• Pandemiak gogor jotako turismoaren sektoreari laguntzeko asmoz, Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak erabaki dute bonuak erosteko EPEA datorren urteko MARTXOAREN 31RA LUZATZEA. Horrela, kanpoko turismoak eta lurraldeko, hiriko eta inguruko herritarrek hurbileko helmugak ezagutu eta gozatu ahal izatea lortu nahi da, deskontu handien bidez.

  • Bonuek 50€, 80€ eta 200 euroko balioa izango dute eta www.bonoturismobilbaobizkaia.eus webgunean eskuratu ahalko dira.

BILBAO BIZKAIA turismo bonuak 2022ko martxoaren 31era arte erosi eta erabili ahalko dira, Udalak eta Aldundiak adostutako neurri horren bidez sektorea babesten eta indartzen jarraitzea da asmoa, izan ere, pandemiaren olatuek gogor jo dute sektorea.

Bonuak www.bonoturismobilbaobizkaia.eus webgunean eros daitezke, honako prezio hauetan: 80€ ostalaritzarako, 50€ jarduera turistikoetarako eta 200€ Bilbo Bizkaian kontsumitzeko produktu turistikoak eskaintzen dituzten agentzietan erabiltzeko.

Gogorarazi beharra dago bonuaren zenbatekoaren erdia bi administrazio publikoek ordainduko dute (Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak) eta beste erdia erosleak. Gainera, Bilbo Bizkaia Turismo Bonuak bateragarriak eta metagarriak dira mota honetako beste edozein ekimenekin.

GURE INGURUA EZAGUTU ETA GOZATZEA

Bonuen kanpaina hau izenduna izango da, beraz, erabiltzaileak bonuak eskuratzen dituenean adierazi beharko du bonuak zer establezimendutan/enpresatan erabili nahi dituen. Bi administrazioek, guztira, 2 milioi euro inbertitu dituzte, erakundeek erdi bana ordaindutakoak, eta 48.000 bonu jarri dira salgai.

Epea luzatzeko erabaki honek sektorea indartzeko beharrari erantzuten dio, bai eta sektorea kanpoko turisten nahiz Bilboko, Bizkaiko eta inguruko herritarren artean erabiltzera bultzatzeko beharrari ere, hartara, gertu egon arren ezagutzen ez ditugun baina deskontu handiak dituzten hotel, ostatu, leku eta jarduerez gozatzeko aukera izan dezaten.

NAN/AIZ bakoitzeko (adinez nagusiak eta egoiliarrak eta/edo bisitariak) 800 euro eskuratu ahalko dira bonutan, eta tiket edo faktura bakoitzeko hiru bonu erabili ahalko dira gehienez ere. Bonuak erabiltzerako orduan, tiketaren edo fakturaren zenbatekoa bonuen zenbatekoa bezainbeste edo gehiago izan beharko da, ez baita eskudirurik itzuliko.
Bonu bat eskuratu dutenek bonuaren QR kodea aurkeztu beharko dute edo, bestela, erosketa egingo duen establezimenduan inprimatutako bonuak aurkeztu.

Kontsultak eta zalantzak:

Erosleentzat: 946 123 355 telefono-zenbakiaren bidez edo info@bonoturismobilbaobizkaia.eus. helbide elektronikoaren bidez.

ENPRESA ETA ESTABLEZIMENDU TURISTIKOAK

  • 1. motako bonua: Hoteletan, hotel-apartamentuetan, moteletan, pentsioetan, aterpetxeetan, kanpinetan, karabanetarako aparkalekuetan, nekazaritza-turismoko establezimenduetan eta landetxeetan ostatu hartzeko. 80 euroko bonuak.
  • 2. motako bonua: Turismo-gidariak, naturan kirol-jarduerak antolatzen dituzten enpresak —adibidez, turismo aktiboa—, turismo-ibilbideak egiten dituzten garraio-enpresak, bizikleten alokairua, aisialdiko eta kiroletako gauzak alokatzea, bidaiarien kabotaia eta barruko bide nabigagarrietatiko garraioa, autoak alokatzea, lorategi botanikoak eta zoologikoak, museo pribatuak, aisialdirako parkeak edo jolas parkeak eta uretako parkeak, irristatzeko pistak, enoturismo-esperientziak egiten dituzten upategiak eta interpretazio-zentroak. 50 euroko bonuak.
  • 3. motako bonua: Bidaia-agentziak eta Bilbo Bizkaian kontsumorako produktu turistikoak merkaturatzen dituzten bitartekaritzako beste enpresa batzuk. 200 euroko bonuak.

Martxoaren 31ra arte enpresek www.bonoturismobilbaobizkaia.eus. webgunean atxikitzen jarrai dezakete.

  • Bilboko Udala eta Bizkaiko Foru Aldundia INTUR azokara joango dira stand propio batekin. Stand horretan, jendeak abenduko zubirako eta Gabonetako egunetarako turismoaren arloan diren alternatiba erakargarri nagusiak ezagutu ahal izango ditu.

  • Halaber, Bilbao Bizkaia erakustokira hurbiltzen direnek Udalak eta Foru Aldundiak elkarlanean abian jarri dituzten turismo-bonuak erosi ahal izango dituzte, baita txakolin dastaketetan parte hartu ere.

Bilbao Bizkaiak turismo eta negozio eskaintza aurkeztuko du gaurtik igandera bitartean Valladoliden, INTUR Barne Turismoaren Nazioarteko Azokan. Stand propioa izango dute, eta bertan hiriko eta lurraldeko kultura, gastronomia eta aisialdiko eskaintza zabalari buruzko informazio guztia jaso ahal izango dute standera hurbiltzen diren pertsona guztiek.

Ekimen honen helburua Gaztela eta Leongo Erkidegotik bisitari gehiago erakartzea da, bereziki abenduko zubian eta Eguberrietan. Hain zuzen ere, Gaztela eta Leongo Erkidegoa Bilbo eta Bizkaira turista gehien bidaltzen duen toki klasikoetako bat da.

Bilbao Bizkaiak 20 urte baino gehiago daramatza barnealdeko turismoaren azoka horretan parte hartzen, eta datozen egunetarako turismoaren arloan diren alternatiba erakargarri nagusiak ditu ardatz, sektorea lehentasunezko helburu gisa hartuta. Izan ere, Gaztela eta Leongo bisitariek gastronomiari, merkataritzari, museoei eta kulturari lotutako proposamenak eskatu ohi dituzte.

Aurtengo edizioan, turismo-bonuen eskaintza izango da azokan: Bilbao Bizkaia Turismo Bonuak, Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak irailean elkarrekin abian jarritakoak. Horrela, INTURren standean, bisitariek berehala erosi ahal izango dituzte hirira eta Lurraldera egingo dituzten bisitetarako turismo-bonuak. Era berean, hainbat txakolin dastaketa egingo dira azokan, egun indarrean dauden segurtasun neurri guztiak betez.

Gaur, Bilbao Bizkaiak INTURek profesionalen arteko topagune gisa eskaintzen dituen aukerak baliatuko ditu, eta turismo-jarduerarekin zerikusia duten nazioarteko eragileen eta enpresen arteko harremanak eragingo ditu. Antolakundeak uste du 13.500 kontaktu komertzial baino gehiago izango direla. Azken edizioan 126 eroslek eta 323 saltzailek hartu zuten parte INTUR azokan.

INTUR, BARNE TURISMOAREN ERREFERENTZIAZKO EKITALDIA

1.300 erakusketari eta 46.000 bisitari baino gehiagorekinINTUR erakusketa-gunea Gaztela eta Leongo Erkidegoan egiten den turismo-azoka nagusia da. 2021. urterako, INTURrek erakusketari eta bisitari profesionalen eskaeretara egokitu du bere eskaintza, eta egitura berri batekin aurkezten da. Egitura hori estatu mailan egiten diren turismo-segmentu honetako erreferentziazko ekitaldia izaten jarraitzeko taxutu da. Profesionalentzat eta azken kontsumitzaileentzat xedaturik dauden edukiak ez dira egun berean aurkeztuko, eta, horri esker, erakusketariek eta bisitariek ahalik eta errentagarritasunik handiena aterako diote azokari.

  • Bilboko Udaleko Garapen Ekonomiko, Merkataritza eta Enplegu Saileko zinegotziak, Xabier Ochandianok, Biotip proiektua aurkeztuko du, tresna teknologikoen aldeko eta Bilbo jomuga turistiko inteligentea bihurtzeko Udalaren apustua.

Bilboko Udaleko Garapen Ekonomiko, Merkataritza eta Enplegu Saileko zinegotziak, Xabier OchandianokTIS – Tourism Innovation Summit 2021 kongresuan parte hartuko du. Azaroaren 10etik 12ra arte Sevillan egongo den Berrikuntzaren, Turismoaren eta Teknologiaren goi-bilera da. Foro honen bigarren edizioa da, eta jarduera turistikoa berrabiarazteko eta berritzaileagoak, eraginkorragoak eta jasangarriagoak diren negozio eredu berriak eratzeko helburuarekin sortu zen.

Ostiraleko saioa (azaroaren 12koa) “Europako hirietako turismoaren berrikuntza eta gobernantza” deitzen da. Bertan, sektore turistikoaren egungo egoera eta teknologiak sektoreari eskaintzen dizkion aukerak aztertuko dira.

Horrela, Bilbok, tresna teknologikoen eta hiribildua helmuga turistiko adimendun eta jasangarri bilakatzearen aldeko apustuan, bertaratuei ezagutaraziko die Biotip proiektua eta baita proiektu hori hainbat eragile ekonomikotan integratzeko modua ere, hala nola merkataritzan, kulturan eta ostalaritzan. Gainera, aukera ezin hobea izango da Bilboren irudia indartzeko, besteak beste, kultura eskaintza zabala, gastronomia paregabea edo kalitatezko hotel eskaintza duen bikaintasuneko helmuga gisa.

Europako hirien berrikuntzan oinarritutako kudeaketa turistiko eraginkorrari buruzko saio horretan, Bilbok gidatuko du eztabaida, non Almudena Maíllo del Vallek (Madrilgo Udaleko Turismo zinegotziak) eta Xavier Marcék (Bartzelonako Udaleko Turismo eta Industria Sortzaileen zinegotziak) parte hartuko duten eta hirietako egungo kudeaketa turistikoari buruzko haien ikuspuntu estrategikoa partekatuko duten.

TIS2021: 3 KONGRESU EGUN, 5.000 BISITARI BAINO GEHIAGO ETA TURISMOKO 400 LIDER

Tourism Innovation Summit kongresuko hiru eguneko agendak turismo industriako egungo erronkak aztertuko ditu, eta aurtengo leloa “Restart, the news ways of travel” izango da. Bezeroa estrategien erdigunean kokatuko da, eta teknologia izango da sektore hori berritzeko tresna. Erronka horiei era bateratuan eta globalean aurre egiteko, TIS2021 kongresuak mundu osoko 5.000 bisitari bildu nahi ditu. Gainera, bertan izango dira turismo sektoreko 400 lider baino gehiago, nazioarteko ordezkariak eta industriaren erreferenteak diren administrazio publikoak, elkarteak eta erakundeak.

  • ‘Bilbao Bizkaia Lovers’ lelopean, Asier Etxeandia aktore eta abeslari bilbotarra eta Melanie Olivares aktorea aurkeztuko dira kanpainaren enbaxadore gisa. 6 kapituluko minisail batean, Etxeandiak bere jaioterriko txokoak erakutsiko dizkio lagunari, eta biek ala biek edozein turistak gure lurraldera egindako bidaia batean bizi ditzakeen esperientziak partekatuko dituzte.

  • Kanpaina digitalak beste ildo batzuk ere hartzen ditu barne, hala nola uda honetan egindako casting-ean hautatutako sei pertsonak protagonizatutakoa (horietako bakoitzak kanpainaren gaietako bat irudikatzen du: urban, art, food, nature, sea eta basque); hiriko eta lurraldeko txoko ez oso ezagunak ezagutzeko ildoa; sei zozketa tematiko eta bi zozketa berezi (autokarabanako bidaia bat eta luxuzko esperientzia gastronomikoa jatetxeetan, Estrella Michelinekin); eta CRM-a, turistak erakartzeko publizitatea erabiltzen duena.

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak beste urrats bat eman dute turistak erakartzeko sustapen-estrategia digitala indartzeko, bi erakundeen sare sozialetan kanpaina berri bat abian jarrita (facebook eta Instagram, @visitbiscay eta @bilbaoturismo, hurrenez hurren).

‘Bilbao Bizkaia Lovers‘ lelopean, mundu digitalak duen hedapen-potentzial guztia aprobetxatzea du helburu, eta sare horien komunitatea bikoiztea eta pertsona horiekiko interakzioa areagotzea, kanpaina honetarako bereziki diseinatu diren edukiekin, 2022ko Aste Santuari eta udari begira lurraldera erakartzeko.

Kanpaina honek iaz, pandemiarekin batera, abian jarri zenaren ildoa jarraitzen du, eta Estatuko publikoari zuzenduta dago, goranzko bidean dagoen merkatu bati, turismoaren ohitura-aldaketen ondorioz. Baina, bere aurrekoa ez bezala, zeina @visitbiscay sareetan soilik garatu baitzen, bi erakundeen sareetan jarri zen martxan, ahaleginen batuketak itzulkin handiagoa sor zezan Bilbao Bizkairako.

Ahaleginen batuketa horrek, nolanahi ere, ad hoc estrategia bat aurreikusten du hiriarentzat eta gainerako lurraldearentzat, berariazko targetetara egokituz eta hiriaren eta lurraldearen berezko balioak modu bereizi baina bateratu eta koordinatuan ustiatuz.

Horrek aukera ematen du motibazio eta gustu desberdinak dituzten baina leku berean bat egiten duten publikoentzako sustapen egokia egiteko. Zentzu horretan, kanpaina Bilbo Bizkaia helmuga erakargarri egiten duten sei atributu edo gaitan oinarritzen da, hiriari lotutako hiru atribututan eta lurraldeari lotutako beste hiruretan: Turismo gastronomikoa (‘food lovers’), hiri-turismoa (‘urban lovers’) eta arteari lotutako turismoa (‘Art lovers’) lehenengo kasuan, eta kostaldeko turismoa (‘sea lovers ‘s), naturakoa (‘nature lovers’) eta gure berezigarriei lotutakoa (‘basque lovers’), bigarrenean.

Atributu horietako bakoitzarekin lotutako edukiak kontu handiz hautatu dira, emozioari zuzenean dei egiten diote –hortik dator ‘Bilbao Bizkaia Lovers‘ goiburua–, eta sare sozialetan eskatzen diren formatuak eta edukiak kontuan hartuta diseinatu dira, publizitatea horretara egokituz eta segmentazio on batekin, Estatuko publikoaren interesei eta soziodemografiari erreparatuta, eraginkorragoa izan dadin lortzeko. Publizitate-estrategia hori osatzeko, erakunde arteko lantalde tekniko handi batek kanpainaren garapenaren etengabeko jarraipena egiten du, eta talde hori arduratzen da ekintzen eraginkortasuna neurtzeaz, kanpainaren garapen egokirako beharrezkotzat jotzen diren hobekuntzak aplikatzeko.

Horren guztiaren helburua da komunitatea eta engagement edo kanpainaren edukiarekiko erreakzioak areagotzea (gustatzen zait, iruzkinak egitea, partekatzea, jarraitzea), hau da, destinoak entzuleak inplikatzeko eta epe luzerako konpromiso bat sortzeko duen gaitasuna, eta, horren ondorioz, ikus-entzuleak turista gisa hurbiltzea gure lurraldera. Izan ere, ezarritako helburuen arabera, Instagramen 85.000 jarraitzaile berri, Facebooken 35.000 jarraitzaile berri, elkarrekintzan % 30eko hazkundea eta, bestalde, 25.000 erabiltzaile berri izango lituzkeen bisitarien datu-basea lortuko lirateke.

Kanpaina digital berria lau ildo nagusitan egituratuko da:

  • Core, honela banatuta: Core Influencers, Helmugako Core eta Branding-a. Lehenengoak uda honetan egindako castingean hautatutako sei pertsonak protagonizatutako ildoari egiten dio erreferentzia, eta horietako bakoitza kanpainaren gaietako bat da (urban, art, food, nature, sea eta basque). Pertsona horiek (guztiak Bizkaian bizi dira) 18 bideo grabatu dituzte guztira (hiru gai bakoitzeko), eta helmugaren aktibatzaile gisa funtzionatuko dute, hura ondo ezagutzen duten pertsonak diren aldetik, eta horrek errealitate-izaera ematen die eduki horiei, marketin digitaleko beste kanpaina batzuen artifizialtasunetik urrun. Helmugako Core linearen helburua, bestalde, erabiltzaileak lurraldeko eta hiriko 12 leku ezagutzea da, txoko berriak, ez oso ezagunak, baina bai harrigarriak. Topikoekin eta Bizkaiko eta bertako jendearen berezitasunekin lotutako elementuekin jolasten dihardu branding-a deritzon ildoak, umorearen ikuspegitik, aurkezten diren moduagatik nolabaiteko erraztasunez biral bihur daitezkeen edukiak sortzeko.
  • Enbaxadoreen lerroan Asier Etxeandia aktore eta abeslaria eta Melanie Olivares aktorea dira protagonistak. Bizitza errealeko bi lagun hauek 6 kapituluko minisail baten protagonistak dira eta azaroaren 8an @visitbiscay eta @bilbaoturismo sareetan emititzen hasiko dira. Bertan, Asier Etxeandia anfitrioi gisa aritzen da, Melanie Olivaresi Bilbao Bizkaitik egiten duen bidaian gure helmugako txokorik ikusgarrienak erakutsiz, eta biek edozein turistak gure lurraldean bizi ditzakeen esperientzia ezberdinak partekatzen dituzte.
  • Zozketen lineak horien ahalmen handia aprobetxatzen du jarraitzaileen kopurua handitzeko tresna gisa. Horrela, kanpainako gai bakoitzarekin lotutako sei produktu turistiko zozketatu dira (food, urban, art, sea, nature eta basque) eta bi zozketa berezi: autokarabanako bidaia bat eta esperientzia gastronomikoa lurraldeko Michelin Estrella jatetxeetako batean.
  • CRMan, eduki organikoak balira bezala lantzen diren aurreko lerroetako edukietan ez bezala, publizitatea erabiltzen da Bilbao Bizkaia datu-basean erabiltzaile gehiago izateko, balizko turista bihur daitezen.

Kanpaina urriaren 8an jarri da abian, eta abenduaren amaierara arte iraungo du; epe horretan, kanpaina osatzen duten edukiak mailakatuz joango dira. Esate baterako, Influencer eta Jomugako Core lineak hiru hilabetez egongo dira indarrean; enbaxadoreen edukiak azaroan eta abenduan zabalduko dira, eta bi zozketa handiak azaroaren hasieran eta abenduaren amaieran izango dira.

  • Parte hartuko duen lehenengo ekitaldia World Routes 2021 izango da, aire-sektoreko profesionalen munduko bilgunerik handiena, eta helburu bikoitza du: pandemiaren ondorioz operatzeari utzi zioten ibilbideak berreskuratzea eta estrategikotzat jotzen diren helmugekiko konektibitatea handitzea, hala nola Europako iparraldeko eta Ekialdeko herrialdeekiko konexioa.

  • Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak Londresko World Travel MarketTurespañako Roadshow Italia, luxuzko turismoari eskainitako ILTM Cannes nazioarteko azokan eta Stockholmeko Travel News Market azokan parte hartuko dute.

  • Halaber, barne-merkatuan turismoa sustatzeari ekin zaio berriro, Mercat de Mercats eta Intur Valladolid barne turismoaren nazioarteko azokan parte hartuz.

  • Udalak eta Foru Erakundeak sektoreko enpresek lagunduta jotzen dute ekitaldi horietara, touroperadoreekin eta turismo-eragileekin harremanetan jartzeko eta, horrela, haiekin akordio profesionalak ezartzeko aukerak indartzeko.

Bilbao Bizkaiak nazioarteko sustapen-estrategia berrabiarazi du udazken-neguko ekitaldi eta azoka turistiko garrantzitsuenetan, pandemiak behartutako geldialdiaren ondoren aktibatzen hasi den eta promozio-ekitaldi horietan berriro ere presentzialtasunera itzultzen den sektorean une honetan irekitzen diren aukerak ahalik eta gehien aprobetxatzeko.

Ekitaldi horietan parte hartzearen helburua da helmuga berraktibatu eta seguruaren irudia transmititzea, bisitariak hartzeko prestatua, turismo-eskaria berreskuratzeko eta sektoreak pandemiaren aurretik zuen hazkunde-bideari ekin ahal izateko.

Bilbao Bizkaiak parte hartuko duen lehen ekitaldia World Routes-en aurtengo edizioa izango daaireko konektibitatearen arloko nazioarteko ekitaldi profesional garrantzitsuena eta pandemiaren ondoren munduko aire-sektorearen lehen bilera handia. Bihartik hilaren 12ra bitartean Milanen egingo den hitzordu honetan, helburu bikoitza izango du Bilbao Bizkaiko ordezkaritzak: pandemiaren ondorioz operatzeari utzi zioten ibilbide guztiak berreskuratzea (Istanbul, Oslo, Viena…), eta estrategikotzat jotzen diren helmugekiko konexioa areagotzea, zehazki Europako iparraldeko eta ekialdeko herrialdeekiko konexioa; horregatik, Helsinki, Kopenhage edo Varsoviarekiko konexioak lortzeko lan egingo da, adibidez.

Ildo horretan, bilerak egingo dira hegazkin-konpainia nagusietako funtsezko eragileekin, bai Bilbao Bizkaian jarduten dutenekin, bai lurraldearen konektibitatea indartzeko interesa izan dezaketenekin. Bileren agendan hogei bat hitzordu daude, baina kongresuaren amaieran kopuru hori 50 ingurukoa izatea espero da. Vueling, Volotea, Easyjet, Finnair, Scandinavian Airlines (SAS) edo LOT poloniarra dira Bilbao Bizkaiko ordezkaritzako ordezkariak bilduko diren konpainietako batzuk.

Bilbao Bizkaia Eusko Jaurlaritzak babestutako Euskadiren standean egongo da. Euskadiko beste aireportuen sustapenerako sozietateak ere bertan izango dira.

Nazioarteko hurrengo hitzordua World Travel Market izango da, Londresen azaroaren 1etik 3ra bitartean egingo dena eta nazioarteko azokarik garrantzitsuenetako bat izango dena, Britainia Handiko sektoreko operadore eta eragileen proiekzio eta presentzia berezia eta guzti (Bilbao Bizkairako merkatu garrantzitsuenetako bat).

“Berkonektatu. Berreraikitzea. Berritu” lelopean azokak hitzaldien eta networking guneen programa zabala eskaintzen du, eta bertan, ordezkaritza instituzionalarekin batera arituko diren Bilbo eta Bizkaiko enpresa turistikoek negozio-aukera berriak bilatzeko aukera izango dute.

Azaroaren 11n Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak Stockholmeko Travel News Market azokan parte hartuko dute, herrialde nordikoetako merkatuarekiko loturak sendotzeko (batez ere Suediakoarekikoak), turista-iturri estrategikotzat jotzen baitira.

Azaroaren 22tik 25era bitartean, Bilbao Bizkaiak parte hartuko du Tourespañak antolatutako Italiako Roadshow azokan, eta abenduan (6tik 9ra), ITLM Cannes luxuzko turismoari eskainitako nazioarteko azokan. Azoka honek aukera ematen du bidaia-diseinatzaile esklusiboenekin harremanetan jartzeko, bezero berriak sortzeko eta harreman profesional iraunkorrak ezartzeko, aldez aurretik programatutako bileren eta networking-aren bidez.

Nazioarteko sustapena indarberritzearekin batera, Bilbao Bizkaiak barne-merkatura bideratutako sustapen-lanei ere ekin die berriro, estatukoari alegia; izan ere, azken hilabete hauetan oso merkatu garrantzitsua izan da eta bere pisu espezifikoa nabarmen handitu da, eta joera horri epe labur eta ertainean eustea aurreikusten da.

Hala, Bartzelonako Mercat de Mercats azokan parte hartuko du (urriaren 18tik 21era), hurbileko gastronomiari eta gastronomia osasungarriari lotutako ekitaldi batean. Bertan, Enkartur izango da Bilbao Bizkaiaren ordezkaria, Kataluniako publikoari (estatuko merkatu igorle nagusietako bat gure lurraldean) Bilbao Bizkaiko gastronomiaren aberastasuna ezagutarazteko.

Bilbao Bizkaia azaroaren 18tik 21era egongo da Intur Valladoliden, barne turismoaren nazioarteko azokan. Bertan, sektoreko profesionalentzako jardunaldi esklusibo bat egongo da, azokan dauden eragileen arteko topaketak bultzatzeko eta bilerak egiteko, produktu turistikoen azken kontsumitzaileari irekitako hiru jardunaldi eta guzti.

  • Kanpaina honetako ia 48.000 bonuak, bi erakundeek elkarrekin garatzen duten ezaugarri honetako lehena, asteazkenean, irailak 22, izango dira salgai, 16:00etatik aurrera.

  • Udalak eta Foru Aldundiak 2 milioi euro inbertitzen dituzte kanpaina honetan, erdi bana, pandemiak gogor kaltetutako Bilbo eta Bizkaiko sektore turistikoari laguntzeko asmoz.

  • Bilbao Bizkaia Turismo Bonuen bidez, udazken/neguan zentratuko da kanpainaren jarduketa osoa, bereziki zubietan eta Gabonetan negozio-aukerak sortuz, hirian eta lurraldean zuzeneko kontsumoa sustatzeko.

  • Bonuek 50 €, 80 € eta 200 euroko balioa izango dute eta www.bonoturismobilbaobizkaia.eus webgunean eskuratu ahalko dira, abenduaren 31ra arte edo agortzen diren arte. Era berean, enpresek kanpainarekin bat egiteko epea zabalik dago eta webgune horren bidez izena eman dezakete, bonu guztiak saltzen diren arte.

Javier Garcinuñok, Bilbao Ekintzako Zuzendari Nagusia, eta Ainara Basurkok, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Saileko diputatuak, Bilbao Bizkaia Turismo Bonuak aurkeztu dituzte gaur.

Asteazkenetik, irailaren 22tik, aurrera (16:00etan) salgai jarriko diren 48.000 bonu horien bidez, udazken/neguan zentratu nahi da kanpainaren jarduketa, bereziki, zubietan eta Gabonetan, sektore turistikoarentzako negozio-aukerak sortzeko.

Bilboko Udalaren eta foru-erakundearen arteko lankidetza horrek bi milioi euroko inbertsioa izango du, bi erakundeek erdi bana ordaindu dutena. Kanpainaren helburu nagusia da pandemiak gogor jotako sektore turistikoari laguntzea, hirian eta lurraldean zuzeneko kontsumoa sustatuz; izan ere, aurreikuspenen arabera ia lau milioi euroko kapital mobilizatua sortuko baita.

Bonuen salmenta asteazkenean, irailaren 22an, hasiko da, 16:00etatik aurrera, webgune honetan: www.bonoturismobilbaobizkaia.eus. 48.000 bonuen prezioak honela banatuko dira: 80 € ostalaritzarako, 50 € jarduera turistikoetarako eta 200 € Bilbo Bizkaian kontsumitzeko produktu turistikoak eskaintzen dituzten agentzietan erabiltzeko.

Bonuen kanpaina hau izenduna izango da, beraz, erabiltzaileak bonuak eskuratzen dituenean adierazi beharko du bonuak zer establezimendutan/enpresatan erabili nahi dituen. Bonuak erosteko epea 2021eko abenduaren 31n amaituko da edo bonuak agortzen direnean.

NAN/AIZ bakoitzeko (adinez nagusiak eta egoiliarrak eta/edo bisitariak) 800 euro eskuratu ahalko dira bonutan, eta tiket edo faktura bakoitzeko hiru bonu erabili ahalko dira gehienez ere. Bonuak erabiltzerako orduan, tiketaren edo fakturaren zenbatekoa bonuen zenbatekoa bezainbeste edo gehiago izan beharko da, ez baita eskudirurik itzuliko. Bonu bat eskuratu dutenek bonuaren QR kodea aurkeztu beharko dute edo, bestela, erosketa egingo duen establezimenduan inprimatutako bonuak aurkeztu. Bonuak erabiltzeko epea asteazkenean, irailaren 22an, hasiko da, bonuen salmentarekin batera, eta 2022ko martxoaren 31n amaituko da.

Mota honetako aurreko ekimenetan egin den bezala, bonuaren zenbatekoaren erdia bi administrazio publikoek ordainduko dute (Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak) eta beste erdia erosleak. Gainera, Bilbo Bizkaia Turismo Bonuak bateragarriak eta metagarriak dira beste administrazio batzuek abiarazitako kanpainekin.

230 ENPRESA ETA ESTABLEZIMENDU TURISTIKO BAINO GEHIAGO BAT EGIN DUTE KANPAINAREKIN

Gaur arte, guztira hiriko eta lurraldeko 230 establezimendu eta enpresa turistiko baino gehiago egin dute bat kanpainarekin. Erakundeak kanpainarekin bat egiteko epea, www.bonoturismobilbaobizkaia.eus plataformaren bidez, abenduaren 31ra arte edo bonuen salmenta agortu arte egongo da indarrean.

Hiru arlo hauetan jarduten diren enpresek bat egin dezakete, aktibatuko diren hiru bonu motekin bat datozenak:

  • 1. motako bonua: Hoteletan, hotel-apartamentuetan, moteletan, pentsioetan, aterpetxeetan, kanpinetan, karabanetarako aparkalekuetan, nekazaritza-turismoko establezimenduetan eta landetxeetan ostatu hartzeko. 80 euroko bonuak.
  • 2. motako bonua: Turismo-gidariak, naturan kirol-jarduerak antolatzen dituzten enpresak —adibidez, turismo aktiboa—, turismo-ibilbideak egiten dituzten garraio-enpresak, bizikleten alokairua, aisialdiko eta kiroletako gauzak alokatzea, bidaiarien kabotaia eta barruko bide nabigagarrietatiko garraioa, autoak alokatzea, lorategi botanikoak eta zoologikoak, museo pribatuak, aisialdirako parkeak edo jolas parkeak eta uretako parkeak, irristatzeko pistak, enoturismo-esperientziak egiten dituzten upategiak eta interpretazio-zentroak. 50 euroko bonuak.
  • 3. motako bonua: Bidaia-agentziak eta Bilbo Bizkaian kontsumorako produktu turistikoak merkaturatzen dituzten bitartekaritzako beste enpresa batzuk. 200 euroko bonuak.

Establezimenduek ere bonuak erabiltzeko muga batzuk izango dituzte. Ostatuen kasuan, 4.000 eurotik 60.000 eurora artekoa izango da, plaza-kopuruaren eta kokapenaren arabera, eta turismo jarduerako enpresa eta agentzien kasuan muga 10.000 eurokoa izango da.

Sailkapen horren bidez, banaketa espezifikoa eta azpisektoreen araberakoa egin nahi izan da, turismoari lotutako enpresa guztietan eragina izango duela ziurtatzeko. Era berean, Eusko Jaurlaritzarekin egindako aurreko erakunde arteko kanpainarekin bat egin dutenentzat ez da beharrezkoa izango webgunean berriro ere altan ematea. Horretarako, gainerako datuak baino ez dituzte bete beharko, eta Bilbao Bizkaia Turismo Bonuaren baldintzak onartu. IFK bakarra duten baina Bilbo Bizkaian hainbat establezimendu dituzten negozioek establezimendu guzti-guztiak atxiki ahal izango dituzte, banan-banan.

Nabarmendu beharra dago, halaber, kanpainarekin bat egiten duten enpresek bonuaren balioaren erdia jasotzen dutela erakundeengandik erosketa egin eta hurrengo bi asteetan, eta gainerakoa bonua trukatzen denean.

Kontsultak eta zalantzak:

  • Kanpaina gaur astelehena, abuztuaren 23an, hasiko da, ENPRESEN ATXIKIMENDUAREKIN, abenduaren 31ra arte (edo agortu arte), www.bonoturismobilbaobizkaia.eus web plataforman.

  • Bilbao Bizkaia Turismo Bonuak izen generikoarekin, bi erakundeek batera abian jarri duten lehen kanpaina da, eta 2 milioi euroko inbertsioa egin dute pandemiak gogor erasan duen sektore horri laguntze aldera.

  • Guztira 48.000 bonu izango dira, eta irailetik aurrera jarriko dituzte salgai. Kanpaina honek udazken/negu aldera bideratu nahi du bere jarduera guztia, hirian eta lurraldean zuzeneko kontsumoa sustatuz.

Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak berriz ere indarrak batu dituzte turismoaren alorrean, beren Bonuen baterako lehen kanpaina abian jartze aldera, 2 milioi euroko aurrekontuarekin. Diru hori bi erakundeek erdibana ematen dute.

Bilbao Bizkaia Turismo Bonuak izen generikoarekin, pandemiak gogor erasan duen sektore horri laguntzea da helburu nagusia, hirian eta lurraldean zuzeneko kontsumoa sustatuz.

Kanpaina gaur astelehena, abuztuaren 23an, hasiko da, eta lehen etapa honetan kanpainari enpresa turistikoak atxikiko zaizkio, www.bonoturismobilbaobizkaia.eus plataformaren bidez.

Aldi berean, bi erakundeetako lantalde teknikoek “on line” hitzaldiak eta bilerak egingo dituzte kanpainaren jardunbidearen berri emate aldera.

Era berean, zalantzak argitzeko eta kontsultak egitekoenpresak@bonoturismobilbaobizkaia.eus helbide elektronikoaren bidez edo 94 685 73 37 telefono-zenbakiaren bidez egin ahal izango da, 09:00etatik 14:00etara.

Helburua da dena prest izatea bertako eta estatu mailako herritarrei bonuak saltzen hasteko, irailaren erdialdetik aurrera WEBGUNE berean, udazken/neguko denboraldian hedatu eta epealdi horri arreta jarri nahi dion kanpaina batean. Kanpaina abenduaren 31n amaituko da (edo bonuak agortu arte), baina bonuak datorren 2022ko martxoaren 31ra arte trukatu/erabili ahal izango dira.

NORTZUK ATXIKI DAITEZKEEN

Hiru eremu horietan jarduten duten enpresak atxiki daitezke, aktibatu beharreko hiru bonu-motei erantzute aldera:

 

  • 1 motako bonoa: ostatua hoteletan, apartamentu-hoteletan, moteletan, ostatuetan, pentsioetan, fondetan, ostatu-etxeetan, aterpetxeetan, kanpinetan, karabanentzako aparkalekuetan, nekazalturismoetan eta landetxeetan.
  • motako bonoa: gida turistikoak, naturako kirol jardueretako enpresak (turismo aktiboa eta abentura-turismoa), ibilbide turistikoak egiten dituzten garraio-enpresak, bizikleten alokairua, aisialdiko eta kiroleko artikuluen alokairua, kabotajeko bidaiarien eta barruko bide nabigagarrien garraioa, automobilen alokairua, lorategi botaniko eta zoologikoak, museo pribatuak, lorategiak, josteta- edo jolas-parkeak eta uretako parkeak, patinaje-pistak, eta interpretazio-zentroak.
  • motako bonoa: bidaia-agentziak eta kontsumorako turismo-produktuak merkaturatzeko beste bitartekaritza-enpresa batzuk Bilbo Bizkaian.

Sailkapen honen bidez, banaketa espezifikoa eta azpisektoreen araberakoa egin nahi izan da, turismoarekin loturik dauden enpresa guztietan izango duen eragina ziurtatze aldera. Era berean, Eusko Jaurlaritzarekin egindako aurreko erakunde arteko kanpainarekin bat egin dutenentzat ez da beharrezkoa izango webgunean beste alta oso bat ematea, baizik eta gainerako datuak betetzea, Bilbao Bizkaia Turismo Bonuaren baldintzak onartuta. Gogoratu behar da, halaber, IFK bakarra duten eta Bilbon edota Bizkaian hainbat establezimendu dituzten negozioen kasuan, establezimendu guztiak banaka atxiki ahal izango direla.

BONU KOPURUA, PREZIOAK ETA MUGAK

Guztira, 48.000 bonu inguru aurreikusi dira, lehen esan bezala, 2 milioi euroko inbertsio instituzionalarekin, eta ia 4 milioi euroko kapital mobilizatua sortuko du.

Bonuen prezioak honako hauek izango dira:

  • 80 € ostatuetan.
  • 50 € turismo-jardueretarako.
  • Eta 200 € kontsumorako turismo-produktuen agentzietan, Bilbon eta Bizkaian.

Kasu guztietan, aurreko ekimenetan egin den bezala, zenbatekoaren erdia bi administrazio publikoek –Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak– jartzen dute, eta beste erdia erosleak.

  • NAN/AIZ bidez(pertsonako) eros daitekeen bonuen gehieneko zenbatekoa 800 eurokoa da, eta gehienez tiket bakoitzeko 3 bonu eskuratu ahal izango dira. Gainera, Bilbao Bizkaia Turismo Bonuak bateragarriak eta metagarriak dira administrazioek abian jarritako beste edozein bonurekin.
  • Establezimenduka ere mugak daude: OSTATUEN kasuan, 4.000 €-tik 60.000 €-ra bitartekoa izango da, plaza-kopuruaren eta kokapenaren arabera, eta TURISMO-JARDUERAK egiten dituzten ENPRESEN ETA AGENTZIEN kasuan, 10.000 €-koa izango da muga.
  • Pandemiaren ondorioz iaz garatutako mundu digitalaren aldeko apustuak Bilbao Bizkaiaren sare sozialen multzoa Euskadin komunitate-liderra izatea ekarri du.

  • Facebooken eta Instagramen garatutako @visitbiscay marketin digitaleko kanpainak 13,8 milioi pertsonari eragin die.

  • Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak casting bat egiteko deialdia egingo dute hilabete honetan, sare sozialetan, lurraldeko pertsonak destinoaren enbaxadore izan daitezen udazkenetik aurrera, turismoa sustatzeko, Instagramen eta Facebooken garatuko den @visitbiscay eta @bilbaoturismo kanpainan.

  • Lurraldeko turismo-enpresen eta atzerriko bitartekarien artean negozio-harremanak suspertzeko eta harreman berriak sortzeko antolatutako Match Bilbao Bizkaia ekimenari esker, 881 hitzordu eskatu dira eta 320 lan-bilera egin dira.

  • Match Bilbao Bizkaiak azken fase bati ekingo dio aurtengo udazken eta neguan. Fase horretan, sustapen-ekimenak garatuko dira Europako eragile eta touroperadore ugarirekin, zeintzuek gure lurraldea bisitatuko baitute aurkezpenetan, workshopetan, ikuskapen-bisitetan eta topaketa sozialetan parte hartzeko.

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak indartu egin dute turistak erakartzeko eta gure lurraldeko turismo-enpresen sarearen eta atzerriko merkatuetan sektore horretan lan egiten duten erakundeekin aliantzak sustatzeko estrategia digitala. Indartze hori pandemiak turismoan eragindako aldaketen ondorioa da. Izan ere, mundu digitala turismoa sustatzeko tresna eta COVID-19ari aurre egiteko neurriek mugikortasunean izan duten eragina zuzen-zuzenean jasan duen sektorearentzat negozio-aukerak sortzeko tresna garrantzitsua izatea ekarri dute aldaketa horiek.

Ildo horretan hartutako lehenengo neurrietako bat izan zen iazko udazkenean martxan jarri zen turismoa sustatzeko kanpaina digitala, bisitari izan zitezkeenei zuzendutakoa, estatuaren eremura mugatuta, garai hartan zeuden murrizketen eta turismoan izandako aldaketen ondorioz, epe laburrera merkatu-hobi onena zela pentsatu baitzen. ‘Descubre tu lado Bilbao Bizkaia’ eslogana erabilita eta Itziar Ituño eta Gotzon Mantuliz influencer ospetsuen parte-hartzearekin, kanpaina aurtengo maiatzera arte garatu da eta emaitza oso onak lortu ditu. Izan ere, kanpaina horri esker, Bilbao Bizkaiaren sare sozialen multzoak Euskadin komunitate-liderra izatea lortu du, eta 13,8 pertsonarengana iritsi da. Bilbao Bizkaiaren sare sozialen kokapenak izan duen hobekuntza are nabarmenagoa da kontuan hartzen bada jarraitzaile kopuruan izandako gorakada sendotu egin dela, eta kopuruan ez dela ia aldaketarik nabaritu kanpaina amaitu ondoren.

Kanpaina @visitbiscay-ren sareetan (Facebook eta Instagram) garatu da oso-osorik. Kanpainaren aurretik, bi sare horietan zeuden jarraitzaileen kopurua ez zen 5.000 erabiltzailera iristen. Orain, 131.300 kontu baino gehiago dira. ‘Descubre tu lado Bilbao Bizkaia’ kanpainaren bidez, 82.700 jarraitzaile berri lortu dira Instagramen, eta 38.900 zale berri Facebookeko orrian.

Kanpaina 13,8 milioi pertsonarengana iritsi da, eta 106 milioi eta 29 milioi iritzi baino gehiago jaso dira, hurrenez hurren, Instagramen eta Facebooken. Sare horietako lehenean lortutako interakzioa (engagement delakoa, argitaratutako edukiarekiko interakzioa) 4,8 milioikoa dela zenbatesten da, eta bigarrenean, berriz, 1,6 milioi ingurukoa. Datuak gehiago zehaztuta, Instagramen hau da lortu dena: 49.000 ohar baino gehiago; 1.300.000 erantzun baino gehiago; 17.700 argitalpen gorde dira; 3,3 milioi bistaratze baino gehiago, eta 51.000 klik baino gehiago lotunean. Instagramen, berriz, hau da lortu dena: 9.500 ohar baino gehiago; 223.000 erantzun baino gehiago; 18.000 argitalpen baino gehiago partekatu dira, eta 3,3 milioi bistaratze baino gehiago kanpainaren edukiari lotuta.

Horrenbestez, Instagramen, interakzio horren batez besteko ratioa % 4,6koa izan da, eta Facebooken, berriz, % 5,6koa. Ratio horiek antzeko sektoretako kanpainetan ohikoa denaren gainetik daude, normalean, eta hurrenez hurren, % 2koa eta % 2 eta 3 artekoa izaten baita.

SARE SOZIALETAKO CASTINGA

Kanpaina horretan lortutako datu onak eta oraingo destinoei buruzko marketin-azterlanen ondorioak –bidaia aukeratzeko erabakia aztertzen denean, sare sozialak funtsezkoak direla diote– kontuan hartuta, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak erabaki dute marketin digitaleko beste kanpaina bat egitea udazken honetan, @visitbiscay eta @bilbaoturismo kontuen bitartez.

Halaber, Bilbao Bizkaia markaren turismo-sustapena egiteko hurrengo kanpainan protagonista izango diren pertsonak aukeratzeko casting digital bat abiarazteko agertokia izango dira kontu horiek. Castinga gaur hasiko da, uztailak 19 (astelehena), eta hautapen-prozesu horren hasierari buruzko informazioa emateko bideoak, karatulak eta karruselak argitaratuko dira. Bi hilabetez iraungo du.

Casting horretan parte hartu nahi dutenek www.bilbaobizkaialover.eus web orriko formularioaren bidez erregistratu beharko dute, marketin digitaleko etorkizuneko kanpainaren ardatz izango diren sei gaietatik (art, food, nature, sea, urban edo basque lover) bat edo gehiago aukeratu beharko dituzte; bideo bat grabatu beharko dute (30 segundo, gehienez) gustukoen duten lekuan eta Instagram edo Facebooken jarri (post, storie, reel…). Argitaratzen duten horretan @visitbiscay eta @bilbaoturismo aipatu beharko dituzte eta #BilbaoBizkaiaLover traola erantsi beharko dute.

Hautapen-prozesu honen helburua ez da soilik pertsona karismatiko bat eta jarraitzaile asko dituena aurkitzea, baizik eta bideoz komunikatzeko gai dena. Bizkaian jaio edo bizi diren edo laneko edo aisialdiko jarduera gehiena gure lurraldean egiten duten adindunak lortu nahi dira, Bilbao Bizkaiari buruzko edukiak modu proaktiboan sortzen dituzten profil aktiboak dituztenak, eta ordezkatu behar duten eremua ondo ezagutzen dutenak eta harekin oso identifikatuta daudenak.

Lehenengo edukiak argitaratzen direnetik hautapen-prozesuaren bosgarren astera bitartean, partaideen lehen iragazketa bat egingo da eta eduki horiek castingerako berariaz sortutako mikrosite batean argitaratuko dira. Talde arduradunak material guztia ikusiko du, eta, hasiera batean, hiruzpalau profil aukeratuko dituzte gai bakoitzeko. Aurrerago, lehen aukeraketa hori @visitbiscay eta @bilbaoturismo profiletan aurkeztuko da, ikusleen artean duen onarpena aztertzeko. Hala ere, castinga zabalik mantenduko da, pertsona gehiagok parte hartu ahal izateko. Azkenean, sei #BilbaoBizkaiaLover aukeratuko dira, gai bakoitzeko bat, eta turismoko sareetan aurkeztuko dira.

Pertsona horiek, Bilbao Bizkaiaren irudia izateaz gainera eta turismoa sustatzeko hurrengo kanpainan parte hartzeaz gainera, gure lurraldeko turismo-jardueretan parte hartu ahal izango dute, Caravan Trip esklusibo batean parte hartuko dute #BilbaoBizkaiaLover izendatutako beste pertsonekin eta ikusgaitasuna eta entzutea izango dute @visitbiscay eta @bilbaoturismo profiletan.

MATCH BILBAO BIZKAIA

Azken publikoari (Bilbao Bizkaia bisitatzen duten pertsonak) bideratutako sustapenarekin batera, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak destinoa sustatzearekin lotutako ekimenak landu dituzte azken hilabeteetan, sektoreko enpresa eta erakundeei begira. Izan ere, pandemiak nazioarteko mugikortasuna asko mugatu badu ere, txertatze-kanpainaren gaur egungo erritmoa ikusita eta astiro-astiro murrizketak kenduz joan direla kontuan hartuta, pentsatzekoa da datozen hilabeteetan atzerriko turismoa suspertzen hasiko dela, eta Bilbao Bizkaia horretarako prestatzen ari da.

Ildo horretan, Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak Match Bilbao Bizkaia ekimena sustatu dute, besteak beste lurraldeko turismo-enpresen eta atzerriko bitartekarien artean negozio-harremanak suspertzeko eta harreman berriak sortzeko, eta, hala, destinoaren aktibazioa sustatzeko eta tokiko turismo-eskaintza dinamizatzeko, destinoko produktu, baliabide eta zerbitzu turistikoen merkaturatzea erraztuko duten euskarri digitalen bidez.

Ekimen hau Europako 15 merkatutako turismo-sektoreko profesionalentzat da, eta hiru fase ditu: 2 birtualak dira, eta hirugarrena, aurrez aurrekoa. Urte honetan zehar garatzen ari dira. Fase horietako lehena ekainaren 8an eta 9an izan da. Egun horietan, Match Live destinoa aurkezteko ekintzen multzoa gauzatu zen, streaming bidez, telebistako lau programen formatuan, Bilbao Bizkaiak Europako merkatu nagusietan dituen bitartekari turistikoei zuzenduta, eta lau gai izan zituzten ardatz: City & Experience, Coast, Nature & Rural eta MICE.

Ekimen honen bigarren fasea Virtual Match izan zen, eta Match Live eta gero egin zen, ekainaren 8tik 18ra bitartean. Workshop birtual bat egin zen, non tokiko ostatu-enpresek, hartzaileek eta turismo-zerbitzuek aukera izan baitzuten Match Liven parte hartu zuten Europako erosleekin (buyer) harremanetan jartzeko.

Hitzordu bietan tokiko 43 enpresak eta atzerriko 179 enpresak parte hartu zuten, 881 hitzordu eskatu ziren eta 320 bilera egin ziren, gehienbat Frantziako (63), Italiako (55), Erresuma Batuko (39), Alemaniako (31) eta Herbehereetako (30) merkatuekin. Halaber, 208 bistaratze erregistratu ziren Zoom plataforman, eta 566, Youtuben.

Ekimen honen azken fasea Match in Place da, eta udazkeneko eta neguko hilabeteetan egingo da. Data horietan, elkarrekiko sustapen-jardunaldiak egingo dira destinoan bertan, Europako eragile eta touroperadore ugarirekin. Aurkezpenak, workshopak, ikuskapen-bisitak eta topaketa sozialak egingo dira.

  • Uztailean eta abuztuan, Bilboko Udalak astean lau aldiz (astearte, ostegun, larunbat eta igandeetan) eskainiko ditu hiribildua ezagutzeko bisita gidatuak, bi ibilbide hauekin: ALDE ZAHARRA, hiribilduaren jatorria ezagutzeko, eta ZABALGUNEA-ABANDOIBARRA, Bilboko eraldaketa urbanistikoa miresteko.

  • Nahitaezkoa da aldez aurretik erreserba egitea, 94 479 57 60 telefono-zenbakira edo posta elektroniko honen bidez (informacion@bilbaoturismo.bilbao.eus); maskara erabiltzea derrigorrezkoa izango da ibilbide osoan zehar.

Bilboko Udalak gidari profesionalek eskainitako bisita turistikoak indartuko ditu hiribildua ezagutzera emateko asmoz.

2020ko ekainaz geroztik eskainitako zerbitzu hori indartzea erabaki du Udalak uda honetan, behin mugikortasun-murrizketak amaitu direnean eta Eusko Jaurlaritzak baimendutako edukierak handitu ostean. Horiek horrela, uztailean eta abuztuan zehar astean lau aldiz egingo dira bisitak (astearte, ostegun, larunbat eta igandeetan), gehienez ere 20 pertsonako taldeekin, eta une oro LABIk ezarritako jarraibideei jarraiki.

Estatuko eta nazioarteko turismoa pixkanaka berraktibatzen doan heinean, parte hartzaileak toki hauetatik datoz nagusiki: Andaluzia, Asturias, Balearrak, Kantabria, Gaztela-Mantxa, Katalunia, Valentziako Erkidegoa eta Madril. Halaber, nazioarteko turisten artean Frantzia, Erresuma Batua, Suitza eta Mexikotik etorritakoak gailentzen dira.

BI IBILBIDE: ALDE ZAHARRA ETA ZABALGUNEA-ABANDOIBARRA

Gidari profesionalek eskainitako jarduera honek balorazio oso positiboak jaso ditu Bilboko turismo-bulegora datozen eta hiribildua ondo ezagutu nahi duten erabiltzaileen aldetik. Bisitak bi ibilbidetatik egiten dira: Alde Zaharra, hiriaren jatorriei begirada bat eta Zabalgunea-Abandoibarra, hiribilduaren aurrerakuntza ikusgai.

Alde Zaharreko ibilbidearen bidez Erdi Aroko Bilbo nolakoa zen ikusiko dugu, harriz egindako kaleak, xarmaz beteriko kantoiak, plazak eta txokoak, hiribilduari hazten lagundu zion merkataritza eta portu jarduketa indartsuaren lekuko. Harresiak, Santiago Katedral gotikoa, Plaza Berria, San Anton eliza enblematikoa eta berau eraikita dagoen antzinako hondarrak, edo Erriberako Merkatu jendetsua. Horiek guztiak historiaren 500 urte baino gehiago biltzen dituzte, eta denborak aurrera egiten ez duela dirudien hiriaren bizia erakusten digute. Ibilbide hori ostegun, larunbat eta igandeetan egin daiteke, goizeko 10:00etan.

Bestalde,Zabalgunea-Abandoibarra ibilbideak Bilboren hiri garapena eta arkitektura erakusten ditu, XIX. mendetik gaur egunera arte. Begirada bat tradizioa eta abangoardia erakusten dituen hiriaren bihotzera. Zabalgunetik eta Abandoibarratik ibiltzeak Bilboren izpiritu ekintzailea aurkitzea da, aire zabalean dagoen arkitektura eta eskultura museo autentiko batez gozatzea, Hiribilduak betidanik izan duen etorkizunerako jarrera erakusten diguna. Ibilbide hori astearte, larunbat eta igandeetan egiten da, eguerdiko 12:00etan.

Bisita gidatu guztiak Plaza Biribileko Turismo Bulegoan hasten dira, eta hiru hizkuntzatan egin daitezke aldi berean (euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez), 90 minutuko iraupena dute eta 4,5 euroko prezioa bisita eta pertsona bakoitzeko.

Nahitaezkoa da aldez aurretik erreserba egitea telefono honen bitartez 94 479 57 60 edo posta elektronikoz informacion@bilbaoturismo.bilbao.eus. Ibilbide osoan zehar maskara erabiltzea derrigorrezkoa da.

UDARAKO BESTE PROPOSAMEN BATZUK

Bisita gidatuez gain, bisitariek eta hiritarrek beste hainbat aukera interesgarri izango dituzte uda honetan, besteak beste: bizikleta gainean egindako bisita gidatuak, piragua-ibilbideak eta itsasadarra zeharkatzeko ontzi-ibilaldiak, autobus turistikoa, tour gastronomikoak, eraikin enblematikoak ezagutzeko bisita gidatuak edo Artxandatik Bilboko ikuspegiez gozatzea, funikularrean igo ondoren.

Hona hemen jarduera horiei buruzko informazio gehiago: www.bilbaoturismo.net

  • Uztaileko lehenengo zazpi egunetan, Kobetamendiko autokarabanentzako aparkalekuak % 60ko okupazioa erregistratu du Turista gehienak estatukoak dira oraindik, bisitari guztien % 60 baitira; nazioartetik etorritakoen artean, alemaniarrak dira gehienak, % 14.

  • Aparkatzeko 72 leku daude eremuan, konexio elektrikoa eta edateko ur hargunearekin, 24 orduko zaintzarekin, ur beltzak eta ur grisak husteko tokiarekin eta dutxak, komunak eta garbigailuak erabiltzeko zerbitzuarekin… Horrez gain, COVID-19ari aurre egiteko protokolo bat dago, bisitariek esparrura sartzen direnetik irteten diren arte bete beharreko osasun-neurriekin.

Kobetamendiko autokarabanentzako aparkalekua, Bilboko Udalaren mendekoa, pixkanaka ari da sarrera turistikoen erritmoa berreskuratzen.

Pandemiaren ondoriozko murrizketak jasan ondoren, une hauetan, egunaren 24 orduetan eskaintzen du aparkaleku-zerbitzua, eta uztaileko lehenengo zazpi egunetan bakarrik % 60ko okupazioa erregistratu du. Zifra hori pixkanaka ari da gora egiten. Aparkalekuko arduradunen arabera, uda honetan % 100eko okupaziora iristea espero da.

Gaur egun, estatuko turistek gehiengoa izaten jarraitzen dute, bisitari guztien % 60 baino gehiago baitira. Horien artean nabarmentzekoak dira Katalunia eta Andaluziako bisitariak. Atzerriko turismoari dagokionez, % 14 baino gehiago alemaniarrak dira.

Eremua Bilbo erdigunetik 15 minutura dago, eta 2021eko denboraldi honetan 72 aparkaleku izango ditu gehienez. Zerbitzu horren bidez aparkatzeko partzelak eskaintzen dira, konexio elektrikoa eta edateko ur hargunearekin, 24 orduko zaintzarekin, ur beltzak eta ur grisak husteko tokiarekin eta dutxak, komunak eta garbigailuak erabiltzeko zerbitzuarekin. Hori guztia beharrezkoa da turismo-mota honen alde egiten dutenen egonaldia eta bisita errazteko.

Autokarabanak gehienez ere 48 orduz egon daitezke bertan, eta egunean 15 euro ordaindu behar dira ibilgailu bakoitzeko.

Era berean, Kobetamendiko aparkalekuko langileen nahiz erabiltzaileen segurtasuna zaintzeko asmoz, COVID-19aren zabalkundeari eusteko protokolo bat dago, bisitariek esparrura sartzen direnetik irteten diren arte bete behar dituzten osasun-neurriekin.

Horiek horrela, gel hidroalkoholikoa dago espazio komun guztietan, pertsonen arteko segurtasun-distantzia bermatzen da seinaleztapen egokiaren bidez eta terraza-eremua egunero fumigatzen da, gainera, komunak egunean sei aldiz desinfektatzen dira. Erabiltzaileak aparkalekutik irten ondoren, partzelak desinfektatzeko zerbitzua indartu da, eta arreta berezia jarri da ur eta argi harguneen garbiketan.

Autokarabanen bidezko turismoa toki berriak ezagutu eta esperientziak bizitzeko modu bat da, eta erabiltzaile gehien dituen turismo-modalitateetako bat da, segurtasuna eta aire zabaleko espazioak uztartzen dituelako.

Informazio gehiago hemen: