Finlandiako IQM enpresa liderra da konputagailu kuantikoetan, eta estatuko lehenengo filiala instalatuko du Bilbon

Uztailak 1

Finlandiako IQM Quantum Computers (IQM) markak, konputagailu kuantikoetan liderra Europan, estatuan egingo dituen eragiketak ugarituko ditu lehenengo filiala Bilbon sortuz Eragiketa tokiko euskal administrazioaren laguntzarekin egin da, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Udalaren bitartez

Bilboko filial berriarekin, IQM markak konputazio kuantikorako beste sarbide-puntu bat sortuko du, Finlandian eta Alemanian dituen bulegoez gain. Urrats berri honekin, hertsiki egingo du lan Bilboko eta Bizkaiko tokiko ikerketa-komunitatearekin eta industriako kuantika-adituekin, estatuko zein Europako ekosistema kuantiko kartsu bat eraikitzeko. IQM markak, nazioarteko bazkide-sarearekin, euskal ekosistema kuantikoa eta estatuakoa konektatuko ditu sare kuantiko globalarekin.

Jan Goetz IQM markako zuzendari exekutiboak hauxe azaldu du: «Euskal Herriko Unibertsitateko Bilboko QUTIS Zentroak eskarmentu handia eta konputazio eta simulazio kuantikoko, kontrol kuantikoko, detekzio kuantikoko eta beste alor batzuetako adituak ditu. Gaurko iragarkiaren bitartez, gure konputagailu kuantikoen arrakasta arintzeko konpromisoa nabarmendu nahi dugu, bai aplikazio espezifikoetarako, bai mundu osoko gure bezeroentzako finantza kuantikoko eskaintzak garatzeko».

Tokiko administrazio publikoak, Bilboko Udalarekin eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin, laguntza handia eman du eta oso konprometituta agertu da hazten ari diren enpresarik eta talenturik onenak erakartzeko. Hain zuzen ere, Bilbao Ekintza eta BEAZ sozietateen bitartez egin dute lan. «Lantaldearekin lan egin ahal izatea espero dugu, Espainiatik gure Co-Design eskaintza hazi dadin eta mundu osora zabal dezagun».

HELBURUA BILBON

Bilbon egongo den filialaren helburu teknikoa finantza kuantiko ko-diseinuaren zentro bat sortzea da, zeinak hardware eta software direlakoen arteko elkarrekintza indartuko duen finantza-arazoetarako irtenbideak bilatzeko asmoz. Zehazki, aplikazioaren ikuspegi espezifiko bat garatuko du, non software kuantikoa hertsiki integratuta egongo den arkitektura kuantiko berriekin egoki diseinatutako hardware kuantiko batekin. IQM makako hardware adituekin eta Finlandia eta Alemaniako merkatuko lantaldeekin konbinatuta, IQMk hori eskaini ahal izango die mundu osoko bezeroei. Ikuspegiak finantza-aplikazio espezializatuetarako irtenbide kuantiko erabilgarrien garapena arinduko du, eta Espainia zein Europa finantza kuantikoen liderrak izatea ekarriko du.

 HITZARMENA EHU-REKIN

IQMk, iaz, hitzarmen bat sinatu zuen Euskal Herriko Unibertsitatearekin (UPV/EHU) Bilbon. Honako hauek arduratuko dira lankidetza hori zuzentzeaz: Jorge Casanova jauna (UPV/EHUko Ramón y Cajal eta Ikerbasque-ko ikertzailea), Mikel Sanz jauna (UPV/EHUko Ikerbasque-ko ikertzailea) eta Xi Chen irakaslea (Shanghaiko Unibertsitateko katedraduna eta UPV/EHUko Ramon y Cajal ikertzailea).

BEAZ foru-sozietateko zuzendaria den Olatz Goitiaren esanetan, «Lurraldea berrikuntzarako polo bihurtzeko egiten dugu lan, nazioartean erreferentzia izan dadin. Horretarako, funtsezkoa da IQM eta antzeko enpresak, talentua eta ekintzailetza erakartzea eta geureganatzea».

Ildo beretik, Javier Garcinuñok, Bilbao Ekintza udal-sozietateko zuzendari nagusiak, hauxe zehaztu du: «Atsegin handiz ikusten dugu hazten ari diren IQMren gisako Europako enpresak eragiketak Bilbon egiten hasten direla. BIG Bilbao ekintzailetza-zentroak tokiko eragiketak babestuko ditu, eta Bilbao Ekintzak ere IQMrekin egingo du lan hiriko sektore estrategiko ekonomikoetan elkarrekin lan egiteko».

BEAZ

 BEAZ Bizkaiko Foru Aldundiaren enpresa publiko bat da, eta enpresa eta ekintzaileak babestu nahi ditu, proiektu berriak sortu, berritzaileak izan eta nazioartekotu daitezen.

https://beaz.bizkaia.eus

 BILBAO EKINTZA:

Bilbao Ekintza Bilboko Udalaren enpresa publiko bat da, eta udal-eskumenak garatzen ditu alor hauetan: garapen ekonomikoa; Bilbo hiria eta bertako ekitaldiak sustatzea leku turistiko gisa, eta enpresak sustatzea, bai enpresak erakarri, sortu eta hazteari begira, bai lanerako sarrera aukerak hobetzeari begira.

https://www.bilbaoekintza.eus

IQM KONPUTAGAILU KUANTIKOAK

IQM Europako liderra da konputagailu kuantiko supereroaleetan, eta Espoo hirian du egoitza, Finlandian. 2018. urtean sortu zenetik, IQM hazten joan da, eta beste egoitza subsidiario bat ezarri du Munich hirian, Alemanian, bertan ko-diseinuaren ikuspegia zuzentzeko.

IQMk ikerketa-laborategietarako eta superkonputazio-zentroetarako konputagailu kuantikoak eskaintzen ditu instalazioetan, eta bere hardwarera sartzeko aukera guztiak ematen ditu. Bezero industrialen kasuan, IQMk abantaila kuantiko bat eskaintzen die aplikazioaren ko-diseinu espezifikoaren ikuspegi bakar baten bitartez. IQM markak 71 milioi euro bildu ditu finantzaketa pribatu zein publikoaren bidez.

IQM, hain zuzen ere, Finlandiako merkataritzarako lehenengo konputagailu kuantikoa eraikitzen ari da VTT delakoarekin, eta IQM markak zuzentzen duen partzuergo batek 12,4 milioi euro bildu zituen 2021eko otsailetan, Alemaniako Hezkuntza eta Ikerketa Ministerioak aplikazioetako prozesadore kuantiko espezifikoak merkaturatzeko.

www.meetiqm.com