• Udaleko alderdi politiko guztiek sinatutako Bilbao Aurrera Planaren lehenengo neurriak enpresentzako zerga-pizgarriak izango dira. Zergen eta tasen hobariak eta murrizketak dira, gaurko Udalbatzarrean aurkeztu direnak; horien ondorioz, udal-kutxan 3 milioi euro gutxiago jasoko da.
  • Planerako 15 milioi euro jarriko dira guztira, eta 50 ekintza baino gehiago, COVID-19ak Bilbon dituen ondorioei aurre egiteko. Hiru esparru handi ditu helburu: ekonomia eta enplegua suspertzea (11,4 milioi euro); gizartea suspertzeko ekimenak (2,2 milioi euro) eta kultura-ekintzak (1,3 milioi euro). Plan horren helburu nagusia da uriko PERTSONEI eta ENPRESEI arreta berezia eskaintzea, batez ere denda edo saltoki txikiei, ostalariei eta jatetxeei, turismoari eta kultura- eta sormen-industriei.

Bilboko Udala hasi da maiatzaren 8an Udaleko alderdi politiko guztiek sinatutako Bilbao Aurrera Planaren lehen neurriak martxan jartzen, COVID-19ak urian ondorioei aurre egiteko.

Enpresentzako zerga-pizgarriak dira, akordio horretan jasotakoak. Gaurko Udalbatzarrean eman dira ezagutzera, berehala ezar daitezen. Administrazio-izapide horrek zergen eta tasen murrizketak eta hobariak ezartzea ekarriko du; horren eragin ekonomikoa izango da diru-sarreretan 3 milioi euro gutxiago izatea.

Zerga-onuren lehen sorta horrekin batera, beste neurri batzuk hartu dira: ekonomia eta enplegua suspertzeko neurriak,11,4 milioi euro jarrita horretarako; gizartea suspertzeko ekimenak, 11,4 milioi euro eta kultura arloko ekimenak, 1,3 milioirekin. Bilbao Aurrera Planerako 15 milioi euro jarriko du Bilboko Udalak, salbuespenezko eta aldi baterako 50 neurri baino gehiago hartu ahal izateko. Neurri horiekin arreta berezia eskaini nahi zaie uriko PERTSONEI eta ENPRESEI, batez ere denda edo saltoki txikiei, ostalariei eta jatetxeei, turismoari eta kultura eta sormen arloko industriei.

NEURRI FISKALAK

Gaurko Udalbatzarrean jakinarazi dira zeintzuk izango diren zergen eta tasen hobariak eta murrizketak, berehala aplikatzekoak. Hauek, hain zuzen ere:

  • Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga. Egungo zerga-tasa aldi baterako murriztea, urtea amaitu arte: % 3,5ekoa izango da eraikuntzako espedienteetarako, oro har, eta % 2koa jarduera ekonomikoetarako lokalak gaitzeko obretarako.
  • Obretarako lizentziaren tasa:
    • Tasa hori kalkulatzeko tarifak aldi baterako murriztea, urtea amaitu arte. Aplikatuko den tasa % 19,5ekoa izango da, bai era guztietako obretako tarifa orokorrean, bai garrantzi bereziko obretako eta, bereziki, jarduera ekonomikoak gauzatzeko lokalak gaitzeko obretako lehentasunezko tarifan.
    • Obra, Hirigintza-jarduera eta Bestelako Zerbitzu Teknikoei lotutako Zerbitzuak emateagatiko Tasetan aurreikusitako tarifa orokorra % 12,5 murriztuko da, obra handietarako lizentziak direnean izan ezik.
    • Obra, Hirigintza-jarduera eta Bestelako Zerbitzu Teknikoei lotutako Zerbitzuak emateagatiko Tasetan aurreikusitako lehentasunezko tarifa % 19,5 murriztuko da, obraren jabeak lokalean enpresa nahiz lanbide-jarduerak egiteko gaikuntza, eraberritze edo egokitze lanak egingo dituela egiaztatzen denean.
  • Lokalak zabaltzeagatik eta jartzeagatik eta jarduerengatik eta instalazioengatik emandako zerbitzuen tasa. Tasa horretan aurreikusitako tarifetan ezarriko den aldi baterako murrizketa % 29,5ekoa izango da urtea amaitu arte.
  • Udal jabari publikoaren erabilera pribatiboaren eta aprobetxamendu bereziaren tasa, mahai, beilari, aulki, karpa, loreontzi, eguzkitako edo antzeko instalazioen erabilerari dagokionez. % 75eko hobaria urteko tasan.
  • Udal jabari publikoaren erabilera pribatiboaren eta aprobetxamendu bereziaren tasa, erakusleihoak, bitrinak, dekorazio portadak, olanak eta markesinak jartzeari dagokionez. % 75eko hobaria urteko tasan.
  • Autotaxien lizentzien tasa. Tasa hori ordaintzetik salbuetsita 2020ko ekitaldian.
  • Zaborren tasa. % 95eko hobaria, alarma-egoera adierazi izanak kalte egin dien enpresei, enpresa horiek itxita egon diren bitartean.
  • Enpresen zerga-zorrak interesik gabe geroratzea, betiere 2020ko ekitaldian ordaintzen badira.
  • Neurri espezifiko horiez gain, gogoratu behar da Bilbon Ordainketa Nahierara egiteko aukera dagoela hainbat zergatan: OHZ, Ibilgailuen gaineko Zerga, EJZ, Estolderia-tasa, Bide Publikoaren Aldi Baterako Okupazioagatiko Tasa, TAO Txartela eta Autotaxia. Modu horrek ordainketak epe erosoetan eta erabateko malgutasunarekin egiteko aukera ematen du, zergadunak aukeratzen baitu nola ordaindu eta ez dago berandutze-interesik.
  • Bilboko Udalbatzak gaur onartu du uriko merkataritzako zonakako elkarteentzako diru-laguntza izendunak handitzea, auzoetako jarduera dinamizatzeko. Laguntza-sorta hori 276.000 eurokoa da, hau da, % 100 igo da.
  • Udalaren laguntza hau #Bilbao Aurrera planaren barruan dago. Premiazko neurrien plan bat da, gizarte-kohesioa eta hiriko ekonomia, enplegua eta kultura biziberritzea helburu dituena, COVID-19-ak Bilbon sortutako egoerari erantzuteko. Udalak 15 milioi euro jarriko ditu horretarako.

COVID-19 gaitzak gure urian eragindako ondorioei aurre egiteko lehenengo neurri fiskalen berri eman ostean (ondorioek 3 milioi euroko kostua dutela jo da), Bilboko Udalak gaur onetsi du DIRU-LAGUNTZAN beste multzo bat, gutxinaka-gutxinaka Bilbo Aurrera plana ezartzen joateko.

Plan hori joan den maiatzaren 8an sinatu zuten Udaleko alderdi politiko guztiek, eta krisiak gehien erasan dituen sektoreekin adostu zen; planaren xede nagusia da presako 50 ekintza jartzea abian, guztira 15 milioi euroko aurrekontua izendatuta, uriko PERTSONEI eta ENPRESEI arreta berezia eskaintzearren, batez ere tokiko merkataritza txikiari, ostalaritzari eta jatetxeei, turismoari eta kultur eta sorkuntza industriei.

Alde horretatik, gaur onesten diru-laguntzen multzoak % 100 gehitzen ditu Bilboko Udalaren Bilbao Ekintza udal sozietateak Bilboko gune bateko eta besteko merkataritza-elkarteei ematen dizkien izendun diru-laguntzak, eta, guztira, BERREHUN ETA HIRUROGEITA HAMASEI MILA EUROko (276.000 €) diru-zenbatekoa banatuko da.

Neurri horrekin, MERKATARITZA JARDUERAri eragiteko aparteko neurriak sustatu nahi dira, BILBOKO AUZOETAKO kontsumoa sustatu eta eragiteko. Beste helburu bat da tokian tokiko elkartegintza indartzea, egiten duten lanaren axola handiagatik.

Diru-laguntza hauek honako entitate hauentzat dira:

  • Bilbao Centro Merkataritza Elkartea, ZAZPI KALEETAKO merkatarien elkartea, DEUSTU BIZIRIK merkataritza elkartea, HIRU AUZO merkatarien elkartea, ERREKALDE BIHOTZEAN merkatarien elkartea, LAGUNTASUNA (ZORROTZAKO merkatarien elkartea), AUZOA BERRITZEN 2. barrutiko merkatarien elkartea, Txurdinagako merkatarien elkartea, Santutxuko merkatarien elkartea, Otxarkoagako merkatarien elkartea, SAN FRANTZISKOKO, BILBO ZAHARREKO ETA ZABALAKO merkatarien elkartea, Basurto Berri BASURTUKO merkatarien elkartea, Erriberako Azokako merkatarien elkartea.

Diru-laguntzen multzo hau Bilbao Aurrera planaren barruan dago, zehazki, haren 2.2.17 atalaren barruan: han jasotzen dira, hauez gain, beste ekintza batzuk ere, hala nola laguntza teknikoak gune bateko eta besteko elkarteentzat eta sektore batzuetako eta besteetako eragile ekonomikoentzat, iraun dezaten eta haiek kudeatzeko eta sustatzeko.

Laguntza teknikoa koordinatu egingo da, Bilbao Ekintza udal sozietateko eta Bilbao Dendak eta Bilbao Centro elkarteetako profesionalek elkarrekin eratuko duten talde baten bidez, eta merkataritzako bulego teknikoak baliatuko dituzte horretarako.

BILBAO AURRERA PLANEKO ZENBATEKO HANDIAK

Udalak aurten COVID-19 gaitzak eragindako krisi sanitarioari aurre egiteko urgentziaz eta aldi baterako abian jarriko duen plana uriko hiru jarduera arlotarako da.

Ekonomia eta enplegua sustatzea, 11,4 milioi eurorekin; suspertze sozialerako ekimenak, 2,2 milioi eurorekin, eta kultur ekintzetarako ekimenak, 1,3 milioi eurorekin. Guztira, 15 milioi euro, eta 50 neurri, arreta berezia jartzeko, arestian esan dugunez, uriko PERTSONEI eta ENPRESEI, batez ere tokiko merkataritza txikiari, ostalaritzari eta jatetxeei, turismoari eta kultur eta sorkuntza industriei.