• Bilboko Udalak, Bilbao Ekintza udal-sozietatearen bidez, Lanbideren tokiko erakunde laguntzaile gisa, hautaketa-prozesu bat abiarazi du proiektu ekintzaileak garatzeko edo martxan jartzeko ideiak dituztenentzako 93 plaza eskaintzeko.

  • 93 plaza horietatik 81 enpresa-ideia bat garatu nahi duten ekintzaileei zuzenduta daude, eta gainerako 12 plazak enpresa-jarduera berriak martxan jartzeko izango dira.

  • Laguntzen zenbatekoa 1.000 euro eta 1.300 euro artean egongo da enpresa-ideiak garatzeko, eta 1.500 euro eta 1.950 euro artean enpresa-ekimenak abian jartzeko.

  • Parte hartzeko interesa dutenek BIG Bilbao Udal Ekintzailetza Zentroarekin harremanetan jarri beharko dute, 94 420 53 60 telefono-zenbakian edo big@bilbaoekintza.bilbao.eus helbide elektronikoaren bidez. Eskaerak jasotzeko epea 2021eko abenduaren 14an amaituko da, 13:00etan.

Enpresa-ideiak garatzeko edo martxan jartzeko ideiak dituzten pertsonek aukera daukate Bilboko Udalak eskaintzen dituen dirulaguntzen 93 plazetako bat eskuratzeko.

Udalak, Bilbao Ekintza udal-sozietatearen bidez, Lanbideren tokiko erakunde laguntzaile gisa, dirulaguntzen deialdi honetan parte hartzeko hautaketa-prozesua hasi du, Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuaren dirulaguntza-deialdiaren baitan sartuta dagoena (BOPV nº117, 16/06/2021), lehia askeko araubidean.

Guztira 93 plaza emango dira, eta horietatik 81 plaza emango zaizkie ekintzaile izateko gogoa dutenei, enpresa-ideiak garatzeko aukera izan dezaten. Gainerako 12 plazak dagoeneko negozio-plan bat garatuta duten eta enpresa-jarduera berriak abian jarri nahi dituzten pertsonentzat izango dira.

Eskabideak jasotzeko epea abenduaren 14an amaituko da, 13: 00etan. Parte hartzeko interesa dutenek BIG Bilbao Udal Ekintzailetza Zentroarekin harremanetan jarri beharko dute, 94 420 53 60 telefono-zenbakian edo big@bilbaoekintza.bilbao.eus helbide elektronikoaren bidez.

ENPRESA-IDEIEN GARAPENA

Negozio-ideiak aztertu eta garatzeko laguntza jasotzen duten 81 ekintzaileek Big Bilbao udal-ekintzailetza zentroaren etengabeko laguntza eta aholkularitza izango dute, gutxienez bi hilabetez.

Dirulaguntzen zenbatekoa 1.000 euro eta 1.300 euro artekoa izango da, eta ordainketa bakar baten bidez ordainduko da. 24 dirulaguntza 30 urtetik beherakoentzat gordeko dira (14 emakumeentzat eta 10 gizonentzat) eta 57 dirulaguntza 30 urtetik gorakoentzat (30 emakumeentzat eta 27 gizonentzat).

Laguntzak eskuratu nahi izanez gero, honako baldintza hauek bete beharko dira: Bilbon enpresa-proiektu bat garatzeko ideia bat eduki; Euskadin erroldatuta egon eta bertan benetan bizi; langabezian egon eta Lanbiden enplegu-eskatzaile gisa inskribatuta egonazken urtean enpresa-jardueren gaineko zergan edo langile autonomoen erregimen berezian alta emanda egon ez izana, eta BIG Bilbaoren aholkularitza- eta laguntza-prozesuan parte hartu. Halaber, erakundeak proposatutako jarduera guztietan parte hartzeko konpromisoa hartuko du.

ENPRESA-JARDUERA BERRIAK ABIARAZTEKO DIRULAGUNTZAK

Negozio-plan bat garatuta duten eta enpresa-jarduera bat abian jartzeko bidean aurrera egin nahi duten pertsonentzako laguntzak eskuratu ahalko dituzte honako betekizun hauek betetzen dituzten 12 pertsonek:

  • Euskadin erroldatuta egon eta benetan bertan bizi; langabezian egon eta Lanbiden enplegu-eskatzaile gisa inskribatuta egonazken urtean enpresa-jardueren gaineko zergan edo langile autonomoen erregimen berezian alta emanda egon ez izana; enpresa edo negozio berri bat ezartzeko enpresa-bideragarritasunerako plan bat eduki, eta BIG Bilbaoren aholkularitza– eta laguntza-prozesuan parte hartu. Bestalde, enpresa-jarduerak Bilbon izan behar ditu sozietate- eta zerga-helbideak. Laguntza hauek enpresa-proiektu bat gutxienez hiru hileko epean abian jartzeko beharrezkoak diren aholkularitza-jarduketak garatzeko erabiliko dira.

Kasu honetan, dirulaguntzek 1.500 € edo 1.950 euroko balioa izango dute, eta 30 urtetik beherako bost pertsonari zuzenduta egongo dira (3 emakume eta 2 gizon), baita 30 urtetik gorako zazpi pertsonari ere (4 emakume eta 3 gizon). Ordainketak bi zatitan egingo dira: % 50 laguntza onartzen denean eta % 50 enpresa-jardueren gaineko zergan alta eman ondoren.

BIG BILBAO, IDEIEN FABRIKA

Ideia ekintzaileak garatzeko eta enpresa-ekimen berriak abian jartzeko laguntzak BIG Bilbao ekintzailetzarako udal-zentroaren aholkularitza- eta laguntza-zerbitzuaren bitartez bideratuko dira. Zentroak, hain zuen ere, start-up eta negozio berriak sortzeko eta finkatzeko beharrezkoa den laguntza eskaintzen du 2017. urtetik. Zentroan jardunean ari diren profesionalek 20 urte inguruko ibilbidea dute ekintzailetzaren esparruan, eta 2.000 enpresa baino gehiago sortzen lagundu dute.

  • Bilboko Udalak, Bilbao Ekintza udal-sozietatearen bidez, Lanbideren tokiko erakunde laguntzaile gisa, hautaketa-prozesu bat abiarazi du, lehia askearen erregimenean, enpresa-ideia bat garatu nahi duten ekintzaileentzako 81 plaza emateko eta enpresa-jarduera berriak abian jartzeko beste 12 plaza gehiago emateko.

  • Laguntzen zenbatekoa 1.000 euro eta 1.300 euro artean egongo da enpresa-ideiak garatzeko, eta 1.500 euro eta 1.950 euro artean enpresa-ekimenak abian jartzeko.

  • Parte hartzeko interesa dutenek BIG Bilbao Udal Ekintzailetza Zentroarekin harremanetan jarri beharko dute, 94 420 53 60 telefono-zenbakian edo big@bilbaoekintza.bilbao.eus helbide elektronikoaren bidez.

Bilboko Udalak, Bilbao Ekintza udal-sozietatearen bidez, enpresa-ideia berrien sustatzaileei laguntzeko eta enpresa-jarduera berriak abian jartzeko dirulaguntzen deialdi batean parte hartzeko hautaketa-prozesua abiarazi du. Prozesu hori Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuaren dirulaguntza-deialdiaren baitan kokatuta dago (EHAA 117. zk, 2021-06-16), lehia askearen erregimenean.

Guztira 93 plaza emango dira, eta horietatik 81 plaza emango zaizkie ekintzaile izateko gogoa dutenei, enpresa-ideiak garatzeko aukera izan dezaten. Gainerako 12 plazak dagoeneko negozio-plan bat garatuta duten eta enpresa-jarduera berriak abian jarri nahi dituzten pertsonentzat izango dira.

Parte hartzeko interesa dutenek BIG Bilbao Udal Ekintzailetza Zentroarekin harremanetan jarri beharko dute, 94 420 53 60 telefono-zenbakian edo big@bilbaoekintza.bilbao.eus helbide elektronikoaren bidez.

ENPRESA-IDEIEN GARAPENA

Negozio-ideiak aztertu eta garatzeko laguntza jasotzen duten 81 ekintzaileek Big Bilbao udal-ekintzailetza zentroaren etengabeko laguntza eta aholkularitza izango dute, gutxienez bi hilabetez.

Dirulaguntzen zenbatekoa 1.000 euro eta 1.300 euro artekoa izango da, eta ordainketa bakar baten bidez ordainduko da. 24 dirulaguntza 30 urtetik beherakoentzat gordeko dira (14 emakumeentzat eta 10 gizonentzat) eta 57 dirulaguntza 30 urtetik gorakoentzat (30 emakumeentzat eta 27 gizonentzat).

Laguntzak eskuratu nahi izanez gero, honako baldintza hauek bete beharko dira: Bilbon enpresa-proiektu bat garatzeko ideia bat eduki; Euskadin erroldatuta egon eta bertan benetan bizi; langabezian egon eta Lanbiden enplegu-eskatzaile gisa inskribatuta egon; azken urtean enpresa-jardueren gaineko zergan edo langile autonomoen erregimen berezian alta emanda egon ez izana, eta BIG Bilbaoren aholkularitza- eta laguntza-prozesuan parte hartu. Halaber, erakundeak proposatutako jarduera guztietan parte hartzeko konpromisoa hartuko du.

ENPRESA-JARDUERA BERRIAK ABIARAZTEKO DIRULAGUNTZAK

Negozio-plan bat garatuta duten eta enpresa-jarduera bat abian jartzeko bidean aurrera egin nahi duten pertsonentzako laguntzak eskuratu ahalko dituzte honako betekizun hauek betetzen dituzten 12 pertsonek: Euskadin erroldatuta egon eta benetan bertan bizi; langabezian egon eta Lanbiden enplegu-eskatzaile gisa inskribatuta egon; azken urtean enpresa-jardueren gaineko zergan edo langile autonomoen erregimen berezian alta emanda egon ez izana; enpresa edo negozio berri bat ezartzeko enpresa-bideragarritasunerako plan bat eduki, eta BIG Bilbaoren aholkularitza- eta laguntza-prozesuan parte hartu. Bestalde, enpresa-jarduerak Bilbon izan behar ditu sozietate- eta zerga-helbideak. Laguntza hauek enpresa-proiektu bat gutxienez hiru hileko epean abian jartzeko beharrezkoak diren aholkularitza-jarduketak garatzeko erabiliko dira.

Kasu honetan, dirulaguntzek 1.500 € edo 1.950 euroko balioa izango dute, eta 30 urtetik beherako bost pertsonari zuzenduta egongo dira (3 emakume eta 2 gizon), baita 30 urtetik gorako zazpi pertsonari ere (4 emakume eta 3 gizon). Ordainketak bi zatitan egingo dira: % 50 laguntza onartzen denean eta % 50 enpresa-jardueren gaineko zergan alta eman ondoren.

BIG BILBAO, IDEIEN FABRIKA

Ideia ekintzaileak garatzeko eta enpresa-ekimen berriak abian jartzeko laguntzak BIG Bilbao ekintzailetzarako udal-zentroaren aholkularitza- eta laguntza-zerbitzuaren bitartez bideratuko dira. Zentroak, hain zuen ere, start-up eta negozio berriak sortzeko eta finkatzeko beharrezkoa den laguntza eskaintzen du 2017. urtetik. Zentroan jardunean ari diren profesionalek 20 urte inguruko ibilbidea dute ekintzailetzaren esparruan, eta 2.000 enpresa baino gehiago sortzen lagundu dute.

B-Venture-k, estatuaren ipar guneko ekintzailetza-ekitaldirik handienak, hitzaldi, mahai-inguru eta proiektuen aurkezpenez osatutako programa bat ospatuko du Euskalduna Jauregian, herrialdeko inbertitzaile eta ekintzaile garrantzitsuenetako batzuekin.

Inbertsio-irizpideetatik abiatuta, enpresa bat saltzeko beharrezko jarraibideetara ezagutaraziko dira. Hori guztia, tailer praktikoekin eta networking bilerekin batera, berrikuntzari, ekintzailetzari, finantzaketari eta ideiei buruzko bi jardunalditan.

Egitarau osoa kontsulta ezazu.

  • Ekimen horren helburua da enpleguaren sorkuntza eta jarduera ekonomikoa sustatuko dituzten enpresa-ekimenak erakartzea Bilbora, hiriarentzat estrategikoa den ekonomia digitalaren sektorean.

  • Lehiaketak HIRU SARI ekonomiko izango ditu, 6.000, 4.000 eta 2.000 eurokoak, hurrenez hurren; horrez gain, esparru teknologikoan eta digitalean aholkularitza eta prestakuntza eskainiko zaie lehiaketara aurkezten diren ekimen guztiei.

  • Eskabideak aurkezteko epea bihar irailaren 30an hasiko da eta azaroaren 1ean amaituko da.

Bilboko Udalak, Bilbao Ekintza udal-sozietatearen bitartez, BILBAO EKINTZAILETZA DIGITALA lehiaketaren hirugarren edizioa abiarazi du. Ekimen honen bidez, Bilboko Udalak ekonomia digitalaren baitako enpresak erakartzea, sortzea eta haztea lortu nahi du, hiribilduarentzat sektore estrategikoa baita.

Lehiaketa horren bidez, hautatutako enpresa-proiektuei laguntza, aholkularitza eta prestakuntza eman nahi die Udalak, ingurune lehiakor batean eraginkortasunez garatzeko beharrezkoak dituzten trebetasun eta ezagutzekin merkaturatu ahal izateko.

Lehiaketa horretan parte hartu ahal izango dute Bilbon start up berri baten proiektuak aurkezten dituzten ekintzaileek, duela urtebete baino gutxiago start up bat abian jarri dutenek edo hirian garatu beharreko eremu digitalari lotutako barne-ekintzailetzako proiektu berri bat duten pertsona fisiko edo juridikoek.

Bilboao Ekintzailetza Digitala lehiaketak hiru sari ekonomiko izango ditu: 6.000, 4.000 eta 2.000 eurokoak, baloraziorik onena jasotzen duten hiru ekimenentzat, hurrenez hurren. Horrez gain, lehiaketan aurkezten diren proiektu guztiek aholkularitza eta prestakuntza espezializatua jasotzeko aukera izango dute, esparru teknologiko eta digitaletan, guztiak ere BIG Bilbao udal-ekintzailetza zentroan eskainiko direnak.

ESKAERAK

Interesdunek helbide elektroniko honen bidez aurkeztu beharko dituzte euren eskaerak bihartik aurrera, irailaren 30abig@bilbaoekintza.bilbao.eusBIG Bilbao Ekintzailetza Zentroan ere aurkeztu daitezke, Zabalgune eraikinean (Zabalgune plaza, 11), 09:00etatik 13:00etara.

Lehiaketaren oinarriak eta dokumentazioa Bilbao Ekintzaren webgunean daude, esteka honetan.

Europar Batasunak, Europako Gizarte Funtsaren 2014- 2020 Euskal Autonomia Erkidegorako Programa Eragilearen bitartez, % 50ean finantzatuko du Bilboko Ekintzailetza Digitalaren lehiaketa.

Hainbat nazionalitateko 125 start-up eta ekintzailek Fintech sektorearen erronkei aurre egiteko irtenbideak diseinatuko dituzte Hack&Disrupt ekimenean, finantza iraunkorren hackathon delakoan

Berrogei orduz, 125 start-up eta ekintzaile baino gehiago elkarrekin egon dira Kutxabank, Kutxabank Seguros, Lagun Aro, Laboral Kutxa edo Renta4 entitateek Hack&Disrutp! ekimenean proposatu dituzten finantza iraunkorren alorrerako irtenbideak diseinatzen. Ekitaldia hackathon baten barruan antolatu da, zeinaren bidez Fintech sektorea garatu nahi den Euskadin, eta finantza zein teknologiako ekimen berriak sortu.

Irtenbideen irabazleek beren proiektuak garatzeko laguntza jasoko dute, bai eta Suitzara joateko bidaia bat ere, F10 azeleratzailearen eskutik.

Lander Belokik, Mondragon Unibertsitateko Enpresa Fakultateko dekanoak, zuzendu zuen ekitaldia. Bestalde, BMEko Javier Hernani kontseilari ordezkaria ere bertan izan zen, bai eta Ekonomia Sustatzeko Saileko foru diputatua den Ainara Basurko eta Xabier Ochandiano Garapen Ekonomiko, Merkataritza eta Enplegu Saileko zinegotzia ere.

Asteburu osoan ezagutza handia sortu da mahai-inguruen, finantza iraunkorren askotariko hitzaldien eta sektoreko adituen kargura egindako mentoretzen bitartez. Kasu arrakastatsuak aztertu dira, hala nola BMEren Marketplace kaleratzea, hau da, blockchain teknologiarekin ETEak finantzatzeko plataforma bat, bai eta aseguruen munduko jardunbide egokiak eta ekintzailetza ere.

Solid eta Hagalaz enpresak dira erronken irabazleak. Bi enpresak Mondragon Unibertsitateko LEINN unibertsitate-garduan sortu dira, Data sektorean espezializatutako “We are Clickers” izeneko startu-uparekin batera.

Babesle hauei esker irten da aurrera ekimena: BBK Fundazioa, BME, Bilbao Plaza Financiera. BME eta BBF Fintech entitateek antolatu dute ekitaldia, BEAZ, Bilbao Ekintza eta BBF Mondragon Unibertsitatea bazkideekin. F10 azeleratzailea eta Ibermática bazkide teknologikoek ere ekitaldia antolatzen lagundu dute, eta guzti-guztiek egin dute lan Bilbo finantza eta teknologiaren alorrean erreferentzia izan dadin laguntzeko eta sustatzeko.

 

 

 

BIG Bilbao, Bilbao Ekintzaren ekintzailetza-zentroa, Bilboko Udalaren udal-sozietatea, hirian enpresa-abentura batean hasten direnentzako laguntza-gune gisa finkatu da

Bilbok hiri dinamiko eta transbertsal bat izatea lortu du, bere esentzia galdu gabe, hainbat esparrutan garatzeko gai dena. Agian, hori izango da bere erakargarritasuna zabaltzen jarraitu ahal izateko sekretua, turismoa, inbertsioak eta negozio-aukera berriak sustatzeko.

Izan ere, COVID-19k eragindako krisi gogorra jasan arren, hiriak eta bertako jendeak goraipatu beharreko erresilientzia-gaitasuna erakutsi dute. Mende honetan daramagun urterik zail eta zalantzagarrienean, badira gure hiriarentzat aberastasuna sortzen jarraitzearen aldeko apustua egin dutenak eta bide gogor bati ekin diotenak euren negozio ideia gauzatzen saiatzeko.

Zorionez, askok eta askok ez dute bakarrik ibili. 2017. urteaz geroztik, Bilboko Udalak BIG Bilbaoren bidez (Bilbao Ekintzaren ekintzailetzarako gunea) hiribilduan ezartzearen aldeko negozio-proposamenekin laguntzen du.

Sortu zenetik, BIG Bilbaok 1.300 enpresa-proiektu baino gehiago lagundu ditu; horietatik 500 enpresa baino gehiago jaio dira, 700 lanpostu baino gehiago sortuz. Gainera:

  • 20 urte baino gehiagoko esperientzia duen lantaldea du eta ekintzaileari proiektuaren hasierako proposamenetik proiektua finkatu arte laguntzen dio.
  • Programa espezifikoak ditu eta hainbat arlori buruzko enpresa-jardunaldiak antolatzen ditu aldizka, komunitate bat sortzeko eta hiriko enpresaburuen artean ideia eta harreman berriak sustatzeko.
  • Udalak garapen ekonomikoa eta hiriaren proiekzioa sustatzeko estrategikotzat jotzen dituen proiektuak bultzatu nahi ditu, hala nola, zerbitzu aurreratuak, industria kultural eta sortzaileak eta ekonomia digitala.
  • Lehen urtean enpresak izan duen bilakaeraren jarraipena egiten du.

Azkenik, zerbitzu guztiak doakoak direla nabarmendu behar da. Europako Gizarte Funtsaren 2014-2020 Programa Operatiboak % 50ean finantzatzen ditu.

Itxaropena COVID-19 urtean

COVID-19ren krisiak eragindako zailtasunak gorabehera, iaz, 2020an, BIG Bilbaok zentrora laguntza eta aholkularitza ekintzailearen bila joan ziren 1.272 pertsona artatu zituen. 332 enpresa-ekimen berri jaso ziren eta 421 proiektu lagundu eta aholkatu ziren; horietatik, 246 2020ko ekimen berriak izan ziren.

Horrela, 112 enpresa berrik sortu ziren, hirian 137 lanpostu sortuz. Datu itxaropentsua, tokiko jarduera ekonomikoaren pixkanakako susperraldiari begira.

Bestalde, Bilbao Ekintzak berak egindako azterlan batek zerbitzu horren bidez 2017tik martxan jarritako enpresen % 68 inguruk funtzionatzen jarraitzen duela bizitzako lehen hiru urteak igaro ondoren nabarmendu du.

“Hainbeste kostatzen zaigun enpresa-alde hori”

Bilbao Ekintzaren babesa jaso dutenak, BIG Bilbao bidez, eskaintzen den profesionaltasun eta jarraipen mailarekin bat datoz. “BIG Bilbaorekin izandako esperientzia oso positiboa izan da. Une oro pertsona talde batekin egon nintzen eta horiek, bai arlo profesionalean bai pertsonalean, bide hori askoz errazagoa izatea eragin zuten”, adierazi du Jose Miguel Ramos-ek, Inmobilaria Uribarriko kidea, bere negozioa irekitzeko helburua bete ondoren.

“Big Bilbaok artearen zaleoi hainbeste kostatzen zaigun alde enpresarial hori eskaini dit”, nabarmendu du Peio Duranek, bere moda enpresa atera eta gero. “Sormenezko zorotasun hori guztia antolatzen eta enpresa-egitura batean gauzatzen lagundu didate”, zehaztu du.

Bestalde, Tamara Calvok hasiera batean “izututa eta galduta” zegoela aitortzen du, abokatuen bulego batean bederatzi urtez lan egin eta ama primeriza izatea pentsatzen zuenean. “BIG Bilbaon prozesua errazagoa izaten lagundu zidaten. Haren aholkuak eta laguntzak aireratzeko falta nituen hegoak eman zizkidaten”, esan du. Orain, etxeak, trastelekuak eta etxe-aldaketak antolatzeko eta ordenatzeko negozio propioa du.

Hezkuntza ekintzailea

BIG Bilbaoren lan horrek harrobia ez galtzea ere eskatzen du. Hala, gazteen artean ekintzailetzaren balioa sustatuko duten balioak txertatzeko, Bilboko Udalak, Bilbao Ekintzaren bidez, SORTZEAREN ABENTURA proiektua jarri zuen abian, DBHko 3. eta 4. mailako ikasleei zuzenduta, hiriko ikastetxeen bidez.

Ikasturtean zehar, gazteek euren enpresa-abenturari ekiten diote “benetako proiektuak” garatuz. Proiektu horietan esperientzia gogoangarria eta dibertigarria bizi dute, ekintzailetzaren oinarrizko kontzeptuak eta balioak barneratzen laguntzen diena. Halaber, ikasle parte-hartzaileei erronka erreal eta zehatzei erantzuteko irtenbideak diseina ditzatela proposatzen zaie.

Programa osoak ikasleen artean beharrezkoak diren gaitasunak eta gaitasunak garatzeko balio du, betiere euren etorkizun profesionalari begira hainbat alderditan aurrera egiteko helburuarekin: talde-lana, garapen pertsonala, IKTen erabilera, entzute aktiboa, etab.

Prozesuaren amaiera gisa, parte hartzen duten ikastetxe guztiak amaierako ekitaldi batean biltzen dira. Ekitaldi horretan, ikasturtean zehar burututako proiektuak aurkezten dira, ideiak partekatzeko eta komunitate bat sortzeko.

Erakusgarri gisa, aurreko ikasturtean, 2020-2021 ikasturtean, parte hartu duten ikastetxeetako ikasleek —La Salle, Eskolapioak, Harrobia Ikastola, Trueba Ikastetxea, San Pedro Apostol Ikastetxea, Kirikiño Ikastola, Jesús y María Ikastetxea eta Hijas de la Caridad/Nuestra Señora de Begoña Ikastetxea— erronka bat izan zuten: Bilboko balioen karta ezagutaraztea eta hurbiltzea, gazteen artean estrategia bat sustatzeko.

  • Bilbao Hostel Coliving, lanerako eta aisialdirako espazio komunak eta ostatua uztartzen dituen Euskadiko lehenengo proiektu pilotua da, Basurtu/Altamira auzoan kokatuta. EDE Fundazioak kudeatzen du proiektua, Bilboko Udalaren laguntzarekin. Honako hauek parte hartu dute ekimenaren aurkezpenean: Juan Mari Aburto, Bilboko alkatea, Xabier Ochandiano, Garapen Ekonomiko, Merkataritza eta Enplegu Saileko zinegotzia eta zentroko arduradunak, Jose Puyo, EDE Fundazioko zuzendaria eta Toñi Bueno, Bilbao Hostel-ekoa.

  • Unibertsitate-prestakuntza amaitzen edo egiten ari diren talentudun gazteek aldi baterako hartuko dute ostatua espazio honetan, bai eta Bilbon zientzia, teknologia edo arteen inguruko proiektu profesionalak edo ikerketak egiten dituzten proiektuak garatzen dituzten pertsonak ere.

  • Proiektu berri honetan uztartuko dira Coliving eredua delakoa eta turismo-aterpetxea, baina ingurumenarekiko konpromisoari eutsiko diote, zerbitzuak digitalizatuko dira eta auzoarekiko espiritu konprometitu eta irekia mantenduko da, entitate eta saltokiekin batera lan eginda. Bestalde, ENPLEGU INKLUSIBOA sortzen jarraituko du Suspertu gizarteratze-enpresarekin.

  • Lehenengo fasean hauek izango dira Bilbao Hostel Coliving proiektuan egongo diren azpiegiturak: lehenengo solairua (8 logela eta 12 oherekin) eta lan- zein jarduera-eremuak, eremu komunitarioak, espazio esklusiboak eta kanpoko espazioak. Besteak beste, “bideratzaile” bat egongo da, hau da, erabiltzaileen arteko harremana erraztu eta auzoko entitate, pertsona eta saltokien arteko loturak errazteko figura bat.

Bilbok gazte ekintzaileei eta profesionalei ostatu emateko proiektu pilotu berri bat jarriko du martxan ostatua eta lanerako zein aisialdirako espazio komunak uztartzen dituen espazio batean. Bilbao Hostel aterpetxeak jarri du martxan ekimen aitzindaria, Basurtu/Altamira auzoko udal-instalazioetan. Ostatu-eredu berri bat da, Europan Coliving izenarekin ezagunagoa, eta enpresa- zein gizarte-ekimen gisa planteatzean da, Covid-19ak ustekabean eragindako pandemiaren eta turismoan izan duen eraginaren ostean.

EDE Fundazioaren mendeko Suspertu gizarteratze-enpresak kudeatzen du Bilbao Hostel instalazioa, eta Bilboko Udalaren laguntzarekin egiten du. Euskadin lehenengoz garatuko den proiektu pilotuaren bitartez, beste espazio bat bideratu nahi dute hiribildua unibertsitate-hiri izatearen aldeko apustuari aurre egiteko, non berrikuntza eta ekintzailetza bultzatu eta nazioarteko talentua erakarri nahi diren.

Honako hauek bildu dira ekimena aurkezteko ekitaldian: Juan Mari Aburto, Bilboko alkatea, Xabier Ochandiano, Garapen Ekonomiko, Merkataritza eta Enplegu Saileko zinegotzia eta zentroko arduradunak, José Puyo, EDE Fundazioko zuzendaria, eta Toñi Bueno, Bilbao Hostel-eko kidea.

PROIEKTU PILOTUA

Enpresaren proiektu pilotuaren xedea da unibertsitate-prestakuntza amaitzen edo egiten ari diren (masterrak, doktoretzak…) eta zientzia, teknologia edo arteen esparruan talentua duten gazteei eta aipatutako alorretan Bilbon aldi baterako proiektu profesionalak edo ikerketa-proiektuak garatzen dituzten pertsonei behin-behinean ostatu ematea. Pertsona horiek nahi dutelako parte hartu ahal izango dute proiektuan edo tokiko beste enpresa, ikerketa-zentro eta unibertsitate-zentro batzuetatik etorrita.

Bilbao Hostel proiektuaren coliving ereduaren aldeko apustuak formatu hibrido bat izango du; hau da, coworking eta coliving espazioak turismo-ostatu batekin uztartuko dira, bertan ostatu hartzen duten bi motatako pertsonen arteko bizikidetza zabaltzeko. Hori horrela, ingurumenarekiko konpromisoari eutsiko zaio espazioan, eta jardun jasangarriak indartuko dira. Apurka-apurka zerbitzuak digitalizatuko dira garai berrietara egokitzeko, eta auzoarekiko espiritu konprometitu eta irekia mantenduko da osatzen duten saltoki eta entitateekin batera lan egiten. Bestalde, enplegu inklusiboa sortzen jarraituko du laneratzeko Suspertu enpresaren bitartez, lan-merkatura sartzeko aldi baterako zailtasunak dituzten pertsonak kontratatuz.

Proba pilotuak, gehienez ere, bi urte iraungo du, eta horien ostean proiektuaren jarraitutasuna eta garapena aztertuko dira. Azterketa horren bitartez, honako ezaugarri hauek egiaztatuko dira: tipologia horretako ostatu-formatu bat beharrezkoa den, udal-instalazioak coliving eredura bideratutako leku izatearen egokitasuna eta programaren bideragarritasun ekonomikoa, enplegu inklusiboko proiektuaren ezaugarriei eutsiz.

ESPAZIOAK ETA ZERBITZUAK

Proiektu pilotua turismo-aterpetxe batean dago, Kastrexana eraikinean, eraikin nagusiari lotua, non askotariko gizarte-zerbitzu eta entitateak biltzen diren, bai eta prestakuntzarako, berrikuntzarako eta ekintzailetzarako espazioak ere. Espazioak egokitu ondoren, lehenengo fasean, proiektu pilotuak solairu bat (8 logela eta 12 oherekin) eta lan- zein jarduera-eremuak, eremu komunitarioak, espazio esklusiboak eta kanpoko espazioak izango ditu. Guztira, coliving eredura bideratutako 1.400 metro karratu egongo dira.

Coliving ereduaren erabiltzaileek, lo egiteko espazio bat, eremu komunak eta lanerako lekuak edukitzeaz gain, honako zerbitzu hauek edukiko dituzte eskura: logelak garbitzeko zerbitzuak, garbitegi-zerbitzua, Internet konexioa, jantokia eta taberna-kafetegi zerbitzua, besteak beste.

Bilbao Hostel Coliving proiektuaren beste berritasun garrantzitsu bat “Bideratzaile” figura izango da. Bertan ostatu hartuko duten pertsona guztien integrazio eta bizikidetza ona bermatuko dute eta lan egiteko eta bizitzeko beharrezkoa den guztia edukitzea ere bai. Hauexek izango dira figura horren zereginak, besteak beste: egonaldiaren jarraipen pertsonalizatua, erabiltzaileen arteko komunitate-sentimendua bultatzea, programatzen diren jarduera guztietan parte hartzera gonbidatuz, eta erabiltzaileak auzoko merkataritza-bizitzan txertatzea, eremuko saltokiekin harremanetarako sare bat garatuz.

Informazio gehiago: www.bilbaohostel.eus

Covid-19a protagonista duen gaur egungo osasun-krisiak bete-betean izan du eragina enpresetan eta negozioetan, eta sortzen ari diren ekintzailetza-proiektuei lotutako ziurgabetasun-egoera bati ireki dizkio ateak.

Hori horrela, GEMek (Global Entrepreneurship Monitor) prestatutako txostenarekin bat etorriz —Espainiako ekintzailetzaren egoera COVID-19aren krisiaren aurrean—, pandemiaren eta alarma-egoera deklaratu zen lehenengo hilabeteetan sortze-bidean zeuden enpresen % 35ek planak eten zituen eta % 4k bertan behera utzi zuen ideia. Alderdi positibo bat ere izan du horrek; izan ere, % 41ek negozio-eredua berriz orientatzea erabaki du, eta % 56k ez zuen eragin hurrengo hilabeteetarako negatiborik aurreikusi proiektuan; are gehiago, onuragarria izan zitekeela uste zuen.

Edonola ere, egoera horri aurre egiteko, guztiz funtsezkoa da ekintzaileek egokitzeko duten gaitasuna: Merkatu-azterlan eguneratu bat izan behar dugu eta gure ideia edo negozio-eredua berrikusi, baina, aldi berean, agertzen doazen aukerak aprobetxatzeko gai izan. Geure buruak berrasmatzeko unea da. 

 

Horren jakitun, enpresa askok dagoeneko egokitu dute jarduera, negozio-hobi berrietara bideratzeko; besteak beste, nola ez, osasunari lotutakoa nabarmendu behar dugu. Horixe da, hain zuzen ere, maskarak, gel desinfektatzaileak eta abar ekoizteari eta banatzeari ekin dioten enpresa ugari egotearen arrazoia. Izan ere, ziur asko, sektore horrek garrantzi handiagoa izango du etorkizunean. 

 

Eraldaketa hori, dena den, haratago doa arkitekturari edo eraikuntzari lotutako negozioetan, eskaintza egokitu baitute terraza eta lorategi zein argi naturala duten gela malgu eta aldakorrak dituzten etxebizitzekiko desira gorakorrera egokitzeko. Barne-diseinatzaileek, bereziki, ostalaritza-lokaletarako irtenbideak bilatzeko erronkari egin behar diote aurre, sozializazioa modu seguruan ahalbidetuko duten espazio berritzaileekin, besteak beste. 

Enpresaren eremu guztien digitalizazio integrala, halaber, negozio-aukeretarako iturria da. Sektore guztiek partekatzen duten joera bat da, eta horrek arinago garatzea eta ezartzea ekarri du, betiere, lehiakortasuna hobetzeko asmoz. Horri dagokionez, enpresa txiki eta ertainetara iritsi den joera bat da. 

 

Ildo horretatik, funtsean mugikortasunari eta harremanei eragiten dizkieten murrizketa ugarien ondorioz, negozio-aukera sorta handi bat sortuko da irtenbide eraginkorrak eskaini ditzaketen ekintzaileentzat: telelana, e-learning, e-commerce, ekitaldi birtualak, contactless ordainketak, kontakturik gabeko sarrera-kontrola eta beste hainbat gai.

 

Mundua asko aldatu da hilabete gutxian, eta, horregatik, oinarri-oinarrizkoa da enpresen berrasmatzeko gaitasuna eta negozio-ideia berrien gaitasuna nabarmentzea. Krisi orok dakar aukera bat berekin, eta oraingoa ez da salbuespena izango. Guk aukera hori aprobetxatu behar dugu. 

Sormenaren eta kulturaren sektoreak gero eta aintzatespen gehiago jasotzen ditu hiri-inguruetan ekonomia eta berrikuntza garatzeko katalizatzaile gisa egiten duen lanagatik. Alabaina, zer jarduera txertatu behar dira sektore horren barruan? Zein da ekonomian benetan duten eragina? Eta are garrantzitsuagoa dena, zer egiten ari gara zeregin hori aitortzeko?  

Sektorea zedarritzen

KEA aholkularitzak Europako Batzordearentzat egindako definizioaren arabera, sektorea zirkulu zentrokideetan egituratzen da, honela: nukleoan arteak eta ondarea daude; hurrengo zirkuluan liburu, musika, zinema eta bideo, irrati-telebista, bideo-joko eta prentsaren kultura-industriak; ondoren, diseinuari, arkitekturari eta publizitateari lotutako enpresa eta erakundeak, eta, amaitzeko, jarduera horiei lotutako industriak.

Izan ere, sormenak eta arteak uste baino eremu gehiago barne hartzen dituzte, eta gizartea zenbat eta garatuagoa izan, orduan eta gehiago ikusiko ditugu. Esnatzen garenetik berriz ere lo hartzen dugun arte, gure jarduera ugaritan ikus ditzakegu diseinua eta artea: arropan, lanean, komunikazioan, zerbitzu publiko batzuetan, liburuetan, musikan, artelanetan eta abarretan.

Ekonomian duen garrantzia

Europar Batasunaren datuen arabera, sektoreak 12 milioi pertsona baino gehiagori ematen die lana (guztien % 7,5), eta % 4ko ekarpena egiten dio barne produktu gordinari (BPGd). Bilboren kasuan, 2019. urtean enpleguen % 4,7 sortu zituen sektoreak, eta arkitektura eta ingeniaritzakoak ziren langile gehienak (guztien % 40), gero, publizitatekoak (% 12), irrati-telebistakoak (% 11) eta sormen, arte eta ikuskizunetakoak (% 9). 

Datu horien bitartez egiaztatu da ezagutzaren eta sormenaren ekonomia intentsibo batera jotzen ari garela, eta ezaugarri hori oso begi-bistakoa da sektore horretan. Beraz, beste sektore batzuetako ekintzailetzaren eta berrikuntzaren katalizatzaile gisa jarduten du, zuzenean zein zeharka. 

Alde batetik, hiriei eta hiri-inguruei hertsiki lotuta dagoen sektore bat da; izan ere, bertan dauden pertsona-pilaketak eta konexio-sareak gakoak dira berrikuntzarako eta sormenerako prozesua errazteko, bereziki, ingurumena hobetzea eta enplegu kualifikatua sortzea ekarriko duen ekonomia-eredu berri bati lotuta.

 

Garrantzia aitortzea

Horren jakitun gara, eta Europako 2020ko Agendan jada «hazkunde adimendunaz» hitz egin zen, non sormen- eta kultura-industriek zeregin erabakigarria izango duten. Era berean, Europako Horizontea programa (EBren 2021-2027ko Ikerketa eta Berrikuntzarako Esparru Programa) berriaren hiru oinarrietako bat da Europako industriaren lehiakortasunaren munduko erronkei erantzuna ematea sei klusterren bitartez. Kluster horien artean dago, besteak beste, “Kultura, Sormena eta Gizarte Inklusiboa”, eta, hain zuzen ere, sektorea modu hain adierazgarrian nabarmentzen den lehenengo aldia da. 

Euskadiren eta Bilboren kasuan, Europako Batzordeak babestutako Regional Innovation Strategy for Smart Specialization (RIS3) delakoaren barruan, espezializazio adimenduko lehentasun estrategikoak identifikatu dira, eta horren barruan dago kultura- eta sormen-industrien aukera-eremua. 

Bilbo: kulturari lotutako eraldaketa-eredu bat 

Bilbok kulturari eta sormen-diziplinei lotutako ibilbide luzea egin du, eta azken hamarkadetako hiri- eta ekonomia-eraldaketa handiaren ardatz nagusi bihurtu ditu. 

Erreferentziazko azpiegiturak eta proiektuak bereganatu ditu, eta, horrela, hiriari ikusgarritasuna eman ahal izan zaio arlo horretan. Horrek, aldi berean, nazioarteko aintzatespena eta ikusgarritasuna ekarri dizkio. Era berean, tokian tokiko sektorea finkatzen eta hazten laguntzeko proiektuak garatu dira, Zorrotzaurre eta Bilbo Zaharra, esaterako. Hiriarentzako erreferentziazko espazio nagusiak izan dira alor horretan, eta tamaina handiagoko zein txikiagoko organizazio, enpresa eta entitate ugarik modu esanguratsuan lagundu dute Bilboren sormen- eta kultura-sektorea garatzen.

Gaur egun eta Covid-19ari lotutako krisi honen testuinguruan, erronka, inolako zalantzarik gabe, tokiko sektore honen lehiakortasuna babestea eta indartzea izango da, datozen urteetan ere hiriarentzako sektore estrategiko gisa egiten ari den bidea finkatu eta hazi dadin. 

  • Bilbao Ekintza udal sozietateak hautaketa-prozesua abiarazi du, lehia askearen erregimenean, enpresa-ideia bat garatu nahi duten ekintzaileentzako 74 plaza emateko eta enpresa-jarduera berriak abian jartzeko beste 10 plaza gehiago emateko.

  • Laguntzen zenbatekoa 1.000 euro eta 1.300 euro artean egongo da enpresa-ideiak garatzeko eta 1.500 euro eta 1.950 euro artean enpresa-ekimenak abian jartzeko.

  • Eskabideak aurkezteko epea maiatzaren 12an amaituko da, 13:00etan, eta onartuak izanez gero, Bilbao Ideien Gunea (BIG Bilbao) ekintzailetzarako udal zentroaren laguntza eta aholkularitza-zerbitzuaren bitartez bideratuko dira.

Bilboko Udalak, Bilbao Ekintza udal sozietatearen bitartez, enpresa-ideia bat garatzeko eta jarduera berriak abian jartzeko dirulaguntza zuzenen deialdi batean parte hartzeko hautaketa-prozesua abiarazi du. Deialdia Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak argitaratu du, eta lehia askeko erregimenean izapidetuko da (2020-03-12ko 50. zenbakidun EHAA).

Era horretan, 74 plaza emango zaizkie ekintzaile izateko gogoa dutenei, enpresa-ideiak garatzeko aukera izan dezaten. Horrez gain, beste 10 plaza emango dira negozio-plan bat garatuta duten eta enpresa-jarduera berriak abian jarri nahi dituzten pertsonentzat. Bi kasuetan, maiatzaren 12ko 13:00etan amaituko da eskabideak aurkezteko epea.

ENPRESA-IDEIAK GARATZEKO LAGUNTZAK

Guztira, 74 pertsonak eskuratu ahal izango dituzte laguntzak. Horren bitartez, negozio-ideia bat aztertu eta garatu ahal izango dute etengabeko aholkularitzarekin, gutxienez bi hilabetez, Bilbao Ideien Gunea (BIG Bilbao) ekintzailetzarako udal-zentroan.

Laguntzen zenbatekoak ordainketa bakarrean emango dira: 1.000 euro 30 urtetik gorako gizonentzat (30 urtekoak barne); 1.150 euro 30 urtetik gorako emakumeentzat (30 urtetik gora) eta 30 urtetik beherako gizonentzat, eta 1.350 euro 30 urtetik beherako emakumeentzat.

Laguntzak eskuratu nahi izanez gero, honako baldintza hauek bete beharko dira: enpresa-proiektu bat garatzeko ideia bat eduki; Euskadin erroldatuta egon eta bertan benetan bizi; langabezian egon eta Lanbiden enplegu-eskatzaile gisa inskribatuta egon; azken urtean enpresa-jardueren gaineko zergan edo langile autonomoen erregimen berezian alta emanda egon ez izana, eta BIG Bilbaoren aholkularitza- eta laguntza-prozesuan parte hartu.

ENPRESA-JARDUERA BERRIAK ABIARAZTEKO DIRULAGUNTZAK

Laguntza hauek enpresa-proiektu bat gutxienez hiru hileko epean abian jartzeko beharrezkoak diren jarduketak garatzeko erabiliko dira. Guztira, honako betekizun hauek betetzen dituzten 10 pertsonak jaso ahal izango dizute laguntzak: Euskadin erroldatuta egon eta benetan bertan bizi; langabezian egon eta Lanbiden enplegu-eskatzaile gisa inskribatuta egon; azken urtean enpresa-jardueren gaineko zergan edo langile autonomoen erregimen berezian alta emanda egon ez izana; enpresa edo negozio berri bat ezartzeko enpresa-bideragarritasunerako plan bat eduki, eta BIG Bilbaoren aholkularitza- eta laguntza-prozesuan parte hartu. Bestalde, enpresa-jarduerak Bilbon izan behar ditu sozietate- eta zerga-helbideak.

Betekizunak betetzen dituztenek honako laguntza hauek eskuratu ahal izango dituzte: 1.725 euro 30 urtetik gora gizonen kasuan (30 urteak barne); 1.950 euro 30 urtetik gorako emakumeen kasuan (30 urtean barne); 1.150 euro 30 urtetik beherako gizonen kasuan, eta 1.300 euro 30 urtetik beherako emakumeen kasuan. Ordainketak bi zatitan egingo dira: % 50 laguntza onartzen denean eta % 50 enpresa-jardueren gaineko zergan alta eman ondoren.

BIG BILBAO, IDEIEN FABRIKA

Ideia ekintzaileak garatzeko eta enpresa-ekimen berriak abian jartzeko laguntzak BIG Bilbao ekintzailetzarako udal-zentroaren aholkularitza- eta laguntza-zerbitzuaren bitartez bideratuko dira. Zentroak, hain zuen ere, start-up eta negozio berriak sortzeko eta finkatzeko beharrezkoa den laguntza eskaintzen du 2017. urtetik. Zentroan jardunean ari diren profesionalek 20 urte inguruko ibilbidea dute ekintzailetzaren esparruan, eta 2.000 enpresa baino gehiago sortzen lagundu dute. Zentroa BILBAO EKINTZA udal-sozietateari dago atxikita.

KONTSULTAK ETA INFORMAZIOA

Tel.:94 420 53 60 | big@bilbaoekintza.bilbao.eus