposatutako benetako erronkei aurre egiteko. Art for Life-ren laguntzaz, gazteek autonomia eta ongizate kolektiboa sustatzeko proposamen berritzaileak garatu dituzte, erronka hauei helduta: bihotz-biriken suspertzea eta KDAren erabilera, Heimlich-en maniobra, ibiltarien sarea zabaltzea eta parke aktiboen dinamizazioa. Diseinuak osasun komunitarioa eraldatu eta zaintza partekaturako modu berriak aktiba ditzakeela erakusten du ekimen horrek, gazteen eskutik.

Gai horrekin lotuta, joan den azaroaren 14az geroztik, Bilboko Bizkaia Plazan ‘Taupada/Latido’ dago, doako instalazio interaktibo eta parte-hartzailea, eta esperimentatzera gonbidatzen ditu herritarrak, larrialdietan nola jokatu behar den kontzientziatzeko. Azaroaren 28ra arte egongo da, egunero, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.

‘Bilbao Bizkaia Design Week 2025’ ekimenaren programaren beste nobedade bat zuzeneko Podcast proiektua da. Azaroaren 26an, 18:00etan, Zabalgunean bilduko dira podcast-aren kulturaren eta diseinu birsortzailearen ahotsak, eta Andrea Fernandezek (Curiosum Tremens Podcast) eta Nekane Salcinesek (Caóstica) aurkeztuko dute, Tracking Bilbao kultura digitaleko jaialdiaren eta Euskalpoden laguntzarekin.

‘Bilbao Bizkaia Design Week 2025’ azaroaren 28an amaituko da, 20:00etatik aurrera, Zabalgune Eraikinean, Partekatu! amaierako ekitaldiarekin, ikaskuntzak partekatzeko eta aste osoan zehar egindako lan kolektiboa ospatzeko azken topaketa.

INDUSTRIA SORTZAILEAREN HAZKUNDEA

Eustat-en Jarduera Ekonomikoen Direktorioaren arabera, ekonomia sortzaileak, diseinuaren sektorea barne hartzen duen industriak, Bilbo-Bizkaian 21.903 pertsonari lana ematen dieten 5.971 enpresa-establezimendu zituen 2024an, eta establezimendu-kopurua %0,6 hazi da urte batean, eta horiei lotutako enplegua %3,2, 2023koarekin alderatuta. Jarduera sortzaileetako enpresak enpresa-sare osoaren %6,9 dira, eta sortutako enpleguak Bizkaiko enplegu absolutuaren %4,6 dira 2024an.

Ikusi hemen BBDW2025eko programa osoa 

SARE SOZIALAK:

  • Diseinu interaktiboko instalazio deigarria da, herritarrak parte hartzera eta beren pultsua esperimentatzera gonbidatzen dituena, batzen gaituen energiaren sinbolo gisa. Larrialdi baten aurrean jarduteko konfiantza sustatu nahi da, eta bihotz-biriketako bizkortzea egiten jakitearen garrantziaz sentsibilizatu.

  • ‘Taupada/Latido’ Bilbao Bizkaia Design Week 2025 asteko leloaren metafora gisa ulertzen den jarduera bat da: ‘Larrialditik biziberritzera’, eta diseinua planteatzen du bizitza errazten eta eusten duen indar baten modura.

  • Hiriaren erdiguneko Bizkaia plazan ikusgai egongo da, doan, gaurtik, azaroaren 14tik azaroaren 28ra, 12:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.

Gaurtik, azaroaren 14tik, azaroaren 28ra, 12:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara, Bilboko erdiguneko Bizkaia plazan ikusgai egongo da ‘Taupada/Latido’ doako instalazio interaktibo eta parte-hartzailea, zeinak herritarrak esperimentatzera gonbidatzen dituen, larrialdi batean jarduten jakiteko beharraren inguruan kontzientziatzeko eta esku hartzeko beldurra galtzen laguntzeko.

Sormen-ekintza hau Bilbao Bizkaia Design Week 2025 asteko programazioaren aurrerapena da. Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak urtero antolatzen dute Diseinuaren Astea, eta azaroaren 20an abiatuko da Zabalgune eraikinean.

‘Taupada/Latido’ Bilbao Bizkaia Design Week 2025 asteko leloaren metafora gisa egindako jarduera bat da, “Larrialditik biziberritzera”, eta diseinua planteatzen du bizitza errazten eta eusten duen indar modura. Krisi ekosozialeko testuinguru batean, proposamen artistiko horrek herritarrei gogorarazten die larrialdia izan daitekeela konpromiso kolektibo eraldatzaile baterako abiapuntua. Horregatik, instalazio honen bidez bisitariak jarduera batean parte hartzera gonbidatzen dituzte, haien pultsua eraldatuko duena, konexio- eta bizitza-keinu bihurtzeko eta, modu horretan, besteak zaintzeko eta suspertzeko botere kolektiboa sentitu dezaten.

Gaur goizean publikoari ateak ireki dizkion 6 metro luze eta 2,5 metro zabaleko kontainer batean kokatua, ‘Taupada/Latido’ instalazioak parte-hartzearenteknologiaren eta emozioaren bidez erakusten die ikusleei bihotz-biriketako bizkortzea (BBB) bizitzak salbatzeko gai den premiazko “koreografia” bat dela.

Instalazioa eta sormen-proposamena Gheada diziplina anitzeko arte-estudioak diseinatu eta ekoitzi du. Raquel Duránek eta Rut Brionesek sortutako estudioa murgiltze-esperientzietan, esperientzia interaktiboetan eta performatiboetan espezializatuta dago, eta instalazio honen bidez Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Sailak planteatutako erronka bati erantzuten dio.

Aurtengo Bilbao Bizkaia Design Week astearen zeharkako ardatza paradigma-aldaketa izango da: azaroaren 20tik aurrera eta astebetez, jarduera ugarik aukera emango dute ideia honen inguruan hausnartu, partekatu eta lan egiteko: larrialdia dugu ekintza eta aldaketa birsortzailea bultzatuko dituen konpromiso kolektiboa lortzeko abiapuntua. ‘Taupada/Latido’ ideia horren inguruan herritarrak sentsibilizatzeko lehen pausoa da.

Hemen duzu BBDW2025 astearen programazio osoa

SARE SOZIALAK:

  • Euskadiko Parke Teknologikoko Bilbao Campusa egia bihurtu da; Zorrotzaurreko Iparraldeko Puntan dagoen lehenengo eraikinaren lehen harria jarri dute.

  • Horrela amaituko da Bilboko Udalaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko lankidetza-prozesu luzea. Horri esker, Euskadiko Parke Teknologikoaren bidez, nazioarte mailako hiri-campus teknologiko bakarra sustatuko da.

  • IDOMek eta MONDRAGONek beren proiektuak iragarri dituzte, Zorrotzaurre ezagutzaren, teknologiaren, berrikuntzaren eta industria aurreratuaren uharte bihurtzeko, hala Bizkaiko eta Euskadiko ekonomiarako proiektu eragile izateko. Mondragon Unibertsitateak, Ikerlanek eta Vicomtechek ere beren presentzia zabalduko dute Bilbon, Parke Teknologikoan kokatuta.

  • Lehenengo jarduketa horri esker, hirugarren sektoreko erabilerarako 46.000 m2-ko eraikigarritasuna izango da uhartearen Iparraldeko Puntan, eta abangoardiako enpresak ekipamendu publikoz eta etxebizitzaz inguratutako espazioan kokatzea sustatuko da. Gainera, Hegoaldeko Puntan dauden beste 60.000 m2 garatzeko lanean ari dira.

Zorrotzaurre uhartean dagoen Euskadiko Teknologia Parkeko Bilbao Campusa egia bihurtu da, gaur hasi baitira lehen eraikina izango denaren lanak. Aurkezpen-ekitaldian, IDOM, MONDRAGON, Mondragon Unibertsitatea, Ikerlan eta Vicomtechen hainbat proiektu adierazgarri iragarri dira.

Imanol Pradales Lehendakariak, Elixabete Etxanobe Bizkaiko Ahaldun Nagusiak eta Juan Mari Aburto Bilboko alkateak jarri dute Euskadiko Parke Teknologikoaren Bilbao Campuseko lehenengo eraikinaren lehen harria. Teknologikoki aurreratuak diren enpresak hartuko ditu, eta Tarabusi pabiloi zaharraren kokalekuan egongo da, Galletaginen etorbidean.

Horrela, Zorrotzaurreko proiektuak gurutzaldi-abiadura hartuko du, nazioartean bakarra izango den Hiri Campus Teknologiko bihurtzeko. Bertan, abangoardiako enpresak ekipamendu publikoz eta etxebizitzaz inguratutako espazioan kokatzea sustatuko da. Zehazki, lehen jarduketa horri esker, hirugarren sektoreko erabilerarako 46.000 m2-ko eraikigarritasuna gehituko da, Iparraldeko Puntako lau lurzatitan banatuta. Bi lurzatik aurretik zegoen eraikina zuten eta beste biak hutsik daude. Gainera, beste 60.000 m2 garatzeko lanean ari dira, uhartearen Hegoaldeko Puntan, zerbitzu aurreratuen sektorera bideratuta.

Gaur aurkeztutako mugarriaren bidez, erakundeen arteko lanari amaiera emango zaio, Bilboko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak elkarrekin lan egin baitute , Euskadiko Parke Teknologikoaren eta Bilboko Campus berriaren bidez Zorrotzaurre ezagutzaren, teknologiaren, berrikuntzaren eta industria aurreratuaren uharte bihurtzeko.

Bizkaiko eta Euskadiko ekonomiarako proiektu eragilea izango da, eta ahalmena du enpresa-sarearen hazkundea indartuko duen ekosistema sektoriala sortzeko. Gainera, Bilboko espazio-eskariari erantzuna eman ahalko dio, eta RIS3 Euskal Estrategiari (espezializazio adimenduneko estrategia) lagundu, ikerketari eta prestakuntzari lotutako sektore aurreratuen aldeko apustuaren bidez.

Juan Mari Aburto Bilboko alkateak, Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak Zorrotzaurreko Uhartearekin egindako lana eta inplikazioa eskertu ondoren, harrotasunez adierazi duenez, “ekitaldi hau mugarri bat da Bilboren etorkizunaren garapenean. Enpresak, talentua erakartzea eta hari eustea, gazte kualifikatuen enplegua, prozesu berritzaileak, negozio-aukera berriak… Horiek guztiak, dagoeneko martxan dauden hiru unibertsitateetan (Kunsthal, Mondragon Unibertsitatea eta Digipen) 3.000 ikasletik gora dituen kultura- eta prestakuntza-jarduera sendoaz gain, hirigintzaren garapenari, etxebizitza berriei eta uhartean sustatzen ari garen zerbitzuei gehitu behar zaizkie”.

Aburtok adierazi duenez, IDOM eta Mondragon Korporazioa “Bilbao Campus honetan enpresak instalatzeko ametsa egia bihurtzeko lehen urratsa eman duten ausartak” dira, eta aitortu du “datozen urteetan etortzen joango diren beste enpresa-proiektuei ateak ireki dizkietela. Gaurtik aurrera, oraina eta etorkizuna eskutik doaz eta albiste bikaina da hori Bilborentzat eta bilbotarrentzat”.

Bere aldetik, Elixabete Etxanobe Bizkaiko Ahaldun Nagusiak nabarmendu duenez, “gaur eraikin baten lehen harria jarriko dugu; Bizkaiarentzat etorkizun ausart, teknologiko eta sakonki gizatiarraren oinarriak jarriko ditugu. Euskadiko Parke Teknologikoko Bilbao Campusa asmo-adierazpen irmoa da: Bizkaiak mundua eraldatzen duten trantsizio teknologiko, digital eta energetiko handien protagonista izan nahi du, eta izango da”.

“Duela 40 urtetik, Zamudioko Parke Teknologikoa bultzatu genuenetik, Bizkaiko Foru Aldundian berrikuntzaren alde egiten dugu, garapen ekonomikoaren eta gizarte-ongizatearen palanka baita. Hiri-campus berri hau apustu horren bilakaera naturala da: hiriarekin konektatuta, enpresa berritzaileenen, zientziaren, ekintzailetzaren eta talentuaren zerbitzura”, esan du Etxanobek, eta gaineratu duenez, “campus hau talentua erakartzeko gunea da, eta Bizkaia with the Talent estrategia indartzen du. Espazio honetan ezagutza aukera bihurtzen da, eta Bizkaiaren etorkizunari lagundu nahi dioten horiek hazteko, berritzeko eta ekiteko baldintzak aurkituko dituzte”.

Imanol Pradales Lehendakariaren hitzetan, Euskadiko lehen hiri-campus teknologikoaren lehen eraikina eraikitzeak euskal industria-eredua sendotzeko balioko du, eredu horrek “ezagutza aurreratuan, manufaktura-kulturan, jasangarritasunean, garapen teknologikoan eta balio erantsiko jardueretan oinarritzen du bere lehiakortasuna”.

“Euskadiko Industria Plan berriaren ezinbesteko oinarria da Parke Teknologikoa; izan ere, herrialde aurreratua, erakargarria, kohesionatua eta bizi-kalitatekoa izaten jarraitu nahi badugu, aukerak, kalitateko enplegua eta ongizatea sortuko dituen industria berritzailea behar dugu”, adierazi du Lehendakariak.

Halaber, Imanol Pradalesek Campus berriak —adimen artifizialaren, Big Dataren eta startup berrien erabileran espezializatutako enpresak hartuko ditu— “pertsonaren, komunitatearen eta gure ongizatearen zerbitzura” egongo den berrikuntzaren eta garapen teknologikoaren eragile gisa jardungo duela ere aipatu du, eta Eusko Jaurlaritzaren konpromisoa berretsi du, “Zorrotzaurre ezagutzaren, teknologiaren, berrikuntzaren eta industria aurreratuaren uharte bihur dadin”.

Azkenik, Lehendakariak nabarmendu du gune berri horren lehen eraikinak Helena Matute euskal ikertzailearen izena duela. Matute ekitaldian egon da eta Lehendakariak eskerrak eman dizkio, eguneroko lanagatik, “beste batzuek iluntasuna nahi duten lekuan argia ematen” saiatzeagatik. Lehendakariaren iritziz, populismo, negazionismo eta mugimendu kontrazientifiko horri “gure indar guztiekin” egin behar diogu aurre.

ENPRESA-PROIEKTU NAGUSIAK

IDOM Science Factory/Zientziola Zorrotzaurreko RZ-7 lurzatian egongo da, enpresaren egoitza nagusitik oso gertu. Proiektu honen bidez, zientzia eta teknologiarako ingeniaritza-sistema konplexuak diseinatzeko eta hornitzeko jarduera bultzatuko du hainbat arlotan, besteak beste, astronomian, partikulen fisikan eta fisika nuklearrean, espazioan eta energia berriztagarrietan.

Jarduera hori garatzeko eta sustatzeko, IDOMek gaur egun dituen instalazioak handitu behar ditu eta, horretarako, laborategi berriak, integrazio-aretoak eta areto zuriak eraikiko ditu, eraikin berrian sartu ahal izateko. Era berean, IDOM Science Factory/Zientziola zentroak harremanak, ideia-trukea eta sormena sustatzeko gune izan nahi du, jakintza-arloen arteko lankidetza eta elkartrukea bultzatuta.

Merkatu zorrotzenetarako ezagutza eta lehen mailako azpiegitura zientifiko-teknologikoekin nazioartean lehiatzen den sektoreko ingeniaritza liderra, kalitate handiko, oinarri teknologikoko, balio erantsi handiko eta merkatu globaletako enpleguak dituen industriaren adibidea da IDOM. Instalazio berri horietan egindako lanak zuzeneko eragina izatea espero da proiektu hauetan, besteak beste: sistema optikoak, teleskopioetarako tresna eta egitura mugikor handiak, sistema mekatroniko espezializatuak, saiakuntza-banku bereziak, diagnostikoak eta fusio-erreaktoreetarako mikrouhin bidezko berotze-sistemak. Ekimen horri esker, gainera, kualifikazio handiko lanpostu gehiago sortuko dira, etorkizun hurbilean enpresa garatzeko beharrezkoak direnak.

Bilbao Bizkaia Digital Faktory da MONDRAGON Korporazioak Zorrotzaurren egingo duen apustua. 20 milioi eurotik gorako inbertsioa beharko du proiektuak, eta teknologia digitaletan talentua eta balio erantsi handiko enpresak erakartzeko poloa garatzea ahalbidetuko du, arlo haietan: adimen artifiziala, datu-analitika, zibersegurtasuna, humanitate digitalak, mekatronika, robotika eta energia-sistema adimendunak, besteak beste.

MONDRAGONek, erronka demografikoaz eta horrek industriarentzat duen talentu digitalik ezaz erabat jabetuta, polo berritzaile bat garatzearen aldeko apustua egin du; bertan egingo dute bat enpresek, zentro teknologikoek eta unibertsitate-eremuak, ezagutzak eta mundu digitalak industria-beharrei soluzio berritzaileak emango dizkien sare bat eratuta.

MONDRAGONek Ezagutza Eremuaren bitartez gidatutako proiektu honek Ikerlan zentro teknologikoaren eta Mondragon Unibertsitatearen lankidetza estua izango du. Proiektu honen helburua da tokiko talentua sortzea eta nazioarteko talentua erakartzea da, teknologia digitalen Europako proiektuetan parte hartzea, ezagutza enpresetara transferitzea eta arlo digitaleko sektoreetan negozio berrien garapena dinamizatzea.

RZ-10 lurzatian kokatua, eraikin-multzo berriak Consonni eta Lancor eraikin zaharrak berreraikiko ditu, hurrenez hurren 7.526 m² eta 4.281 m²-ko bi espazio berri sortuta.

Eraikinen banaketari dagokionez, Consonni eraikinean —handiena izango da— Mondragon Unibertsitateak eta Ikerlanek egingo dituzte beren jarduerak, eta Lancor espazioan —txikiagoa izango da—, Euskadiko Parke Teknologikoaren eskutik, Vicomtech kokatuko da. Bi eraikinak elkarren artean konektatuta egongo dira, ezagutzaren eta teknologia digitalaren nazioarteko polo bihurtzeko.

Espazio berri horren bidez, Vicomtechek berretsi egingo du Bilbao-Bizkaiarekin duen konpromisoa, eta adimen artifizialeko teknologiak garatzen eta euskal industria-sarera transferitzen lagunduko du, hala lehiakortasuna indartuta. Gainera, hizkuntzaren teknologien bidez euskara sustatzeko funtzioa indartuko du zentroak, eta STEAM talentua bultzatzearen aldeko apustua egin.

Zorrotzaurreko Iparraldeko Puntan dagoen Bilbao Campuseko eraikin-multzoaren garapena RZ-9 lurzatiarekin osatuko da; oraindik ere zehazteke dago. Hala ere, lurzati hori garatzen denean, definituta geratuko lirateke Iparraldeko Puntarako aurreikusitako proiektu guztiak.

LEHEN ERAIKINA ZORROTZAURREN

Gaur hasi dira eraikinaren obrak, eta Tarabusi pabiloi zaharra berreraikitzea da asmoa. Haren arkitekturak jatorrizko estetika errespetatuko du. Espazio horri mendebaldeko fatxadan oin berriko eraikin bat gehituko zaio, jasangarritasun- eta ekodiseinu-irizpideen arabera egina. Guztira, 4.000 m2 izango dira, oso-osorik teknologia aurreratuko enpresa eta proiektuetarako, lau solairutan banatuta.

Orain, pabiloi zaharra eraisteko lanak egin ondoren, azpiegitura berria eraikitzeko lanak egiten ari dira, eta 24 hilabeteko epea aurreikusi da. Energia-efizientziari eta jasangarritasunari dagokienez, eraikin berria mugarria izango da Bilbao Campusaren garapenean; izan ere, lurretik datorren energia-sarearen bidez klimatizatuta egongo da —sistema geotermikoa—, eta 53 kW-eko potentzia fotovoltaikoa izango du, urtean 52.000 kWh inguru ekoiztuko dituena.

Eraikin berri horren izena “Helena Matute” izango da. Matute Deustuko Unibertsitateko Psikologia Esperimentaleko katedraduna da eta joera kognitiboen azterketan eta horiek adimen artifizialean aplikatzean nazioarteko erreferentea. Euskadiko Parke Teknologikoak emakume zientzialarien lana ikusarazteko eta aitortzeko egin duen apustua berretsiko du.

Zorrotzaurreko proiektua abian jartzeaz gain, Zamudio/Derio, Gasteiz, Donostia, Leioa, Hernani eta Abanton dauden sei campusak martxan jarriko dira, eta Euskadiko Parke Teknologikoak campus anitzeko ereduaren alde egindako apustua sendotuko du.

  • Bilboko alkateak, Juan Mari Aburtok, zuzendu du gaur ‘Bilbao Zerbitzu Aurreratuak’ foroaren aurkezpena. Gobernantza kolaboratiboko proiektu berritzaile horren lehen ekitaldi publikoa izan da, zeinaren helburua baita Bilboko enpresa-sarearen lehiakortasuna bultzatzea eta erronka konplexuei heltzea. Besteak beste, talentua erakartzea, industria sarearekin konektatzea edo irtenbide berriak garatzeko eta esperimentatzeko hiri-espazioak izateko beharra.

  • Zerbitzu aurreratuetako enpresek (aholkularitzak, ingeniaritzak…) hiriaren ekonomiarako esparru estrategiko bat osatzen dute; beste erakunde edo enpresa batzuei zerbitzuak eskaintzen dizkiete, kualifikazio handiko profesionalak baitituzte, eta, beraz, kalitatezko enplegua sortzen dute.

  • Bilbori dagokionez, aukera- eta etorkizun-hobi garrantzitsua da, eta Euskadi osoko enplegu guztiaren % 28 biltzen du. “Proiektu honen bidez, Bilbok zerbitzu aurreratuen garapena bultzatzen duen hiri gisa duen posizioa berretsi dugu, eremu hori hazkunde ekonomikoaren eta kalitatezko enplegua sortzearen eragile nagusietako bat baita”, esan du alkateak.

  • 50 eragile publiko eta pribaturen ordezkariak, azken hilabeteetan foro horren oinarriak lau lan-eremutan ezarri dituztenak, gaur bildu dira lehen aldiz ekitaldi publiko honetan, beren aurrerapenak bateratzeko.

Bilboko alkateak, Juan Mari Aburtok,  zuzendu du ‘Bilbao Zerbitzu Aurreratuak’ foroaren lehen topaketaElkarlaneko gobernantza proiektua da, Bilboko Udalak sustatua, eta eragile publiko eta pribatuen arteko lankidetza harremanen eredu berri bat du oinarri, Bilboko zerbitzu aurreratuen lehiakortasuna bultzatzeko.

‘Bilbao Zerbitzu Aurreratuak’ politika publikoa egiteko modu berritzailea da. Bilboko, Bizkaiko eta Euskadiko 50 gizarte-, ekonomia- eta hezkuntza-eragileren arteko lankidetzan eta erantzunkidetasunean oinarrituta dago, besteak beste, Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia, kluster elkarteak, zentro teknologikoak, hezkuntza-sektoreko erakundeak, enpresak eta funtsezko beste eragile batzuk.

“Zerbitzu aurreratuen lehiakortasuna sustatzeak erronka konplexuei aurre egiteko beharra dakar, hala nola talenturik eza, industria-sarearekiko lotura edo zerbitzu aurreratuek eskaintzen dituzten soluzioak esperimentatzeko eta garatzeko hiri-espazioak izateko beharra”, esan du Bilboko alkateak Zabalgune eraikinean egindako ekitaldian. “Bilbok, foro honen bidez, zerbitzu aurreratuen garapena bultzatzen duen hiri gisa daukan posizioa berretsi du; esparru hori hazkunde ekonomikoaren eragile nagusietako bat da eta kalitatezko enplegua sortzen du”.

Bilbao Ekintzaren bidez eta Orkestrarekin (Lehiakortasunerako Euskal Institutua) lankidetzan, Bilboko Udalak honako foro hau sortzeko egin duen apustu estrategikoak, gainera, hiri-lehiakortasunaren politikaren aitzindari bihurtu du hiria. “Udalean argi daukagu zerbitzu aurreratuen eremuko espezializazioak industria sektorearen lehiakortasuna indartzen duela eta ekonomia dinamizatzen duela, ez bakarrik Bilbokoa, baita Bizkaikoa eta Euskadikoa ere”, nabarmendu du Aburtok ‘Bilbao Zerbitzu Aurreratuak’ foroaren aurkezpenean.

Horren ildotik, erronka konplexuei aurre egiteko lankidetzaren garrantzia azpimarratu du alkateak: “Elkarlaneko prozesuek konplexuak diruditen arren, Bilbok gero eta lehiakorragoa eta aldakorragoa den mundu honetan dituen erronkei aurre egiteko biderik eraginkorrena direlakoan gaude. ‘Bilbao Zerbitzu Aurreratuak’ etorkizun lehiakor, barneratzaile, parte-hartzaile eta kolaboratiborako bidea da. Zerbitzu aurreratuek planteatzen dituzten erronketan ekintza indibidualak ez du emaitzarik lortzen; lankidetzak ahalbidetuko digu modu eraginkorrean ekitea”.

LAU LAN-EREMU

‘Bilbao Zerbitzu Aurreratuak’ foroaren helburu nagusia lortzeko, foroa osatzen duten 50 eragileetako aurkezleek lau lan-eremutan banatuta lan egin dute hilabeteetan, eta, horrela, Bilbon zerbitzu aurreratuen lehiakortasuna bultzatzeko helburu orokorrean lagundu dute. Lau lan-eremu, ostiral honetan lehen aldiz beren aurrerapenak partekatu dituztenak.

Hauek dira lau eremuen lan-ildo eta helburu nagusiak:

1-. Industriaren eta zerbitzu aurreratuen arteko lotura:

Bilboko zerbitzu aurreratuen eta Bilboko, Bizkaiko eta Euskadiko industria-sarearen arteko lotura bultzatzea, uste baita industriarekiko lotura funtsezkoa dela zerbitzu aurreratuen garapen lehiakorrerako. Konexio hori, gainera, lehiakortasun-faktoreetako bat da Euskadi bezalako manufaktura-lurraldeetarako, bertan industria-sarea gero eta gehiago baitago espezializazio handiko hornitzaileek emandako ezagutzen mende.

2-. Bilbo Hiri-laborategia:

Hirian proba-ingurune bat diseinatzea eta abiaraztea, enpresen lehiakortasuna eta berrikuntza hobetzen lagun dezan, baita herritarren bizi-kalitatea hobetzeko ere. Hiri-laborategi batek aukera ematen du berrikuntza-proiektuak ingurune eta ekitaldi errealetan probatzeko, eta, horrela, merkaturatu nahi den horrek benetan funtzionatzen duen baliozkotzeko eta jakiteko. Horrela, zerbitzu aurreratuen sektoreko enpresen ideiek eta proiektuek aurrera egin dezaten laguntzen da, hiriko benetako arazoak konpontzeko.

3-. Enplegua eta zerbitzu aurreratuak:

2025-2027 aldirako zerbitzu aurreratuen esparruan enplegu estrategia bat elkarrekin definitzea, Bilbo kalitatezko enplegu hub gisa posizionatzen laguntzeko. Posizionamendu horrek enplegagarritasuna handituko luke, eta enpresa berriak eta autoenplegua sortuko lituzke zerbitzu aurreratuetan.

4-. Zorrotzaurreko Berrikuntzako Hiri Barrutia:

Zorrotzaurren dauden ekonomia- eta ezagutza-eragileekin ekosistema bat sortzea lankidetza proiektuak garatzeko. Proiektu horiei esker, uhartea zerbitzu aurreratuen eremuan kokatu ahal izango litzateke, eta horrek eragileen arteko harremanak eta interkonexioak erraztuko lituzke.

‘BILBAO ZERBITZU AURRERATUAK’ FOROAN PARTE HARTU DUTEN ERAGILEAK

-BEAZ (Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Saila)

-Bizkaia Talent (Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Saila)

-Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saila.

-Invest in Biscay

-Lanbide (Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarteratze Sailburuordetza)

-IVAF (Eraldaketa Digitaleko eta Ikaskuntza Aurreratuetako Zuzendaritza)

-Tknika (Eraldaketa Digitaleko eta Ikaskuntza Aurreratuetako Zuzendaritza)

-Eusko Jaurlaritzako Zientzia eta Berrikuntza Sailburuordetza

-Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate Politikako Sailburuordetza

-Euskadiko Parke Teknologikoa

-SPRI

-Innobasque

-Invest in Basque Country

-EIDE

-GAIA

-ACLIMA

-ACICAE

-AFM

-Build:Inn

-Mugikortasun eta Logistika Klusterra, MLC ITS Euskadi

-Tecnalia

-Vicomtech

-Ikerlan

-Ikerbasque

-AI Power

-Batura

-Ekoiure

-Idom

-Zorraquino

-B+I

-Ayesa

-Accenture

-Open Maker gunea (Fab Lab)

-Gestionet

-As Fabrik – MU

-BAIC – Basque Artificial Intelligence Center

-Euskampus

-Orkestra

-BCAM

-Kunsthal

-EHU – Transferentzia eta Berrikuntzaren Zuzendaritza

-Digipen

-Deustuko Unibertsitatea

-Somorrostro FP Zentroa

-Elorrieta Erreka-Mari LHII

-Txurdinaga LHII

-Peñascal Fundazioa

-BBK Fundazioa

-Bilbao Ekintza

-BilbaoTik

ZERBITZU AURRERATUAK, DATUETAN

‘Bilbao Zerbitzu Aurreratuak’ proiektuan, zerbitzu aurreratutzat jo dira honako jarduera-adar hauetako enpresak, hiru motatakoak direnak:

  • Zerbitzu profesional aurreratuak: jarduera juridikoak eta kontabilitatekoak; eta egoitza nagusien eta enpresa-kudeaketako aholkularitzaren jarduerak.
  • Zerbitzu-teknologiko aurreratuak: Programazioa, aholkularitza eta informatikarekin lotutako beste jarduera batzuk; arkitekturako eta ingeniaritzako zerbitzu-teknikoak; saiakuntza eta analisi-teknikoak; ikerketa eta garapena.
  • Sormen-zerbitzu aurreratuak: publizitatea eta merkatu-azterketak; beste jarduera profesional, zientifiko eta tekniko batzuk.

Bilbo nabarmentzen da zerbitzu aurreratuen esparruan duen enplegu eta espezializazioagatik, Euskadiko enplegu guztiaren % 28 biltzen baitu, Eustatek argitaratutako azken datuen arabera. 2024an, Bilbok 10.100 enplegu baino gehiago zituen zerbitzu profesional aurreratuetan (Euskadiko zerbitzu aurreratu mota horretako enplegu guztiaren % 34) eta 11.200 enplegu zerbitzu-teknologiko aurreratuetan (zerbitzu aurreratu mota horretako enplegua % 54 handitu da 2015etik).

SARE SOZIALAK:

  • Jardunaldiaren helburua izan da lankidetza-proiektuak identifikatzea, hiriari aukera emango diotenak tresna elektriko eta elektronikoak konpontzea eta berrerabiltzea lehenetsiko duen eredu ekonomiko jasangarri baterantz joatea, Bilbao Ekintza udal-sozietateak egindako “Ekonomia zirkularraren ibilbide-orriaren” barruan.

  • Hiriko sare ekonomikoaren zirkulartasunaren kudeaketan inplikatutako hamabost bat eragile publikok eta pribatuk hartu dute parte Zabalgune eraikinean egindako topaketan.

Hamabost bat eragile publiko eta pribatuk (gizarte-ekonomiaren ekimenak, lanbide-heziketako ordezkariek, unibertsitateak, ingurumen-aholkularitzek eta administrazio publikoek) hartu dute parte Bilboko hiriko ekonomia zirkularraren aktibazioan oinarritutako lan-jardunaldi batean, aliantza estrategikoen bidez. Eragile horiek hiriko sare ekonomikoaren zirkulartasunaren kudeaketan inplikatuta daude.

Zabalgune eraikinean egin da lan-saioa, Bilbao Ekintza udal-sozietateak bultzatuta, eta baliabide materialen erabilera eta kontsumoa efizientziaz eta arduraz kudeatzea izan du helburu; zehazki, tresna elektriko eta elektronikoak berrerabiltzea eta konpontzea, funtsezko esparrua baita ekonomia zirkularrean. Konponketak aurrezpena eta kontsumo arduratsua sustatzen ditu enpresetan eta kontsumitzaileengan, produktuen bizitza baliagarria luzatzen baitu; tokiko ekonomia jasangarria sortzen du, enplegu egonkorra sortzen du eta hiria prestatzen du etorkizuneko ingurumen- eta ekonomia-erronketara egokitzeko.

Jardunaldian, salgaiak konpontzeko eskubidearen Europako esparru berria, Ekodiseinuaren Erregelamendua eta lege-testuinguru berri horretan sortzen ari diren negozio-ereduak ezagutarazi ditu Olga Martínez ACLIMAko (Ingurumenaren Euskal Klusterra) zuzendariak. Gainera, Rosal Gilek (EMAUS Bilbao) eta David Lópezek (KOOPERA EMAUS ABEE – Araba) konponketaren arloko ekimenak aurkeztu dituzte, eta, horri esker, zuzenean ezagutu ahal izan dute laneratzeko enpresek ekonomia zirkularraren eremuan daukaten zeregina.

Topaketa parte-hartze bidezko dinamika interesgarri batekin amaitu da. Bertan, bildutako eragile guztiek sinergiak sortu dituzte ekonomia zirkularraren esparruan lankidetza-proiektu estrategikoak proposatzekoaparatu elektriko eta elektronikoak konpontzeari eta berrerabiltzeari begira.

Bilboko konponketaren ekonomiari buruzko lan-jardunaldiaren helburu nagusia profesionalen artean hausnarketa egitea izan da, gai hauen inguruan: gure hiriko konponketaren eta berrerabileraren jarduera ekonomikoen aktibazioa, Bilbok horiek lortzeko dauzkan desafioak, eta desafio horiei arrakastaz aurre egiteko lankidetzan abian jar daitezkeen ekimen eta proiektu motak.

BIDE ORRIA

Berrerabilera, hondakinen minimizazioa eta baliabideen berroneratzea lehenetsiko dituen eredu ekonomiko bateranzko trantsizioa Bilboko Udalaren apustua da. Ekonomia zirkularraren printzipio horiek erabiltzean, Bilbok bere ekoizpen- eta kontsumo-sistemak eraldatzeko bidean jarraitzen du eta onura ekonomiko, sozial eta ingurumeneko onura handiak sortzen ditu“Adibidez”, adierazi dutenez, “ekintzailetza eta enpleguaren eta profil profesional berriak sortzea, Bilbori hiri- eta enpresa-kudeaketako eredu berri hori bultzatzeko baliabideak emango dizkioten hiri-azpiegiturak aktibatzea, eta trantsizio hirukoitzari (ekonomikoa, soziala eta ekologikoa) arrakastaz aurre egiteko teknologia berriak eta jarduteko modu berriak behar dituzten sektore berrien berrikuntza”.

Bilbao Ekintzaren Ekonomia Zirkularraren Bide Orrian azpimarratzen den moduan, bide horretan lan egitea “funtsezkoa da Bilboko sustapen ekonomikoaren etorkizun jasangarriago eta erresilienteago baten oinarriak ezartzen laguntzeko”.

Horrek guztiak Bilboko Udalak Balioen Hiri gisa daukan konpromisoari erantzuten dio, 2030 AgendarenEuropako Itun Berdearen eta Euskadiko Ekonomia Zirkularrerako Estrategia 2030aren ildotik.

SARE SOZIALAK:

  • ICCA (International Congress and Convention Association) rankingeko top 100 sailkapenean sartu da Bilbo. Sailkapen horretan, hiriak eta herrialdeak hartzen dituzten nazioarteko kongresuen kopuruaren eta kalitatearen arabera ebaluatzen dira. Zerrenda oso zorrotza da, eta ekitaldiek irizpide oso zorrotzak bete behar dituzte, kongresuen eta kongresuak bultzatzen dituzten sozietateen balio zientifikoa egiaztatzeko.

  • 2024ko ekitaldiei dagokien azken ranking horretan, Bilbok 86. postua lortu du; Estatuan Madril, Bartzelona eta Valentzia baino ez daude aurretik.

ICCA (International Congress and Convention Association) rankingeko top 100 sailkapenean sartu da Bilbo. Sailkapen horretan, hartzen dituzten nazioarteko ekitaldien kopuruaren arabera ebaluatzen dira hiriak eta herrialdeak urtero.

Kontxi Claver Ekonomiaren Garapeneko, Merkataritzako, Enpleguko eta Turismoko zinegotzi eta Bilbao Convention Bureau-ko (Bilboko Udalaren mendeko entitatea, bilera- eta konbentzio-industria erakartzeko eta indartzeko sortua) arduradunak adierazi duenez, “urrats handia da“; izan ere, zerrenda ospetsu horretan parte hartu ahal izateko, ekitaldiek oso irizpide zorrotzak bete behar dituzte, kongresuen eta kongresuak sustatzen dituzten sozietateen balio zientifikoa eta nazioarteko bokazioa egiaztatzeko, urteetan zehar herrialde desberdinetan egin izana oinarri hartuta.

Ranking hori funtsezko erreferentzia da biltzarren industrian; izan ere, destinoek goi-mailako nazioarteko ekitaldiak erakartzeko eta antolatzeko duten gaitasuna eta, oro har, haien zientzia-, teknologia- eta ikerketa-sarearen indarra islatzen ditu.

Zinegotziaren iritziz, “lorpen berri horrek indartu egiten du Bilbok munduko panoraman duen posizioa, hiriari zein inguruneari mesede egiten dieten inbertsioak, talentua eta aukerak erakarriz. Lan horretan, gure Convention Bureau oso zeregin garrantzitsua betetzen ari da enpresekin batera”.

BILBOREN KOKAPENA ICCA SAILKAPENEAN

2023ko ICCA rankingean, Bilbok ezarritako irizpideak betetzen zituzten nazioarteko 23 biltzar egin zituen, eta horrek 102. postuan jarri zuen mundu mailan. 2024an, Bilbok biltzar horietako 28 hartu zituen, eta horrek munduko 86. posiziora igo zuen. Estatu osoan Madril, Bartzelona eta Valentzia bakarrik daude haren aurretik.  Emaitza horrek hobekuntza adierazgarria erakusten du aurreko urtearen aldean. 2023a ere askoz hobea izan zen 2022a baino (azken urte horretan pandemiaren ondorioetatik irteten ari ginen).

BILBOREN NAZIOARTEKO OSPEA

Bilbok ICCA rankingean izan duen hobekuntzak oso eragin positiboa du bere nazioarteko markan eta ospean. Hauek dira ondorioetako batzuk:

  • Nazioarteko aintzatespena: Bilboren irudia indartzen du nazioarteko biltzarrak eta ekitaldiak antolatzeko toki erakargarri eta fidagarri gisa.
  • Bultzada ekonomikoa: Tokiko garapen ekonomikoari laguntzen dio, bereziki ostalaritzan, garraioan eta zerbitzu profesionaletan.
  • Jasangarritasuna eta konpromisoa: Lorpen hau lotuta dago, halaber, Global Destination Sustainability (GDS) indizean Bilbo aipatzearekin; izan ere, 2024an gure hiria mundu mailako 14. postura iritsi zen, eta horrek kongresuen industriaren jardunbide jasangarriekin daukan konpromisoa nabarmentzen du.
  • Talentua eta ezagutza erakartzea: Nazioarteko kongresuak egiteak ideien eta ezagutzen trukea bideratzen du, Bilbo berrikuntza eta ikaskuntzarako zentro gisa posizionatuz.

SARE SOZIALAK:

  • Maiatzaren 11tik 15era, Bizkaiko Foru Aldundiko, Mondragon Unibertsitateko eta Bilboko Udaleko ordezkari instituzional eta akademikoen talde batek Mexikoko Querétaro eta Nueva Leóngo estatuak bisitatu ditu, berrikuntzaren, ekintzailetzaren eta talentua erakartzearen arloko loturak estutzeko.

Bizkaiko Foru Aldundiak, Mondragon Unibertsitateak eta Bilboko Udalak, Mexikorako misio instituzional eta akademiko batean parte hartu du, maiatzaren 11tik 15Era bitartean, STEM talentua eta startup teknologikoak erakarrita lurraldearen lehiakortasuna indartzeko. Misioak gune estrategikoak bisitatu ditu, hala nola Querétaro eta Nueva León, non agenda trinkoa garatu den, instituzionala, akademikoa zein enpresa-arlokoa.

Bizkaiko Foru Aldundiaren ordezkarien taldeko burua Ainara Basurko izan da, Ekonomia Sustatzeko Saileko diputatua, eta, harekin batera, Cristina Mugica Lurralde Lehiakortasunerako eta Kanpo Sustapenerako zuzendari nagusia ere izan da. Bilboko Udaleko ordezkaria, berriz, Kontxi Claver izan da, Ekonomiaren Garapen, Merkataritza eta Enpleguko zinegotzia. Misioan Mondragon Unibertsitateko ordezkari talde garrantzitsu batek ere parte hartu du, ordezkariok honako hauek izan baitira: Vicente Atxa errektorea eta Mondragoneko presidenteordea, Jon Altuna errektoreorde akademikoa, Carlos García Goi Mailako Eskola Politeknikoko zuzendaria eta Lander Beloki Enpresa Fakultateko dekanoa.

HELBURUAK: EKINTZAILETZA ETA TALENTUAREN ERAKARTZEA

Misioak Bizkaiarentzat funtsezko diren helburuei erantzun die. Alde batetik, bertatik bertara ezagutu ahal izan dira Monterreyko Institutu Teknologikoak ekintzailetzaren eta talentua erakartzearen arloan dituen ekimenak; horrez gainera, Bizkaitik erakundeen arteko lankidetzarako bide berriak aztertu dira. Mexikoko Nueva León estatuan kokatua, Monterreyko Institutu Teknologikoa Latinoamerikako erakunde akademiko entzutetsuenetako bat da, nazioartean aitortua goi-mailako hezkuntzan duen ikuspegi berritzaileagatik eta haren ekintzailetza-ekosistemagatik; izan ere, inkugailu, azeleratzaile eta talentu globala erakartzeko programak barne hartzen ditu ekosistema horrek. Beste alde batetik, Mexikoko Querétaron dagoen Mondragon Unibertsitatearekin (UMX) nazioarteko STEM talentua erakartzeko eta garatzeko lankidetza-aukerak aztertzeko ere balio izan du bidaiak. Gainera, xehetasunez ezagutu dira hezkuntzarekin eta hirien etorkizunarekin lotutako berrikuntza institutuak.

Mexikoko Nuevo León eta Querétaroko estatuak nabarmentzen dira zenbait sektoretako enpresak  biltzen dituen erreferentziazko industrialdeen sarearen inguruan duten  enpresa-dinamismoagatik. Bizkaiko enpresen filial batzuk dira enpresa horietako batzuk. Estatuotan, agenda instituzional bat garatu da; besteak beste, bilerak egin dira Nuevo Leongo Garapen Ekonomikorako idazkariarekin eta Querétaroko Garapen Ekonomikorako eta Ekintzailetzarako zuzendariarekin.

MEXIKOKO ENPRESA-EHUNAREN ETA SARE AKADEMIKOAREN ARTEKO LOTURA

Misioak Mexikon ezarritako Bizkaiko enpresekin harremanak estutzeko ere balio izan du. Ildo horretan, ITPren, Walter Packen eta Eikaren instalazioak bisitatu dira, merkatu global lehiakorraren testuinguruan dituzten etorkizuneko erronketan sakontzeko. Halaber, UMXen egoitzan lan-bilera bat egin da Mexikon dauden enpresa batzuetako ordezkariekin- Cikautxo, Maier, Wolco, Sisteplant, Teknei edo Ekin  dira enpresa horietako batzuk

SARE SOZIALAK:

  • Bilboko Udalak, Invest In Bilbao-ren bidez, hirugarren aldiz jarraian parte hartuko du Bartzelonako The District azokan, irailaren 25, 26 eta 27an, eta stand-a eta hitzaldiak partekatuko ditu lehen aldiz Euskadiko Parke Teknologikoarekin.

  • Bilbok bere hirigintza-proiektuak ezagutaraziko ditu Europako higiezinen sektoreko nazioarteko erreferenteen eta enpresa inbertitzaileen aurrean, eta bereziki azpimarratuko du Zorrotzaurreren potentziala.

  • Hirigintza-inbertsiorako helmugarik onenaren izendapenerako izendatu dute hiria, hiri-berroneratzearen adibide gisa.

Bilboko Udalak, Invest in Bilbao-ren bidez, higiezinen nazioarteko sektorean erreferentziazkoa den The District topaketaren hirugarren edizioan parte hartuko du, irailaren 25, 26 eta 27an, Bartzelonako Gran Via azoka-barrutian.

Ekitaldian zehar, Bilboko hirigintza-proiektu garrantzitsuenetako batzuk ezagutaraziko dira Europako higiezinen sektoreko nazioarteko erreferenteen eta enpresa inbertitzaileen aurrean, eta Zorrotzaurreren potentziala bereziki azpimarratuko da.

Aurtengo berrikuntza nagusia Euskadiko Parke Teknologikoaren presentzia izango da, The District topaketan izango baita Bilboko Udalarekin batera, eta stand bateratua osatuko dute. Parke Teknologikoa bazkide estrategikoa da, eta bere presentzia bereziki interesgarria da Zorrotzaurreko iparraldeko eta hegoaldeko puntetan hiriko campus teknologikoa ezartzeko proiektua ezagutzera emateko eta bultzatzeko.Ekimen hori funtsezkoa da eta aukera emango du balio erantsi handiko sektoreetan zentratutako jarduera ekonomiko berriak sortzeko eta bultzatzeko, hala nola adimen artifiziala, data management-aren esparrua eta energia berriztagarriak.

Zorrotzaurren Parke Teknologikoa ezartzeak Campus Bilbao sortzea ekarriko du, Parke Teknologikoak gaur egun EAEn dituen 6 campus aktiboekin bat egingo duena.

Bilbok erakusketa-gune bat izango du, non hiriko balio-proposamen berritzaileenak aurkeztuko diren, hiri-garapenari, lankidetza publiko-pribatuari eta balizko inbertsioei buruzko elkarrizketan sakontzeko apustua berretsiz, hiri handien arrastoari jarraituta.

Gainera, hiri-berroneratzearen adibide gisa, inbertitzeko helmugarik onenaren izendapena jasotzeko lehiatuko da BilboThe District ekitaldia antolatzen duen NEBEXT-ek urtero ematen dituen sarietan.

Era berean, higiezinen sektoreko hainbat euskal enpresa joango dira ekitaldira, eta Invest in Bilbao-rekin espazioa partekatuko dute, ekimenera bertaratzen diren pertsona guztien aurrean Bilbok duen potentzial handia erakusteko.

12.000 PROFESIONAL BAINO GEHIAGO

The District azoka higiezinen sektoreko ekitaldi profesional handienetako bat da Europan. Nazioarteko milaka erreferente biltzeaz gain, inbertsio-joera nagusiak jorratzen ditu, nazioarteko hirien eta barrutien egungo eraldaketa gidatzen ari diren etorkizuneko estrategiak definitzen ditu, eta balio handiko hiri-garapeneko proiektuak ezagutarazten ditu mundu osoko inbertitzaileen aurrean.

Hirugarren edizio honetan, sektorearen egoera aztertuko da kapital- eta inbertsio-merkatuen ikuspegitik, enpresa sustatzaileak, higiezinen kudeatzaileak eta funts subiranoak eta inbertsio-funtsak barne. Aurreikuspenen arabera, 12.000 profesional baino gehiago, 400 zuzendari eta 300 enpresa erakusketari inguru etorriko dira, eta sektoreko enpresa garrantzitsuenak ere bertan izango dira.

Azoka honetan bilduko diren profesionalen laurdenak kapital- eta inbertsio-funtsen mundutik datoz, eta bi aldeko topaketak egiteko espazioak ere eskainiko dizkiete. Finantziazioa lortzeko ez ezik, Bilbo higiezinen sektore globalean erreferentzia goreneko zentro gisa finkatzeko aukera dugu hau.

SARE SOZIALAK:

  • Hiru hilabetetan zehar, prESStatzen programaren bigarren edizioa garatu da, ekonomia sozial eta solidarioari buruzko enpresa-proiektuak sortzeko eta abian jartzeko prestakuntza- eta laguntza-programa.

Gaur asteartea, apirilak 25, 11:00etan, Harrobia Ikastolan, prESStatzen programaren bigarren edizioari amaiera eman zaio Demo Day ekitaldiarekin, non aurtengo hamabi proiektu parte-hartzaileen bilakaera ikusi ahal izan den.

prESStatzen ekimena Ekonopolo proiektuaren baitan kokatzen da, San Frantzisko auzoko Harrobi Plazan, eta proiektu kolektibo bati ekin nahi dioten pertsonei, jarduera profesionalizatu nahi duten elkarteei eta ekonomia sozial eta solidarioko ereduetara igaro nahi duten enpresei zuzendutako prestakuntza- eta laguntza-programa bat da.

Proiektuek hartzen dituzten sektoreei dagokienez, askotarikoak izan dira: elikaduraren sektorean xahutzea saihesteko proiektuak, mugikortasun jasangarria, ikuspegi sozialeko komunikazioa eta osasun inklusiboa. Era berean, nabarmentzekoak dira hezkuntzarekin eta esku-hartze sozialarekin, kultura-industria sortzailearekin, moda iraunkorrarekin eta pedagogiarekin lotutako proiektuak. Azkenik, profil profesional desberdinak dituzten emakumeentzako laguntza-sare bat sortzeko bi ekimen egin dira, modu horretan, gizartea eraldatzeko proiektuak egiteko eta lehen sektoretik landa-komunitatea indartzeko.

  • Zabalguneko eraikinak Bilbao Zero2  proiektuaren laugarren saioa hartu du, zeinaren helburua baita lankidetza estrategikoak sustatzea espezializazio handiko enpresa, unibertsitate eta teknologoekin, hartara, Bilboko Udalari lagun diezaioten hiriko erronka berriei aurre egiten eta hiriaren eraikuntzari jarraipena ematen.

Bilboko Udalak sustatutako BILBAO ZERO2, berrikuntza-prozesuak atzo bertan egin zuen laugarren Think Tank ekimena Zabalguneko eraikinean.

BILBAO ZERO2 proiektuaren helburua da espezializazio handiko enpresekin, unibertsitateekin eta teknologoekin lankidetzak sustatzea, hartara, udalari erronka berrien aurrean hiria eraikitzen jarrai dezan laguntzeko.

Otsailean egin zen hirugarren Think Tank saioaren ostean, non lantalde bakoitzaren kick off bilerei eman zitzaien hasiera, orain arte egindako aurrerapenak aurkeztu dira gaurko jardunaldian, bai eta proiektuak definitzeko erabilitako metodologia ere.

Proiektua osatzen duten lau klusterretako (ERAIKUNE – Eraikuntzako Euskadiko Klusterra, Euskadiko Energia Klusterra, ACLIMA – Euskadiko Ingurumen Klusterra eta MLC ITS – Euskadiko Mugikortasun eta Logistika Klusterra) ordezkariek dinamizatuko dute lantaldea, non Bilboko Udaleko arloek, lau sektoreetako enpresa pribatuek eta teknologo eta ikertzaileek parte hartuko duten, Innolab Bilbaoren aholkularitzarekin.

Honako gai hauen inguruko erronkak ari dira lantzen: energia-kontsumo eraginkorra, eraikinen birgaitzea, hondakinen kudeaketa, hiri-berriztatzea eta -berroneratzea, proiektu estrategikoen plangintza eta kudeaketa, hiri-energia berriztagarriaren sorrera, Smart Operation: azpiegituren-gorabeheren kudeaketa eta mantentze-lanak, datuaren kudeaketa eta jasangarritasuna / aztarna erreala.

ETORKIZUNEKO BILBO

BILBAO ZERO2 proiektuak hiru urteko indarraldia izango du, eta, aldi horretan, lan-saioak egingo dira, udal-erronkak aurkeztu eta identifikatzeko, eta, ondoren, teknologia eta zerbitzu aurreratuek irtenbiderako palanka gisa eskain ditzaketen aukerak identifikatzeko. Testuinguru horretan, hiribilduaren benetako beharrak izango dira aztertuko diren arazoak, Bilboko Udaleko udal arloek aldez aurretik definitutakoak.

Besteak beste, honako arlo hauek landuko dira: energia garbia eta eraginkortasun energetikoa, mugikortasun elektrikoa, ekonomia zirkularra, uraren zikloa, ibilgailu elektrikoaren erabilera sustatzea, auzo garaietarako irisgarritasuna hobetzea, eta abar.

Erronkei dagokienez, udal-arloek dagoeneko badituzte jorratu beharreko gai ugari eta askotarikoak, besteak beste: hirian energia berriztagarriak sortzea; energia-kontsumoa murriztea; eraikuntza adimenduna, eta udalaren kirol-instalazioetan eraginkortasunaren arloko jarduketak egitea.