• Lehentasunezko helburua da zailtasun handiak dituzten eta kalteberatasun-egoeran dauden pertsonak prestatzea, gaitzea, eta enplegua eskuratzea eta mantentzea erraztea.

  • Oraingo honetan, Plan Bereziek 18 proiektu zehatz biltzen dituzte, Bilboko 270 pertsonari zuzenduak, 12 gizarte-entitateren, prestakuntza-entitateren eta enpresaren lankidetzarekin.

  • 1,1 milioi eurotik gorako aurrekontua dute, eta Bilboko Udalak eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak arazo bereziak dituzten pertsona eta auzoetara iristeko daukaten estrategiaren parte dira.

Bilboko Udalak Prestakuntza eta Enplegu Plan Berezien edizio berri bat jarri du abian. Programa berezia da, bai lehentasunezko helburuei dagokienez, bai edukiari dagokionez. Udalak eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak elkarrekin finantzatzen dute, eta lanpostu bat lortzeko edo mantentzeko zailtasun handienak dituzten langabeei eta landunei zuzenduta dago, alegia: emakumeei, laneratzeko premia espezifikoak dituzten gazteei, 45 urtetik gorakoei, iraupen luzeko langabeei, desgaitasuna duten pertsonei, migratzaileei, langabeei, atzerrian bizi diren eta itzultzeko borondatea duten landun pertsonei, besteak beste.

Oraingoan, enplegua lortzeko arazo bereziak dituzten kolektibo eta auzo horiengana zuzenago iristeko, 18 proiektu zehatz prestatu dira, Bilboko 270 pertsonentzat.

12 gizarte-entitatek, prestakuntza-entitatek eta enpresak Udalarekin lankidetzan jardungo dute parte-hartzaileen gaitasun pertsonal eta profesionalak indartzeko edo hobetzeko. Hartara, lan-merkatuan irteera profesionala eta eskaria dituen prestakuntza eskainiko diete. Prestakuntza horren bidez, gainera, lan-aukera gehiago izateko tresna eta gaitasunetan trebatuko dira.

PRESTAKUNTZA JASOTZEKO ETA LAN EGITEKO IBILBIDE BEREZIAK

Guztira, 1,1 milioi euroko aurrekontua dute 18 proiektuek, eta kolektibo horien neurrira egindako planak jasotzen dituzte, haien prestakuntza- eta enplegu-beharrei erantzunez hainbat jardueratan, hala nola jarduera sozio-sanitarioetan, instalazio fotovoltaikoen instalazio eta mantentze-lanetan, zuntz optikoan, komunikazio-sistemetako operadoreetan, girotzeko eta aireztatzeko nahiz airea erauzteko zerbitzuen muntaketan eta mantentze-lanetan, elektro-soldaduran eta TIG soldaduran, ostalaritza eta turismoan, garbiketan, eko-industriako pinturan, eta abar.

Hamabi entitate hauek hartu dute parte:

  • Bagabiltza Fundazioa-Fundación Bagabiltza.
  • Gardabera S.L.
  • Centro formativo Otxarkoaga (EPO).
  • Asociación Sociocultural Tendel.
  • Fundación ITAKA Escolapios-Itaka Eskolapioak Fundazioa.
  • Gaztaroa Sartu Kooperatiba Elkartea.
  • Peñascal S. Koop.
  • Fundación EDE-EDE Fundazioa.
  • Ikhazi Formación S.L.
  • Maristak Zalla Ikastetxea.
  • Gizakia Fundazioa.
  • Claret Enea Sozial Fondoa.

Udal-arduradunentzat, entitate eta eragileekiko lankidetza “funtsezkoa eta ezinbestekoa da pertsona bakoitzaren kasuistika ulertzeko eta haien bizipenak eta kezkak hurbiltasunetik kontuan hartu ahal izateko, auzo guztietara iritsiz. Gainera, plan bereziek desabantaila-egoeran dauden kolektiboen beharrak lan-merkatu lehiakorraren eskariekin lotzen dituzte, bien arteko elkarlan hobea eskainiz.

Ekintza horiek beste tresna bat dira, Bilborentzat 2023-2024 aldirako diseinatutako enplegu-planen osagarri. 547 lanpostu berri sortuko dituzte Bilbon, 11,4 milioi euroko aurrekontuarekin.

SARE SOZIALAK:

  • Bilbao Ekintzak eta Lan eta Enplegu Saileko Enplegu eta Gizarteratze Zuzendaritzak koordinatu eta kudeatu dituzte Bilboko Udal Etxebizitzen laguntzarekin, eta Eusko Jaurlaritzak finantzatu dituzte proiektu berri hauek. Honek, 24 pertsona energia-efizientzian eta arrakala digitalean prestatzeko bidea eman du.

  • Proiektua Otxarkoagako Open Gela-ren instalazioetan egin da, bi helbururekin: DSBE edo bizitzeko gutxieneko diru-sarrera jasotzen duten 24 bilbotarrei prestatzea, baita iraupen luzeko langabeei ere, eta Udal Etxebizitzen erabiltzaileei aholkularitza eskaintzea, ematen diren bi gaietan ahalduntzeko.

  • Prestatutako pertsonek aholkularitza eskainiko diete udal-etxebizitzen erabiltzaileei eta herritar guztiei, kontratazioari eta elektrizitatea eta gasa kontsumitzeko ohiturei buruz, beren energia-fakturak murrizteko, eta tresna digitalak erabiltzeko administrazioarekin egiten dituzten gestioetan, batez ere.

Urtebetez, diru-sarrerak bermatzeko errenta edo bizitzeko gutxieneko diru-sarrera jasotzen dituzten 24 lagunek prestakuntza jasoko dute, eta, gero, aholkularitza eskaini diete udal-etxebizitzen erabiltzaileei. Prestakuntzaren gaiak energia-efizientzia eta gizarteko sektore garrantzitsuetan eragina duen arrakala digitala gainditzeko teknologien erabilera izan dira. Prozesu osoan zehar, 24 lagun horiek lan-ordainsari bat jaso dute, egindako lanaren araberakoa.

Prestakuntza-ikastaroak eta aholkularitza-lanak Otxarkoagako Open Gela-ren instalazioetan egin dira; duela urte batzuetatik hona hiri-berroneratzeko proiektu bat egiten ari da bertan, horrelako ekimenak barne hartzen dituena.

Gizarteratzeko eta laneratzeko proiektuak bi helburu dauzka: Bilboko Udal Etxebizitzak erakundeko erabiltzaileei enplegurako prestakuntza ematea eta aholkularitza eskaintzea. Proiektua Bilbao Ekintzak erakundeak eta Lanbidek koordinatu eta kudeatu dute, Bilboko Udal Etxebizitzak erakundearen lankidetzarekin. Gainera, proiektuak Next Generation funtsen finantzaketa jaso du.

Yolanda Díez Etxebizitzako zinegotzi eta Bilboko Udal Etxebizitzak organismoaren presidenteak nabarmendu duenez, “ekimen hau sustatu dugun erakundeok koordinazio- eta lankidetza-lan handia egin dugu. Ekimenak sinergiak sortzearen aldeko apustua egiten du, baliabide urriak dituzten pertsonei (kasu honetan, udal-etxebizitzen erabiltzaileei) aldi berean enplegagarritasuna sustatzeko aukera eta trebetasunak eta gaikuntza emateko, gizarteak batzuetan ezartzen dizkien oztopoak gainditzeko, hala nola faktura energetikoaren konplexutasuna, edo gai digitalen inguruko ezjakintasuna gaur egun kontu administratibo jakin batzuetarako beharrezkoak diren izapideak egin ahal izateko“.

Xabier Ochandiano Udaleko Ekonomiaren Garapeneko, Merkataritzako, Enpleguko eta Turismoko zinegotzi eta Bilbao Ekintzak organismoko presidenteak esan duenez, ekimena Udalak eta Eusko Jaurlaritzak Lanbideren bitartez abian jarritako Enplegu Planen parte da. “Erakunde arteko lankidetza da –azaldu du–, zeinaren bidez, urtero, lanpostuak sortzeko eta uriko ekonomia sustatzeko programak aktibatzen baititugu”.  2023-2024ko ekitaldian, Bilbon 547 enplegu berri sortzea aurreikusten da, 11,4 milioi euroko aurrekontuarekin. Programa horiek erakundeen arteko apustu bat dira, eta uriko kolektibo eta auzo espezifikoetara iritsi nahi dute, gizarteratzeko eta laneratzeko ibilbide mistoen bidez, “modu kirurgikoago eta espezializatuago batean eta foku oso zehatz batekin”.

Bestalde, Idoia Mendia lehendakaiorde eta Lan eta Enpleguko sailburuak azaldu duenez, Open Gelan egindako proiektu bikoitza “adibide bikaina da agerian uzteko zerbitzu publikoak (bai administrazioen arteko lankidetzaren bidez, bai Lanbide zerbitzu publikoa bera) pertsona guztien arteko berdintasunaren bermea direla, baita langabezian denbora luze daramatenentzat ere, zeinak, BGDSren eta DSBEren babesa izan arren, enplegu-eskaintzarik lortzen ez baitzuten”. Mendiak poza adierazi du “beste behin ere gure konpromisoak bete ditugulako, erakunde guztietan aliatuak aurkitu ditugulako konpromiso horiek gauzatzeko eta Enplegu Legeak ezartzen duen bidean aurrera egin dugulako, hots, administrazioen artean koordinatuz, erantzun berritzaileak emanez eta Lanbide enplegu-zerbitzu publikoaren bidez eskubideak bermatuz”.

Otxarkoagan egin den esperientzia pilotua da, baina Bilboko Udal Etxebizitzak-en erabiltzaile guztiei zuzenduta egon da. Helburua esperientzia hori hiriko beste barruti batzuetara zabaltzea da, Torreurizarreko Open Gelara eta Santutxuko Untzeta Parrokora, esaterako.

Bilboko Udalak bultzatutako ekimenaren helburua enplegua bilatzea eta birkokatzea optimizatzea da, laguntza indibidualizatuaren eta talde-prestakuntzaren bidez.

Proiektu honetan parte hartu nahi dutenek (baldintzak Bilbon erroldatuta eta langabezian egotea dira) informazio-saio bat izango dute datorren asteartean, urtarrilaren 30ean, Harrobi eraikinean (Harrobi plaza), 5. solairuan, 9: 30ean.

Etorri eta aprobetxatu aukera!

  • Ekimen horren helburua da enplegu-bilaketa optimizatzea eta birkokatzea, banakako laguntzaren eta talde-prestakuntzaren bidez. Esteka honetan eman daiteke izena.

  • Enplegu-bilaketa eta lan-merkatuan birkokatzea optimizatu nahi dira. Lehentasuna emango zaie emakumeei, gazteei, 45 urtetik gorako pertsonei eta iraupen luzeko langabeei.

  • Bilbao Berraktibatzen programak 50 ordu izango ditu guztira, lau lan-ildotan banatuta: berrorientazioa, lan-aktibazioa, birkokapena eta konpetentzia digitalak.

Bilboko Udalak, Bilbao Ekintza udal sozietatearen bidez, Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatuta, Bilbao Berraktibatzen programaren deialdi berria egin du 2023-2024 ediziorako. Programa horren helburua da enplegu-bilaketa eta birkokatzea optimizatzea, banakako laguntzaren eta talde-prestakuntzaren bidez, Bilbon bizi diren eta lana aktiboki bilatzen ari diren 40 langabeturentzat.

Parte-hartzaileak hautatzeko prozesuan, kolektibo hauek lehentasuna izango dute: emakumeak, gazteak, 45 urtetik gorako pertsonak eta luzaroko langabeak.

BANAKAKO LAGUNTZA ETA TALDEKO PRESTAKUNTZA

Programak 50 orduko iraupena du, eta banakako eta taldeko saioak ditu, lau bloketan banatuta: berrorientazioa (hau da, banakako laguntza, hasierako diagnostiko batetik abiatua, ibilbide pertsonalizatu bat egiteko); banakako ekintza-planak egitea eta CVa berridazteko aholkularitza teknikoa; lan-aktibazioa, besteak beste, kontratazioa eta lan-erreforma, enplegu publikoa eta ekintzailetza gaiak jorratzeko.

Konpetentzia digitalen talde-saioetan, talentua identifikatzeko eta soft skills izenekoak (gaitasun bigunak) ebaluatzeko jarduerak jasotzen dira, gaur egun enpresek etengabe eskatzen baitituzte (lidergoa, talde-lana, motibazioa, negoziatzeko gaitasuna…); diseinu- eta berrikuntza-tresna digitalak ezagutzea; informazioa hodeian biltegiratzeko plataformak; komunikazio- eta hautaketa-joera berriak, eta marka pertsonalaren definizioa.

AZKEN HELBURUA: ESKAINTZA ETA ESKARIA HURBILTZEA

“Bilbao Berraktibatzen”-en 23/24 edizioaren azken blokea, zeina datorren martxoan amaituko baita, birkokatzearena da. Banako lan-bitartekaritza du helburu. Lan-bitartekaritza horren bidez, ekintza batzuk egingo dira, lan-eskaintzak eta enplegu-bilaketan ari diren hautagai potentzialak harremanetan jartzeko. Euren ezaugarrietara egokitzen den enplegu batera hurbilduko dira eta, bestetik, enplegatzaileei euren eskakizun eta premiei egokitzen den talentua eskainiko zaie.

Azken fase hau, batez ere, bizitzen ari garen hiru trantsizio sozial handiei lotutako esparru/sektoreetara bideratuko da: teknologiko-digitala, energetiko-klimatikoa (Green Jobs) eta sozial-sanitarioa (Silver Economy).

Informazio-saioari edo Bilbao Berraktibatzen programari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero edo zalantzak argitu nahi izanez gero, kontsultak egin daitezke posta elektronikoz (empleoytalento@bilbaoekintza.bilbao.eus) edo telefonoz, 944 205 321 telefonora deituta.

Gainera, proiektu honetan parte hartu nahi dutenek (baldintzak Bilbon erroldatuta egotea eta langabezian egotea dira) informazio-saio bat egin ahal izango dute datorren martitzenean, urtarrilaren 30ean, Harrobi eraikinean (Harrobi plaza), 5. solairuan, 9:30ean. Horretarako, aurretiaz formulario hau bete beharko dute izena emateko: https://forms.gle/i9cE6SUZunSn9Zzt7

SARE SOZIALAK:

  • Ekimen horren helburua da enplegu-bilaketa optimizatzea eta birkokatzea, banakako laguntzaren eta talde-prestakuntzaren bidez. Esteka honetan eman daiteke izena.

  • Enplegu-bilaketa eta lan-merkatuan birkokatzea optimizatu nahi dira. Lehentasuna emango zaie emakumeei, gazteei, 45 urtetik gorako pertsonei eta iraupen luzeko langabeei.

  • Bilbao Berraktibatzen programak 50 ordu izango ditu guztira, lau lan-ildotan banatuta: berrorientazioa, lan-aktibazioa, birkokapena eta konpetentzia digitalak.

Bilboko Udalak, Bilbao Ekintza udal sozietatearen bidez, Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatuta, “Bilbao Berraktibatzen” programaren deialdi berria egin du 2023-2024 ediziorako.

Programa horren helburua da enplegu-bilaketa eta birkokatzea optimizatzea, banakako laguntzaren eta talde-prestakuntzaren bidez, Bilbon bizi diren eta lana aktiboki bilatzen ari diren 40 langabeturentzat.

Parte-hartzaileak hautatzeko prozesuan, kolektiboak hauek izango dira: emakumeak, gazteak, 45 urtetik gorako pertsonak eta iraupen luzeko langabeak.

BANAKAKO LAGUNTZA ETA TALDEKO PRESTAKUNTZA

Programak 50 orduko iraupena du, eta banakako eta taldeko saioak ditu, lau bloketan banatuta: berrorientazioa (hau da, banakako laguntza, hasierako diagnostiko batetik abiatua, ibilbide pertsonalizatu bat egiteko); banakako ekintza-planak egitea eta CVa berridazteko aholkularitza teknikoa; lan-aktibazioa, besteak beste, kontratazioa eta lan-erreforma, enplegu publikoa eta ekintzailetza gaiak jorratzeko.

Gaitasun digitalen talde-saioetan, talentua identifikatzeko eta soft skills izenekoak (gaitasun bigunak) ebaluatzeko jarduerak jasotzen dira, gaur egun enpresek etengabe eskatzen baitituzte (lidergoa, talde-lana, motibazioa, negoziatzeko gaitasuna…); diseinu- eta berrikuntza-tresna digitalak ezagutzea; informazioa hodeian biltegiratzeko plataformak; komunikazio- eta hautaketa-joera berriak, eta marka pertsonalaren definizioa.

AZKEN HELBURUA: ESKAINTZA ETA ESKARIA HURBILTZEA

“Bilbao Berraktibatzen”-en 23/24 edizioaren azken blokea, zeina datorren martxoan amaituko baita, birkokatzearena da. Banako lan-bitartekaritza du helburu. Lan-bitartekaritza horren bidez, ekintza batzuk egingo dira, lan-eskaintzak eta enplegu-bilaketan ari diren hautagai potentzialak harremanetan jartzeko. Euren ezaugarrietara egokitzen den enplegu batera hurbilduko dira eta, bestetik, enplegatzaileei euren eskakizun eta premiei egokitzen den talentua eskainiko zaie.

Azken fase hau, batez ere, bizitzen ari garen hiru trantsizio sozial handiei lotutako esparru/sektoreetara bideratuko da: teknologiko-digitala, energetiko-klimatikoa (Green Jobs) eta sozial-sanitarioa (Silver Economy).

Programan parte hartu nahi duten pertsonek abenduko hurrengo informazio-saioan eman dezakete izena, esteka honetan.

Informazio-saioari edo “Bilbao Berraktibatzen” programari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero edo zalantzak argitu nahi izanez gero, kontsultak egin daitezke posta elektronikoz (empleoytalento@bilbaoekintza.bilbao.eus) edo telefonoz, 944 205 321 telefonora deituta.

REDES SOCIALES:

  • 2023-2024 aldirako diseinatutako programek 547 lanpostu berri sortuko dituzte Bilbon, 11,4 milioi euroko aurrekontuarekin.

  • Jarduteko ardatz nagusiak LANGABEAK izango dira, oro har, eta oso neurri zehatz eta zuzenak hartuko dira kolektibo jakin batzuengana iristeko, besteak beste, emakume, gazte eta pertsona kalteberenengana.

  • Berritasun gisa, edizio honetan Gazte Plana indartuko da “Lehen Lan Esperientzia” izeneko programarekin. Programa hori erdi-mailako edo goi-mailako titulazioa duten 30 urtetik beherako pertsonei zuzenduta dago. Gainera, 4 proiektu aktibatuko dira Bilboko hainbat auzotan, lana aurkitzeko zailtasun handienak dituzten pertsonentzat. Proiektu horietako bat gazteentzat izango da, eta Otxarkoagan egingo da.

  • Erakundeek –Eusko Jaurlaritzak eta Bilboko Udalak– hiriko tokiko enpresentzako laguntzak ere handitu dituzte, pertsona gehiago kontratatzeko eta, horrela, enplegu egonkorra eta kalitatezkoa lortzeko.

Juan Mari Aburto Bilboko alkateak eta Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuak gaur aurkeztu dituzte Bilbon 2023-2024 aldian aktibatuko diren enplegu-planak. Azaldu duten bezala, programa “klasikoa” da, urtero egiten dena, LANPOSTUAK SORTZEKO eta, aldi berean, hiriko ekonomia eta ongizatea bultzatzeko lehentasunarekin.

Helburu horrekin jarraituz, eta bereziki joan den ekitalditik, langabezia Bilbon izaten ari den bilakaera aztertuta –tasak gero eta txikiagoak dira–, plan horien ardatza kolektibo oso zehatzak dira.  Oraingo honetan, jarduketa-ardatza LANGABEAK dira oro har, beti bezala, baina gainera programa eta pizgarri bereziak eskaintzen dira EMAKUMEAKGAZTEAKpertsona kalteberenak eta lana lortzeko ZAILTASUNAK dituzten pertsonak kontratatzeko.

  • BERRITASUN gisa, 2023-2024ko programek gazteak indartzeko PLAN PILOTU bat jasotzen dute, “LEHEN LAN-ESPERIENTZIA” izenekoa, unibertsitateko titulua edo erdi- edo goi-mailako lanbide-heziketako titulua duten 30 urtetik beherako gazteak kontratatzeko, ikasketak amaitu zituztenetik hiru urte igaro ez badira.
  • Era berean, prestakuntzako, enpleguko, orientazioko eta laguntzako 4 proiektu berri sartu eta finkatu dira, Bilboko auzo jakin batzuetako pertsona kalteberenei zuzenduta: Untzeta Parrokoa (Santutxu), Torreurizar (Irala), Uretamendi eta Otxarkoaga.  Azken hori kualifikazio txikia duten 30 urtetik beherako gazteentzat izango da.
  • Hirugarren berritasun gisa, hiriko TOKIKO ENPRESENTZAKO laguntzak handitu dira, pertsona gehiagoren kontratazioa errazteko eta enplegu egonkorra eta kalitatezkoa sortzeko.

Juan Mari Aburto alkateak azaldu duenez, enplegua sortzen jarraitu nahi da, “horrek hiriari ongizate eta bizi-kalitate handiagoak dakarzkiolako, baina gure laguntzen helburuak eta xedea gero eta gehiago fokalizatuz, behar dituzten pertsonengana modu zuzenagoan iristeko. Horien artean, gazteak: lehen lan-esperientzia hori izateko aukera eman behar diegu “.

Idoia Mendia lehendakariordearen ustez, Bilbon aurkeztutako planek ederki erakusten dute zein beharrezkoa den udalen eta Lanbideren arteko lankidetza pertsona guztiei aukerak eskaintzeko. Lankidetza hori legealdi osoan indartu da, gizarteratzeko eta laneratzeko ibilbide mistoak probatuz. “Funtzionatzeko era zehatzagoa eta espezializatuagoa da, pertsona horietan fokalizatua. Lan egiteko modu hau behin betiko iritsi da gurera”. Ildo horretan, aurreratu du Enpleguaren Euskal Legeak udalaren paper hori indartzea ahalbidetuko duela, plangintza hobeagoarekin eta proiektuak finantzatzeko bermearekin.

KONTRATAZIO GEHIAGO: 547 LANPOSTU BERRI

Premisa hauen pean, Bilborentzat 2023-2024 aldirako diseinatutako enplegu-planek 547 lanpostu berri sortuko dituzte Bilbon, 11,4 milioi euroko aurrekontuarekin.

Plan horiek jarduketa-programa berriak biltzen dituzte, beste kolektibo batzuengana zuzenago iristeko. Bost ekintza-ardatzekin, baliabideak indartzen dira, oro har, langabetuentzat, gazteentzat eta emakumeentzat, enplegua lortzeko zailtasun handienak dituzten eta egoera ahulagoan dauden pertsonei zuzendutako neurrien bidez.

BOST JARDUKETA ARDATZAK

  1. ENPLEGU-PLAN ARRUNTA: udalaren eta tokiko enpresen kontratazioekin.
  2. GAZTEENTZAKO ENPLEGU-PLANA.
  3. LEHEN LAN-ESPERIENTZIA.
  4. GIZARTERATZEKO ETA LANERATZEKO proiektuak.
  5. PRESTAKUNTZA ETA ENPLEGUKO plan bereziak.

1. ENPLEGU-PLAN ARRUNTA

Kontratuak bi bidetatik egitea sustatzen du:

  • Udalak berak langileak kontratatzea.
  • Eta hiriko enpresa pribatuek kontratatzea, bi erakundeen (Eusko Jaurlaritzaren eta Bilboko Udalaren) laguntzen bidez, lan egonkorra eta kalitatezkoa sortzeko.

Guztira 396 enplegu daude; horietatik 141 udalarenak izango dira eta 255 tokiko enpresenak.

Bi modalitateetan sar daitezke honako pertsona hauek:

  • Langabeak, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu-eskatzaile gisa alta emanda badaude.
  • Bilboko bizilagunak.
  • Kontratatutako pertsona guztien % 55, gutxienez, emakumeak izan behar dira.

Udalaren, zinegotzigoen eta udal-inguruko sozietateen kontratazioak:

Sei hilabeteko iraupena izango dute Udalaren hainbat proiektutarako kontratazioek:

Besteak beste, instalazioak eta eraikinak lehengoratzeko udal-bulegoak birgaitzeko eta egokitzeko egiten diren lanak. Zerbitzuak digitalizatzea eta sareak eta marketina sustatzea, informazioaren komunikazioa hobetzeko eta udal-zerbitzuen digitalizazioan aurrera egiteko. Udal- eta hiri-zerbitzuak hobetzea, udal-ondare higiezina berrikustea eta sailkatzea. Programa kulturalak eta abar.

Kontratazioak hiriko TOKIKO ENPRESETAN:

Erakundeen dirulaguntzak indartu eta areagotu egiten dira, kontratuak mugagabeak izan beharko baitira, enplegu egonkorra eta kalitatezkoa sortzea sustatzeko.

Lantokia eta jarduera ekonomikoa Bilbon dituzten tokiko enpresentzat dira laguntzak.

Lau laguntza mota jaso ahal izango dituzte:

  • 10.000 euroko dirulaguntza lanaldi osoko lan-kontratu mugagabe bakoitzeko, kontratatutako pertsona kolektibo hauetako batekoa bada: DSBEren titularrak edo onuradunak; 35 urtetik beherakoak; iraupen luzeko langabeak, 55 urtetik gorakoak eta Bilbon bizi direnak.
  • 8.000 euroko dirulaguntza aurreko baldintzak betetzen ez dituen lanaldi osoko kontratu mugagabe bakoitzeko.
  • 3.000 euroko dirulaguntza ikuskizun publikoetako artisten, teknikarien eta bestelako langileen iraupen zehatzeko kontratu bakoitzeko, hiru hilabetekoa, lanaldi osoan.
  • 6.000 euroko dirulaguntza ikuskizun publikoetako artisten, teknikarien eta bestelako langileen iraupen zehatzeko kontratu bakoitzeko, sei hilabete edo gehiagokoa, lanaldi osoan.

Dirulaguntza guztien zenbatekoak % 10ean gehituko dira kontratuak emakumeekin egiten direnean.

2. GAZTEENTZAKO ENPLEGU-PLANA

Plan berezi honen helburua da Bilbon gazteen langabeziari modu espezifikoagoan heltzea eta kolektiboaren enplegagarritasuna hobetzea. Erdi- edo goi-mailako titulazio akademikoa duten 16 eta 30 urte arteko gazte langabeentzat da.

Parte hartu gura duten pertsonak Lanbiden eta Gazte Bermeko Sisteman egon behar dira izena emanda, enplegagarritasuna hobetzeko neurri gisa, lan-esperientzia eskuratuz.

Oraingo honetan, zuzeneko 70 lanpostu berri sortuko dira, lansaio osoko 12 hilabeteko kontratazioen bidez, tokiko eremutik sustatuak eta Bilboko Udalak, sailek eta udal entitateek zuzenean eginak.

  • Kontratazio guztiak 2023ko azaroaren 30a baino lehen egin behar dira.

Profil profesional ezberdinetako gazteak kontratatuko dira, besteak beste alor hauetan prestakuntza jaso dutenak: administrazioa, teknologia berriak, proiektuen kudeaketa, komunikazioa, giza baliabideak, web proiektuak, arlo juridikoa, arkitektura, ingeniaritza, ekonomia, hezkuntza, kultur programazioa, turismoaren sustapena, diseinua, marketina, hirigintza, hirigintza eta gizarte-lana.

Enplegu-plan arruntean bezala, eskaintzak Lanbideren bidez kudeatuko dira eta hark Bilbao Ekintza udal sozietateari igorriko dizkio hautagaitzak.

3.LEHEN LAN-ESPERIENTZIA

2023-2024ko planen berritasunetako bat da. “LEHEN LAN-ESPERIENTZIA” izeneko GAZTEENTZAKO ENPLEGU-PROGRAMA indartzeko plan bat da, unibertsitateko titulua edo erdi- edo goi-mailako lanbide-heziketako titulua duten 30 urtetik beherako gazteak kontratatzeko, ikasketak amaitu zituztenetik hiru urte igaro ez badira.

Programa honetan guztira 37 pertsona sar daitezke, udalak, sailek edo udal entitateek zuzenean kontratatuko dituztenak.

4. GIZARTERATZEKO ETA LANERATZEKO PROIEKTUAK

Plan hau iaz jaio zen, proba pilotu moduan. Esperientzia ona izan zenez, finkatu egin da, berritasunekin.

Prestakuntzako, enpleguko, orientazioko eta akonpainamenduko berariazko ekintzak dira, laneratzeko zailtasunak dituzten pertsonentzat. Guztira 44 kontratu eskaintzen dira.

Programak 4 PROIEKTU ditu:

  • Hiriko 3 eremu zehatzetan esku-hartze zuzena duten 3 proiektu: Untzeta parrokoa (Santutxu). Torreurizar (Irala) eta Uretamendi.

34 pertsonari zuzenduta dago:

  • DSBEaren edo Etxebizitzako Prestazio Osagarriaren onuradunak.
  • Iraupen luzeko langabeak.
  • Bilboko bizilagunak.

Eta Otxarkoaga auzoan egingo den proiektu bat, 10 lagunentzat. Kasu horretan, 30 urtetik beherako GAZTE langabeak, DBHko graduaturik edo baliokiderik gabeak, Bilbon bizi direnak.

Horietan guztietan, bi hilabeteko prestakuntza egiten da, eta beste 10 hilabeteko kontratazioa, programa osoan zehar laguntza eta orientazioa ematearekin batera. Otxarkoagako proiektuan 6 hilabeteko kontratua sartzen da.

Prestakuntza jaso ondoren egingo duten jarduera herritarrei aholkularitza ematea izango da, energia-eraginkortasuna hobetzeko eta administrazio publikoekiko harremanetan online izapideak egiteko, zehazki eten digitala murrizteko eta adineko pertsonei etxeko lanak egiten laguntzeko.

5. PRESTAKUNTZA ETA ENPLEGUKO PLAN BEREZIAK

16 prestakuntza-proiektu dira, enplegua lortzeko edo hari eusteko zailtasunak dituzten langabeentzat, eta batez ere hiri osoan gizarteratzeko eta laneratzeko zailtasun bereziak dituzten kolektiboetako pertsonentzat, batik bat auzo behartsuenetan. Helburua gutxi gorabehera 235 pertsonarengana iristea da.

Plan horien helburua enplegagarritasuna eta gaitasun pertsonal eta profesionalak erraztea eta/edo indartzea da, prestakuntzaren bidez eta orientazioko eta laneratzeko ekintzen bidez, ibilbide pertsonalizatu bat sustatzeko, parte-hartzaileen jarraipen pertsonala eta emaitzen ebaluazioa egin ahal izateko. Enplegu-aukeren prospekzioa ere egin behar da, agente kontratatzaile posibleekin harremanetan jarri eta inplikatu ahal izateko, lan-merkatuaren beharrak identifikatuz eta, amaieran, proiektu berezian parte hartzen duten pertsonak kontratatuz.

Onetsitako berrikuntza- eta/edo esperimentazio-proiektuetarako, balio bereizgarria ematen duten jarduketak diseinatu dira, jarduera-tasa handia duten lanpostuei eta lan-merkatuaren premiei lotutako kolektiboaren enplegagarritasuna hobetzeko asmoz.

2023-2024 ENPLEGU-PLANAK, KOPURU HANDITAN

GUZTIRA: 547

ENPLEGU-PLAN ARRUNTA: 396. Haietatik:

  • 141 pertsona udal eremuan kontratatuko dira, erabilera edo interes publikoko jardueretarako, udalaren, sailen edo udal entitateen bitartez.
  • Eta 255 pertsona enpresa pribatuek kontratatuko dituzte, Eusko Jaurlaritzak / Lanbidek eta udalak emandako dirulaguntzekin.

*GAZTEENTZAKO ENPLEGU-PLANA: Zuzeneko 70 kontratu, udalaren, sailen eta udal entitateen bitartez, urtebeteko iraupenarekin.

LEHEN LAN-ESPERIENTZIA: 37 kontratu berri. (*Gazte Plana indartzeko plan pilotua).

GIZARTERATZEKO ETA LANERATZEKO PROIEKTUAK44 kontratu berri, 4 proiektutan jarduten.

PRESTAKUNTZA ETA ENPLEGUKO PLAN BEREZIAK: PRESTAKUNTZAKO 16 proiektu.

ENPLEGU-PLANA, OSO ONDO BALORATUTAKO ESPERIENTZIA

Urterik urte enplegu-tasak hirian izan duen bilakaera aztertuta, Eusko Jaurlaritzak eta Bilboko Udalak, lanpostuak sortzeko programak eratzean, zuzenean begiratzen diete kolektibo zehatz batzuei.

Planak diseinatzeko funtsezko lanabes bat parte-hartzaileen eta enpresa kontratatzaileen artean egiten diren inkestak dira.

  • Azken inkestak erakusten duenez, Bilboko 2022ko enplegu-planetan parte hartu duten pertsonen % 85,6 pozik dago esperientziarekin. Batez ere eskuratutako lan-esperientzia baloratu dute (% 70,2), eta ondoren, euren espektatibak betetzea (% 79,8). Gainera, % 99ak dio esperientzia errepikatuko lukeela eta beste pertsona batzuei parte hartzea gomendatuko liekeela.
  • Babestutako enpresen kasuan, % 90ak dio oso pozik daudela programarekin. Gainera, 2021ean kontratatutako pertsonen % 58k enpresak segitzen du. Pertsona horien % 100ek kontratu mugagabea du.
  • Aurreko edizioko enplegu-planetan (plan arruntean eta gazteen planean) parte hartu duten pertsonen %42 lanean ari da edo aritu da.

ENPLEGUA BILBON: HOBEKUNTZA BERRETSI ETA INDARTU DA 2023AN

2023ko ekitaldia berriz ere urte ona izan da ENPLEGUARENTZAT Bilbon.

Azken hamarkadako datu onenekin, hirian sortutako enpleguaren igoera berretsi da, pandemiak kolpatutako biurtekoaren ondoren. 2022aren amaieran 186.491 lanpostu zeuden, eta aurtengo azken datua (irailekoa) % 3,9ko urte arteko gehikuntza izan da, 188.705 afiliatura iristeraino.

Gainera, biztanleria jarduerari dagokionez aztertzen duen inkestaren azken datuen arabera (Eustat), ekitaldi honetako hirugarren hiruhilekoan langabezia-tasa % 8,8koa izan da. Urteko batez besteko datua (% 9,2) txikiena da 2015etik.

Bilbao Ekintzak, Bilboko Udaleko Ekonomia Sustatzeko AgentziakTALENTU ZIKLO batean parte hartzera gonbidatzen zaitu urriaren 24an, asteartean. Ziklo horretan, hainbat adituk enplegua bilatzearekin eta enplegagarritasuna hobetzearekin lotutako gai interesgarriak landuko dituzte.

 

Ezagutu hainbat tresna eta horien aplikazio zuzena zure ideia, zure proiektua, zure curriculuma hainbat plataformatan saltzeko, horrela zure entzuleengan eraginez.

 

– Zikloa: “NETWORKING ETA ADIMEN EMOZIONALA: NOLA GARATU KONTAKTU SARE BAT, NETWORKING PLATAFORMAK” Jesús Pérezen eskutik.

Bilbao Ekintzak, Bilboko Udaleko Ekonomia Sustatzeko AgentziakTALENTU ZIKLO batean parte hartzera gonbidatzen zaitu urriaren 17an, astearteetan. Ziklo horretan, hainbat adituk enplegua bilatzearekin eta enplegagarritasuna hobetzearekin lotutako gai interesgarriak landuko dituzte.

 

Ezagutu hainbat tresna eta horien aplikazio zuzena zure ideia, zure proiektua, zure curriculuma hainbat plataformatan saltzeko, horrela zure entzuleengan eraginez.

 

– Zikloa: “NOLA HITZ EGIN KAMERARI KONFIANTZAZ, HELARAZI ZURE PROPOSAMENA/KONTAKIZUNA ETA ERAGIN ZURE AUDIENTZIAN” Elbio Nielsenekin.

Bilbao Ekintzak, Bilboko Udaleko Ekonomia Sustatzeko AgentziakTALENTU ZIKLO batean parte hartzera gonbidatzen zaitu urriaren 10ean, asteartean. Ziklo horretan, hainbat adituk enplegua bilatzearekin eta enplegagarritasuna hobetzearekin lotutako gai interesgarriak landuko dituzte.

Ezagutu hainbat tresna eta horien aplikazio zuzena zure ideia, zure proiektua, zure curriculuma hainbat plataformatan saltzeko, horrela zure entzuleengan eraginez.

 

– Zikloa: “BIOA EDO ELEVATOR PITCH2.0 ETA PLATAFORMA EZBERDINETARA EGOKITZEA”, Jorge Fernándezen eskutik.

  • Bilbao Berraktibatzen programako 48 parte-hartzaileek martxoaren 22an eta 23an Bilbao Arenan antolatuko diren bi jardunalditan hartuko dute parte, lau multzotan banatu diren banakako eta taldeko saioak barne hartu dituzten 40 prestakuntza-ordu baino gehiagoren ostean. Hauexek izan dira multzo horiek: berrorientatzea, lan-aktibazioa, beste enplegu bat ematea eta gaitasun digitalak.

  • Biharko jardunaldian, mahai-inguruen bitartez, trantsizio hirukoitzetik sortutako gaur egungo enplegu-aukerak emango ditu ezagutzera: teknologia digitala, teknologia energetiko-klimatikoa (Green Jobs) eta teknologia soziosanitarioa (Silver Economy).

  • Ostegunean, martxoak 23, hamar enpresa bertaratuko dira parte-hartzaileei enplegu-aurreikuspenak azaltzen, bai eta langileak biltzeko zein bide erabiltzen duten ere.

Bilbao Berraktibatzen programaren xedea da enplegua bilatzea eta enplegua berriz lortzea optimizatzea, eta, horretarako, banakako arreta eta taldeko prestakuntza eman diete langabezian dauden eta lana modu aktiboan bilatzen ari diren bilbotarrei. Amaitzeko, bi enpresa-topaketa egingo dira bihar goizean, martxoaren 22a, eta ostegunean, martxoaren 23a, Bilbao Arenan biak.

Bi jardunaldiekin eskaria eta eskaintza konektatu nahi dira eta, aldi berean, parte-hartzaileei enpresa-ehunera hurbildu, oraingo eta etorkizuneko lan-aukerak lehen eskutik ikusteko aukera izan dezaten.

Lehenengo jardunaldia bihar egingo da, goizez, eta aurkezpen eta mahai-inguru batzuen bitartez , non SSI, Aclima, Gaia edo Aldalan entitateek parte hartuko baitute, Bertan, gaur egun sortzen ari diren enplegu-aukerak emango dira ezagutzera, bai eta trantsizio hirukoitzetik sortzen diren etorkizuneko aukerak ere: teknologia digitala, teknologia energetiko-klimatikoa (Green Jobs) eta teknologia soziosanitarioa (Silver Economy).

Martxoaren 23an, osteguna, hamar enpresa haien enpresetako jarduera eta eskatzen ari diren lanpostuak azalduko dizkiete Bilbao Berraktibatzen programako parte-hartzaileei, bai eta langileak erakartzeko aplikatzen duten metodologia ere. Innevento, Guedan, Alse, Grupo Eulen, Torrealday, Frutas Iru, Mapfre, Adecco, SSI eta Confianz izango dira jarduera honetan parte hartuko duten enpresak.

48 pertsonak bilduko dira Bilboko Udalak Bilbao Ekintza udal-sozietatearen bitartez antolatu eta Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatu dituen bi jardunaldietan, zeinak amaitutzat ematen baitituzte lau multzotan sailkatu diren aurreko saioak, bai banakakoak, bai taldekoak.

Alde batetik, berrorientazioa egin da, banaka gauzatu den multzo bakarra. Bertan, laguntza eskaini zaie parte-hartzaileei diagnostiko eta ibilbidea berriz diseinatzeko prozesuaren bitartez, eta banakako ekintza-planak prestatu dira eta curriculuma berriz idazteko aholkularitza teknikoa eskaini zaie.

Beste alde batetik, lan-aktibazioa egin da; hau da, kontratazio-moduak eta lan-erreforma, enplegu publikoa eta ekintzailetza aztertu dira, besteak beste. Gainera, beste enplegu bat ematea eta gaitasun digitalak jorratu dira, eta, hain zuzen ere, arreta berezia eman zaie multzo horiei, eta programaren ordu guztien erdia baino gehiago eskaini zaie (40 ordu) ; izan ere, lan- eta gizarte-joera berriei egokitzeko prozesuetan ezinbesteko gaitasunak direla uste da.

Era berean, taldeko prestakuntza-saio horietan talentua identifikatzeko eta soft skills edo zeharkako gaitasun direlako horiek ebaluatzeko ariketak egin dira; izan ere, gaur egun enpresek garrantzi handia ematen diete horiei (lidergoa, taldeko lana, motibazioa, negoziatzeko gaitasuna eta abar). Horrez gain, diseinu- eta berrikuntza-arloetako tresna digitalak, hodeian informazioa gordetzeko plataformak eta komunikazio- zein hautaketa-joera berriak ezagutzeko ariketak ere egin dira, baita marka pertsonala zehazten laguntzekoak ere.

SARE SOZIALAK: