• Zabalgune eraikinean Bilbao Zero2 proiektuaren emaitzak eta ondorioak biltzen dituen azken ekitaldia ospatu da. Proiektuaren helburua hiriko erronkei heltzeko berrikuntza irekiko espazio bat bultzatzea izan da, Euskadiko lau kluster estrategikorekin, enpresa elkartuekin, unibertsitateekin, zentro teknologikoekin eta beste eragile batzuekin lankidetzan.

  • Bi urte baino gehiagoko lana izan du egiazko proben banku honek, eta irtenbide teknologiko berritzaileak identifikatu dira, besteak beste, mugikortasun jasangarri eta elektrikoarekin, hiri-berroneratzearekin, hondakinen kudeaketarekin, energia-eraginkortasunarekin edo udal-aktiboen hobekuntzarekin lotutako planteamenduei erantzuteko. Aztertutako arazoak Bilboko benetako premiak izan dira, Udaleko Sailek beraiek definituak, hain zuzen.

  • Xabier Ochandiano Bilboko Udaleko Garapen Ekonomiko, Merkataritza, Turismo eta Enplegu Zinegotziak azpimarratu du garrantzitsua dela “talentuarentzako hiri erakargarri bat eraikitzea, lankidetza estrategikoak sustatzen dituzten proiektuekin, teknologiaren eta berrikuntzaren aldeko apustua eginez”.

Bilboko Udalak Bilbao Zero2 proiektuaren azken ondorioak aurkeztu ditu gaur Zabalgune eraikinean. Bilboko Udalak bultzatutako proiektua da, eta 2021eko urrian jarri zen abian, pandemiaren ondoren, prozesu ekonomikoen normaltasunera pixkanaka itzultzean sortutako azelerazioaren ondorioz, automatizazioa, adimen artifiziala eta digitalizazioa areagotu baitziren.

Bilbao Zeroproiektuan Euskadiko lau kluster estrategikok, enpresek, unibertsitateek, zentro teknologikoek eta beste eragile batzuek hartu dute parte, hiriari irtenbide teknologiko berritzaileak ematen saiatzeko, besteak beste, honako arlo hauetan: mugikortasun jasangarri eta elektrikoa, hiri-berroneratzea, hondakinen kudeaketa, eraginkortasun energetikoa edo udal-aktiboen hobekuntza.

Bilbao Zeroproiektuak ideien laborategi gisa balio izan du hainbat lan-saiotan, teknologiak eta zerbitzu aurreratuek palanka gisa eskain ditzaketen aukerak identifikatzeko, hiriko erronka berriei irtenbidea emate aldera.

Amaierako ekitaldian, Xabier Ochandiano Bilboko Udaleko Garapen Ekonomiko, Merkataritza, Turismo eta Enpleguko Zinegotziak zera adierazi du: “Bilbo garapen ekonomikoan hiri berritzaile eta dinamizatzailea izatearen aldeko apustua egiten dugu, eta erreferente gisa kokatu gaituzten prozesuak ahalbidetu ditugu horretarako. Ziur gaude horrelako proiektuek talentuarentzako hiri erakargarri bat eraikitzen lagunduko digutela, lankidetza estrategikoen bidez teknologiaren eta berrikuntzaren aldeko apustua egiten duen hiria, hain zuzen”.

BENETAKO PREMIEI BURUZ IDENTIFIKATUTAKO ERRONKAK

Aztertu diren gaiak Bilboren benetako premiak izan dira, eta parte hartu duten Udal Sailek zehaztu dituzte: Garapen Ekonomiko, Merkataritza, Turismo eta Enplegua – Bilbao Ekintza; Euskara, Herritarren Arreta eta Partaidetza, 2030 Agenda eta Nazioarteko Gaiak (BilbaoTIK); Ogasuna (Zerbitzu Orokorrak); Gazteria eta Kirola (Bilbao Kirolak); Hiri Plangintza, Proiektu Estrategiko eta Espazio Publikoa; Obra Publikoak eta Zerbitzuak; eta Segurtasuna.

Identifikatutako erronken artean, Bilbao Zero2 ekitaldiaren itxieran, landutako bi proiektu aurkeztu dira: alde batetik, autokontsumorako hiri-energia berriztagarria sortzeko abian jarritako esperientziak. Bestalde, Bilboko Udaltzaingorako ibilgailu %100 elektrikoaren bideragarritasuna aztertzeko proiektua.

Honela amaitu da Bilbao Zero2, Bilboko Udalak sustatutako berrikuntza irekiko proiektua, eraikuntzaren, energiaren, ingurumenaren eta mugikortasunaren sektoreekin batera, Bilbon ezar daitezkeen oinarri teknologikoko proiektu posibleak identifikatu, definitu eta diseinatuz.

SARE SOZIALAK:

  • Bilbao Ekintzak teknologia berriak eta etorkizun digitala bultzatzen ditu, kasu honetan kirol arloan, adin eta publiko guztientzat pentsatuz, laster ezarriko diren ekimen pribatu birekin.

  • WELLK aplikazioa mugikorretarako da eta doakoa da. Haren bidez, kirola egin daiteke banaka zein taldeka plataforma batetik, eta plataforma horrek aukera batzuk eskaintzen ditu zenbait kiroletarako, hala nola zikloturismorako, mendi-ibilietarako, running-erako edo pasealdietarako.

  • Txirrindularitzako zortzi “indoor” ibilbide berri egin ahal izango dira Bilbon eta Bizkaian BKOOL simulagailuaren bidez. Hainbat ibilbide agertzen dira bideoz 3Dn grabaturik, hala nola Tourreko Etapa, “Itzuli” batzuk edo Urduñako eta Urkiolako mendateen igoerak.

Bilboko UdalakBilbao Ekintza udal-sozietatearen bitartez, kirol arloko beste ekimen bi hauek jarri ditu martxan, jende guztiari zuzenduakAPP berri bat, banakako zein taldekako kirol eta irteerak egiteko; eta Bilbon eta Bizkaian zehar doazen txirrindularitzako zortzi “indoor” ibilbide prestatzea, ordainpeko simulagailu baten bidez 3Dn grabatutako bideo-irudi errealistak erakusten dituztenak.

Xabier Ochandiano Ekonomiaren Garapeneko, Merkataritzako, Turismoko eta Enpleguko zinegotziak azpimarratu duenez, “ekimen hauekin etorkizun digitalaren aldeko apustua indartzen dugu, eta gainera kalean gehiago egoteko aukera ematen digute. Aplikazio mugikorraren bidez nahi dugu pertsona guztiek izatea kirol-jardueretarako irispidea, banaka edo taldeka, haien adina eta egoera edozein direla ere, eta gure hiriaz beste ikuspuntu batetik gozatzea. Eta zortzi ibilbideek hiria eta Bizkaia modu bikain eta berritzaile batez zeharkatzera eramango gaituzte, indoor txirrindularitzaren kontzeptu berri batean kalitate handiko irudi errealak ikusiz. Ahaztu gabe proposamen biak Bilbao Ekintzak bultzatzen dituela, talentuaren eta berrikuntzaren aldeko gure apustuarekin bat eginez”.

APP-EK HAINBAT AUKERA ETA PLAN DITU

WELLK aplikazioak sozializazioa sustatzen du eta kirola modu pertsonalizatu eta berritzaile batez egiteko aukera eskaintzen die herritarrei, banaka zein taldeka. Erabiltzaileei lurraldean kirola egiteko hainbat aukera ezagutzeko modua ematen die, baita hainbat kiroletako —zikloturismoa, mendi-ibiliak, running, pasealdiak, eta abar— komunitate eta pertsonarekin harremanetan jartzeko modua ere. Era berean, aplikazioak adiskideekin ligak sortu eta taldekako zein banakako erronketan parte hartzeko aukera ematen du eta horren arabera sari desberdinak lor daitezke.

Erabiltzaileek beste pertsona, klub eta elkarte batzuek sortutako planak eta “elkarretaratzeak” ezagutu ahal izango dituzte, eta haiekin bat egin. Bere planak modu publikoan edo pribatuan garatu ahal izango dituzte, eta app-aren erabiltzaileek bat egin ahal izango dute plan horiekin. Bizkaiko mendiko eta errepideko zikloturismoarekin eta mendi-ibiliekin lotutako 100 ibilbide baino gehiago ezagutu ahal izango dituzte, baita hainbat erronka eta ligatan parte hartu eta bertako sariak lortu ere.

Plataforma hori aukera bat da bai herritarrentzat, bai kirol-klubentzat, bai gainerako toki-entitateentzat, eskaintzen dituzten jardueren berri eman baitezakete, eta, horrela, hirian eta lurraldean kirola egitea sustatu.

Aplikazio honen berri emateko, eta pertsona guztiei zuzenduta, hainbat plan antolatu dira lurraldeko izen handiko pertsona eta erakundeekin. Horrela, etzi, abenduak 15, ibilketa nordikoa egingo da Bilbon zehar Marisa Lagorekin, San Mamesetik irtenda (10:00etan) eta San Mamesera itzulita. Hilaren 16an (zapatua), mendi-ibilia egingo da Zigor Iturrietarekin, Areatzatik (10:00) Artxanda aldera, Bilboko eraztun berdean barrena. Hilaren 17an (domeka), bizikleta ibilbide bat egingo da Roberto Laisekarekin; eta hilaren 19an (martitzena), arratsaldez, pasealdia egingo da itsasadarretik Rafa Alkortarekin… Jarduera horiek guztiak WELLK aplikazioan daude, eta App Store-n eta Play Store-n deskargatu daitezke doan.

ZORTZI IBILBIDE, BILBO BIZKAIA MARKAKOAK

Gainera, Bilbao Ekintzak Bilboko eta Bizkaiko zortzi bizikleta-ibilbideren ekoizpena ere bultzatu du. Ibilbide horietara Bkool simulagailutik sartu behar da.

Hauek dira pixkanaka sartuko diren 8 errepide-ibilbideak:

  1. 2023ko Tourreko etapa
  2. Bilbao Road Itzulia
  3. Lea Artibai Itzulia
  4. Urdaibai Itzulia
  5. Kantabriko Itzulia
  6. Enkarterri-Meatzaldea
  7. Orozko-Urduñako mendatea
  8. Durango-Urkiolako mendatea

Ibilbideak horiek lehendik ere agertzen dira “Bike Spirit Bilbao Bizkaia” zikloturismo-eskuliburuan, zeina Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera garatu baitzen.

Aplikazioak txirrindularitzako arrabol batekin edo SmartBike batekin konektaturik funtzionatzen du; beraz, erabiltzaileek etxetik edo ariketa-lekuetatik erabili ahal izango dituzte.

Ibilbide horiek bideoz grabatutako 3D bistetan oinarritzen dira, mundu osoko erabiltzaileek Bilbo eta Bizkaia ezagut ditzaten.

Sartzeko, erabiltzaileak kontu bat sortu beharko du www.bkool.com webgunean, aplikazioa ordenagailuan, tabletean edo smartphonean deskargatu eta entrenamendu-gailuarekin konektatu. Prezioa 10 euro da hilean. Lau entrenamendu-modu ditu, eta belodromo birtualak, bideo-spinning eskolak edo workout pertsonalizagarriak ere baditu.

SARE SOZIALAK:

  • Bilboko Campusaren egoitza eta lantzaren punta izango dena egokitzeko lanek markatzen dute Zorrotzaurreko penintsula industrial zaharra uharte berritzaile eta dinamiko bihurtuko duen proiektuaren garapenaren hasiera.

  • Eraikin berriak, enpresa eta proiektu teknologiko aurreratuetarako eraikitako 5.300 m2 eskainiko ditu. Egungo pabiloiaren jatorrizko estetikarekin berreraikiko da, eta horri beste bolumetria bat erantsiko zaio mendebaldeko fatxadan.

  • Eusko Jaurlaritzak eta Bilboko Udalak 2022ko martxoan Euskadiko Parke Teknologikoaren Bilboko Campusa sortzeko sinatu zuten hitzarmenak hirugarren sektoreko 106.000 m2-ko azalera garatzea aurreikusten du, uhartearen bi puntetan banatuta.

Euskadiko Parke Teknologikoko Bilboko Campusa azpiegiturak eraikitzeko obrak berehala hasteari aurre egiteko ari da prestatzenTarabusi enpresa zegoen eta Parkearen (Zorrotzaurre) Bilboko egoitza izango den eraikina berreraikitzeko lanen lizitazioari argi berdea eman ondoren. Eraikin berriak egungo pabiloiaren estetika errespetatuko du eta mendebaldeko fatxadan eraikin bat erantsiko du.

BAIC – Adimen Artifizialeko Euskal Zentroa ere hartuko duen eraikin berria Bilboko Campusaren lantzaren punta izango da. 5.300 m2 eskainiko ditu enpresentzat eta teknologia aurreratuko proiektuentzat, honela banatuta: 47 aparkaleku izango dituen sotoko solairua, erabilera anitzeko aretoak hartuko dituen 450 m2ko beheko solairua, eta goiko hiru solairu, bakoitza 750m2 baino gehiagorekin hirugarren sektorerako.

Espazioen banaketa horretan garrantzi berezia izango du jatorrizko pabiloiaren mendebaldeko fatxadari atxikitako bolumetria berriak. Haren barruko eta kanpoko estalduran lengoaia bera bilatuko da, arkitektura bioklimatikoa bezalako kontzeptuen aldeko apustua eginez. Ondorioz, Bilboko Campusaren egoitza eraikin berrasmatu, moderno eta funtzionala izango da.

Eraikina berreraikitzea izango da, halaber, Bilboko Campusa osorik gauzatzeko lehen pausoa. Zorrotzaurre uhartearen bi puntetan bereizitako bi gune hartuko dituudal-titulartasuneko edo titulartasun publikoko eraikinekin.

Iparraldeko Puntan, Campusak hirugarren sektoreko 46.000 m2-ko eraikigarritasuna izango du, 4 lursailetan banatuta: Tarabusi enpresa zaharraren eraikina dagoen RZ-17; lehendik dauden eta Euskadiko Parke Teknologikoak berreraikiko dituen beste bi eraikin (Lancor eta Consoni) dituen RZ-10; eta RZ-9 eta RZ-7 lurzatiak.

Hegoaldeko Puntan, bestalde, hirugarren sektoreko 60.000 m2-ko eraikigarritasuna izatea aurreikusten da, 3 lursailetan banatuta: RD-11, RD-12 eta RD-16. Lurzati horietan 9 eta 17 solairu arteko 5 eraikin berri egingo dira.

ENPRESA-ESPAZIOEN GERO ETA ESKAERA HANDIAGOA

Bilboko Campus berritzailearen garapenaren jatorria Bilboko Udalak eta Euskadiko Parke Teknologikoak 2022ko martxoan sinatutako hitzarmena da. Hitzarmen horretan, hasiera batean, RZ-10 eta RD-12 lurzatiak sartzen ziren. Hitzarmen hori urte bereko urrian finkatu zen, eranskin bat gehituz. Eranskin horren bidez RZ-9 eta RZ-17 lurzatiak gehitu ziren. Une honetan RZ-7, RD-11 eta RD-16 lurzatiak hitzartzeko daude.

Akordioan adierazi zen bezala, bi erakunde sinatzaileen ustez Bilboko Campus berria, enpresa-egituraren hazkundea bultzatuko duen ekosistema sektorial bat sortzeko gai izango den Bizkaiko ekonomiaren etorkizuneko proiektu bultzatzaileetakoa izango da.

Horrela, Bilboko Campusak Bizkaiko hiriburuan dagoen espazio-eskaera handiari erantzuteko aukera emango du, enpresek Zorrotzaurren talentu gaztea erakartzeko eta fidelizatzeko aukera handia ikusten baitute. Aipatzekoa da duela gutxi Estatuko hiri nagusietan okupazioari eta bulego-eskariari buruz egindako azterlan baten arabera, Bilbon gaur egun 7.000 m2-ko eskaria dagoela espazio erabilgarria aurkitzen ez duten enpresen aldetik, eta hori Zorrotzaurreko proiektua abian jartzean baino ez dela arinduko.

Ildo horretan, Euskadiko Parke Teknologikoak Zorrotzaurren koka daitezkeen enpresen eta proiektuen merkaturatze selektiboa ekarriko du, ikerketarekin eta prestakuntzarekin lotutako sektore aurreratuetako enpresen eta zentro teknologikoen lokalizazioaren aldeko apustua eginez.

  • Bien arteko lankidetza estutzeko eta hiri berde eta adimendunetarako trantsizioan jardunbide egokiak trukatzeko lan-topaketa baten esparruan.

  • Bilboko Udalean nazioarteko harremanen eta garapen ekonomikoaren ardura duten zinegotziek, Eider Inunciagak eta Xabier Ochandianok, hurrenez hurren, foroaren helburu nagusia “bi hirietako proiektuak eta estrategiak ezagutzen jarraitzea” dela adierazi dute.

Bilboko Udalak, Suediako Enbaxadarekin eta Business Sweden-ekin batera (Suediako enpresei laguntzeko eta aholkularitza emateko bulegoa), lan-topaketa bat egin du gaur, bi hirien arteko loturak estutzeko eta hiri berde eta adimendunetarako trantsizioan jardunbide egokiak trukatzeko. Horrekin batera, topaketaren beste helburuetako bat uriko enpresa- eta ekonomia-sarea sakon ezagutzea da, baita izan litezkeen harreman edo inbertsioei begira proiektu estrategikoak ezagutzea ere.

Topaketaren buru Eider Inunciaga Euskarako, Herritarren Arreta eta Partaidetzako, 2030 Agendako eta Nazioarteko Gaietako Saileko zinegotzia eta Xabier Ochandiano Ekonomiaren Garapeneko, Merkataritzako, Turismoko eta Enpleguko Saileko zinegotzia izan dira, eta eurekin batera, Suediako industriaren eta erakundeen ordezkaritza batek parte hartu du, Business Sweden-en bidez, bai eta Bilbon finkatutako klusterretako enpresek ere, besteak beste, Gaiak, Aclimak, Mugikortasunak eta Eraikunek.

Bilboko Udalean nazioarteko harremanen eta garapen ekonomikoaren ardura duten zinegotziek, Eider Inunciagak eta Xabier Ochandianok, hurrenez hurren, eskerrak eman dizkiote enbaxadari, bi hirietako loturak estutzeko eta proiektuak eta estrategiak ezagutzeko foro hori egiteko Bilbo hautatu dutelako. Ildo horretan, Bilboko Udalak Zorrotzaurren – talentuaren eta ezagutzaren uhartea- dituen erronkak zeintzuk diren azaldu dute. Garapen-espazio bat da, eta aurreikusita dago ekimen ekonomikoak, prestakuntzakoak eta ikasketakoak gauzatzea, bai eta etxebizitzak egitea ere. “Bizitzeko, lan egiteko, ikasteko eta gozatzeko leku erakargarria, talentua atxiki eta erakarri ahal izateko“, zehaztu dute.

“Gaurko topaketan, Bilbok eta Suediak loturak estutzen jarraitzeko konpromisoa hartu dugu, bi hirientzat interesgarriak diren hainbat eremutan aurrera egiteko. Beste behin ere, ikusi dugu gure hiri-eraldaketako ereduak Eskandinaviako ordezkaritza asko erakarri dituela azken urteotan. Topaketa horiei esker, gaur egungo hainbat gai jorratu ahal izan ditugu, lankidetzan jarraitzeko konpromisoarekin”, esan dute Inunciagak eta Ochandianok.

Bilbok Suediako zenbait hirirekin Smart City sektorean abangoardian dauden hirien profila partekatzen du, 2030erako asmo handiko jasangarritasun-agendekin. Industrian eta portuetan oinarritutako ekonomia-legatua izanda, guztiak bihurtu dira hiri metropolitar, herritarrentzat eta enpresa-sarearentzat erakargarri. Horregatik, gaurko topaketak erronka ekonomiko komunak trukatzeko aukera bikoitza ematen du, baina baita 2030 Agenda finkatzeko estrategiarena ere, bi hirien arteko jardunbide hobeetan oinarritutako inspirazio eta konponbide zehatzak emanez.

Izan ere, Suediak ibilbide luzea egin du hiriak eraldatzen, eta antzekotasun handiak ditu Bilborekin alderdi batzuetan. Adibidez, Stockholm Europako bigarren hiri jasangarriena da, European Green City indizearen arabera; eta Gotemburgo eta Helsingborg 2030erako klimaren aldetik neutroak izateko hautatu dituzte Europako 100 hirien artean.

SARE SOZIALAK:

  • Ekimen honek lankidetza berritzaile bat garatzen du tokiko unibertsitateen eta uharteko kultur eta sorkuntza erakundeen artean, herritarrak eta udalerria inplikatuz.

  • Udalak Bilbao Ekintzaren bitartez bultzatuta, ibilbideetan goi mailako hezkuntzako hiru ikastegik parte hartzen dute: IED Kunsthal, Mondragon Unibertsitatea eta Deustuko Unibertsitatea.

  • Euren ikasketa-planen barruan erronka horiek onartu zituzten unibertsitate eta proiektuen gaiak hauek dira: Kultura-ondare immaterialaren memoria; ekonomia zirkular kolaboratiboa; eta erresilientzia klimatikoa auzoan.

“T Factor” Europako proiektuak bilerak antolatu ditu BBDW 2023ren testuinguruan. Bi egunez batzarrak egingo dira, “aldi baterako erabilerak” aztertzeko, Erriberan eta Zorrotzaurren hiri-garapen jasangarriagoa, oparoagoa eta inklusiboagoa lortzeko tresna estrategikoak izan daitezkeen aldetik.

“T-Factor” Horizon 2020 programaren Europako proiektu bat da (2020ko ekainean abiatu zen eta 2024an amaituko da), hiria berroneratzeko berrikuntzara bideratua, abandonatuta dauden, erabiltzen ez diren edo gutxiegi erabiltzen diren espazioak aktibatuz, hiria jasangarritasunaren eta gizarte-kohesioaren irizpideen arabera aktibatzeko helburuz.

Hala, atzo, azaroak 20, astelehena, bisita gidatua egin zen Deustuibarreko eta Zorrotzaurreko zona pilotuan diseinuaren inguruan antolatu den praktika-komunitateak lankidetzan sortutako aldi baterako espazioetara. Era berean, ekimen honetan laguntzen duten sormen-espazioak bisitatu ziren, espazio horiek sortzea ahalbidetu duten lankidetza-ekosistemaren parte baitira.

Gaur, martitzena, hilak 21BBDW2023ren “epizentroan”, Zabalgunearen eraikinean, aldi baterako erabilerak hiri-garapeneko estrategian txertatu dituzten hiru ekimen ezagutuko ditugu, Londres (Euston), Stockholm (Blivande) eta Bruselakoak (Communa). Ondoren, mahai-inguru bat egingo da.

Gero, tailer bat antolatu da hiri- eta gizarte-berrikuntzako eta -garapeneko profesionalekin, hiriek “aldi baterako erabileren” praktika zelan sustatu eta erraztu eta euren estrategian zelan integratu hausnartzeko.

GAURKO EGITARAUA

T FACTOR. Hiri-berrikuntza: aldi baterako erabileren esplorazioa. Asteartea, azaroak 21. Zabalguneko eraikina (Zabalgune plaza, 11)

10:00-12:00  Hitzaldiak eta mahai-ingurua. Oinarrizko ekimenetatik hasi eta hiri-ingurunea artikulatzen duten proiektuetaraino. (Jendearentzat irekita, aldez aurretik izena emanez gero)

12:30-14:30 Hiri-berrikuntzako tailerra: Aldi baterako erabilerak arakatzen (*)

14:30 Amaiera eta networkinga.

Bilbok hiri pilotu gisa parte hartzen du T-FACTORen, Deustuko Erribera eta Zorrotzaurre eremuekin, aldi baterako erabileren praktikaren inguruan ikertzeko, ikasteko eta komunitatea eraikitzeko. Helburu horrekin, estrategia pilotuaren ardatza uharteko gaur egungo eta etorkizuneko eragileen arteko lankidetza antolatzea da, sormen-ekimenek eta haien profesionalek, unibertsitateek eta ikasleek, eta inguruan bizi eta lan egiten duen komunitateak irudikatzen duten talentua ikusarazteko eta aktibatzeko.

Lankidetza hori bi unibertsitatetako (Deustu eta Mondragon) eta IED-Kunsthal Diseinu Eskolako ikasleek diseinatutako eta fabrikatutako aldi baterako hiru hiri-espazio batera sortzeko programa batean gauzatu da. Lan horretan, ikasleek irlako diseinuaren profesionalen, sormen-espazioen, eta T-FACTORi lotutako erakundeetako Europako adituen laguntza jaso dute. Espazio horiek gaurkotasuneko gaiak jorratzen dituzte, hala nola hiriek klima-aldaketaren aurrean duten erresilientzia, ekonomia zirkular eta kolaboratiboa, eta kultura-ondare immaterialaren memoriaren zaintza.

Egitarauaren esteka:

https://bilbaobizkaiadesignweek.eus/eu/ekitaldiak/t-factor-trantsizio-jasangarriak

(*) Berrikuntza Tailerreko bisita gidatua egiteko, aldez aurretik gonbidapena behar da. Gonbidapen hori hemen eska daiteke: 944205330 eta promocionempresarial@bilbaoekintza.bilbao.eus.

SARE SOZIALAK:

Harremanetan jartzen gara zurekin “Bilbao Silver Lab” proiektuaren berri emateko. Proiektu hau Bilboko Udalak eta Bilbao Ekintzak zuzentzen dute, Zilarrezko Ekonomia sustatzekoHelburua Bilbo erreferentziazko proben laborategi bihurtzea da, “Silver Economy” delakoaren esparruan ekintzailetza-aukerak identifikatzeko eta adineko pertsonei zuzendutako produktuak eta/edo zerbitzuak probatzeko inguruneak sustatzeko. Ildo horretan, berrikuntza ezinbestekoa da adinekoentzako produktu eta zerbitzuen sorkuntzan, sektore jakin batzuetan.

Garatu nahi diren lan-esparruak hiru gairen inguruan ezartzen dira: “Etxebizitza”, “Osasuna eta Zaintzak” eta “Aisialdia, Merkataritza eta Turismoa”. Horretarako, hiru focus group jarriko ditugu martxan; joeren, beharren eta eskariaren egungo estalduraren inguruan hausnartzeko. Hori guztia Silver Economy-ren esparruan aukera-egoerak eta beharrak identifikatzeko.

Bilbao Ekintzatik “Bilbao Silver Lab” proiektuan zure partaidetzarekin kontatzea gustatuko litzaiguke. Hau dena aurrera eramanteko, SSI taldearekin elkarlanean ari gara. Horretarako, gustatuko litzaiguke zuk edo zure taldeko pertsonaren batek parte hartzea “Etxebizitza” focus group-ean. Aurreikusitako bi saioen datak, ordutegiak eta lekua.

FOCUS GROUP ETXEBIZITZA

  1. Saioa: 2023ko azaroaren 6a
  2. Saioa: 2023ko azaroaren 13a

Jardunaldiak Zabalgune Eraikinean izango dira, 9:00etatik 11:00etara, Zabalgune Plaza 11,48009 Bilbo.

Jaso ezazu agur bero bat,

F. Javier Garcinuño Zabala
Bilbao Ekintzako Zuzendari Nagusia

Harremanetan jartzen gara zurekin “Bilbao Silver Lab” proiektuaren berri emateko. Proiektu hau Bilboko Udalak eta Bilbao Ekintzak zuzentzen dute, Zilarrezko Ekonomia sustatzekoHelburua Bilbo erreferentziazko proben laborategi bihurtzea da, “Silver Economy” delakoaren esparruan ekintzailetza-aukerak identifikatzeko eta adineko pertsonei zuzendutako produktuak eta/edo zerbitzuak probatzeko inguruneak sustatzeko. Ildo horretan, berrikuntza ezinbestekoa da adinekoentzako produktu eta zerbitzuen sorkuntzan, sektore jakin batzuetan.

Garatu nahi diren lan-esparruak hiru gairen inguruan ezartzen dira: “Etxebizitza”, “Osasuna eta Zaintzak” eta “Aisialdia, Merkataritza eta Turismoa”. Horretarako, hiru focus group jarriko ditugu martxan; joeren, beharren eta eskariaren egungo estalduraren inguruan hausnartzeko. Hori guztia Silver Economy-ren esparruan aukera-egoerak eta beharrak identifikatzeko.

Bilbao Ekintzatik “Bilbao Silver Lab” proiektuan zure partaidetzarekin kontatzea gustatuko litzaiguke. Hau dena aurrera eramanteko, SSI taldearekin elkarlanean ari gara. Horretarako, gustatuko litzaiguke zuk edo zure taldeko pertsonaren batek parte hartzea “Aisialdia, Merkataritza eta Turismoa”   focus group-ean. Aurreikusitako bi saioen datak, ordutegiak eta lekua.

FOCUS GROUP AISIALDIA, MERKATARITZA ETA TURISMOA

  1. Saioa: 2023ko azaroaren 6a
  2. Saioa: 2023ko azaroaren 13a

Jardunaldiak Zabalgune Eraikinean izango dira, 12:00etatik 14:00etara, Zabalgune Plaza 11,48009 Bilbo.

Jaso ezazu agur bero bat,

F. Javier Garcinuño Zabala
Bilbao Ekintzako Zuzendari Nagusia

Bilbao Ekintzak, Bilboko Udaleko ekonomia sustatzeko agentziak, INSPIRAKZIO hitzaldian parte hartzera gonbidatzen zaitu.

Ositos con Alcohol‘ enpresako Ander Mendezek, ‘Kuvu‘ -ko Haize Truebak eta ‘Gaman‘ -eko Alazne Urkijok eta Andoni Etxebarriak euren esperientziak kontatuko dizkigute elkarrizketa inspiratzaile bat izateko asmoz.

Jardunaldia, 2023ko urriaren 26an, ostegunean izango da, 17:00etatik 18:00etara Zabalgune eraikinean, Zabalgune plazan, 11, 48009, Bilbao.

Bilbao EkintzakBilboko Udalaren udal-sozietateak, “Bilbao Silver Lab” proiektura gonbidatzen zaitu. Proiektu hau Bilboko Udalak eta Bilbao Ekintzak zuzentzen dute, Zilarrezko Ekonomia sustatzekoHelburua Bilbo erreferentziazko proben laborategi bihurtzea da, “Silver Economy” delakoaren esparruan ekintzailetza-aukerak identifikatzeko eta adineko pertsonei zuzendutako produktuak eta/edo zerbitzuak probatzeko inguruneak sustatzeko. Ildo horretan, berrikuntza ezinbestekoa da adinekoentzako produktu eta zerbitzuen sorkuntzan, sektore jakin batzuetan.

Garatu nahi diren lan-esparruak hiru gairen inguruan ezartzen dira: “Etxebizitza”, “Osasuna eta Zaintzak” eta “Aisialdia, Merkataritza eta Turismoa”. Horretarako, hiru focus group jarriko ditugu martxan; joeren, beharren eta eskariaren egungo estalduraren inguruan hausnartzeko. Hori guztia Silver Economy-ren esparruan aukera-egoerak eta beharrak identifikatzeko.

Bilbao Ekintzatik “Bilbao Silver Lab” proiektuan zure partaidetzarekin kontatzea gustatuko litzaiguke. Hau dena aurrera eramanteko, SSI taldearekin elkarlanean ari gara. Horretarako, gustatuko litzaiguke zuk edo zure taldeko pertsonaren batek parte hartzea “Osasuna eta Zaintza” focus group-ean. Aurreikusitako bi saioen datak, ordutegiak eta lekua.

FOCUS GROUP OSASUNA ETA ZAINKETAK

  1. Saioa: 2023ko azaroaren 3a
  2. Saioa:  2023ko azaroaren 10a

Jardunaldia Turismo Bulegoko bilera-gelan izango da, 9:00etatik – 11:00etara, Plaza Biribila 1, 48001, Bilbo.

Jaso ezazu agur bero bat,

F. Javier Garcinuño Zabala
Bilbao Ekintzako Zuzendari Nagusia

  • Udalak, Bilbao Ekintza udal sozietatearen bidez, Lanbideren entitate laguntzaile gisa, laguntza-pakete bat aktibatu du dagoeneko, negozio-ideia bat hasi edo enpresa-proiektu bat abian jarri nahi duten langabeentzat.

  • Guztira, zuzeneko 97 laguntza ekonomiko izango dira, eta epea azaroaren 9an amaituko da ekintzaile berrientzat, eta azaroaren 23an negozio-plan bat dutenentzat.

  • Interesdunak harremanetan jarri beharko dira Bilbao Ekintzaren Ekintzailetza Zerbitzuarekin (Zabalgune plaza 11), 94 420 53 60 telefono-zenbakian edo big@bilbaoekintza.bilbao.eus helbide elektronikoaren bidez.

Bilboko Udalak prozesu bat abiatu du enpresa-ideia bat garatzen hasi nahi duten langabeei eta proiektuak dituzten eta abian jartzeko fasean dauden pertsonei zuzendutako zuzeneko laguntza ekonomikoen eskaerak jasotzeko.

Guztira 97 laguntzako sorta bat da, eta epeak eta baldintzak ezberdinak dira bi modalitateetarako: lehenengo kasuan, ekintzailetzarako gogoa duten 85 pertsona sartu ahal izango dira. Epea azaroaren 9an amaituko da, 13:00etan. Bigarrenean, azaroaren 23ra arte (hau ere 13:00ak arte), 12 pertsonak eska ditzakete enpresa-jarduerak hasteko laguntzak.

Eskaera guztiak BILBAO EKINTZA udal sozietatearen bidez bidali eta izapidetu beharko dira, LANBIDEren entitate laguntzailea den aldetik, Ekintzailetza Zerbitzuarekin harremanetan jarrita (Zabalgune plaza, 11), 94 420 53 60 telefono-zenbakira deituz edo big@bilbaoekintza.bilbao.eus helbide elektronikora idatziz.

Prozesu hori Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren laguntzen deialdiaren barruan sartzen da (2023-06-02ko EHAA, 104. zk.), lehia askeko erregimenean.

ENPRESA-IDEIEN GARAPENA

Negozio-ideiak aztertu eta garatzeko laguntza eskuratzen duten 85 ekintzaileek, gainera, Bilbao Ekintzaren ekintzailetza-zerbitzuaren laguntza eta aholkularitza jarraitua izango dute, gutxienez bi hilabetez.

Jaso beharreko zenbatekoei dagokienez, ordainketa bakarra egingo da, 1.000 eta 1.300 euro artekoa. Horietatik, 28 laguntza 30 urtetik beherakoentzat gordeta daude (12 gizonentzat, 16 emakumeentzat) eta 57 laguntza, berriz, 30 urte edo gehiagokoentzat (22 gizonentzat, 35 emakumeentzat).

Laguntza horiek jaso ahal izateko, beharrezkoa izango da:

  • Bilbon enpresa-proiektu bat garatzeko ideia bat izatea.
  • Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta egotea eta benetan bertan bizitzea.
  • Langabezian egotea eta Lanbiden enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egotea.
  • Azken urtean EJZn edo langile autonomoen araubide berezian altan egon ez izana.
  • Bilbao Ekintza ekintzailetza babesteko zerbitzuaren aholkularitza- eta laguntza-prozesuan egotea, eta entitateak proposatzen dituen jarduketa guztietara joateko konpromisoa hartzea.

ENPRESA-JARDUERA BERRIEN HASIERA

Laguntza horiek negozio-plan bat garatuta duten eta enpresa-jarduera bat abian jartzeko bidean aurrera egin nahi duten pertsonentzat dira. Guztira, 12 pertsonak eskuratu dezakete laguntza, enpresa-proiektua hasteko behar den aholkularitza jasoz, gutxienez hiru hilabetez.

Kasu horretan, laguntzek 1.500 edo 1.950 euroko balioa izango dute. 30 urtetik beherako bost pertsonarentzat (2 gizonentzat eta 3 emakumerentzat) eta 30 urtetik gorako zazpi pertsonarentzat (3 gizonentzat eta 4 emakumerentzat) izango dira.

Ordainketak bi zatitan egingo dira: % 50, dirulaguntza onartzean, eta, bigarren ordainketa, beste % 50, ekonomia-jardueren gaineko zergan alta hartutakoan.

Baldintzak:

  • Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta egotea eta benetan bertan bizitzea.
  • Langabezian egotea eta Lanbiden enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egotea.
  • Azken urtean EJZn edo langile autonomoen araubide berezian altan egon ez izana.
  • Enpresa edo negozio berri bat ezartzeko bideragarritasun-plan bat izatea.
  • Bilbao Ekintza ekintzailetza-zerbitzuaren aholkularitza- eta laguntza-prozesuan egotea.
  • Aholkularitza-prozesua amaitu eta 3 hilabeteko epean hartu beharko dute alta ekonomia-jardueren gaineko zergan.
  • Enpresa-jarduerak Bilbon izan beharko ditu egoitza soziala eta fiskala.

UDAL LAGUNTZA ETA AHOLKULARITZA

Bilboko Udalak, Bilbao Ekintza udal sozietatearen bidez, hainbat laguntza eskaintzen ditu ideia ekintzaileak garatzeko eta enpresa-ekimen berriak abian jartzeko. Laguntza horiek bere ekintzailetza-zerbitzu bereziaren bitartez bideratzen ditu, eta 2017tik negozio eta startup berriak sortzeko eta sendotzeko beharrezko laguntza ematen du. Laguntza hori are gehiago indartu da, Zabalgune plazan instalazio handiagoak jarriz.

Horri gehitu behar zaio hura osatzen duen profesional-taldeak 20 urte inguruko ibilbidea duela ekintzailetzaren arloan, eta 2.000 enpresa baino gehiago sortzen lagundu duela.

SARE SOZIALAK: