• “Match Bilbao Bizkaia” Bilboko Udalak bultzatutako alderantzizko turismo-sustapeneko programa bat da, helmuga bidaia-antolatzaileengana eta atzerriko eragileengana hurbiltzen duena.Hain zuzen ere, lurraldearen zuzeneko ezagutza eta merkataritza-aukeren sorrera sustatzen du, Bilbok eta Bizkaiak gorabidean dauden turismo-merkatuetan daukaten posizionamendua indartzeko.
  • “Match Bilbao Bizkaia” programaren hirugarren edizioan Europa erdialdeko eta Ekialdeko 14 herrialdetako 42 bidaia-antolatzaile bilduko dira gaurtik urriaren 10era. Bisita profesionaletan, networking-topaketetan eta turismo-sektoreko tokiko enpresekin 500 negozio-bilera baino gehiagotan hartuko dute parte.

Bilboko Udalak antolatutako Match Bilbao Bizkaia turismo-sustapeneko proiektuak hirugarren edizioa egingo du urriaren 6tik 10era, Europako erdialdeko eta ekialdeko 42 bidaia-antolatzaileren bisitarekin.

Bost egunez, Bilbon eta Bizkaian izango dira Letonia, Polonia, Txekiar Errepublika, Eslovakia, Hungaria, Errumania, Bulgaria, Kroazia, Serbia, Bosnia eta Herzegovina, Montenegro, Albania, Grezia eta Turkiatik datozen turismo-agenteak, eta alderantzizko turismo-sustapeneko lan-jardunaldietan hartuko dute parte, Bilbo eta Bizkaia bertatik bertara ezagutzeko.

Bilbao Bizkaia 2030 Turismo Estrategiaren barruan, programak indarra hartzen ari diren merkatuetan daukan presentzia indartu nahi du, Erdialdeko eta Ekialdeko Europako herrialdeak Bilbo eta Bizkaiaren ezagutzan eta interesean sakontzeko. Gainera, Europaren eta Bilboren arteko aire-konektibitate ona funtsezkoa da turismo-sustapenaren arloan aukera berriak sortzea errazteko.

Ekimenaren hirugarren edizioa izango da eta horri esker herrialde horietako bidaia-antolatzaileei eta eragile profesionalei Bilbo eta Bizkaia helmuga turistikoa aurkeztu ahal izango zaie. Helmuga egun horietan ezagutzeaz gain, hainbat networking jarduera egingo dira hiriko turismo-balioaren kateko tokiko 37 enpresarekin. Workshop horretan 567 negozio-bilera egingo dira Europako parte-hartzaileen eta tokiko enpresen artean.

Match Bilbao-Bizkaia programaren aurreko edizioak 2022an eta 2024an egin ziren. 2022ko edizioan Europako merkatu finkatuenetako (Britainia Handia, Frantzia, Alemania, Italia) bidaia-antolatzaileek bisitatu zuten lurraldea eta 2024ko edizioan Asiako bidaia-antolatzaileek (Japonia, Hego Korea, Taiwan, Malasia, Singapur).

 

BISITAK ETA TOPAKETA PROFESIONALAK

Ekialdeko Europatik eta Erdialdeko Europatik datozen 42 profesionalek bost egunez ezagutu ahal izango dituzte Bilboko, Bizkaiko eta Euskadiko beste helmuga estrategiko batzuetako lekurik adierazgarrienak.

Lehenengo egunari hasiera emateko, bisita gidatua egingo da San Mames estadioan eta museoan, eta amaitzeko networking-jardunaldi bat egingo da bidaia-antolatzaileen eta bertoko enpresen artean.

Bigarren egunean, goizean, Bizkaiko lekurik adierazgarrienetako bat ezagutuko dute, Urdaibai, eta Gernika, Bermeo eta Gaztelugatxeko Donieneko begiratokia bisitatuko dituzte; arratsaldean Urkiolako Parke Naturalera hurbilduko dira. Hiriaz gain, kostaldea eta landa-ingurune naturala ezagutuko dute egun horretan.

Eguenean, hilak 8, ordezkariak Donostiara joango dira hiria eta hango eskaintza turistiko osagarria bisitatzeko, Bilbokoaren osagarria baita.  Arratsaldean, ordezkariak Bilbo inguruko kostaldeko baliabide berezienetako bat ikusiko dute, Bizkaia Zubia, Gizadiaren ondarea.

Azken egunean, urriaren 9an (barikua), workshop batean jarriko da arreta eta bertan hainbat bilera egingo dira. Arratsaldean Bilboko hiria ikusiko dute eta Bilboko Guggenheim Museoan bisita gidatua egingo dute, Juan Mari Aburto Bilboko alkatea bertan izango delarik.

Bilboko Udalak antolatutako Match Bilbao Bizkaia proiektuaren laguntzaile estrategikoak dira Turespaña eta Wizz Air.

 

SARE SOZIALAK:

Aste honetan Madrilen egiten ari diren nazioarteko turismo-azokak sektoreko profesionalekin eta funtsezko eragileekin bilerak egiteko aukera eman du, Hiribildua hazkunde turistiko orekatu eta jasangarrirantz doan hiri gisa posizionatzeko.

Bilbo FITURren, urtarrilaren 21etik 25era bitarte Madrilgo IFEMAn egiten ari diren turismoko nazioarteko azokan dago, Hiribildua nazioarteko erreferentziazko helmuga gisa sendotuko du hiria, bereziki aire-konexioen arloan. Horren bidez, turismoaren hazkunde orekatu eta jasangarrirantz aurrera egiten duen hiriaren irudia indartu nahi da, eta herritarren beharren eta bisitarien esperientziaren arteko oreka bermatu, 2025eko balantzeak erakusten dituen datu positiboetan oinarrituta.

Horretarako, turismoaren joerei buruzko urteroko topaketa hau aprobetxatuz, Bilbao Turismoko taldeak in situ egin ditu hainbat topaketa profesional sektoreko funtsezko eragileekin, hala nola aire-konpainiekin. Izan ere, azokak Madrilen erabaki-ahalmen handiko profesionalak, enpresa liderrak, Estatuko eta nazioarteko helmugak eta bisitariak biltzen ditu.

Hain zuzen ere, nazioarteko aire-konexioena da 2026rako ildo estrategiko nagusietako bat. Iazko balantzeak konektibitate maila handia berresten du. Izan ere, 25 hegazkin-konpainiak Bilbo 24 herrialdetako 54 hirirekin lotzen dute gaur egun, eta horrek erraztu egiten du merkatu berrietara irekitzea, eta hala, hiria oso helmuga erakargarri, konektatu eta irisgarri gisa kokatzen da

Alde horretatik, aipatzekoa da Bilbo sustatzeko asmoz Vueling hegazkin-konpainiarekin duela gutxi lankidetza-akordioa sinatu duela eta horretarako kanpaina abiatuko dutela. Hitzarmen horren helburua hiria eta Londresko Heathrow aireportua lotzen dituen ibilbideko hegaldia sustatzea izango da, funtsezko aerodromoa baita Europako beste hiriburu batzuekiko loturetan, eta Bilborako helmuga gisa eskaria handitzea ekarriko du.

 

Hazkunde iraunkorra

2025eko datuek, abenduko zifrak oraindik itxi gabe izanik ere, hazkunde orekatua erakusten dute hiriko turismoan, eta Hiribilduak turismoaren sektorean aurrerapen iraunkorra lortzeko duen estrategiari erantzuten diote. 1.301.554 turistak bisitatu dute Bilbo 2025eko urtarrila eta azaroa bitartean, 2024ko aldi berean baino % 13,1 gehiagok, eta guztira 2.543.364 gaualdi izan dira Bilbon. Nazioarteko turismoa % 14 hazi da urte batetik bestera 2024. urtearekin alderatuta; turisten % 52,7 nazioarteko merkatuetatik etorri dira, Estatutik baino gehiago, eta hala, 2025. urterako proposatutako helburuetako bat lortu da. Nazioarteko turisten kopurua Estatukoa baino handiagoa izan da bigarren urtez jarraian.

Nazioarteko jatorriei dagokienez, Frantzia da lehena 2025ean. Bestalde, Erresuma Batuak hazkunde handia izan du eta bigarren postua lortu du rankingean. Era berean, Estatu Batuetako merkatua pixkanaka hazten ari da, Alemaniako merkatuaren gainetik, New Yorkekiko aireko konexio berriari esker.

Bilbok Bizkaiko establezimenduetan ostatu hartutako bisitarien % 70 bildu ditu 2025ean, eta ardatz atlantikoaren nazioarteko erreferente gisa kokatu da, hiri paregabea baita nortasun propioagatik, aniztasunagatik eta eraldatzeko gaitasunagatik.

Sare Sozialak

  • 1.301.554 turistak bisitatu dute Bilbo 2025eko urtarrila eta azaroa bitartean, 2024ko aldi berean baino % 13,1 gehiagok, eta guztira 2.543.364 gaualdi izan dira Bilbon.
  • Nazioarteko turismoa % 14 hazi da urte batetik bestera 2024. urtearekin alderatuta; turisten % 52,7 nazioarteko merkatuetatik etorri dira, Estatutik baino gehiago, eta hala, 2025. urterako proposatutako helburuetako bat lortu da.
  • Kontxi Claver, Bilboko Udaleko Ekonomiaren Garapen, Merkataritza, Turismo eta Enplegu Zinegotzia: “2025eko datuek babestu egiten dute ekonomiaren, gizartearen eta ingurumenaren ikuspegitik turismo iraunkorra lortzeko gure estrategia. Abenduko zifren faltan, balantzea positiboa da berriro ere, eta agerian geratu du turismoaren sektorea modu orekatuan hazten ari dela hirian”.
  • 2026rako jarduera-ildoen helburua da Bilbo harekin airez konektatuta dauden hiri nagusien artean egotea. Era berean, sustapen handiko urtea izango da aire-konexio berriak dituzten herrialdeetan, hala nola Polonian, Hungarian edo Estatu Batuetan, Bilborako gehien igortzen duten Europako merkatuak ahaztu gabe, hala nola Frantzia, Erresuma Batua, Alemania, Portugal, Austria edo Herbehereak.

Bilbo nazioarteko erreferentziazko hiri-helmuga gisa finkatu da 2025ean turismoaren sektorean, Atlantikoko eta Penintsulako iparraldeko hirien artean, batez ere, Europako merkatu berriak sustatzeko estrategiari eta nazioarteko aire-konexio berriei esker.

2025eko urtarrilaren 1etik azaroaren 30era bitartean bildutako datuetatik lortutako aurrerapen orokorrak erakusten du turismoa hazten ari dela, bai bidaiarien sarrerari dagokionez, bai hirian igarotako gauen kopuruari dagokionez: 1.301.554 turista izan dira Bilbon 2025eko urtarriletik azarora bitartean, eta guztira 2.543.364 gaualdi, 2024ko aldi berean baino % 13,1 eta % 11,1 gehiago, hurrenez hurren.

BIDAIARIEN SARRERAK ETA JATORRIAK

  • Nazioarteko bidaiariak % 14 gehitu dira eta Espainiako Estatutik etorritakoak % 12,1.
  • Nazioarteko turisten kopurua Estatukoa baino handiagoa da bigarren urtez jarraian.

2025eko urtarriletik azarora bitartean hiriko establezimenduetan ostatu hartu duten bidaiarien % 52,7 atzerritarrak izan dira, eta % 14ko hazkundea izan dute iazko aldi beraren aldean. Bitartean, Estatuko turismoa bisitarien % 47,3 izan da, eta igoera pixka bat txikiagoa da iazkoaren aldean, zehazki % 12,1ekoa.

Zifra horiek hiriaren estrategiari lotuta daude; nazioarteko turista gehiagok hazkunde orekatuagoa eta iraunkorragoa dakarkio Bilbori, bertan emandako batez besteko egonaldia handitu egiten baita, turistak egonaldian egiten duen gastu-maila handitu egiten baita eta urtarokotasuna galtzen laguntzen baitu; hau da, egutegiko opor-hilabeteetan hirian presentzia hain handia ez izatea lortzen da.

Nazioarteko jatorriei dagokienez, Frantzia dago lehen tokian; Erresuma Batuak hazkunde handia du eta bigarren postuan dago sailkapenean, nazioarteko kirol ekitaldiengatik, hala nola San Mamesen ospatutako UEFA Europa Leagueko Finalagatik. Era berean, Estatu Batuetako merkatua pixkanaka hazten ari da, Alemaniako merkatuaren gainetik, New Yorkekiko aireko konexio berriari esker, hain zuzen ere 2025ean inauguratu baitzen.

Estatuko turistei dagokienez, Madril eta Katalunia dira Bilborako autonomia-erkidego igorle nagusiak; Andaluzia ere hazten ari da pixkanaka, Andaluziako hiriburu nagusiekin, Sevillarekin eta Malagarekin, aireko konexioak hobetu direlako.

OKUPAZIO MAILAREN HOBEKUNTZA: HIRIARENTZAT, ENPLEGUARENTZAT ETA ENPRESENTZAT ERRENTAGARRIAGOA DEN TURISMOA

2025. urteko turismo-jardueraren hazkundeak berekin ekarri du ostatu-sektoreko turismo-enpresen jarduera ekonomikoa hobetzea ere. Okupazio mailak gorantz jarraitzen du: Bilboko hotelek % 63,4ko batez besteko okupazioa izan dute 2025eko urtarriletik azarora bitartean, hau da, ehuneko 1,4 puntuko igoera izan dute 2024ko aldi beraren aldean. Apartamentuen kasuan, batez besteko okupazioa % 44,4koa izan da, hau ere 1,4 puntuko hazkundearekin 2024aren aldean.

Gainera, Bilboko hoteletan gela erabilgarri bakoitzeko batez besteko errentagarritasuna 93,8 eurokoa izan da, aurreko urtean baino % 3,8 handiagoa.

Hazkunde iraunkorreko joera horrek, 2025ean, Bilbok helmuga turistiko gisa duen proiekzioa indartzeaz gain, eragin positiboa sortzen du tokiko ekonomian eta enpleguan. DIRAEn argitaratutako azken datuaren arabera, Bilboko ostatuaren sektoreko enpleguak % 7,7ko hazkundea izan du aurreko urtearen aldean, guztira 1.871 enplegu lortuz, orain arteko zifrarik altuena.

Bilbok Bizkaiko establezimenduetan ostatu hartutako bisitarien % 70 bildu ditu 2025ean. Bilbo ardatz atlantikoaren nazioarteko erreferente gisa kokatzen da, bakarra bere nortasun propioagatik, aniztasunagatik eta eraldatzeko gaitasunagatik.

2026RAKO APUSTU ESTRATEGIKOAK

2026rako lan-ildoen helburua da Bilbo harekin airez konektatuta dauden hiri nagusien artean dagoela bermatzea. 2025. urtearen amaierarako Bilbo Europarekin eta munduarekin oso lotuta dagoen hiria izan da: 25 hegazkin-konpainiak Bilbo 24 herrialdetako 54 hirirekin lotzen dute gaur egun, merkatu berrietara irekitzeko aukera eskainiz, eta, horrela, Bilbo nazioarteko hiri-helmuga oso erakargarria eta irisgarria bihurtuz. Ildo horretan, Bilboko aireportuak % 4,2ko igoerarekin itxi du 2025. urtea, aurreko urtearekin alderatuta, eta 7.062.681 bidaiari izatera iritsi da; kopuru absolutuetan, 2024an baino 285.036 bidaiari gehiago izan dira, eta seriea hasi zenetik urteko daturik onena da.

Bestalde, Portugal, Alemania, Austria, Frantzia edo Norvegiako merkatuetan egiten diren sektoreko azoka nagusiak hiriko marketin eta sustapen arloan landuko dira; Turespañaren eskutik egingo diren ekitaldiekin batera, hala nola Ipar Amerikako eta Kanadako merkatuari buruzkoa edo Turkiako merkatuari buruzkoa, baita Basquetourrek (Turismoaren Euskal Agentziak) egiten dituen ekitaldiak ere.

Hiriko turismo-jardueraren kudeaketa orekatuaren esparruan, informazio-bulegoetako arreta-zerbitzuen kalitatean eta Turismo Helmuga Adimendunaren sisteman lan egiten jarraituko da. Sistema horren arabera, Bilbo da herritarrentzat eta bisitarientzat helmuga behar bezala kudeatzen duen erreferentzia-lekua: kalitate- eta arreta-ziurtagiriak berritzen lan egingo da, bai eta gidak artatzeko eta hiri barruko mugikortasunerako jardunbide egokiak lantzen ere.

‘Match Bilbao-Bizkaia ekitaldiaren hirugarren edizioa

Europako ekialdeko hiriak eta Baltikoko Errepublikak izango dira hautatutako merkatu nagusiak ‘Match Bilbao-Bizkaia’ alderantzizko turismo-sustapeneko ekitaldiaren hirugarren edizioa egiteko hautatutako merkatu nagusiak. Ekitaldi hori Bilbon egingo da urrian, eta merkatu horietako turismo-enpresak eta gure hiriko enpresak elkarrekin biltzera eta helmuga ezagutzeko bisita batera gonbidatuko ditu.

SARE SOZIALAK:

  • Bihar, igandea, berriro irekiko ditu ateak, Bilbao BBK Live jaialdiarengatik itxita egon ondoren. Eremuak instalazioak berritu eta modernizatu berri ditu, eta izen berri bat du: Bilbao Caravan Park.

Kobetamendiko karabanen eta autokarabanen eremuak bere jarduerari ekingo dio berriro bihar igandea, uztailak 20, egun batzuetan Bilbao BBK Live jaialdia dela-eta zerbitzurik gabe egon ondoren.  Espazio hau erreferentzia bat bihurtu da eta oso finkatuta dago. Gaua pasatzeko karabanak edo autokarabanak erabiliz hiria eta inguruak bisitatzen dituzten bisitariek asko baloratzen dute.

Gogoratu behar da Bilboko Udalak instalazioak berritu dituela duela gutxi, azken urteotan erabiltzaile kopurua nabarmen igo baita.

Eremua, aurrerantzean, Bilbao Caravan Park deituko da. Egin zaizkion hobekuntzen artean, sortu den azpiegitura nagusi berria dago, eremuaren zerbitzu guztietara sarbidea ematen duena. Gainera, instalazio zaharra eraldatu da: erabiltzaileentzako espazio bat izango da orain, aisiarako eta elkartzeko.

Esku-hartze honekin, Bilboko Udalak kalitatezko turismo jasangarriaren aldeko apustua indartzen du, karabanan edo autokarabanan bidaiatzen dutenen egungo beharretara eta zifretara egokitutako ingurune eroso eta irisgarria eskainiz. Ekimen horren barruan, gainera, enplegu babestuko proiektu bat dago, Suspertu SL gizarteratze- eta laneratze-enpresaren zerbitzu-kudeaketaren bidez gauzatuko dena. Enpresa hori EDE Fundazioak sustatu du, eta enplegagarritasun-zailtasunak dituzten pertsonentzako 5 lanpostu sortu dira.

DATUAK

2024an zehar, guztira 19.848 ibilgailuk (44.977 bidaiari) gozatu zuten eremuaz. Maiatza (4.805 erabiltzaile) eta abuztua (6.365 bidaiari) izan ziren jendetsuenak.    2025eko urtarriletik maiatzera bitartean, 6.525 ibilgailu egon dira espazio honetan, guztira 14.194 pertsona.

Bilbao Caravan Park Kobeta mendian dago (Kobeta 31), hiriaren ikuspegi ezin hobeak ditu eta oso ondo konektatuta dago garraio publikoaren bidez. 72 partzela ditu. Konexio elektrikoa eta edateko uraren hartunea dituzte guztiek.

SARE SOZIALAK:

    • Juan Mari Aburtok zuzendutako topaketan izan dira Bilboko aireportuan jarduten diren aire-konpainia nagusietako ordezkariak: United Airlines, Vueling, Volotea, SAS, Turkish Airlines, Air France-KLM eta Norwegian. Haiekin batera izan dira baita ere AENAko ordezkariak eta Bilboko Merkataritza Ganberakoak.
    • Lan-bileran Bilboko Udalak konpromiso irmoa agertu du aire-konektibitatea eragile ekonomiko eta turistiko gisa kokatu, sustatu eta lideratzeko.
  • Juan Mari Aburto Bilboko Alkatea Udaletxean bildu da Bilbon jarduten diren aire-konpainia nagusietako ordezkariekin. Lanerako topaketa horretan hiriak aire-konektibitatearen aldeko apustu irmoa agertu du, garapen ekonomiko, sozial eta kulturalerako funtsezkoa baita.Lanerako lehen topaketa honetan, Juan Mari Aburtok argi utzi nahi izan du Udalak konpromisoa hartu duela aire-konektibitatearekin, eragile ekonomiko eta turistiko gisa, eta nabarmendu du hazkundearen esparruko helmuga estrategikoa dela Bilbo. Alkatearekin batera izan da Kontxi Claver, Garapen Ekonomiko, Merkataritza, Turismo eta Enpleguko zinegotzia.Bileran hausnarketak, erronkak eta lankidetza-proposamenak partekatu dituzte hiriko aire-konektibitatean diharduten eragile nagusiekin: Bilboko Aireportua/AENA, United Airlines, Vueling, Volotea, SAS, Turkish Airlines, Air France-KLM, Norwegian eta Bilboko Merkataritza Ganberako (Bilbao Air) presidente eta zuzendariarekin.Asko izan dira jorratu dituzten gaiak, hala nola aireko konektibitateak duen garrantzia tokiko eta eskualdeko ekonomian, hiriko enpresen nazioartekotzean, atzerriko inbertsioaren, talentuaren eta kalitatezko turismoaren erakarpenean eta esportazioan eta jasangarritasuna; horrez gain, Bilboko aireko konektibitatearen eta dauden ibilbideen egungo panorama aztertu da, eta hedatzeko dauden aukerak aztertu dira. Izan ere, 2025ean lortutako zuzeneko ibilbide berriak (Basilea, Berlin, Budapest, Cork, Stockholm, Palermo eta United Airlinesek New Yorkekin egindako zuzeneko lehen hegaldi transozeanikoa lortzea) baterako lanaren eta Bilbok sektore horretan duen konpromiso sendoaren erakusgarri argiak dira.

    Bilboko aireportuaren kokapen estrategikoa, Europako eta munduko merkatu giltzarriekin lotura-puntu dena, azken datuetan islatzen da: 2024an Bilboko aireportuko bidaiarien % 42,1 nazioarteko bidaiariak izan ziren, 2023an baino % 12,3 gehiago. 2024an estatuko bidaiarien kopuru osoa ere % 3,4 hazi zen, 2023an lortutako datuarekin alderatuta.

    Bileran, Ibilbideen Batzordeak ildo horretan egiten duen baterako lana ere jarri da mahai gainean. Aenak, Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak, Bilboko Udalak, Merkataritza Ganberak (Bilbao Air) eta Basquetourrek osatzen dute organo hori.

    Bertaratutako guztiek bilera oso “positibo eta aberasgarritzat” jo dute, eta alkateak lan-mahai gehiago egitera deitu ditu. Juan Mari Aburtok azaldu dienez,“hegan egiteak pertsonak batzen ditu, baita negozioak ere. Eta Bilbok sektore horretan aktibo egon nahi du”.

    SARE SOZIALAK:

  • Eremu horrek Bilbao Caravan Park izena hartuko du, eta erreferentziazko espazioa izango da hiria eta haren inguruak karabanaz edo autokarabanaz bisitatzen dituztenentzat.

  • Aurtengo urtarriletik maiatzera bitartean, 6.525 ibilgailuk (14.194 bidaiari) erabili dute eremua, eta birmoldaketaren bidez erabiltzaileen behar guztiei erantzun nahi zaie.

Bilboko Udalak instalazio berri bat gehitu dio Kobetamendiko karabanen eta autokarabanen eremuari. Ekipamendu berriak azken urteetan erregistratutako erabiltzaile kopuruaren hazkunde nabarmenari erantzuten dio. Horrela, espazio hori erreferentzia bat izango da Bilbora edo inguruetara karabanaz edo autokarabanaz bisitan datozenentzat.

Eremuan (hemendik aurrera Bilbao Caravan Park izena hartuko du) egindako hobekuntzen artean, eremuko zerbitzu guztietarako sarbidea emango duen azpiegitura nagusi berria sortzeaz gain, instalazio zaharraren eraldaketa nabarmendu behar da. Aurrerantzean, erabiltzaileen aisialdirako eta topaketarako gunea izango da.

Bilbao Caravan Park Kobeta mendian dago (Kobeta 31), hiriaren ikuspegi ezin hobeak ditu eta oso ondo konektatuta dago garraio publikoaren bidez. 72 partzela ditu. Konexio elektrikoa eta edateko uraren hartunea dituzte guztiek.

Esku-hartze honekin, Bilboko Udalak kalitatezko turismo jasangarriaren aldeko apustua indartzen du, karabanan edo autokarabanan bidaiatzen dutenen egungo beharretara eta zifretara egokitutako ingurune eroso eta irisgarria eskainiz.

2024an zehar, guztira 19.848 ibilgailuk (44.977 bidaiari) gozatu zuten eremuaz. Maiatza (4.805 erabiltzaile) eta abuztua (6.365 bidaiari) izan ziren jendetsuenak.  2025eko urtarriletik maiatzera bitartean, 6.525 ibilgailu egon dira espazio honetan, guztira 14.194 pertsona.

Erabiltzaileen jatorria kontuan hartuta, Europan gehien errepikatzen diren herrialdeak Alemania, Herbehereak, Frantzia eta Erresuma Batua dira 2024ko datuetan eta 2025ekoetan (oraingoz).  Adibidez, 2025eko apirilean, Alemaniatik etorritako 1.224 pertsona, Frantziatik etorritako 734 pertsona, Herbeheretatik etorritako 610 pertsona eta Erresuma Batutik etorritako 224 pertsona igaro ziren Bilbao Caravan Parketik. Belgika, Irlanda, Italia, Suitza, Austria, Belgika edo Finlandia bezalako herrialdeak ahaztu gabe, herrialde horiek azken hilabeteetako erabiltzaileen artean ere errepikatzen baitira.

2025eko lehen bost hilabeteetan instalazio hauetatik igaro diren 210 ibilgailu EAEkoak izan dira, eta 99 Nafarroakoak. Estatu mailan, nahiz eta zifrak hilabetez hilabete aldatu, Katalunia, Asturias, Balearrak, Madril, Valentziako Erkidegoa eta Andaluzia dira 2025eko urtarriletik maiatzera bitartean presentzia handiena izan duten erkidegoak.

Jatorrien aniztasunak –bai Europakoak bai Estatukoak– argi eta garbi erakusten du Bilbao Caravan Park turisten profil oso anitza hartzen duen eremua dela urte osoan, eta behar eta itxaropen desberdinei erantzun egokia ematen diela. Erantzun horren helburua zerbitzuak hobetzea da, azpiegitura berria sartuz eta instalazio zaharra birmoldatuz.

SARE SOZIALAK:

  • Turismoaren sektoreko 150 profesionalek parte hartu dute gaur Bilboko Udalak antolatutako topaketan, helburu honekin: Bilbok hirira, Bizkaira eta Euskadira bisitariak erakartzeko duen ahalmena sendotzea.

  • Bileran, Udalaren jarduketa-planaren nondik norakoak azaldu dira; horren bidez, sektorearekin berarekin loturak eta sinergiak areagotu nahi dira, hartara nazioarteko turismoaren, kulturalaren eta urbanoaren alde lan egiteko, izan ere, ardatz horiek funtsezkoak dira Bilbok hartzen duen turista motarentzat.

  • Kontxi Claverrek, Bilboko Udaleko Ekonomiaren Garapeneko, Merkataritzako, Turismoko eta Enpleguko Saileko Zinegotziak, turismo eta ekitaldien arloko lantaldearekin batera, zera iragarri dio sektoreari: “kalitatea eta oreka nagusi izango dituen turismoaren alde lan egiten jarraituko dugu, nazioarteko eta distantzia luzeko merkatu berrietan aliantza berriak bilatzeko. Atsegin gaitzaten nahi dugu, eta bisitatzen gaituztenen aurrean bilbotarrak izateagatik harro sentitu”.

Bilboko Udalak gaur egin du turismoaren sektore profesionalarekin urtero egiten duen topaketa. Bilera horretan, Udalak elkarrekin lan egiteko jarduketa-ildo nagusiak partekatu ditu. Guztira, 150 profesional bertaratu dira Bilbao Arenako instalazioetara, eta bertan izan dira, besteak beste, harrera-agentziak, hotel-establezimenduak, enpresa-elkarteak, turismo-bulegoak, Bizkaiko turismoaren erakunde kudeatzaileak eta abar.

Kontxi Claverrek, Bilboko Udaleko Ekonomiaren Garapeneko, Merkataritzako, Turismoko eta Enpleguko Saileko Zinegotziak, turismo eta ekitaldietako zuzendari Mercedes Rodriguezekin eta bere lantalde osoarekin batera, azaldu egin ditu NAZIOARTEKO TURISMO KULTURAL eta URBANOA erakartzearen aldeko lehentasunezko apustuaren gakoak. Jarduketa-ardatz horiek hiria bisitatzen duten pertsonen profila eta datuak aztertzearen ondorio dira.

Zehaztu bezala, Bilbo bisitatzen duten turista motetatik, talderik handiena kultura eta ekitaldiekiko interesa duten turistena da, eta esparru horretan sartzen dira musika jaialdiak, antzerkia, kirol-ekitaldiak edota zinema agertokiak. Kluster horren ezaugarri homogeneo eta esanguratsuenei dagokienez, Kontxi Claverrek nabarmendu du, neurri handi batean, honako hauek direla:

  • Nazioartekoak (%49): batez besteko egonaldi eta gastu-ahalmen handiko kolektiboak dira, eta urteko une desberdinetan bidaiatzen dute estatuko turistekin alderatuta.
  • Batez beste, 51 urteko adina dute.
  • Bidaiatzeko modu soziala bikotean izaten da (%52), pozik daude eta Bilbora berriz bidaiatuko luketela diote.
  • Ostatu gisa, ohiko hotelak erabiltzearen alde egiten dute (%84).
  • Batez besteko egonaldia hiruzpalau egunekoa izaten da.
  • Pertsona bakoitzeko batez besteko gastua 705 eurokoa da.
  • Jarduera gastronomikoetan (%95), urbanoetan (%82) eta kulturaletan (%77) parte hartzen dute eta hirian erosketak egiten dituzte (%54).

HIRIAREN POTENTZIALA

Kontxi Claverrek adierazi duenez, datu horiek guztiek bultzatu dute Bilboko Udala “gure hiriak turismo urbano eta kulturalaren esparruan duen potentziala sustatzera. Jarduera turistikoaren datu onek bermatzen dute hiriaren ahalmen hori, Bilbok turistak erakartzeko daukan gaitasuna berresten baitute”.

Zinegotziak azpimarratu du hiriburuak indar handia duela ingurunearekiko elementu traktore eta motor gisa; izan ere, Bilbok Bizkaiko turisten ia %70 hartzen eta ostatatzen du, eta 2024an Lurraldean duen merkatu-kuota handitu du. Bilbo turisten hiri liderra da Euskadin, merkatu-kuotaren %28,4arekin. “Bilbo erakarpen-motorra da. Hori guztia ona da hiriarentzat, baina baita gure ingurukoentzat ere, eta ez naiz soilik Euskadiri buruz ari, baita inguruko probintziei buruz ere, eta horregatik da garrantzitsua aliantzak indartzea”.

2024an Bilbon erregistratutako datu orokorren balantzeari dagokionez, berriz ere pixka bat hazi da, milioi bat sarrera baino gehiago izan baitira (1.240.007 sarrera eta 2.465.033 gaualdi); batez beste 1,99 eguneko egonaldiak egiten dira eta hoteletako ostatuak lehenesten. “Helburua ez da bolumena handitzea, baizik eta urte osoan zehar turismoa izatea, jasangarria izango dena eta aukera emango duena bisitatzen gaituztenek eta herritarrek hiriaz gozatzeko moduko oreka bat izateko”.

NAZIOARTEKO TURISMOA HAZI DA

Jatorriaren arabera, nazioarteko turismoak (%50,8 – 630.266 turista 2024an) bigarren urtez gainditu du estatuko turismoa (%49,2 – 609.739 turista 2024an), eta horrek nazioarteko merkatuaren hazkunde progresiborako joera erakusten du.

Faktore positibo gisa, lehen esan bezala, turista atzerritarra jasangarriagoa da, batez besteko egonaldi handiagoa egiten duelako eta gastatzeko ahalmen handiagoa daukalako; halaber, aukera ematen du urteko une desberdinetan bidaiatzen duten bezeroak erakartzeko, eta horrek turismoa desestazionalizatzea ekarriko du epe ertainera.

Iaz, nazioarteko turisten jatorrizko herrialde nagusiak (handienetik txikienera) Frantzia, Alemania, Estatu Batuak, Erresuma Batua, Italia, Herbehereak eta Portugal izan dira. Estatuko turismoari dagokionez, batez ere Madril, Katalunia, Andaluzia, Gaztela eta Leon, Valentziako Erkidegoa, Galizia eta Asturias dira bisitarien jatorri nagusiak.

BISITARIEN BALORAZIOA: HELMUGA OSO ONA ETA SEGURUA

Sektore profesionalari ekintzak aurkezteko ekitaldian, halaber, Bilbo-Bizkaia bisitatu dutenek egindako balorazioaren berri eman da. Helmuga oso ona dela adierazi dute, 10etik 8,32ko puntuazioa lortu baitu, oro har. Besteak beste, honako alderdi hauek baloratu dituzte: segurtasuna (8,28), turismo-eskaintza (8,08) eta helmugarako irisgarritasuna (8). Gainera, helmugaren gomendio-indizea 8,62ra iritsi da.

Bilboko herritarrek turismoari buruz duten iritziari dagokionez, %95ek uste du sektore onuragarria dela. Zehazki, %96k tokiko ekonomiarentzat duen garrantzia aintzatesten du, eta % 84k kultura-turismoa bultzatzeko ekintzak babesten ditu.

BILBORAKO ERRONKA ETA PRODUKTU TURISTIKOAK

2025ean hiria sustatzeko erronka berriei dagokienez, Bilboko Udalak zera proposatu du: nazioarteko merkatuen eskaria handitzea, distantzia luzeko nazioarteko aukera-merkatuen alde egitea eta, horrekin batera, urte osoan zehar bisitarien fluxua sortzea.

Produktu turistikoei dagokienez, Udalak lanean jarraitzea proposatu du, Bilbo ekitaldi garrantzitsuen egoitza izan dadin, baita MICE turismoaren (bilera, pizgarri, hitzaldi eta erakusketen turismoa) eta kulturaren egoitza izateko ere, jaialdi eta museoen bidez.

2025eko kirol-ekitaldiei dagokienez, nabarmentzekoak dira UEFA Europa Leagueko Finala eta La Vuelta, bai eta 2026ko Errugbi Txapelketen inguruan (EPCR Challenge Cup 2026 eta Investec Champions Cup 2026) egiten ari diren aldez aurreko lanak ere.

Kulturaren esparruan, Guggenheim Bilbao Museoaren trakzio-gaitasunaz gain, Arte Ederren Museo eta Euskal Museo berrituek etorkizunean izango duten gaitasuna azpimarratu behar da. Bilbok jaialdi ugari hartuko ditu aurten, besteak beste: Bilbao BBK Live (uztaila), Bilbao Blues Festival (uztaila), BBK Bilbao Music Legends (ekaina), BIME (urria)…

2025EKO MERKATU TURISTIKOAK

Bilboko Udaleko turismoaren arloko profesionalen taldeak hurbileko merkatuak lantzen jarraituko du aurten, estatuko eta Frantziako hego-mendebaldeko turistak erakartzeko. Hauek dira lehentasunezko merkatuak: Alemania, Erresuma Batua, Italia, Herbehereak, Frantzia eta Estatu Batuak. Eta aukera-merkatuak: Irlanda, Suitza, Portugal, Belgika, Danimarka, Norvegia, Suedia, Finlandia, Polonia, Japonia, Singapur eta Mexiko, besteak beste.

Hitzordu profesionalei dagokienez, Europako trade egutegiaren baitan, honako ekitaldi hauetan parte hartuko dugu: Alemanian (ITB Berlin, martxoak 4-6), Polonian (Roadshow Nekera – Tourespaña, apirilak 7-10; Katowice, apirilaren 8a; Poznan, apirilaren 9a; Varsovia, apirilaren 10a) eta eskandinaviar herrialdeetan (Travel News Market, Kopenhage, otsailaren 4a; Travel Match, Oslo, urtarrilaren 9a; Matka Helsinki, urtarrilak 17-19; Roadshow Norvegia, abuztuak 27-29; Workshop Bilbo-Stockholm, maiatzaren 14a).

Amerikako eta Asiako trade egutegiaren esparruan, AEBetako, Mexikoko eta Singapurreko merkatuetan lan egiten jarraituko da, besteak beste, joan den urrian egindako Match Asia ekintzari jarraipena emateko.

Gaur egindako topaketan, Bilbok munduari irekitako ate gisa duen aukera apartaz ere hitz egin da, AIREPORTUAK emaitza historikoak lortu baititu (6,77 milioi bidaiari) eta orain arte inoiz ikusi gabeko ozeanoz haraindiko ibilbide berriak izango ditu, Bilbo-New Yorkekoa kasu, baita zuzeneko hegaldi berriak ere Kopenhage, Stockholm, Berlin, Basilea, Palermo eta Corkera. Ildo horretatik, lantaldeak parte-hartze nabarmena izango du aireko konektibitatearen inguruko azoketan.

Tresna eta ekintza horiekin, Kontxi Claver Zinegotziak ondokoa adierazi du: “kalitatea eta oreka nagusi izango dituen turismoaren alde lan egiten jarraituko dugu, nazioarteko eta distantzia luzeko merkatu berrietan aliantza berriak bilatzeko. Atsegin gaitzaten nahi dugu, eta bisitatzen gaituztenen aurrean bilbotarrak izateagatik harro sentitu”.

BILBO, TURISTEI HARRERA EGIN ETA ARRETA EMATEKO GUNEA

Bilbok turismo-arretarako bi bulego ditu, bata Plaza Biribilean dago eta bestea Guggenheim Bilbao Museoaren ondoan. Bi puntu horietan 334.906 kontsulta artatu ziren iaz, eta horietatik 306.649 aurrez aurrekoak izan ziren (17.384 gurutze-bidaiarik jaso zuten arreta helmugako puntuan).

28.257 kontsulta ez-presentzial egin dira eta beste bide batzuetatik erantzun dira: telefonoa (%52), e-maila (%30,3), Whatsappa (%7,2), Livechat (%5,2) eta posta arrunta (%5,3).

Horrez gain, arreta eta harrera turistikoko zerbitzuak 272 enpresaren kontsultei ere erantzun die, eta 412 bisita gidatu egin ditu, guztira 6.992 parte-hartzailerekin.

SARE SOZIALAK:

  • “2025 Bizi ezazu apartekoa den hori” izenburupean, argitalpenak musikaren, artearen, zinemaren, literaturaren, dantzaren, kulturaren eta kirolaren alorreko proposamenak biltzen ditu, eta Bilbo kultura- eta hiri-turismoaren erreferente gisa finkatzen du urte osoan zehar.

  • IATI sarietako finalisten artean da Bilbao Turismo, zehazki, Enpresa edo Erakunde Turistikoen Eduki Sorkuntza Onenaren kategorian, eta irabazleak ostiral honetan emango dira ezagutzera.

Bilboko Udalak asteazken arratsalde honetan, urtarrilaren 22an, aurkeztuko du FITURen (Iberoamerikako merkatu hartzaile eta igorleentzako azoka liderra eta turismoko profesionalentzako topagunea) bere katalogo berria: “Bilbo, Jaialdien Hiria. 2025 Bizi ezazu apartekoa den hori”. Argitalpen horrek 2025ean hirian egingo diren ehun plan erakargarri baino gehiago biltzen ditu.

Bilboko Udaleko Ekonomiaren Garapeneko, Merkataritzako, Turismoko eta Enpleguko Zinegotzia, Kontxi Claver, bere lantaldearekin batera izango da lehen aldiz azoka horretan, eta ezagutzera emango ditu musikaren, artearen, zinemaren, literaturaren, dantzaren, kulturaren eta kirolaren alorreko ehun proposamenak, honako helburu hauek lortzeko asmoz: Bilbok kulturaren arloan duen lidergoa sendotzea; kultura- eta sormen-turismoari lotutako turismo-eskaintza sakontzea eta dibertsifikatzea Europako eta distantzia luzeko merkatuetan, eta sektoreko industriari eta hiriaren garapenari laguntzea.

Bilbo helmuga paregabea da, non jaialdiak eta ekitaldiak hiriaren kultura- eta sormen-eskaintzaren arima diren: Bilbao BBK Live uztailean, BIME urrian, Bilbao Blues Fest ekainean, BBK Bilbao Music Legends Fest ekainean, Jazzon Fest urtearen azken hiruhilekoan, Musika-Música martxoan… Urte osoan zehar hirian egiten diren musikaren arloko mugarrietako batzuk baino ez dira. Eskaintza hori osatzen duten ekitaldi ugari ere badaude: ZINEBI, FANT, JA! Festival, BBK Mendifilm Bilbao Bizkaia, Thinking Football Film Festival, ZINEGOAK, Seriesland, BAD, Dantzaldia, Museo Guggenheim Bilbaoko eta Arte Ederren Museoko erakusketak, edo hiriaren nortasuna islatzen duten ospakizun handiak, hala nola abuztuan Aste Nagusia, Aste Santuan Bilbao Basque Fest, Gabonetan Bilbao Gabonak eta Santo Tomas Azoka.

“Bilbo, Jaialdien Hiria. 2025 Bizi ezazu apartekoa den hori” katalogoak hiri bizigarri eta erakargarri gisa erakusten du Bilbo; etengabe eraldatzen ari den hiria islatzen du eta kirol-ekitaldiak egiteko esparru ezin hobea eskaintzen duena, hala nola UEFA Europa Leagueko 2025eko Finala, 2025eko Vuelta, Bilbao Jai Alai Iron Cup, BBX3 Bilbao Basket, TotalEnergies Bilbao Night Running Fest…

BILBAO TURISMO, IATI SARIETAKO FINALISTA

IATI sariek —bidaien komunikazio digitalaren bikaintasuna aintzatesten dutenek— jakitera eman dute Bilbao Turismo finalista gisa hautatu dutela Enpresa edo Erakunde Turistikoen Eduki Sorkuntza Onenaren kategorian. “Gure ondare turistikoaren onena erakusteko egiten duten lan onak inguruko altxorrak aurkitzen laguntzen digu. Eskerrik asko mirarien eta horiek esploratu nahi dituztenen arteko zubia izateagatik”, azpimarratu dute sarien antolatzaileek, sektore turistikoko eta bidaia-edukiak sortzen dituzten enpresa eta pertsonentzako erreferenteak direnak. Ostiralean, urtarrilaren 24an, ospatuko da sari ospetsu horien seigarren edizioaren ekitaldia, eta bertan emango dira ezagutzera kategoria bakoitzeko irabazleak.

OSO ZIFRA ONAK

FITURen, Udalak datu eguneratuak ere aurkeztuko ditu, zeinek berresten baitute hiriak ahalmen handia duela bisitariak erakartzeko, Eustatek argitaratutako azken zifren arabera, zehazki, 2024ko urtarrila-azaroa aldiari erreferentzia egiten diotenak. Jarduera turistikoari dagokionez, hauexek dira Bilbok izan dituen zifrak: 1.151.075 sarrera eta 2.289.706 ostatu-gau; beraz, 2023ko aldi berean erregistratutako datuak gainditu dira. Bidaiarien sarrerak % 0,1 hazi dira eta ostatu-gauek % 0,5eko igoera izan dute. Zifra horiek turismo urbanoaren erreferentziazko hiriburu gisa kokatzen dute Bilbo, non apartamentu turistikoetan ostatu hartutako bidaiarien kopuruak % 24ko igoera izan baitu 2023arekin alderatuta.

Era berean, Bilbo bisitatzen duten pertsonen proportzioa orekatua da estatuko bisitarien (% 48) eta atzerriko turisten (% 52) artean. Azken horiei dagokienez, nabarmentzekoak dira Frantziatik, Alemaniatik, Ameriketako Estatu Batuetatik, Erresuma Batutik eta Italiatik etorritakoak. Turisten batez besteko egonaldia bi gau ingurukoa da Bilbon, eta hiriak ia 17.000 plaza eskaintzen ditu egunero hoteletan, apartamentu turistikoetan, etxebizitzetan eta logela turistikoetan; horietako gehienak (% 68) hotel-establezimenduetan eta apartamentu turistikoetan biltzen dira. Gainera, hiriak Bizkaiko bisitarien % 68 baino gehiago hartzen du, baita EAEko hoteletan eta apartamentuetan ostatu hartzen dutenen herena ere.

Hiribilduko etxebizitza turistikoak hirian erroldatutako etxebizitza guztien % 0,77 baino ez dira; Donostiaren kasuan, adibidez, zifra hori % 1,56ra igotzen da. Garrantzitsua da zehaztea Bilbon ia 5.000 plaza eskaintzen dituzten 1.200 etxebizitza turistiko baino gehiagoren eskaintza ezagutzen den arren, gaur egun ez dagoela etxebizitza horien benetako okupazioaren erregistrorik.

Ostatuaren presio turistiko potentzialaren arabera, Bilbo 24. postuan dago probintziako hiriburuen artean, mila biztanleko 41 plaza eskaintzen baititu. Granada da zerrenda horren buru estatu mailan, 115 plaza baititu mila biztanleko, eta Donostiak 75 plaza baino gehiago ditu mila biztanleko.

Horri guztiari Bilboko aireportuaren datu historikoak ere gehitu behar zaizkio, 2024an 6.777.267 bidaiari hartu baititu, hortaz, % 7ko hazkundea izan du 2023arekin alderatuta (440.826 bidaiari gehiago).

SARE SOZIALAK:

  • Bilboko Udalak, aurten, urtarrilaren 22tik 26ra Madrilen egingo den Fitur azokan aurkeztuko du hiriak turismo urbanoaren hiriburu gisa duen potentzial eta erakargarritasun guztia; 2024ko datuen lehen balantzea positiboa da, orain arte ikusi gabeko aukerekin, izan ere, aireko ibilbide berriak izango ditu, besteak beste, New York eta Stockholm hiriekin.

  • Bilbok Bizkaiko bisitarien ia %70 hartzen eta ostatatzen du, Euskadi bisitatzen dutenen herena, hain zuzen. Gainera, hiria 24. postuan dago probintziako hiriburuen artean, eta mila biztanleko 41 plaza eskaintzen ditu, ostatuaren presio turistiko potentzialaren arabera.

  • Kontxi Claver Bilboko Udaleko Ekonomiaren Garapeneko, Merkataritzako, Turismoko eta Enpleguko Zinegotzia, bere lantaldearekin batera, azoka horretan izango da, hiria turismo kultural eta sortzailearen lider bihurtzen duten datuekin, “tokiko ekonomia aberasten dutenak”.

Aurten Bilbok “hiriaren erakargarritasun, indargune eta trakzio-aukera zabala” aurkeztuko du Fiturren, Iberoamerikako merkatu hartzaile eta igorleentzako azoka liderra eta turismoko profesionalentzako topagunea.

Bilboko Udaleko Ekonomiaren Garapeneko, Merkataritzako, Turismoko eta Enpleguko Zinegotzia, Kontxi Claver, bere lantaldearekin batera izango da datorren astean lehen aldiz hitzordu garrantzitsu horretan, berriki sail horretako arduradun izendatua izan ostean. Bere helburua izango da hiriak turismo urbano gisa duen potentziala aurkeztea, Bilboren ardatz nagusien pean, hala nola Kultura Hiria, Jaialdiak eta Ekitaldiak, bai eta hiriaren erakargarritasunak aurkeztea ere, xarma eta historia handiko abangoardiako hiri gisa, kalitatezko turismo jasangarria helburu duena.

Hori guztia, une honetan non Bilboko jarduera turistikoak eta bidaiarien mugimenduak datu “oso positiboak” erregistratu dituen 2024. urtean (abenduko itxierako informazioa falta da), berretsiz, horrela, hiriak baduela bisitariak erakartzeko gaitasuna. Horren erakusgarri da 2024ko Bilboko jarduera turistikoa —azarora arteko datuak kontuan hartuta, eta hotel establezimenduen eskaintza bakarrik kontabilizatuta, hau da, hotelak eta apartamentuak— 2023ko aldi berean erregistratutakoa baino handiagoa dela, 1.151.075 sarrera eta 2.289.706 ostatu-gau erregistratu baitira.

Zinegotziak aurreratu duenez, “inoiz ikusi gabeko bisitari-kopuruekin itxiko dugu ekitaldia” eta horiei gehitu beharko litzaizkieke beste ostatu-eredu batzuetan erregistratutakoak eta hirian lo egiten ez duten baina turismoari lotutako jarduerak (gastronomia, kultura, biltzarrak, kirol-ekitaldiak…) dinamizatzen laguntzen duten pertsonak. Datu horiei esker, Bilbo turismo kultural eta sortzailearen liderra da, “tokiko ekonomiaren zati garrantzitsua”.

Zifren balantzea egin eta hiriaren potentzialtasuna ezagutzera emateaz gain, zinegotziak 2025eko Nazioarteko Turismo Azokan aurkeztu nahi du Bilbo “munduari irekitako ate” gisa hartzeko aukera; izan ere, aireportuak emaitza historikoak izan ditu: 6,77 milioi bidaiari baino gehiago izan ditu, eta, orain arte inoiz ikusi gabeko aireko ibilbide berriak izango ditu, hala nola Bilbo-New York linearen ozeanoz haraindiko apustua eta Europako hirietarako zuzeneko beste hegaldi batzuk.

BILBO, JAIALDIEN HIRIA

Bestalde, Udalak katalogo bat aurkeztuko du FITURen: “Bilbao City of Festivals 2025. Bizi ezazu apartekoa den hori”. Ehun plan baino gehiago biltzen ditu, oso erakargarriak izango direnak eta honako helburu hauek dituztenak: Bilbok kulturaren arloan duen lidergoa sendotzea; kultura- eta sormen-turismoari lotutako turismo-eskaintza sakontzea eta dibertsifikatzea, Europako eta distantzia luzeko merkatuei zuzendutakoa, eta sektoreko industriari eta hiriaren garapenari laguntzea.

Ildo horretatik, Bilbo helmuga paregabea dugu, non jaialdiak eta ekitaldiak hiriaren kultura- eta sormen-eskaintzaren arima diren eta proposamen erakargarriak egiten diren musikaren, artearen, zinemaren, literaturaren, dantzaren, kulturaren eta kirolaren arloan.

Bilbao BBK Live uztailean, BIME urrian, Bilbao Blues Fest ekainean, BBK Bilbao Music Legends Fest ekainean, Jazzon Fest urtearen azken hiruhilekoan, Musika-Música martxoan… Urte osoan zehar hirian egiten diren musikaren arloko mugarrietako batzuk baino ez dira. Eskaintza hori osatzen duten ekitaldi ugari ere badaude: ZINEBI, FANT, JA! Festival, BBK Mendifilm Bilbao Bizkaia, Thinking Football Film Festival, ZINEGOAK, Seriesland, BAD, Dantzaldia, Museo Guggenheim Bilbaoko eta Arte Ederren Museoko erakusketak, edo hiriaren nortasuna islatzen duten ospakizun handiak, hala nola abuztuan Aste Nagusia, Aste Santuan Bilbao Basque Fest, Gabonetan Bilbao Gabonak eta Santo Tomas Azoka.

Bilbo hiri bizi eta erakargarri gisa erakusten da argitalpenean, etengabe eraldatzen ari dena eta kirol ekitaldiak egiteko esparru ezin hobea eskaintzen duena, hala nola UEFA Europa League 2025eko Finala, San Mamesek maiatzaren 21ean hartuko duena eta Euskadin lehen aldiz jokatuko dena, iaz UEFA Women’s Champions Leagueko Finalak izandako arrakastaren ondoren; La Vuelta 2025, datorren irailaren 3an Bilbora itzuliko dena, hirian irteera eta helmuga izango duen etapa batekin, eta kirolaren arloko beste ekitaldi batzuk, besteak beste: Bilbao Jai Alai Iron Cup, BBX3 Bilbao Basket, TotalEnergies Bilbao Night Running Fest…

ZIFRA HISTORIKOAK

Datuek berresten dute hiriak ahalmen handia duela bisitariak erakartzeko, Eustatek argitaratutako azken zifren arabera, 2024ko urtarrila-azaroa aldiari erreferentzia egiten diotenak. Jarduera turistikoari dagokionez, hauexek dira Bilbok izan dituen zifrak: 1.151.075 sarrera eta 2.289.706 ostatu-gau; beraz, 2023ko aldi berean erregistratutako datuak gainditu dira. Bidaiarien sarrerak %0,1 hazi dira eta ostatu-gauek %0,5eko igoera izan dute. Zifra horiek turismo urbanoaren erreferentziazko hiriburu gisa kokatzen dute Bilbo, non apartamentu turistikoetan ostatu hartutako bidaiarien kopuruak % 24ko igoera izan baitu 2023arekin alderatuta.

Era berean, Bilbo bisitatzen duten pertsonen proportzioa orekatua da estatuko bisitarien (%48) eta atzerriko turisten (%52) artean. Azken horiei dagokienez, nabarmentzekoak dira Frantziatik, Alemaniatik, Ameriketako Estatu Batuetatik, Erresuma Batutik eta Italiatik etorritakoak. Turisten batez besteko egonaldia bi gau ingurukoa da Bilbon, eta hiriak ia 17.000 plaza eskaintzen ditu egunero hoteletan, apartamentu turistikoetan, etxebizitzetan eta logela turistikoetan; horietatik gehienak (%68) hotel-establezimenduetan eta apartamentu turistikoetan biltzen dira. Gainera, hiriak Bizkaiko bisitarien %68 baino gehiago hartzen du, baita EAEko hotel eta apartamentuetan ostatu hartzen dutenen herena ere.

Hiribilduko etxebizitza turistikoak hirian erroldatutako etxebizitza guztien %0,77 baino ez dira; Donostiaren kasuan, adibidez, zifra hori %1,56ra igotzen da. Garrantzitsua da zehaztea Bilbon ia 5.000 plaza eskaintzen dituzten 1.200 etxebizitza turistiko baino gehiagoren eskaintza ezagutzen den arren, gaur egun ez dagoela etxebizitza horien benetako okupazioaren erregistrorik.

Ostatuaren presio turistiko potentzialaren arabera, Bilbo 24. postuan dago probintziako hiriburuen artean, mila biztanleko 41 plaza eskaintzen baititu. Granada da zerrenda horren buru estatu mailan, 115 plaza baititu mila biztanleko, eta Donostiak 75 plaza baino gehiago ditu mila biztanleko.

MUNDUARI ATEAK IREKITA

Horri guztiari Bilboko aireportuaren datu historikoak ere gehitu behar zaizkio, 2024an 6.777.267 bidaiari hartu baititu, hortaz, % 7ko hazkundea izan du 2023arekin alderatuta (440.826 bidaiari gehiago). Era berean, nazioarteko zuzeneko aireko ibilbide berriak kontuan hartu behar dira, hala nola Bilbo-New York ozeanoz haraindiko ibilbidea eta Kopenhage, Stockholm, Berlin, Basilea, Palermo edo Corkerako zuzeneko hegaldiak, Bilbori ateak irekiko dizkiotenak, turismo urbanoaren erreferente gisa.

Ildo horretatik, Ameriketako Estatu Batuak, Kolonbia, Mexiko, Japonia, Hego Korea edo Singapur dira Bilbon turismo jasangarria garatzeko lehentasuna duten nazioarteko merkatuetako batzuk. Gastu-profil ona duten nazioarteko kolektiboak dira, erosketa-ahalmen handia dutenak, batez besteko egonaldi handikoak eta, gainera, urte osoan zehar bidaiatzen dutenak, hirian turismoa urtaroen arabera desestazionalizatuz, turismo orekatua eta kalitatezkoa lortzeko.

SARE SOZIALAK:

  • Bilbo estatuko lehen hiria da beste behin Global Destination Sustainability (GDS) nazioarteko sailkapenean; zerrenda horrek gizarte-, ekonomia- eta ingurumen-jasangarritasunerako baterako estrategiak sortzeko konpromisorik handiena duten 100 hiriak sailkatzen ditu.

  • Iaz 24. postua lortu ondoren, hiriak sekulako jauzia eman du eta 14. postuan sailkatu da; hala, Paris, Berlin eta Dublin hiriburuak aurreratu ditu, besteak beste, eta Europa erdialdeko eta hegoaldeko hirugarren hiria da Bordele eta Zurichen atzetik.

  • Kontxi Claver, Bilboko Udaleko Garapen Ekonomiko, Merkataritza, Enplegu eta Turismo Zinegotzia: “Albiste bikaina da gure hiriarentzat bilerak, hitzaldiak eta kongresuak egiteko helmuga iraunkor gisa“.

Bilbok hamalaugarren postua lortu du 2024ko Global Destination Sustainability (GDS) nazioarteko sailkapenean; horiek horrela, azken urtean hamar postu egin du gora, 2023ko urrian 24. postuan geratu ostean. Aste honetan Brujasen egin duten 2024ko GDS Foroan ezagutzera emandako emaitza horri esker, Bilbo Estatuko lehenengo hiri gisa sailkatu da beste behin sailkapen honetan, non gizarte-, ekonomia- eta ingurumen-jasangarritasunerako baterako estrategiak sortzeko konpromisoa hartu duten mundu osoko ehun hirik baino gehiagok parte hartzen duten.

“Aparteko lorpen honen bidez, Bilbok Paris, Berlin eta Dublin hiriburuak aurreratu ditu besteak beste, baita Bartzelona hiria ere”, baloratu du Bilboko Udaleko Garapen Ekonomiko, Merkataritza, Enplegu eta Turismo Zinegotzi Kontxi Claverrek. Sailkapena eskualdeka banatuz gero, Bilbok Europa erdialdeko eta hegoaldeko hirugarren postua eskuratu du, eta Bordele eta Zurich baino ez ditu aurretik.

Sailkapeneko puntuazioak emateko kontuan hartu da hiriek zenbait alderditan egindako ahaleginak, hala nola mugikortasun jasangarrian, emisioen murrizketan, uraren kudeaketan edo gizarte-ongizatean eta inklusioan egindakoak, bai eta turismo-sektoreko ekimen espezifikoak ere, esaterako, hotel-establezimenduei eta jatetxeei zuzendutako hondakinak gaika biltzeko programa berria.

Helsinki, Göteborg, Kopenhage, Bergen, Aarhus, Bordele, Singapur, Oslo, Belfast, Sydney, Aalborg, Glasgow eta Zurichek lortu dituzte lehen hamahiru postuak 2024ko sailkapenean, zeinak aipatutako alderdiei lotutako 75 itemen bidez hiriak ebaluatu dituen. Aurtengo emaitzak jauzi handia dakarkio Bilbori 2021ean lortutako 42. postuarekiko, urte horretan Global Destination Sustainabilityrekin bat egin baitzuen.

Indize horretan parte hartzeak, Bilboko Udalaren bidez eta Bilbao Convention Bureauren (BiCB) eskutik, helburu du garapen jasangarria hobetzeko dinamika bat ezartzea eta tokiko eragileek jasangarritasunaren arloan egiten duten lana aintzatestea.

GDS ETA GJH

Global Destination Sustainability indizeak, hain zuzen ere bilerak, pizgarri-bidaiak, hitzaldiak eta erakustaldiak (MICE) egiteko helmuga jasangarrien nazioarteko sailkapena egiten duenak, funtsezkotzat jotzen du 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuekin (GJH) bat egitea, 71 itemen bidez.

Bilbao Convention Bureau Garapen Jasangarriaren Helburuen (GJH) alde ari da lanean 2021etik, Bilbao Arima Berdea lan-batzordea abian jarri zenetik. Batzorde hori gizarte-eragileek, enpresek, unibertsitateek eta erakundeek osatzen dute, eta Bilboko ingurumen-, ekonomia- eta gizarte-jasangarritasunaren alde batera lan egitea dute xede. Era berean, BiCBk ziurtapen-programa bat du abian elkartekideentzat, Biosphere-ren bidez. Turismoaren sektoreko nazioarteko erreferentea da, eta GJHen aldeko ekintzekin enpresa, erakunde edo helmugek duten konpromisoa ikuskatzen du. Entitateak berak maiatzean lortu zuen ziurtagiria, eta Bilboko MICE sektorearen eragin positiboa optimizatuko duen legatu-proiektu bat garatzen ari da.

GDS indizea, Nazioarteko Kongresu eta Konbentzioen Elkarteak (ICCA), IMEX Groupek, European Cities Marketingek (ECM) eta MCI Groupek elkarlanean prestatutakoa, helmuga jasangarrien mugimenduan biltzen da, zeinak sektoreko profesionalak elkarrekin lotzen dituen gizartearekiko, ekonomiarekiko eta ingurumenarekiko leku jasangarriagoak izan daitezen lortzeko estrategiak sortzeko.

SARE SOZIALAK: