• Bizilabe Bilbao programako 12 eta 16 urte bitarteko neska-mutilek hamazazpi proiektu aurkeztu dituzte Bilbao Arenan, sektore horretan diharduten hamaika emakume profesionalen aurrean, STEM esparruko bokazioak areagotzeko xedea duen ekimenaren baitan, bereziki emakumezkoak diren ikasleei zuzendutakoa.

  • Bilboko Udalak eta Elhuyar Fundazioak, Eusko Jaurlaritzarekin nahiz Bizkaiko Foru Aldundiarekin lankidetzan, sustatu duten ikerketa-zentroa da Bizilabe Bilbao, zeinetan 10 eta 17 urte bitarteko 79 gaztek zientzia eta teknologiako jarduerak egiten baitituzte ikertzaile profesionalen laguntzaz.

Bilboko Udalak eta Elhuyar Fundazioak Bilbao Arenako Arena Cluben egin dute Parekoen Topaketa ekimenaren bigarren edizioaBizilabe Bilbaoko jarduera da, zeina aipatutako bi erakundeek bultzatutako programa baita; horren helburua da STEM (ingeleseko akronimoa: Science, Technology, Engineering and Mathematics) esparruko bokazioak sustatzea hiribilduko gazteen artean.

Bizilabe Bilbao ikerketa-zentroa da, non 10 eta 17 urte bitarteko gazteek, ikasturte osoan zehar eta eskolaz kanpoko orduetan, zientziari eta teknologiari lotutako proiektu eta jarduerak egiten baitituzte ikertzaile profesionalen laguntzaz. Bilboko Udalak eta Elhuyar Fundazioak 2017. urtean jarri zuten martxan ekimena, Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin. Hiru egoitza ditu, Deustun, Zorrotzan eta Otxarkoagan, eta beste bat zabalduko da laster Basurtun; guztira, 79 gazte biltzen ditu zentroak.

Bizilabe Bilbaon parte hartzen duten 12 eta 16 urte bitarteko 46 neska-mutil bertaratu dira Parekoen Topaketa ekimenera, zientziari eta teknologiari lotutako lanbideen errealitatearekin konektatzeko xedearekin. Horretarako, STEM esparruan nabarmentzen diren hamaika emakume profesionalen laguntza izan dute, bertatik bertara ezagutu dezaten beren sektorearen ikuspegia, hainbat alor aintzat hartuta, hala nola enpresa, irakaskuntza eta ikerketa. Hala, erreferente diren emakumezkoak sortu nahi izan dira, ikasle gazteek etorkizuneko lanbide horietara bideratu dezaten beren prestakuntza, hurrengo urteetan nabarmenki areagotuko baita horien eskaria lan-merkatuan.

Bertaratu diren 46 neska-mutil horiek, lan-mahaietan banatuta, ikasturte honetan landu dituzten hamazazpi proiektu aurkeztu dizkiete profesionalei, eta haiek beren iritzia eman diete horietako bakoitzari buruz, bai eta iradokizunak egin ere. Ondoren, hamaika emakume horiek gazteei azaldu diete zertan datzan egiten duten lana eta nolakoak diren gauzatzen dituzten proiektuak; halaber, gazteek beren ekarpenak egin ahal izan dituzte.

Hauexek dira Parekoen Topaketa honetan parte hartu duten eta STEM esparruan diharduten hamaika emakumeak:

  • Irantzu Calvo: Mondragon Unibertsitateko irakasle eta ikertzailea
  • Elena Alberdi: Achucarro Basque Center for Neuroscence zentroko ikertzailea
  • Cristina Penas: Biocruces Bizkaia Health Research Institute zentroko ikertzailea
  • Leire Eguía: CIC bioGUNE zentroko ikertzailea
  • Itziar Santxez: Imatek Advanced Technologies enpresako CEOa
  • Ainhoa Errasti: Sidenor I+D enpresako ikertzailea
  • Loreto Alcíbar: Addimen enpresako industria-diseinuko ingeniaria
  • Verónica Tíscar: Bilbao-Basurto ESIko Ikerketa eta Berrikuntzako koordinatzailea
  • Mónica Crespo: AcceXible enpresako matematikaria
  • Cristina Galán: Matematikan lizentziaduna
  • Isabel Barriocanal: Ingeteam enpresako HW ingeniaria

Horiek guztiek aurretiko prestakuntza jaso dute Elhuyar langileen eskutik, jarduera honen dinamika ezagutu dezaten, lan-mahaiak eraginkortasunez gidatze aldera.

Hauexek dira Bizilabe Bilbao programako 46 gazteek aurkeztu dituzten proiektuak:

  • Smart city (Ingeniaritza/Teknologia)
  • Bioplastikoak (Ekologia/Kimika)
  • Autoa (Ingeniaritza/Teknologia)
  • Kosmetika ekologikoa (Ekologia/Kimika)
  • Noria (Ingeniaritza/Teknologia)
  • Kosmetika ekologikoa (Ekologia/Kimika)
  • Kristalizazio-prozesuen azterketa (Kimika)
  • Ureztaketa-sistema automatikoa (Ingeniaritza/Teknologia)
  • Disoluzioak banatzeko tekniken azterketa (Kimika)
  • Argia duen arropa (Ingeniaritza/Teknologia)
  • Elkarren segidako efektuetarako makina (Teknologia)
  • Erreakzio exotermikoaren bidez berotzen den botila (Kimika)
  • Arcade makina, programatutako joystickarekin (Teknologia)
  • Kosmetika naturala (Kimika)
  • Aldapak igotzen dituen orga automatikoa (Ingeniaritza/Teknologia)
  • Etxe automatizatua (Ingeniaritza/Teknologia)
  • Supermerkatu automatizatua (Ingeniaritza/Teknologia)

Parekoen Topaketa ekimenaren baitan, aurreko aste osoan zehar, Bizilabe Bilbao programan parte hartzen duten gazteek inguruko hainbat ikerketa- eta unibertsitate-zentro bisitatu zituzten, hala nola UPV/EHUko Bilboko Ingeniaritza Eskola eta Basque Center for Applied Mathematics (BCAM). Helburua da STEM esparruko lan-errealitatera gerturatzea ikasleak eta, bide batez, hurbileko erreferenteak erakustea, beren bokazio zientifiko-teknologikoa sendotzeko lagungarria izango delakoan.

Bizilabe Bilbao programako neska-mutilekin esperientziak trukatzeko hamaika emakume profesional aukeratu izanak erantzuna ematen dio hiribilduko gazteen STEM ikasketen harira Bilboko Udalak eta Elhuyar Fundazioak 2020an egindako azterketan agerian geratu zen beharrizanari. Txosten horretan ikusi zen neskek bokazio zientifiko-teknologiko txikiagoa dutela mutilekin alderatuta. Joera hori hainbat faktorek bultzatzen dute; besteak beste, aipatzekoak dira genero-estereotipoak, eragina baitute bai STEM esparruari lotutako gaiekiko interesean, bai ogibideen aukeraketan. Gauzak horrela, mutilek teknologiari lotutakoak aukeratu ohi dituzte eta neskek, ostera, irakaskuntzari eta osasun-zientziei lotutakoak. Hori dela eta, zientzia eta teknologiaren alorretan erreferente diren emakumeak erakutsi nahi izan zaizkie ikasle gazteei, lagungarria izango baita azaldutako joera aldatzeko.

SARE SOZIALAK:

  • EHUk Bizkaiko Campuseko Enplegu Foroa antolatu du Bizkaia Aretoan eta Bilboko Udalaren laguntzarekin. Ekitaldian 76 informazio-mahai egongo dira, eta 182 lan-eskaintza inguru dituzten 82 enpresa bilduko dira.

  • Bilboko Udalak, Bilbao Ekintza udal-sozietatearen bitartez, informazio-mahai bat jarriko du, eta, horrela, enplegagarritasuna hobetzeko udal-zerbitzuen berri emango zaie gazteei.

Bilboko Udalak, Bilbao Ekintza udal-sozietatearen bitartez, informazio-mahai bat jarriko du gaur Bizkaia Aretoan antolatu den EHUren Enplegu Foroan.

Era horretan, gazteek enplegagarritasuna hobetzeko eskuragarri dituzten udal-zerbitzuen berri emango du udalak.

EHUren Bizkaiko Campuseko Enplegu Foroaren IV. edizioan 76 informazio-mahai, 82 enpresa parte-hartzaile eta 182 enplegu-eskaintza inguru plazaratuko dira, bai eta bi motatako jarduerak ere: alde batetik, mahai-inguru batzuk antolatu dira sektoreka, eta, beste alde batetik, harremanetan jarriko dira enplegua eskaintzen duten enpresak eta lanpostu horietarako izangaiak.

Ekitaldiaren xedea da ikasleen enplegagarritasuna sustatzea eta profil zehatzak bilatzen dituzten enpresen eta gazteen arteko harremana erraztea. Horri dagokionez, Bilboko Udalaren informazio-mahaian enplegagarritasuna hobetzeari eta talentua sortu eta Bilbon atxikitzeari lotuta dauden udal-programen inguruko informazioa eskainiko da.

BILBAO GAZTEAK SORTZEN

“Bilbao Gazteak Sortzen” ekimenaren helburua da Bilbon enplegua eta jarduera ekonomikoa sustatzea, gazteak lan-merkatura hurbiltzea eta, horretarako, haien profil profesionalak enpresak eskatzen dituzten premietara egokituko dira. Bestalde, enpresei epe ertaineko eta epe luzeko premiei aurre egiten lagundu nahi zaie. Proiektua enpresa, prestakuntza-zentro, gazte eta hiriko beste eragile batzuekin batera gauzatuko da, hiru ildo nagusiren bitartez:

  • Motibazioa, interesak eta ahalduntzea. Une honetan, arlo horretako bi jarduketa daude: Bizilabe Bilbao eta Zientzia Azoka.
  • Zeharkako gaitasunak eta trebeziak hobetzea. Zenbait ekimen landu dira ildo honetan: Formula Student eta Moto Student.
  • Lanposturako gaitasunak Eurocip VII eta Bilboko Udalaren Enplegu Plana proiektuen bitartez, besteak beste.

UDALEKO EKINTZAILETZA-ZERBITZUA

Bilboko Udalak, 2017. urtetik eta Bilbao Ekintza udal-sozietatearen ekintzailetza-zerbitzu bereziaren bitartez, negozio eta start-up berriak sortzeko eta finkatzeko beharrezkoa den laguntza eskaintzen du. Joan den urtean, Bilbon, 185 enpresa eta 234 lanpostu sortu ziren.

Bilbon negozio edo saltoki berri bat sortu nahi dutenek informazioa eskatu dezakete Bilbao Ekintzaren ekintzailetzarako bulegoetan, telefono bidez 944 20 53 60 zenbakian edo big@bilbaoekintza.bilbao.eus helbidera mezu elektroniko bat bidaliz.

GAZTEEN ENPLEGU-PLANAREN BOSGARREN DEIALDIA

Langabezian dauden 16 eta 30 urte bitarteko gazteei dago zuzenduta programa, baldin eta erdi-mailako edo goi-mailako titulazio akademikoa badute eta Bilbon bizi badira. Aurtengo edizioan 117 lanpostu berri sortu dira. Gazteen Enplegu Planean jaso da askotariko profil profesionalak dituzten gazteak kontratatu behar direla, eta, era berean, parte-hartzaileen enplegagarritasuna hobetu nahi da.

BILBAO ENTZUMENAK

Ekimenak Gazteen Enplegu Planeko parte-hartzaileei protagonismoa emateko helburua du, informazioa eskuratu ahal izateko, eta, hori erabiliz, lan-merkatura sartzeko eta bertan geratzeko beren beharrizanak esparru publikotik asetzeko ekintzak definitzeko eta diseinatzeko. Martxoan bertan egin den azken jardunaldian 100 pertsona inguru bildu dira, eta elkarrekin hitz egiteko aukera izan dute, bai eta iritziak partekatzeko aukera ere

  • “Bilbao Entzumenak” ekimenaren helburua da 2022/2023 aldirako Gazteen Enplegu Planean parte hartzen duten gazteei entzutea eta protagonismoa ematea, lan-merkatura sartzeko orduan dituzten beharrizanak, espektatibak eta zailtasunak sakonki ezagutzeko.

  • 2022-2023ko Bilboko Enplegu Plana” anbizio handiko programa bat da, zeinaren bitartez ekonomia suspertu nahi den eta hirian lanpostuak sortu. Bertan, gazteentzako plan espezifiko bat jaso da, 4,7 milioi eurokoa, eta 117 lanpostu berri sortu dira horren bitartez, aurreko deialdian baino 28 gehiago.

Bilboko Udalak, Bilbao Ekintza udal-sozietatearen bitartez, Bilbao Entzumenak izeneko jardunaldia antolatu du 2022-2023ko Bilboko Gazteen Enplegu Planean parte hartu duten gazteei aktiboki entzuteko, eta, hala, enpleguaren esparruan dituzten beharrizanei, espektatibei eta zailtasunei heltzeko.

Ekimena Bilbao Arenan antolatu da, eta Gazteen Enplegu Planeko parte-hartzaileei protagonismoa emateko helburua du, informazioa eskuratu ahal izateko, eta, hori erabiliz, lan-merkatura sartzeko eta bertan geratzeko beren beharrizanak esparru publikotik asetzeko ekintzak definitzeko eta diseinatzeko.

Ehun bat parte-hartzaile bildu dira, eta aukera izan dute elkarrekin aritzeko, bai eta egun osoan zehar egindako zenbait dinamikaren bidez beren ikuspegiak partekatzeko. Jardunaldiko ekintzen artean, besteak beste, gaur egun gazteek lan-merkatuan dituzten hamar erronka aurkeztu dituzte, hala nola osasun mentala, belaunaldien arteko aldeak, globalizazioa, autoezagutza, soft skills direlakoak, enplegua bilatzeko tresnak, adimen artifiziala edota askotariko trantsizioak (soziala eta sanitarioa, ekologikoa eta ingurumenekoa eta teknologikoa zein digitala). Gai horiek guztiak jorratu dituzte parte-hartzea sustatzeko mahaietan.

GAZTEEN ENPLEGU-PLANAREN BOSGARREN DEIALDIA

Bilboko Udalaren eta Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuaren 2022/2023 aldirako Gazteen Enplegu Planean kokatutako ekimen bat da Bilbao Entzumenak. Horren helburua da Bilboko gazteen langabeziari modu espezifikoagoan heltzea eta kolektibo horren enplegagarritasuna hobetzea.

Hain zuzen ere, 16 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, eta langabezian egon behar dute, erdi-mailako zein goi-mailako titulazioa eduki eta Bilbon bizi. Ekitaldi honetarako Gazteen Enplegu Planak 4,7 milioi euroko aurrekontua du (joan den urtean 3,6 milioi euroko aurrekontua izan zuen), eta 117 lanpostu berri sortu ditu (aurreko deialdian 89 sortu zituen) 12 hilabeteko lanaldi osoko kontratazioen bitartez, tokian-tokian bultzatuak eta Bilboko Udalak, bertako arloek eta udal-entitateek zuzenean eginak.

Gazteen Enplegu Planean askotariko profil profesionalak dituzten gazteak kontratatzea aurreikusi da, besteak beste, honako gai hauen gaineko prestakuntza dutenak: teknologia berriak, administrazioa, proiektuen kudeaketa, komunikazioa, giza-baliabideak, web-proiektuak, arlo juridikoa, arkitektura, ingeniaritza, ekonomia, hezkuntza, kultura-programazioa, turismo-sustapena, diseinua, marketina, hirigintza, ingurumena eta gizarte-lana. Hala, Bilbao Entzumenak ekimenaren modukoen bitartez, parte-hartzaileen enplegagarritasuna hobetzea ere sustatzen da.

SARE SOZIALAK:

  • Proiektuan parte hartuko duten 40 kideek bi hilabeteko prestakuntza izango dute, gaurtik hasita, eta hamar hilabeteko lan-kontratua ostera. Horrekin haien enplegagarritasuna eta komunitatean zaurgarritasun posibleko esparru eta espazio gisa identifikatu direnak hobetzea lortu nahi da.
  • Proiektua Europako Next Generation funtsekin eta Lanbideren eta Bilboko Udalaren laguntzarekin finantzatuko da, eta parte-hartzaileentzako bi jarduera-eremu izango ditu: arrakala digitala ezabatzea eta energia-efizientzia.

Gaur hasi da gizarteratzeko eta laneratzeko proiektu pilotuaren lehenengo fasea. Bertan parte hartzen duten 40 kideek bi hilabeteko prestakuntza izango dute.

Urtarrilean martxan jarriko den bigarren fasean parte-hartzaileek hamar hilabeteko lan-kontratua eskuratuko dute.

Otxarkoaga auzoan egingo den ekimen horren bidez, Bilboko Udalak honako helburu bikoitz hau lortu nahi du: enplegagarritasuna hobetzea eta zaurgarritasun posibleko esparru eta espazio gisa identifikatu direnak hobetzen laguntzea.

ARRAKALA DIGITALA ETA ENERGIA-EFIZIENTZIA

Hala, parte-hartzaileek bi esparruren inguruan egingo dute lan: arrakala digitala ezabatzea eta energia-efizientzia.

Lehenengoan, parte-hartzaileek administrazio publikoan, erosketa elektronikoetan edota bankuko eragiketetan zereginak bide elektronikoaren bitartez egiteko laguntzarekin zerikusia duten jarduerak gauzatuko dituzte eta gaitasun digitalak eskuratuko dituzte.

Energia-efizientziaren esparrua kontratazioan laguntzean datza, bai eta bizitegi- eta komunitate-erabilerako energia-hornidurak hobetzean eta baldintzak aztertzean ere.

Prestakuntzako eta lan-eskarmentuko hamabi hilabeteak igarotakoan, «Bezeroarekiko harrera- eta harreman-jardueren» agiria eta lan-merkatuan sartzeko beharrezkoak diren trebetasunak eskuratuko dituzte.

Proiektuan parte hartuko duten pertsonak iraupen luzeko langabeak dira, diru-sarrerak bermatzeko errenta edo bizitzeko gutxieneko diru-sarrera jasotzen dutenak eta hiribilduan bizi direnak.

Proiektua Europako Next Generation funtsek, Lanbidek eta Bilboko Udalak finantzatu dute.

SARE SOZIALAK:

  • “Bilbao Entzumenak” du izena, eta bihar antolatuko da, ostirala, maiatzak 13. 2021/2022 Enplegu Plan Arrunteko eta Gazteen Enplegu Planeko 30 urtetik beherako gazteei eman nahi zaie garrantzia eta beren premiei, itxaropenei eta lan-merkatura sartzeko zailtasunei buruz esateko dutena entzun.

  • 2021-2022ko Bilboko Enplegu Plana” anbizio handiko programa bat da, zeinaren bitartez ekonomia suspertu nahi den eta hirian lanpostuak sortu. Bertan, gazteentzako plan espezifiko bat jaso da, 3,6 milioi eurokoa, eta 89 lanpostu berri sortu dira horren bitartez

Bilboko Udalak, Bilbao Ekintza udal-sozietatearen bitartez, entzute aktiboko saio bat antolatuko du bihar, ostegunean, “Bilbao Entzumenak” izenburuarekin. Hain zuzen ere, gazteei entzutea du xede, lanaren alorrean dituzten zailtasun, premia eta itxaropenei buruz jardun dezaten.

Bilbao Arenan antolatuko da, eta 2021/2022ko Bilboko Enplegu Plan Arrunteko eta Bilboko Gazteen Enplegu Planeko 30 urtetik beherako parte-hartzaileak bilduko dira bertan. Hori horrela, gazteen enpleguaren irisgarritasuna eta kalitatea hobetzeko ekintza eta programa berriak garatzeko hobekuntza-espazio bat izango dute eskura.

GAZTEEN ENPLEGU-PLANA

Bilboko gazteen artean langabeziak behera egitea eta kolektibo horren enplegagarritasuna hobetzea lortzeko asmoz, 2021/2022 Gazteen Enplegu Plana garatuko du Bilboko Udalak laugarren urtez jarraian.

Hain zuzen ere, 16 eta 30 urte bitarteko gazteentzat pentsatu da, eta langabezian egon behar dute, erdi-mailako zein goi-mailako titulazioa eduki eta Bilbon bizi. Gazteen Enplegu Planak 3,6 milioi euroko aurrekontua du, eta 89 lanpostu berri sortu ditu 12 hilabeteko lanaldi osoko kontratazioen bitartez, tokian-tokian bultzatuak eta Bilboko Udalak, bertako arloek eta udal-entitateek zuzenean eginak.

Gazteen Enplegu Planean jaso da, halaber, askotariko profil profesionalak dituzten gazteak kontratatu behar direla eta, era berean, parte-hartzaileen enplegagarritasuna hobetu nahi dela, “Bilbao Entzumenak” eta antzeko ekimenak garatuz.

SARE SOZIALAK:

  • Bilboko Udalak, Bilbao Ekintza udal-sozietatearen erakusmahaiaren bitartez, ikusgai jarriko ditu enplegagarritasuna hobetzeko eta ekintzailetza bultzatzeko udalak garatzen dituen ekimen eta proiektuak.

Bilbok, Bilbao Ekintza udal-sozietatearen bitartez, EHUren Bizkaiko Campuseko Enplegu Foruan parte hartuko du berriz ere Bizkaia Aretoan.

Ekitaldiaren xedea da irakasleen enplegagarritasuna sustatzea eta gazteei enpresekin harremanetan egotea erraztea. Horretarako, guztira, 70 enpresa eta entitate publikok hartuko dute parte, eta, gainera, 200 lan-eskaintza inguru aurkeztuko dira.

Bilboko Udaleko Garapen Ekonomiko Merkataritza eta Enpleguko zinegotzia den Xabier Ochandianok foroa irekitzeko ekitaldian parte hartu du EHUko eta Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkariekin.

Foroan, hain zuzen ere, 66 erakusmahai daude, eta ekitaldiak iraun bitartean sektoreko mahai-inguruak antolatuko dira eta harremanetan jartzeko aukera eskainiko zaie enplegua eskaintzen duten enpresei eta lanpostuetarako hautagaiei, dituzten profilen arabera.

Bilbao Ekintzak ere erakusmahai bat du, eta parte-hartzaileek enplegagarritasuna hobetzeko eta ekintzailetza bultzatzeko Bilboko Udalak garatzen dituen ekimenen eta proiektuen berri izango dute zuzenean.

Bestalde, Lanbideren laguntza izan du EHUren Bizkaiko Campuseko Enplegu Foroak, eta, gainera, bi babesle izan ditu, Bilboko Udala eta Bizkaiko Foru Aldundia

  • Abian da Eusko Jaurlaritzak, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren bitartez, eta Bilboko Udalak sustatutako Prestakuntza eta Enplegu Plan Berezien deialdiaren bosgarren edizioa Bilboko langabeentzat.

  • Guztira, 1.400.000 € baino gehiago erabiliko dira, eta horietatik 250.000 € inguru Udalak jarriko ditu Bilbao Aurrera 2021 Planaren esparruan.

  • 2021-2022 aldirako Enplegu eta Prestakuntza Plan Bereziak 20 proiektutara zabalduko dira, eta Bilbo osora hedatuko dute beren jarduera-eremua.

  • 305 pertsonak baliatuko dute deialdi hau, Bilboko pertsonen enplegagarritasuna hobetuz jarduera ekonomikoa sortzen laguntzea helburu duena.

Bilbok 20 proiektutara zabaldu ditu Gizarteratzeko eta Laneratzeko Plan Bereziak, eta hiri osora hedatu. Plan horien helburu nagusia da Bilboko jarduera ekonomikoa babestea eta lan-bilaketa aktiboan dabiltzan langabeen enplegagarritasuna hobetzea.

Programa honen bosgarren edizioa, berriz ere, 305 langabeturentzat da, besteak beste, gazteentzat, 45 urtetik gorakoentzat, emakumeentzat edo iraupen luzeko langabeentzat. Era berean, edizio honetan sartzen dira pandemiak eragindako krisiaren ondorioz lana galdu duten pertsonak.

Guztira, 1.401.308,66 € bideratu dira Bilbon 2021-2022 aldirako Prestakuntza eta Enplegu Plan Berezietara; horietatik 1.160.347,50 € Lanbidek jarri ditu, eta 250.000 € inguru Bilboko UdalakBilbao Aurrera 2021 Planaren esparruan.

Bilboko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak bultzatutako programak, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren bitartez, ibilbide espezifikoa eta neurrira egindakoa eskaintzen du parte-hartzaile bakoitzarentzat, eta jarduera-motibazioko, enplegurako lanbide heziketako, banakako eta taldeko orientaziokopraktiketako eta lan-arloko laguntzako ekintzak barne hartzen ditu, ikuspegi integralarekin. Horri esker, lan-merkatuan sartzeko, itzultzeko edo sartzeko dituzten itxaropenak handitu daitezke, eta horretarako gaitasuna lortzen da.

Ibilbide eta ekintza horiek lan-merkatuaren prospekzioan oinarrituta sortzen dira, inguruko enpresa eta erakunde ugarirekin, eta COVID osteko irtenbide profesional bat ahalbidetzean jartzen dute arreta, parte-hartzaileei laneratzeko aukerekin. Horrek, aldi berean, Bilbon jarduera ekonomikoa sortzea eta mantentzea ahalbidetzen du. Horretarako, joerak aztertzen dira eta enplegua lortzeko benetako aukerak ematen dituzten jarduera-sektoreei lotutako merkatu-nitxoak aztertzen dira.

Ibilbideak askotarikoak dira, eta industria-esparruko espezialitateetatik sartzen dira, hala nola “Bero-instalazioak muntatu eta mantentzea”, “Soldadura elektrodoa eta TIG”, eta “Eguzki-instalazio fotovoltaikoak muntatu eta mantentzea”, gazteentzat pentsatutako espezialitate berritzaileak, hala nola, “Programazioa objektuetara eta datu-base erlazionaletara bideraturiko lengoaiekin (BIG DATA programatzailea eta analista”), eta “Motion Design, Publizitate eta Infoarkitekturara bideraturiko diseinua eta animazioa”. Era berean, hauen aldeko apustua egin da: “Saltoki txikiak digitalizatzeko laguntza (E-commerce eta Ticket Bai)”, “Arreta sozio-sanitarioa instituzioetan”, “Gainazalak eta altzariak garbitzea eraikin eta lokaletan”, “Izurriteak kontrolatzeko zerbitzua”, “Sukaldeko eta tabernako oinarrizko eragiketak”, “Biltegiko eta merkataritzako jarduera osagarriak”, “Kirol-instalazioen antolaketa eta funtzionamendua”, eta “Zaintza-lan eta segurtasun pribatuko ekimenak”. Hala, lanerako irteera duten ekimen-sorta osatu da.

2021-2022KO PLAN BEREZIEN HARTZAILEAK

Deialdi honetan honako pertsona hauek sar daitezke:

  • Enplegu-bilaketa aktiboan dauden langabeak.
  • Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren onuradunak.
  • Enplegu-erregulazioko espedienteek (EEE) ukituriko langileak.
  • 45 urtetik gorako langabeak eta iraupen luzeko langabeak.
  • Langabeak edo lanaldi partzialean heren bat baino gutxiagoko lanaldiarekin lan egiten duten landunak.
  • Adingabeak eta/edo mendeko pertsonak beren kargura dituzten pertsonak, baita gizarte-bazterkeriako egoeran edo arriskuan dauden pertsonak ere.
  • Desgaitasuna duten pertsonak.

Programa horien hartzaile izan daitezke behar espezifikoak dituzten beste kolektibo batzuk, baina lehentasuna izango dute Bilbon bizi diren gazteek, emakumeek, 45 urtetik gorako pertsonek eta iraupen luzeko langabeek.

PARTE HARTZEN DUTEN 12 PRESTAKUNTZA- ETA GIZARTE-ERAKUNDE

Plan Bereziak prestakuntza- eta/edo gizarte-eremuetan lan egiten duten hainbat erakunderekin elkarlanean egiten dira. Edizio berri honetan, 12 erakunde hauek parte hartu dute:

2021-2022 aldirako Prestakuntza eta Enplegu Plan Bereziak azaroan hasiko dira urte honen amaierara arte, eta 2022ko hirugarren hiruhilekora arte egongo dira martxan, praktiketako eta laneratzen laguntzeko azken etapa lortzearekin batera. Deialdi berri honetan parte hartu nahi dutenek Lanbidera edo erakunde laguntzaileetara jo behar dute.

BILBAO AURRERA PLANA 2021

2021eko Bilbao Aurrera Plana”, udal ordezkaritza duten talde politiko guztiek sinatua, joan den urtean, COVID-19aren pandemia mundu mailan sortu zenean, lehen aldiz bultzatu zenaren jarraipena da. 15 milioi euro baino gehixeagoz hornitua, ezohiko 43 neurri ditu, Covid-19 birusak gehien kaltetutako sektoreei laguntzea helburu dutenak, aldi berean krisitik lehenbailehen ateratzeko proiektu estrategikoetan lan eginez.

  • Bilboko 2021-2022 Enplegu Planak” 12,1 milioi euroko aurrekontua izango du, hau da, iaz baino 1,1 milioi euro gehiago. Zenbateko horretatik, Eusko Jaurlaritzak/Lanbidek 9,2 milioi euro jarriko ditu (2020ko 8,9 milioi euroen aldean), eta Bilboko Udalak 2,9 milioi euro gehiago (aurreko ekitaldian jarritako 2 milioi euroen aldean).

  • Hiriko ENPRESA PRIBATUETAN KONTRATAZIO GEHIAGO EGINGO DIRA, eta 724 lanpostu sortuko dira bertan. Halaber, 30 URTETIK BEHERAKO GAZTEAK KONTRATATZEKO PARTIDA HANDITUKO DA, eta, horren ondorioz, iaz baino %78 enplegu gehiago izango da alor horretan. Horrez gain, Bilbao Ekintza udal-sozietateak zuzenean 278 enplegu kudeatuko ditu.

  • Programa honek, guztira, 1.002 lanpostu gehiago sortuko ditu Bilbon, bi ildo hauetan oinarrituz: ENPLEGU PLAN ARRUNTA (913 lanpostu gehiago eta 8,5 milioi euroko aurrekontua) eta GAZTEEN ENPLEGU PLANA (3,6 milioi euroko aurrekontuarekin 89 enplegu gehiago sortuko dira).

  • Bilboko 2021-2022 Enplegu Plana” hirian ekonomia suspertzeko eta lanpostuak sortzeko asmo handiko programa da, batez ere egoera zaurgarrian dauden eta enplegua lortzeko zailtasun handienak dituzten kolektiboen artean.

Bilboko alkate Juan Mari Aburtok eta Laneko eta Gizarte Segurantzako sailburuorde Idoia Mendiak Bilboko 2021-2022 Enplegu Plana aurkeztu dute gaur. Hiriaren susperraldi ekonomikoaren alde egindako asmo handiko apustua da, 1.002 lanpostu berri sortuz eta 12,1 milioi euroko aurrekontuarekin.

Hau da, aurreko enplegu-planean baino 1,1 milioi euro gehiago. Edizio honetarako zenbateko horretatik, Eusko Jaurlaritzak/Lanbidek 9,2 milioi euro jarriko ditu (2020ko 8,9 milioi euroen aldean), eta Bilboko Udalak 2,9 milioi euro (aurreko ekitaldian jarritako 2 milioi euroen aldean).

Aurrekontuaren igoera horren ondorioz, hiriko enpresa pribatuen bidez egindako kontratazio-kopurua asko handituko da, helburu bikoitzarekin: batetik, tokiko enpresa-sarea suspertzea, eta, bestetik, generoagatik, adinagatik edo COVID-19aren pandemiak eragindako krisiagatik lanpostu berri bat lortzeko zailtasunak dituzten pertsonek enpresetan enplegua lor dezaten sustatzea, besteak beste.

Gainera, Enplegu Plan honetan 30 urtetik beherako gazteak kontratatzeko partida handitu da gazteen langabezia murrizten laguntzeko eta kolektibo horren enplegagarritasuna hobetzeko. Ildo horretan, hiriko gazteentzako 89 lanpostu gehiago sortuko dira, iaz baino %78 gehiago.

“Bilboko 2021-2022 Enplegu Plan” honen bidez sortutako 1.002 lanpostuak bi ildo nagusitan oinarrituko dira: ENPLEGU PLAN ARRUNTA (913 lanpostu gehiago eta 8,5 milioi euroko aurrekontua), eta GAZTEEN ENPLEGU PLANA (3,6 milioi euroko aurrekontua).

“Bilboko 2021-2022 Enplegu Plana” hirian ekonomia suspertzeko eta lanpostuak sortzeko asmo handiko programa da, batez ere egoera zaurgarrian dauden eta enplegua lortzeko zailtasun handienak dituzten kolektiboen artean.

ENPLEGU PLAN ARRUNTA

Enplegu Plan Arruntak hiru helburu nagusi ditu:

  • Enplegua sustatzea. Horretarako, udal-eremuak erabilera edo interes publikoko jardueretarako kontratazioak sustatzen ditu, Bilboko Udalaren, udal-arloen edo -erakundeen bitartez.
  • Enpleguaren sorrera sustatzea. Horretarako, tokiko enpresa pribatuak kontratatzeko laguntzak ematen dira.
  • Laneratzeko prozesuan laguntza ematea. Horretarako, parte-hartzaileen enplegagarritasuna hobetzeko ekintzak egiten dira.

Testuinguru horretan, eta hiriko enpresa-ehuna suspertzeko eta enpresa pribatuan enplegua lortzea sustatzeko helburu bikoitzarekin, 724 lanpostu sortuko dira esparru horretan, aurreko urtean baino 23 gehiago.

Gainera, bidezko lan-merkaturatzea sustatzeko, Ohiko Enplegu Plana baliatzen duten eta EMAKUMEAK kontratatzea erabakitzen duten enpresek %10eko igoera izan ahalko dute jaso ditzaketen laguntzetan.

Bestalde, Udalak, Bilbao Ekintza udal-sozietatearen bitartez, zuzeneko 278 enplegu kudeatuko ditu tokiko eremuan, udal-arlo eta -erakundeetan erabilgarritasun eta interes publikoko jarduerak egiteko.

Guztira, Enplegu Plan Arruntak 913 lanpostu sortuko ditu, 8.561.407,85 euroko aurrekontuarekin (7,06 milioi euro Eusko Jaurlaritzak/Lanbidek jarriko du eta 1,5 milioi euro Bilboko Udalak).

Lan-merkatuan sartzeko zailtasunak dituzten kolektiboak

Bilboko Enplegu Planeko parte-hartzaileek langabezian egon behar dute, enplegu-eskatzaileak izan Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan eta hirian erroldatuta egon.

Horrez gain, kolektibo hauetakoren batekoak izan behar dute:

  • diru-sarrerak bermatzeko errentaren titularrak edo onuradunak,
  • iraupen luzeko langabeak,
  • 35 urtetik beherakoak,
  • 45 urtetik gorakoak
  • edo gizarte-bazterketako arriskuan daudenak.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak zehazten duenez, kontratatutako pertsona guztien %15ek, gutxienez, 55 urtetik gorakoak izan behar dute; %30, gutxienezdiru-sarrerak bermatzeko errentaren titularra edo onuraduna, eta gutxienez, parte-hartzaileen %40 emakumeak izatea. Hala ere, Bilboko Udalak azken ehuneko hori igotzen du, gutxienez kopuru guztiaren % 55eraino, Lan eta Enplegu Sailarekin partekatutako asmoaren harira, hau da, lan-arloko desberdintasun-arrakala mugatuko duten politikak indartzeko.

Udal-arlo eta -erakundeetako zuzeneko kontratazioak 2021eko abenduaren 31 baino lehen hasi beharko dira eta 2022ko ekainaren 30a baino lehen amaitu. Lanbideren bidez kudeatuko dira eskaintzak, eta handik Bilbao Ekintza udal-sozietatera bideratuko dira, hau da, azken hautaketaren eta kontratazioaren arduradunari. Ezingo dute parte hartu 2019ko edo 2020ko enplegu-planean esku hartu dutenek.

Bilbon lantokiak eta jarduera ekonomikoa dituzten enpresetarako kontrataziorako laguntzetan, ezingo da diruz lagundu enpresa berberak langile bera kontratatzea, baldin eta aurreko deialdietan dirulaguntza jaso badu.

Tokiko intereseko proiektuak garatzeko enplegu-eskaintzak

Bilboko 2021-2022 Enplegu Planeko 278 lanpostuak Bilboko Udalak kudeatuko ditu Enplegu Plan Arruntean eta Bilbao Ekintza udal-sozietatearen bidez, eta honako proiektu hauen barruan sartuko dira:

  • Udal-bulegoak birgaitzea eta egokitzea. Hiriko instalazioak eta eraikinak berreskuratzeko eta birgaitzeko 48 lanpostu sortuko dira. Erabilerarik gabe dauden eraikinetan esku-hartzeak egingo dira, eta behar bezalako espazio bihurtuko dira udalerriko auzoak dinamizatuko dituzten eta hiriaren garapen ekonomikoa ekarriko duten jardueretarako. Udal-kiroldegietan ere lan egingo da, baldintza hobeak izan ditzaten eta espazio atseginago bihur daitezen.
  • Inklusiboa eta kulturartekoa den hiri batera. 23 kontratazio egingo dira gizarte-kohesioa eta auzo-bizikidetza sustatzeko, gizartea sentsibilizatzeko eta berdintasun-programak kudeatzeko estrategia bat garatzen lagunduz.
  • Zerbitzuak digitalizatzea eta sareak nahiz marketina sustatzea. 18 kontratazio egingo dira informazioa hobeto komunikatzeko eta udal-zerbitzuak digitalizatzeko.
  • Udaleko eta hiriko zerbitzuak hobetzea. Udal-zerbitzuen kalitatea hobetzeko jarduketak prestatzeko eta garatzeko 30 lanpostu sortuko dira.
  • Hiriaren kultura-sustapena eta garapen jasangarria. Hiri osasungarri, jasangarri eta kultural bat sustatzeko eta garatzeko 54 kontratazio egingo dira. Besteak beste, ikastetxeetan eta erakundeetako jantokietan elikagaiak alferrik galtzeari buruzko azterlan bat egingo da, eta udal-aparkalekuen irisgarritasuna hobetzeko obren eta jarduketen jarraipena egingo da.
  • Enplegu-plana eta -programak. 16 lanpostu sortzea aurreikusten da, enpleguari buruzko ekintza zuzeneko planak eta programak garatzen laguntzeko eta pertsonen enplegagarritasuna hobetzeko, batez ere lan-merkatuan sartzeko zailtasun handienak dituztenena.

Hiriko beste proiektu batzuei esleitutako kontratazioak ere egingo dira, honako hauek, besteak beste: udal-aparkalekuen irisgarritasuna hobetzea, merkataritza dinamizatzeko ekintzak eta kanpainak prestatzea nahiz garatzea, eta berdintasun-programak kudeatzen laguntzea.

Edizio honetan esku hartzeko beste ildo bat jasoko da, eta haren helburua da enplegagarritasunari eta enpleguari lotutako gaitasun pertsonalak eta sozialak garatzea. Programak askotariko ekintzak jasotzen ditu, eta parte-hartzaileei arreta integrala eman nahi die laneratzeko duten prozesuan, xede honekin: enplegagarritasuna hobetzea eta gaitasunak zein profil pertsonala eta profesionala enpresek eskatzen dituzten beharrei egokitzea.

GAZTEEN ENPLEGU-PLANA

Bilboko gazteen langabezia arintzeko eta kolektibo horren enplegagarritasuna hobetzeko asmoz, “Bilboko 2021-2022 Enplegu Plan” honetan handitu egin da ildo horretarako aurrekontu-partida: 3.569.286,94 euroko inbertsioa egin da (Eusko Jaurlaritzak/Lanbidek jarritako 2.184.485 € eta Bilboko Udalak jarritako 1.384.801,94 €), hau da, aurreko urtean baino 1,3 milioi euro gehiago.

Laugarren urtez jarraian jarri da abian Gazteen Enplegu Plan hau. Langabezian, erdi-mailako edo goi-mailako titulazio akademikoa duten eta Bilbon bizi diren 16 urtetik gorako eta 30 urtetik beherako gazteentzako plana da.

Parte hartu nahi duten pertsonek Lanbiden eta Gazteentzako Berme Sisteman izena emanda egon beharko dute, haien enplegagarritasuna errazteko neurri gisa, lanbide-esperientzia eskuratuz.

Gaur aurkeztutako Gazteen Enplegu Planak 89 lanpostu sortuko ditu 12 hilabeteko kontratazioen bidez, lanaldi osoan, toki-eremutik sustatuta, eta Bilboko Udalak, udal-arloek nahiz -erakundeek zuzenean egingo dituzte.

Kontratazio guztiak 2021eko azaroaren 30a baino lehen hasi beharko dira, eta ezingo dute deialdi honetan parte hartu aurreko bi edizioetako Bilboko enplegu-planen batean parte hartu duten pertsonek.

Gazteen Enplegu Planak askotariko lanbide-profilak dituzten gazteak kontratatzea aurreikusten du, besteak beste, alor hauetan prestakuntza dutenak: administrazioa; teknologia berriak; proiektuen kudeaketa; komunikazioa; giza baliabideak; web-proiektuak; arlo juridikoa; arkitektura; ingeniaritza; ekonomia; hezkuntza; kultura-programazioa; turismo-sustapena; diseinua; marketina; hirigintza; ingurumena eta gizarte-lana.

Enplegu Plan Arruntean bezala, eskaintzak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren bidez zuzenean kudeatuko dira, eta handik hautagaitzak Bilbao Ekintza udal-sozietatera bideratuko dira.

ENPLEGU-PLANA, ERA OSO POSITIBOAN BALORATUTAKO ESPERIENTZIA

Bilboko 2020 Enplegu Planetan parte hartu duten pertsonen %97 pozik dago esperientziarekin%97k ere dio enplegu-planean parte hartuko zuela berriz, eta era honetako programak sustatu behar direla. %87k enplegu-planean parte hartzea gomendatzen du, eta %86k dio zituzten itxaropenak bete egin direla.

Parte-hartzaileen artean gehien baloratzen diren alderdien artean honako hauek nabarmentzen dira: beste parte-hartzaile batzuekiko harremana, eskuratutako lan-esperientzia, lanak gauzatzean egindako ikuskapena eta emandako laguntza, eta eskuratutako ezagutza profesionalak.

Bestalde, Bilboko 2020 Enplegu Planaren esparruan pertsonak kontratatu dituzten enpresen %100ek beste enpresa batzuei programan parte hartzea gomendatuko lieke%99k berriz ere horrelako laguntzak eskatuko lituzke eta enpresarako onuragarritzat jotzen du kontrataziorako laguntzen programan parte hartzea; %94, berriz, oso pozik dago kontratatutako pertsonekin.

Parte hartzen duten enpresek eta erakundeek honako hauek baloratzen dituzte nagusiki: laguntzen kudeaketan jasotako arreta, Bilbao Ekintzarekiko harremana programaren esparruan, jasotako informazioa eta komunikazio ona deialdi honen testuinguruan.

Bilboko 2020 Enplegu Planak kontratatutako pertsonak hainbat udal-arlotan beren ardurapean izan dituzten pertsonei dagokienez, %92k adierazi du pozik dagoela programan parte hartzearekin, %90ek adierazi du aurreikuspenak bete direla eta %88k berriro errepikatuko zuela esperientzia hori. Gainera, hauen balioa nabarmentzen dute: egindako lanaren erabilgarritasuna; kontratatutako pertsonekiko harremana; langileen lana eta jokabidea; Bilbao Ekintzaren taldeak emandako laguntza eta parte-hartzaileen profila egokitzea.

Parte-hartzaileen %95ek eta enpresen %97k era oso positiboan baloratzen dute Bilboko Udalak eta Bilbao Ekintzak enplegua eta kontrataziorako laguntzak sustatzeko egindako lana.

PRESTAKUNTZA ETA ENPLEGUKO PLAN BEREZI BERRIAK

Enplegu Plan horrez gain, Udalak, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin batera, ENPLEGU ETA PRESTAKUNTZAKO 20 PROIEKTU BEREZI jarri ditu abian, enplegua lortzeko zailtasunak dituzten langabeentzat eta, lehentasunez, Bilbon gizarte-bazterketako egoeran edo arriskuan dauden kolektiboetako pertsonentzat.

Dagoeneko finkatuta dauden eta bosgarren urtez jarraian bultzatzen diren plan horiek Bilbo osora zabaltzen dira (ez soilik auzo behartsuenetara), eta areagotu egiten dituzte beren jarduketak: hala, 2020-2021 epealdian bost izan ziren, eta 2021-2022 edizio honetan 20 proiektu berri izango dira, COVID-19aren ondoriozko krisiaren ondorioz enplegua galdu duten edo ABEEE aldi baterako enplegu-erregulazioko espedientearekin egon diren pertsonak barne.

COVID-19ak hirian izandako ondorioei aurre egiteko talka-plana den #BilbaoAurrera2021 Planaren esparruan, Udalak 250.000 euro jarriko ditu –programaren aurrekontuko 1.401.308,66 eurotik–, eta 305 onuradunentzat izango da, tartean diren 12 erakunderen eskutik.

Gizarteratzeko eta laneratzeko proiektu horien helburu nagusia jarduera ekonomikoa sortzen eta mantentzen laguntzea da, proiektu horietan parte hartzen duten pertsonen enplegagarritasuna bultzatuz. Arrazoi horrengatik sartzen dituzte prestakuntza, motibazio, orientazio eta laguntzeko ekintzak, ikuspegi integral batetik, lan-merkatuan sartzeko, bertara itzultzeko itxaropenak handitzeko, gaitzen duen kualifikazioa lortuz eta errealitate soziala eta ingurunea kontuan hartuz.

  • Bilboko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak – Lanbidek hemendik gutxira jarriko dute martxan hiribildurako 2021/2022 Enplegu Plana. Ekonomia suspertzera eta hirian lanpostu berriak sortzera bideratutako programa handinahia da.

  • Udalak herritarrei gogorarazi nahi die datuak eta curriculum vitaea Lanbideren bulegoetan eguneratu behar dituztela.

Bilboko Udala, Bilbao Ekintza udal sozietatearen bitartez, 2021-2022 aldirako hiriko Enplegu Planaren edukiak azkentzen ari da. Urtero, Lanbide – Eusko Jaurlaritzarekin batera abian jartzen den programa handinahia da.

Planaren helburu nagusia hiribilduko ekonomia suspertzeko lanpostu berriak sortzea da. Gainera, bilbotarren enplegagarritasuna hobetu nahi du, aldi baterako kontratazioaren bidez.

Horretarako, Enplegu Plan Arruntaz baliatuko da berriz ere, zeinak udal eskaintza zabala eta jarduera ildo eta proiektu garrantzitsuak barne hartuko dituen. Gainera, tokiko enpresetan enplegua sortzea bultzatuko da, langabeak kontratatzeko dirulaguntzen bidez eta kolektibo zaurgarrien kontratazioa era berezian sustatuz, besteak beste: pertsona nagusiak, emakumeak, luzaroan langabezian egon diren pertsonak, diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzen dutenak eta horren onuradun direnak, etab.

Plan honetan erdi edota goi mailako titulua duten 30 urtetik beherako gazteei zuzendutako beste sorta garrantzitsu bat gehituko da.

Udalak herritarrei gogorarazi nahi die laster Bilboko Enplegu Plana indarrean sartuko dela, eta datuak eta curriculum vitaea eguneratzeko Lanbideren bulegoetara jo beharko dutela.

  • Bilboko Ingeniaritza Eskolako 78 ikaslek eta 4 irakaslek 2020-2021 denboraldian egindako lana aurkeztu zuten ostiralean gainontzeko irakasleen, enpresen eta instituzioen aurrean. Bilboko Udalak proiektuaren garapenean parte hartu du dirulaguntzen bidez.

  • % 100 elektrikoa den FSB2021 eserleku bakarreko auto berria uda honetan lehiatuko da birtualki FSUK (Formula Students United Kingdom, Silverstone) lasterketan eta presentzialki Montmelóko zirkuituan egingo den FSS (Formula Student Spain) lasterketan.

Bilboko Ingeniaritza Eskolako Formula Student Bizkaia taldeak % 100 elektrikoa den FSB2021 lasterketa auto berria aurkeztu zuen ostiralean. 78 ikaslez eta lau irakaslez osaturiko taldeak garatu du proiektua, eta aurkezpenean Xabier Ochandiano Bilboko Udaleko Garapen Ekonomiko, Merkataritza eta Enplegu Saileko zinegotzia izan zen.

Bilboko Udalak diruz lagundu du proiektua, STEM bokazioak indartzeko eta gazteak zientzia eta teknologia arloetan trebatzeko estrategiaren baitan.

FSB2021 eserleku bakarreko auto berria uda honetan lehiatuko da birtualki FSUK (Formula Students United Kingdom, Silverstone) lasterketan, uztailaren 19tik 25era, eta presentzialki Montmelóko zirkuituan egingo den FSS (Formula Student Spain) lasterketan, abuztuaren 2tik 8ra.

Unibertsitate arloko mundu mailako lehiaketa garrantzitsuenetako batean parte hartzeko helburuarekin, Bilboko Ingeniaritza Eskolan eraikitako hamabosgarren ibilgailua dugu aurtengoa. Formula Student ekitaldiak unibertsitateko ikasleen arteko nazioarteko ingeniaritza lehiaketa garrantzitsuenetarikoak dira. Mundu osoko 3.000 ikasle baino gehiago batzen dira bertan, 100 talde ezberdinetan banatuta.

MONOPLAZA % 100 ELEKTRIKOA, AZKARRA ETA ARINA

FSB2021 ibilgailua eserleku bakarrekoa eta elektrikoa da (80 kW). Autoak 22 kilometroko autonomia du potentzia osora ibiltzen denean; atzeko trakzioa dauka, bi motorren bidez dabilena; kroskobakarra da eta karbono-zuntzezko pack aerodinamikoa du; 200 kilogramoko pisua; 110 kilometro/orduko gehieneko abiadura; 0tik 100 kilometro/ordurako azelerazioa hiru segundotan, eta 500 metroko distantziara arteko wifi bidezko telemetria.

ANTOLAKETA EGITURA

Taldearen antolaketa egiturak enpresa baten antza du, non partaide bakoitzak bere kargua eta erantzukizunak dituen eta denek jarduten duten Faculty Advisorren (lau irakasleren) ikuskaritzapean. Borja Guillermo Díez Artime, ikasleen ordezkari nagusia, izan da FSB2021 proiektuaren team leader-a. Halaber, ibilgailuaren diseinua eta fabrikazioa ikuskatzeaz arduratu diren technical manager-en aholkularitza eta laguntza jaso dute, baita financial eta organization manager-en laguntza jaso ere. Azken horiek arduratu dira proiektuaren alderdi ekonomikoaz eta antolaketaz.

Taldearen gainontzeko partaideak zortzi dibisiotan banatzen dira: Aerodynamics (aerodinamika fabrikatzeko arduradunak); Chassis (kroskobakarra eta gainontzeko egitura zatiak egiteko arduradunak); Driverless (aurtengo talde berria, taldearen gidari gabeko lehen ibilgailua sortzeko teknologiaren arduradunak), Dynamics (ibilgailuaren eseki gabeko masa osatzen duten atal mekanikoen eta ibilgailu-dinamikaren arduradunak); Powertrain (tentsio altuko atala diseinatu eta fabrikatzeaz arduratzen dira); Electronics (ibilgailuaren tentsio baxuko sistemaren arduradunak); Organization (logistikaren, irudiaren, promozioaren, marketinaren, giza baliabideen eta baliabide materialen arduradunak), eta Simulation & Control (ibilgailuaren simulatzailea mantentzeaz, pistak baloratzeko frogak egiteaz eta ibilgailuaren kontrol sistemak lantzeaz arduratzen direnak).

FORMULA STUDENTEK TALENTUA SUSTATZEN DU 2006AZ GEROZTIK

Formula Student Bizkaia UPV/EHUko Bilboko Ingeniaritza Eskolak bultzatutako irabazi-asmorik gabeko irakaskuntza proiektu bat da. Ikasleen formakuntza, talentua eta enplegagarritasuna sustatzea du helburu, proiektuetan oinarritutako ikasketa metodologia berritzailearen bidez (Project Based Learning). Diziplina anitzeko proiektu honek hainbat arlotako ezagutzak konbinatzen ditu, hala nola mekanika, elektronika, kontrola eta materialak. Helburua monoplaza elektriko bat diseinatu, eraiki, baliozkotu eta berarekin lehiatzea da.

Proiektuaren ebaluazioa kanpoan egiten da, Formula Student lehiaketetan eta mundu osoko 100 unibertsitateren aurrean. Lehiaketa hori udan egiten da, eta, bertan, automobilgintzako adituek ikasleak epaitzen dituzte hainbat probaren bidez.

Formula Student Bizkaia irakaskuntza proiektua 2006. urtean sortu zen eta Bilboko Ingeniaritza Eskolako 78 ikaslek eta lau irakaslek (Ingeniaritza Mekanikoa Saileko eta Sistemen Ingeniaritza eta Automatika Saileko Charles Pinto, Javier Corral, Mikel Díez eta Asier Zubizarreta) osatzen dute.