Lana bilatzea planteatzen dugunean ezinbestekoa da aintzat hartzea enplegu bilaketa bera jada badela lan bat: Denbora eskaintzea, ongi antolatzea eta urratsak ezagutzea, itsu-itsuan ez joateko eta ez galtzeko.

Jarraian, prozedura horretan laguntzeko aholkuen zerrenda bat erakutsiko dizugu:

 

  1. Ezagutu zure indarguneak eta eskumenak: Lehen urratsa zure balio proposamena definitzea da, zer egiten dakizun azaltzea. Begi-bistakoa eta guztiz zentzukoa dirudien arren, ez da beti aztertzen. Ez da komeni lan merkatura jotzea aurrez identifikatu gabe eskaintzeko zer daukazun eta zer egitea gustatuko litzaizuken.
  2. Helburu profesional bat definitzea, une horretakoa: Laneko bizitzan zehar aldaketak eta egokitzapenak egiten joango zara, baina hasieran nora jo markatuko dizun iparrorratza izango da. Helburu hori izan barik zaila izango da emaitza bat lortzea: Pertsona guztiek ez dute lantzen, eta lana bilatzeko giltzarrietako bat da.
  3. Lan merkatua aztertu: Lagunduko dizu jakiten enplegua eskaintzen dutenak zein sektore eta zein enpresa diren eta zer nolako ezaugarriak dituzten. Zer eskaintzen duten ere jakin ahal izango duzu, eta nola lor dezakezun hautaketa prozesu batean sartzea. Gaur egun, Internet da horretarako tresnarik egokiena.
  4. Prestatu zure Curriculum Vitaea talentuaren ikuspegitik: Lehenengo hiru urratsen ostean, hurrengoa da zure aurkezpen gutunera edo Curriculumera gehitzea. Ez datza guztia kontatzean, soilik definitu eta ezberdintzen zaituzten gauza esanguratsuak. Laburra, zehatza, erakargarria. Garrantzitsua da diseinua zaintzea eta zure indarguneak txertatzea.
  5. Curriculum digitala LinkedInen: Erabili sare sozialak. Gaur egun sare sozialak funtsezko tresna dira enplegua topatzeko. Errekrutatze arduradun askok sare sozialetara jotzen dute profesionalak aurkitu eta pertsonak ezagutzeko. Beraz, funtsezkoa da kanal horietan egotea, bereziki LinkedInen.
  6. Internet gehiago. Gaur egun asko dira informazioa eskaintzen duten enplegu atariak: Infojobs, Infoempleo, etab. Batzuk tematikoak dira, sektorearen araberakoak. Bestalde, hainbat ataritako eskaintzak multzokatzen dituzten metabilatzaileak daude: Indeed, Jooble dira horietako batzuk.
  7. Aktibatu zure kontaktuak: Egin networking, baina egizu ondo. Hori ere ikasten da. Zeure burua aurkeztea eta bila dabiltzan hori zer den jakitea benetan lagungarria izan daiteke.
  8. Presta zaitez behar bezala elkarrizketetarako. Prestatu eta entseatu zure kontakizuna, zure ahozko curriculuma. Guztia praktikatu eta hobetu daiteke. Bilatu joko duzun enpresa horri buruzko informazioa. Prestatu zure Elevator Pich.   

Azken finean, zu zeu izan behar zara, zure helburua argi izan behar duzu, garrantzitsua den horretan zentratu behar zara, nori zuzentzen ari zaren jakin behar duzu eta, batez ere, zeure buruaren onena erakutsi behar duzu, gainerakoengandik ezberdintzeko eta balio gehigarria eskaintzeko.

Bilbao Ekintzan prozesu horretan lagunduko dizugu enplegagarritasuna hobetzeko gure programen bitartez. Bilbokoa bazara, hemen gauzkazu laguntzeko prest.

Gazte Up! Ekimenaren VI. edizioa: Enplegu eta gazteria jardunaldiak tailerrak eta hitzaldiak izango ditu, gazteak beren etorkizun profesionalean orientatzeko. Zure lehen lana bilatzen ari bazara edo zure lan-etorkizuna hobetzeko gakoak ezagutu nahi badituzu, zatoz martxoaren 23an Deustuko Unibertsitateko auditoriora, 9: 00etatik 13: 30era.

Aditu onenengandik ikasiko dituzu jendaurrean komunikatzeko eta hitz egiteko tresnak. Zure etorkizunari buruzko galderentzako erantzunez betetako jardunaldia.

Osasun-protokolo guztiak betetzeko plaza mugatuak. Izena eman dezakezu gazteup.elcorreo.com helbidean.

Deustuko Unibertsitateko “Enplegu eta Ekintzailetza Foroa”-k modu birtualean ospatuko du bere XVI. edizioa 2021eko martxoaren 3an eta 4an.

Covid-19k eragindako osasun-krisiaren ondoriozko aldaketa sufritu arren, ekitaldiak bere funtsari eutsiko dio eta hainbat enpresa bilduko ditu boluntariotza-proposamenak eskainiko dituztenak, bai eta praktika eta enplegu profesionalak ere, lanaldi partzialekoak zein lanaldi osokoak.

Horretarako, interesdunek foroan parte hartzen duten erakunde eta enpresen proposamenei buruzko informazioa lortu ahal izango dute.

Horrela, ikasleek era guztietako informazioa eskatu ahal izango dute ekitaldiaren stand birtual bakoitzean. Gainera, aldez aurreko ibilbide propioa prestatu ahal izango dute, bakoitzaren interesen arabera.

Martxoaren 1etik aurrera, Foroaren webguneak bere formatua aldatuko du ekitaldiaren plataforma hartzeko; beraz, data hori baino lehen aurreerregistroa egitea gomendatzen da, eskuragarri dagoen informazio guztia eskuratu ahal izateko.

Bilboko Udalak, Bilbao Ekintza udal sozietatearen bitartez, ekitaldiaren babesleetako bat da.

Abenduaren erdialdean abiaraziko da enpresek Bilboko Enplegu Planeko kontratazioen dirulaguntzak eskuratzeko epea.

Bilboko Udalak eta Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuak tokiko enpresetan 700 pertsona baino gehiago kontratatzea sustatuko dute Bilboko 2020-2021eko Enplegu Planaren esparruan. Horrela, hiribilduaren ekonomia berraktibatu nahi dute. Horri dagokionez, enpresek Bilboko Enplegu Planeko kontratazioak egiteko LAGUNTZAK eskuratu ahal izateko epea abenduaren erdialdean amaituko da, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren.

Gaur egungo testuinguruan enpresa-sektoreak aurre egiteko dituen zailtasunei erantzuteko asmoz, enpresa pribatuetan sortzen diren lanpostuen kopurua handitu nahi da, hau da, 701 pertsona kontratatu, iazko enplegu-planean baino 61 pertsona gehiago (2019. urteko zenbatekoa 640 enplegu berri izan zen).

Bilbao Ekintza Udal Elkarteak arreta eta informazio zerbitzua eskaintzen du 94 420 53 21 telefono zenbakiaren edo ayuda@bilbaoekintza.bilbao.eus helbide elektronikoaren bidez.

2020-2021eko Bilboko enplegu planak mil lanpostu berri baino gehiago sortuko ditu, COVID-19aren krisiari aurre egiteko.

Amaia Arregi, Bilboko Udaleko lehen alkateordea eta Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu sailburuak 2020-2021eko Bilboko Enplegu Plana aurkeztu dute gaur. Anbizio handiko programa bat da, eta, guztira, 1.012 lanpostu berri sortuko dira lan-merkatura sartzeko zailtasunak dituzten bilbotarrentzat.

Plan horren barruan, 919 lanpostu berri sortu ziren 2019. urtean; beraz, iaz baino 93 pertsona gehiago kontratatuko dira 2020. urtean. COVID-19ak eragindako krisian murgilduta egon ondoren, hiribilduan orain arte sortu den ENPLEGU-AUKERARIK garrantzitsuena da, baliabide guztiekin Covid-19aren krisiari aurre egiteko.

  • Bilbao Berraktibatzen udal-programaren helburua da COVID-19ak eragindako krisiaren ondorioz langabezian dauden pertsonak berriz laneratzeko laguntza ematea.

  • Programan izena emateko epea irailaren 13tik 23ra egongo da irekita, eta esteka honen bitartez eman ahal izango da izena.

  • Urriaren 28an lehenengo informazio-saioa egingo da, eta programak iraungo duen bi hilabeteetan erabili den metodologiaren berri emango da bertan.

  • Bilbao Berraktibatzen programa BILBAO AURRERA planaren barruan dago, hau da, COVID-19ak eragindako egoeraren aurrean hiribilduko ekonomia, enplegua eta kulturak berraktibatzeko eta kohesio sozialerako premiazko neurriak hartzeko plana.

  • Programak Bizkaiko Foru Aldundiaren finantzaketa jasoko du, Tokiko Enplegua sustatzeko 3 R programaren deialdiaren barruan.

Ireki da dagoeneko Bilbao Berraktibatzen programan izena emateko epea. Gaurtik aurrera, urriaren 13a, eta datorren urriaren 23ra arte interesdunek honako esteka honen bitartez parte hartu ahal izango da.

Horrela, Bilboko Udalak, Bilbao Ekintza udal-sozietatearen bitartez, berriz laneratzeko laguntza emango die COVID-19aren pandemiaren ondorioz gaur egun langabezian dauden 100 bilbotarri.

Urriaren 28an egingo da lehenengo saioa egun horretan izena eman duten pertsona guztiekin. Bertan, berriz laneratzeko laguntza-programak iraungo duen bi hilabeteetako metodologiaren berri emango dute.

BERRIZ LANERATZEKO LAGUNTZA

Ekimenak Bizkaiko Foru Aldundiaren finantzaketa jasoko du Tokiko Enplegua 3 R deialdiaren barruan, eta, hain zuzen ere, xede zehatz bat izango du: parte-hartzaileak lan-merkatuarekin harremanetan jarri eta, zehazki, COVID-19aren ostean enplegagarritasun handiagoa erakutsi duten sektore eta enpresekin.

Horretarako, Bilbao Berraktibatzen programak hautatuko pertsonei gaitasunak bultzatzeko laguntza emango die, alor digitalekoak barne, eta enplegua bilatzen hasteko ekintza-plan pertsonalizatu bat garatuko du.

Programak iraun bitartean, hainbat topaketa egingo dira enpresekin, gaur egungo zein etorkizuneko lan-aukerak identifikatzeko eta lehen eskutik ezagutzeko. Era berean, eta lan-merkatura sartzeko eta integratzea errazteko, bai eta bertan mantentzea ere, banakako jarraipen-plan egingo da.

BILBAO AURRERA, HIRIA BERRIZ AKTIBATZEKO PREMIAZKO NEURRIAK

Bilbao Berraktibatzen programa udalak sustatutako plan global baten barruan gauzatuko da. BILBAO AURRERA deritzon Gizarte Kohesiorako, Ekonomia eta Enplegua Suspertzeko eta Bilboko Kulturaren aldeko Neurrien Plana, COVID-19ak eragindako egoerari aurre egiteko.

COVID-19ak eragindako osasun-krisiari aurre egiteko udalak aurten martxan jarri duen premiazko eta behin-behineko planak hiru jarduketa-eremu zehatz izango ditu hirian:

  • Ekonomia eta enplegua berriz aktibatzea, 11,4 milioi eurorekin;
  • Berraktibatze sozialerako ekimenak, 2,2 milioi eurorekin;
  • Kultura-ekintzak, 1,3 milioi eurorekin.

Guztira, 15 milioi euro bideratuko dira 50 neurri baino gehiagorekin, eta neurri horien bitartez, arreta berezia jarriko da hiribilduko PERTSONA ETA ENPRESETAN, batik bat, tokiko txikizkako merkataritzan, ostalaritzan, hoteletan, turismoan eta kultura- zein sormen-industrietan.

INFORMAZIO GEHIAGO:

(@) empleoytalento@bilbaoekintza.bilbao.eus
(T) 944 205 321