BIG Bilbao – Zabalgunea eraikina

BIG Bilbao Bilbao Ekintzaren ekintzailetza zentroa da. Espazio irekia, Zabalgunea eraikinean kokatutakoa, goizetan eta arratsaldeetan irekita egoten dena etenik gabe, eta hiriko ekintzailetzaren erreferentzia bihurtzeko helburua duena.

Big Bilbao ekintzaileak, proiektuak eta enpresak batzeko, harremanak sortzeko eta networkingean aritzeko leku bat da. Gainera, espazio moldakorra da, gaitasun ekintzaileak garatzeko prestakuntza ematen duena, eta erakusteko, berrikuntzarako eta joera berriak lantzeko tokia da baita ere.

BIG Bilbao udaleko zentroen sarearen barne dago; horien helburua, jarduera ekonomikoa eta enplegua sortzea da, eta Auzofactory zentroen sarean sartzeko hasierako puntua da; horiek, era berean, Rekalden, Harrobi plazan, Matikon eta Boluetaberrin kokatuta daude. Zentro horietaz gain, etorkizunean, As Fabrik izenekoa egongo da Zorrotzaurren; zentro hori izango da 4.0. industriak behar duen teknologiarekin eta espezializazioarekin lotutako eragile guztientzako epizentroa.