• Etengabeko aldaketek gaitasun berritzaile eta eraldatzaile aparta eta iraunkorra eskatzen dute, eta hori administrazio publikoetatik bultzatu behar dugu”, baieztatu du Juan Mari Aburtok Bizkaia Aretoan ospatu den ekitaldian.

  • Eurocities Europako hirien sarearen Garapen Ekonomikorako 2024 Foroa aste honetan lehen aldiz ospatzen ari da Bilbon eta Europako hirietako 100 ordezkari baino gehiago eta EBko arduradunak biltzen ditu Hiribilduan.

Eurocities Europako hirien sarearen Garapen Ekonomikorako 2024 Foroa atzo arratsaldean hasi zen Iberdrola Dorrean harrera ofiziala egin ondoren; Juan Mari Aburtok, Bilboko Alkateak, foroaren lan-jardunaldien aurreko irekiera ofizialean parte hartu du gaur.

Ekitaldia Bilboko Bizkaia Aretoko Mitxelena auditorioan ospatu da eta berarekin egon da, beste agintari batzuen artean, André Sobczak, Eurocities Sareko idazkari nagusia. Bertan izan dira, halaber, Eider Inunciaga, Euskara, Herritarren Arreta eta Partaidetza, 2030 Agenda eta Nazioarteko Gaiak arloko Zinegotzia eta Kontxi Claver, Garapen Ekonomiko, Merkataritza, Turismo eta Enplegu Zinegotzia.

Eurocities Sarearen Garapen Ekonomikorako 2024 Foroak Europako hiri nagusietako 100 ordezkari baino gehiago eta Europar Batasuneko arduradunak biltzen ari da aste honetan, lehen aldiz Bilbon, “Trantsizioan dauden hiriak: etorkizun jasangarri, inklusibo eta oparorantz” izenburupean.

Alkateak bere irekiera-hitzaldian adierazi duenez, “gure hirietan aurrekaririk ez duten aldaketen lekuko gara, klima-aldaketatik edo ingurumen-degradaziotik gizarte-desberdintasuneraino eta ezegonkortasun ekonomikoetaraino; administrazio publikoetatik bultzatu beharreko gaitasun berritzaile eta eraldatzaile aparta eta etengabea beharrezko egiten duten aldaketak”, esan du. Juan Mari Aburtok, halaber, herritarren, sektore pribatuaren, akademikoaren eta gainerako gobernu mailen eskutik sarean lan egitearen garrantzia azpimarratu du. “Eurocities-ek sare hau osatzen dugun hirien interesak batzen dituen plataforma moduan egindako lana eskertu nahi dut”.

ZORROTZAURRE ADIBIDE MODUAN

Funtsezkoa da hiri-trantsizioen finantzaketari buruzko eztabaidarekin eta posizionamenduarekin jarraitzea”, azpimarratu du bere esku-hartzean. Gainera, Aburtok Zorrotzaurreko eredua ere azaldu du, “bizitzeko, bisitatzeko eta lan egiteko diseinatutako espazioaren adibide argia delako; ezagutza, talentua, berrikuntza eta hiri-irtenbide jasangarriak sortzen dituen uhartea, hiriko gainerako lekuetan ere aplikatu daitekeena”.

Ez dugu Garapen Jasangarrirako Helburuen ikuspegi inplizituetatik jasangarria ez den hazkunderik planteatu nahi, ezta planteatu behar ere”, esan du 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako 17+1 Helburuei dagokienez. “Eredu berriak bilatu behar ditugu politika publikoak diseinatzeko eta ezartzeko, eta hori gobernantza kolaboratiboaren bidez egin behar dugu, hainbat eragile sozial eta ekonomiko inplikatuz, ordezkari politikoak herritarrengana hurbiltzea lortzen duten espazio publikoak demokratizatuz”, nabarmendu du Bilboko Alkateak Europar Batasuneko 100 arduradun baino gehiagoren eta besteak beste Bartzelona, Belgrad, Berlin, Cardiff, Florentzia, Madril, Manchester, Milan, Nantes, Oporto, Oslo, Pisa edo Praga hirietako liderren aurrean. “Egin dezagun lan, baina ez bakarrik egun hauetan Bilbon, baizik eta urteko egun guztietan, gure hiriak gero eta jasangarriagoak, inklusiboagoak, oparoagoak eta bikainagoak izan daitezen lortzeko”.

EUROCITIES, EUROPAKO HIRI HANDIEN KOMUNITATEA

Eurocities hiriek elkarrekin egiten dute lan hiri horietako biztanleen bizi-kalitatea hobetzeko. Ezagutza eta jardunbide egokiak trukatzen dituzte herritarren ongizatean zuzenean eragiten duten gaiei dagokienez, adibidez klima-aldaketa, energia-egokitzapena, mugikortasun jasangarria, hiri-zahartzea, lankidetza, migrazioa eta integrazioa. Eurocities Sareak tokiko gobernuei ere laguntzen die Europar Batasunak aldarrikatzen dituen politikak praktikan jartzen, eta Batasunaren finantzaketa-aukerak lantzen ditu.

SARE SOZIALAK:

  • “Trantsizioan dauden hiriak: etorkizun jasangarri, inklusibo eta oparorantz” izenburupean, Europako hiri nagusietako ordezkariek eta Europar Batasuneko arduradunek hiriek erronka global handiei aurre egiteko duten zereginari buruz hausnartuko dute.

  • Eurocities Europako hirien sareak 38 herrialdetako 200 hiri baino gehiagotako 130 milioi pertsona ordezkatzen ditu, eta edizio honetan Bilbo aukeratu du mundu osoan erreferentziazkoa den foro ekonomiko hau lehen aldiz hartzeko.

  • Juan Mari Aburto Alkateak asteazken arratsaldean Iberdrola Dorrean egingo den harrera ofizialean parte hartuko du. Ekitaldi horrekin hasiera emango zaio Bilboko proiektu estrategikoak bisitatzeko eta lan-saioak egiteko hiru eguneko programari.

Aste honetan gauzatuko den Eurocities Europako hirien sareko Garapen Ekonomikorako 2024 Foroaren epizentroa Bilbo izango da; ekitaldi honetan Europako hiri nagusietako 100 lider baino gehiago eta Europar Batasuneko arduradunak bilduko dira Hiribilduan. “Trantsizioan dauden hiriak: etorkizun jasangarri, inklusibo eta oparorantz” izenburupean, hiru egunetan hiriek erronka global handien aurrean duten eginkizunarekin zerikusia duten gaiak jorratuko dira: hiri-trantsizioen finantzaketa, elkarlaneko gobernantza, berrikuntzako hiri-barrutiak, ekintzailetza, talentua, garapen ekonomiko jasangarria, hirigintza taktikoa, hurbileko ekonomia edo kontratazio publikoa izango dira hausnartuko diren gaietako batzuk.

Aurreko edizioak Helsinkin, Mannheimen, Oulun edo Munichen egin ondoren, Bilbok Eurocities foro bat hartzen duen lehen aldia da; edizio honetan foroa esparru ekonomikoari buruzkoa da, besteak beste, hiri-garapenaren, tokiko politika ekonomikoen, berrikuntzaren eta nazioarteko harreman ekonomikoen arloko ezagutza eta jardunbide egokiak trukatzeko plataforma gisa erabiltzen den urteroko topaketa. Izan ere, Bilbok hogei urte baino gehiago daramatza Eurocities Sareko kide izaten.

Asteazken arratsaldean, urriaren 23an, Juan Mari Aburtok, Bilboko Alkateak, harrera ofiziala egingo die bertaratutako guztiei Iberdrola Dorrean, André Sobczak Eurocities-eko idazkari nagusiarekin batera. Ostegun goizean, urriaren 24an, hainbat osoko bilkura egingo dira Bizkaia Aretoan; Bilboko alkatea izango da bigarren egun horretako lanaldiei ekiteko irekiera ofiziala egingo duena. Arratsaldean Bilboko erreferentziazko hainbat gune bisitatuko dituzte, hala nola BBK Kuna, Zorrotzaurre (Digipen, Open Espazioa eta IED Kunsthal Bilbao) eta BAT dorrea, garapen ekonomikoarekin lotuta hirian bultzatzen ari diren proiektu estrategiko batzuk bertatik bertara ezagutzeko asmoz. Hirugarren eta azken egunean, urriaren 25ean, ostirala, hainbat saio tematiko paralelo egingo dira Bizkaia Aretoan.

EUROCITIES, EUROPAKO HIRI HANDIEN KOMUNITATEA

Eurocities hiriek elkarrekin lan egiten dute egoiliarren bizi-kalitatea hobetzeko. Ezagutza eta esperientziak trukatzen dituzte herritarren ongizatean zuzenean eragiten duten gaiei dagokienez, adibidez klima-aldaketa, energia-egokitzapena, mugikortasun jasangarria, hiri-zahartzea, lankidetza, migrazioa eta integrazioa. Eurocities sareak tokiko gobernuei ere laguntzen die Europar Batasunak aldarrikatzen dituen politikak praktikan jartzen eta Batasunaren finantzaketa-aukerak lantzen ditu.

SARE SOZIALAK:

  • Udalak, Bilbao Ekintzaren bitartez, Lanbiderekin lankidetzan aritzen den zentroa den heinean, enpresa-proiektu bat martxan jarri edo negozio-ideia bat garatu nahi duten langabeei zuzendutako dirulaguntza-sorta bat aktibatu du.

  • Guztira zuzeneko 97 dirulaguntza emango dira: ekintzaile berrientzako eskaerak aurkezteko epea urriaren 28an amaituko da eta dagoeneko negozio-plan bat dutenentzako epea, aldiz, azaroaren 11n.

  • Interesdunak Bilbao Ekintzako ekintzailetza unitatearekin harremanetan jarri beharko dira 94.420.53.60 telefono-zenbakira deituta edo helbide honetara idatzita: emprendimiento@bilbaoekintza.bilbao.eus.

Bilboko Udalak epea zabaldu du enpresa-ideia bat garatzen hasi nahi duten edo dagoeneko martxan jarritako proiektuak dituzten ekintzaileei laguntzeko dirulaguntzak eskatzeko.

Lanbidek 97 dirulaguntza banatuko ditu guztira, eta modalitate bakoitzak epe eta betekizun desberdinak izango ditu: lehenengoari dagokionez, ekintzailetzan aritu nahi duten 85 pertsonak eskuratu ahalko dituzte dirulaguntzak, eta eskaerak aurkezteko epea urriaren 28an amaituko da, 13:00etan. Bigarrenari dagokionez, hamabi pertsonak jasoko dituzte beren enpresa-jarduerak abiarazteko dirulaguntzak, eta epea azaroaren 11n amaituko da, 13:00etan.

Eskaera guztiak Bilbao Ekintza udal-sozietatearen bidez bidali eta izapidetu beharko dira, Lanbideren erakunde laguntzailea den aldetik. Horretarako, Ekintzailetza Unitatearekin harremanetan jarri beharra dago (Zabalgune plaza 11) 94 420 53 60 telefono-zenbakira deituta edo helbide elektroniko honetara idatzita: emprendimiento@bilbaoekintza.bilbao.eus.

Prozesua Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuaren dirulaguntza-deialdiaren baitan kokatuta dago (EHAA 87.zk, 2024-05-06), lehia askearen erregimenean.

85 ENPRESA-IDEIEN GARAPENA

Negozio-ideiak aztertu eta garatzeko laguntza jasotzen duten 85 ekintzaileek Bilbao Ekintzaren Ekintzailetza Unitatearen etengabeko laguntza eta aholkularitza izango dute, gutxienez bi hilabetez.

Ekintzaileek jasoko dituzten zenbatekoei dagokienez, 1.000 € eta 1.300 € artekoak izango dira eta ordainketa bakarra egingo da. Ildo horretatik, 28 dirulaguntza 30 urtetik beherakoei zuzenduta egongo dira eta 57 dirulaguntza 30 urtetik gorakoei (gizonentzako 22 eta emakumeentzako 35).

Hona hemen 85 dirulaguntzak eskuratzeko bete beharreko baldintzak:

  • Bilbon enpresa-proiektu bat garatzeko ideia izatea.
  • Euskadin erroldatuta egotea eta bertan bizitzea.
  • Enplegurik ez izatea eta Lanbiden enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egotea.
  • Azken urtean EJZn zein langile autonomoen erregimen berezian alta eman ez izana.
  • Bilbao Ekintzako Ekintzailetza Unitatearen eskutik aholkularitza eta laguntza jasotzen egotea, eta erakundeak proposaturiko ekintza guztietara joateko konpromisoa hartzea.

12 ENPRESA-JARDUERA BERRI ABIARAZTEA

Laguntza horiek dagoeneko negozio-plan bat garatuta duten eta enpresa-jarduera bat abian jartzeko bidean aurrera egin nahi dutenei zuzenduta daude. Guztira, hamabi pertsonak jasoko dute enpresa-proiektua hasteko behar den aholkularitza, hiru hilabeteko epean.

Kasu horretan, dirulaguntzek 1.500 € eta 1.950 € arteko balioa izango dute, eta 30 urtetik beherako bost pertsonak eta 30 urtetik gorako beste zazpik jasoko dituzte.

Ordainketak bi zatitan egingo dira: % 50 dirulaguntza onartzen denean eta gainerako % 50 enpresa-jardueren gaineko zergan alta eman ondoren.

Hona hemen hamabi dirulaguntza horiek jaso ahal izateko baldintzak:

  • Euskadin erroldatuta egotea eta bertan bizitzea.
  • Enplegurik ez izatea eta Lanbiden enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egotea.
  • Azken urtean EJZn zein langile autonomoen erregimen berezian alta eman ez izana.
  • Enpresa edo negozio berri bat ezartzeko enpresa-bideragarritasuneko plan bat izatea.
  • Bilbao Ekintzako ekintzailetza zerbitzuaren eskutik aholkularitza eta laguntza jasotzen egotea.
  • Aholkularitza-prozesua bukatzetik hiru hilabeteko epea izango dute Ekonomia Jardueren gaineko zergan alta emateko.
  • Enpresa-jarduerak Bilbon izan behar ditu sozietate- eta zerga-helbideak.

LAGUNTZA ETA AHOLKULARITZA ZABALGUNEAN

Bilboko Udalak, Bilbao Ekintza udal-sozietatearen bitartez, laguntza ugari eskaintzen ditu ideia ekintzaileak garatzeko eta enpresa-ekimen berriak abian jartzeko. Ekimen horiek Ekintzailetza Unitatearen bidez bideratzen dira, eta 2017. urteaz geroztik, negozio eta startup berriak sortzeko eta finkatzeko behar den laguntza eskaintzen du. Laguntza hori are gehiago indartu da, Zabalgune plazan instalazio handiagoak jarri dituenetik.

Horri gehitu behar diogu zentroan jardunean ari diren profesionalek 20 urte inguruko ibilbidea dutela ekintzailetzaren esparruan, eta 2.000 enpresa baino gehiago sortzen lagundu dutela.

SARE SOZIALAK:

  • Ekintzailetzaren Nazioarteko Zentroak, BAT Dorrean, bere bigarren urteurrena ospatu du gaur. Bost solairu berri prestatu dira, 4.000 metro karratuko azalera dutenak; horrela, ekosistema ekintzaileari eskainitako Bizkaiko espazio hau bikoiztu egin da, 8.000 metro karratu hartzeraino.

  • Imanol Pradales lehendakaria, Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusia eta Juan Mari Aburto Bilboko alkatea BATen bigarren fasearen inaugurazio-ekitaldian egon dira.

BAT Dorreak hartzen duen Ekintzailetzaren Nazioarteko Zentroak bigarren urteurrena ospatu du gaur goizean. Bost solairu berri inauguratu dira: guztira, 4.000 metro koadro gehiago, lehendik zeudenei gehitu behar zaizkienak. Hala, bikoiztu egin da Bizkaian ekosistema ekintzailerako erabiltzen den espazioa; 8.000 metro koadro, guztira.

BAT, B Acceleration Towerren bigarren fasea Elixabete Etxanobe Bizkaiko diputatu nagusiak, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak eta Imanol Pradales lehendakariak inauguratu dute. «Gaur beste urrats bat emango dugu Bizkaia eta Euskadi Europako hegoaldeko ekintzailetza-zentro handienetako bat bezala sendotzeko. BAT dagoeneko mundu osoko ekintzailetza-zentro nagusiekin konektatuta dago, eta haren 200 kideko komunitateak dibertsitatean eta talentuan hazten jarraitzen du. Espazioaren % 80 okupatuta egonik, asmo handiko proiektu izatetik errealitate izatera igaro gara, berrikuntza irekiaren eta ekintzailetzaren arloko nazioarteko erreferentzia-puntu izatera», esan du Bizkaiko ordezkari gorenak.

Bilboko alkate Juan Mari Aburtoren esanetan, berriz, BATen fase berri honen irekiera «gauzak egiteko dugun estiloaren adibide argia da, hots, nik egitateen politika deitzen dudana. Lana, ahalegina, baita arriskua ere, baina, batez ere, egiten dugun horretan sinestea eta gauzatzea. Sinestea orainaldi sendo bat dugula, etengabe beharrean ari garela, eta eraikitzen jarraitzen dugun etorkizun bat dugula, talentua erakarri ahal izateko, ekonomia indartsu bat izateko eta, funtsezkoena, gazteak hemen geratzeko.».

Imanol Pradales Lehendakariak azpimarratu duenez, ”BATen konektagarritasun ahalmena apartekoa da: beste toki batzuetan dauden profesionalekin konektatzen diren ekintzaileak eta enpresak ikusten ditugu hemen, negozio berriak eta enplegua sortzea ahalbidetzen dutenak. Dena giro dinamiko eta geroz eta nazioartekoagoan. Euskadik eta gure enpresek geroz eta gehiago begiratu behar diogu munduari. Konplexurik gabe. Loturarik gabe. Gure interesak defendatu ditzakegun eta geure posizioa indartu dezakegun lekuetan egoteko helburuarekin. Eta, noski, talentua, inbertsioa eta enpresa berriak gure herrialdera erakartzeko asmoarekin ere”.

B ACCELERATION PROGRAMS, AZELERAZIO-PROGRAMA BERRIAK

Bi urteko ibilbidearen ondoren, BAT nazioarteko erreferentziako hub gisa finkatu da, zeinak startupak, korporazioak, inbertitzaileak, zentro teknologikoak, unibertsitateak eta mundu osoko erakunde publikoak konektatzen baititu. Haren helburua Euskadi eta Bizkaiko enpresa-sarea indartu eta berrituko duten negozio berriak bultzatzea da, nazioarteko talentua erakartzeaz eta lurraldearekin lotzeaz gainera.

BAT handitzeko inaugurazio-ekitaldian, instalazio berrietan ibilbide bat egin da, eta B Acceleration Programs programak aurkeztu dira; nazioarteko bokazioa duten zazpi azelerazio-programa berri propio dira, dagoeneko martxan daudenak eta BBK Arin eta Startup Wise Guys programekin bat egiten dutenak. Enpresa ospetsuek (Ayesa, Ibermática Fundazioa, Altuna eta Uría, Gertek, Google Cloud, Sonae eta Iberdrola) startup-ekin eta ETE teknologikoekin lan egiten dute erronka teknologikoak ebazteko. Prozesuan zehar, startup horiek adituen aholkularitza eta etengabeko laguntza jasotzen dute BAT ekosistemaren aldetik.

Berrikuntza irekiaren eta nazioarteko konexioaren eredu hori da ekintzailetzaren funtsa BATen. Korporazioek beren berrikuntza-erronkei erantzuten dieten soluzio teknologiko berritzaileak aurkitzen dituzte startup-etan; ekintzaileek, berriz, izan litezkeen bezero, inbertitzaile, bazkide eta hornitzaileekin konektatzeko aukera dute. Hala, finkatutako enpresek eta sortu berri direnek bizkor eta eraginkortasunez berritzea lortzen dute.

B ACCELERATION WEEK, BERRIKUNTZAREN ETA EKINTZAILETZAREN TOPAGUNERIK HANDIENA

BATen handitzea gaur eta bihar B Acceleration Week egin bitartean aurkeztu da. Gaur egunera arte zentroan egin den berrikuntzari eta ekintzailetzari buruzko kongresurik handiena da, eta tokiko eta nazioarteko ehun startup eta 50 korporazio eta inbertsio-entitate baino gehiago bildu ditu. Haietako bat aukeratuko dute, urrian Startup World Cup munduko finalera joateko, San Frantziskora (Estatu Batuak), eta milioi bat dolarreko inbertsioa egiteko aukera izango du.

BAT DORREA, B ACCELERATOR TOWER, ZENBAKITAN:

  • 8.000 metro koadro
  • 9 solairu
  • Okupatutako espazioa, % 80
  • 200 kide baino gehiagoko nazioarteko komunitatea (123 startup, 45 korporazio eta 55 inbertitzaile, zentro teknologikoak eta unibertsitateak)
  • 800 pertsona BAT komunitateko kide (620, 2021ean)
  • 26 nazioarteko misio egin dira
  • Nazioarteko 16 ordezkaritza teknologiko hartu dira, herrialde hauetakoak: Estatu Batuak, Txile, Kolonbia, Mexiko, Hego Korea, Finlandia, Frantzia, Erresuma Batua, Italia eta Israel.
  • Nazioarteko 130 startup baino gehiago bisita egin digute.
  • Nazioarteko 300 konexio baino gehiago egin dira
  • 600 lankidetza sortu dira
  • 550 ekitaldi egin dira
  • 25.000 pertsona bertaratu dira
  • Nazioarteko orientazioa duten9 azelerazio-programa: 30 herrialde baino gehiagoko 170 startup baino gehiago aztertuta; 100 startup lehiatzen, irailaren 23an eta 24an, Startup World Cup-en munduko azelerazio eta amaiera programetarako hautatuak izateko.
  • EGIF-ak Bilbao Ekinean programaren %40 finantzatzen du eta 1.087.440 euroko ekarpena egingo du datozen 5 urteetarako, Euskal Autonomia Erkidegoko 2021-2027 Europako Gizarte Funtsa Plus programaren esparruan.

  • Bilbao Ekintza udal-sozietateak bultzatutako proiektuak aberastasuna eta enplegua sortzen lagunduko du, Hiribilduko enpresa berrien berrikuntza, lehiakortasuna eta iraunkortasuna sustatuz.

  • Bilbon ekiteko interesa duten guztiei zuzenduta dago proiektua, gazteak, emakumeak eta migratzaileak lehenetsiz.

Bilboko Udalak 1.087.440€ jasoko ditu Europako Gizarte FuntsetikBilbao Ekinean proiektura bideratzeko, 2024-2029 aldirako Bilbao Ekintza udal-sozietatearen ekintzailetza-zerbitzuak bultzatutako proiektua izanik. Horrela, Euskal Autonomia Erkidegoko 2021-2027 Europako Gizarte Funtsa Plus programaren esparruan Bilboko Udalak kalitatezko autoenplegua sendotzearen eta Hiribilduan enpresak sortzearen aldeko apustua egin du beste behin ere.

Guztira 2.718.600 euroko aurrekontua du eta Europako Gizarte Funtsak aurrekontu horren %40 (1.087.440€) finantzatzen du. Babes horrekin Udalak negozio berriak eta ekonomiaren motorra izango den hiri erakargarria lortzeko lanean jarraituko du, aukera gehiagorekin eta kalitatezko enpleguarekin.

Bilboko Udaleko Garapen Ekonomiko, Merkataritza, Turismo eta Enplegu arloko Zinegotzi Xabier Ochandianok azaldu duen bezala, Bilbao Ekinean esparru-programak, ekitaldi honetatik 2029ra bitartean enpresak sortzeko eta sendotzeko prozesu osoa hartzen du. Betebehar hori fase guztietan laguntza espezializatua ematen duten laguntza-egituren bidez egiten du, ekintzailearen eta haren enpresa-proiektuaren sektorearen gaitasun-profilera egokituta: ideia garatzea, negozio-plana definitzea eta diseinatzea, negozio berriak abian jartzea eta enpresa berri horien bizitzako lehen etapak.

Modu horretan, Bilbao Ekintza udal-sozietatearen ekintzailetza-zerbitzuak enpresa berriek hasierako oztopoak gainditzeko oinarri sendoa izan dezaten egingo du lan, negozio berri horien arrakastarako eta hazkunde jasangarrirako aukerak handituz eta, aldi berean, Ekonomia Sozial eta Solidarioaren aldeko apustua eginez.

Bilbao Ekinean ekimenaren hartzaileak Bilbon ekiteko interesa duten pertsona guztiak dira, langabetuak edo enplegatuak, eta lehentasuna ematen die gazteei, emakumeei eta migratzaileei.

Bilbao Ekintzak honako helburu hauek planteatzen ditu EGIF-ek kofinantzatutako proiektu honen esparruan:

  • NEGOZIO-BIDERAGARRITASUNAREN analisiaren balioaz kontzientziatzea eta, horrela, balizko porrotaren inpaktua eta arriskua minimizatzen saiatzea, banakako laguntza, prestakuntza eta aholkularitza eskainiz.
  • EMAKUMEEN ETA GAZTEEN ENPRESA-EKIMENAK sustatzea, haien jarreren eta balioen adibide izango diren ekintzailetza-ereduak ikusaraziz.
  • BELAUNALDI-ERRELEBOA bultzatzea ekintzailetza-palanka gisa, berariazko aholkularitza eskainiz.
  • PORROTAREN BELDURRA NORMALIZATZEA, ikaskuntza-ikuspegi batetik eta inspirazio-testigantzen bidez balioa emanez.
  • KOLABORATZAILEEN SARE EGONKORRA sortzea hainbat eremutako erakundeekin (finantzetakoak, unibertsitateak…), ekintzailetza-prozesuei laguntzeko.
  • Oinarri teknologikoa duen EKINTZAILETZA BERRITZAILEAREN, aukera-sektoreetako proiektuen eta eredu jasangarri eta kolaboratiboen aldeko apustua egitea.

Bilbao Ekinean ekimenaren inpaktua, batez ere, funtsezko hiru alderditan jasoko da:

  1. ENPLEGAGARRITASUNEAN ETA KALITATEZKO ENPLEGUAN duen inpaktua: proiektuak enplegu-tasa eta bizi-maila handitzen laguntzen du, bai parte-hartzaileen kasuan, beren enplegua sortuz, bai etorkizuneko negozioak ekar ditzakeen kontratazioen bidez. Enpresa-kudeaketaren arloko trebakuntzak enpresak eraginkortasunez kudeatzeko beharrezko gaitasunak emango ditu, eta, horri esker, Bilbon enpresa lehiakorragoak eta jasangarriagoak sortu ahal izango dira.
  2. TOKIKO EKONOMIAN duen inpaktua: enpresa berriak sortzeak hazkunde ekonomikoa sortzen laguntzen du. Hori batez ere enpleguaren sorkuntzari, kapital-inbertsioek dakarten aberastasun ekonomikoaren ekarpenen bidez, esker gertatzen da, baina, era berean, kapital-inbertsioen dinamizazioan, proiektatzen den irudian laguntzen du eta ezaugarri horiek guztiek komunitate-nortasuna indartzen dute, bai eta turismoa sustatu ere.
  3. JASANGARRITASUNEAN duen inpaktua: proiektu honen helburuetako bat, ekonomiaren, gizartearen eta ingurumenaren esparruei erreparatuta, Bilbon enpresa jasangarriak sortzea da, betiere Garapen Jasangarriko Helburuak (GJH) eta 2030 Agenda aintzat hartuta.

EUROPAKO GIZARTE FUNTSA

Europako Gizarte Funtsa (EGIF) Europak enplegua sortzen laguntzeko, pertsonei lanpostu hobeak lortzen laguntzeko eta EB-eko herritar guztientzat lan-aukera bidezkoagoak bermatzeko erabiltzen duen tresna nagusia da. Funtsaren finantzaketari dagokionez 10.000 milioi eurokoa da urtean, eta milioika europarren lan-aukerak hobetzen ditu, bereziki lana aurkitzeko zailtasunak dituztenenak.

Europako Batzordeak eta EB-ko Estatu kideek batera ezartzen dituzte Europako Gizarte Funtsaren lehentasunak eta beren baliabideei ematen zaien erabilera erabakitzen dute. Horietako bat besteren kontura lan egiten duten pertsonen egokitzeko gaitasuna bultzatzea da, langile horiei gaitasun berriak eskuratzen lagunduz, bai eta enpresena ere, lan egiteko modu berriak sustatuz.

EGIF-ren beste ekintza batzuk enplegurako sarbidea hobetzean oinarritzen dira, ikasle gazteei lan-mundurako trantsizioan lagunduz edo kualifikazio txikieneko pertsonei lan-ikuspegiak hobetzeko prestakuntza emanez. Era berean, funtsak zaurgarritasun-egoeran dauden pertsonei lana aurkitzen laguntzen die. Neurri honek gizarte-inklusioa indartzen laguntzen du, kalitatezko enpleguak funtsezko zeregina betetzen baitu gizarteratzean eta eguneroko bizitzan.

SARE SOZIALAK:

  • Negozio berrietan egin den inbertsioa 4.704.160,08 eurokoa izan da, azken 7 urteetako zenbatekorik handiena.

  • “Bilbo Ekinean Galaren” hogeigarren edizioak agerian utzi du joera nagusia kaudimenarekin eta arrakasta-bermeekin ekitea dela.

Xabier Ochandiano Bilboko Udaleko Garapen Ekonomiko, Merkataritza, Turismo eta Enplegu arloko zinegotziak, “Bilbo Ekinean Galaren” hogeigarren edizioaren buru izan da gaur arratsaldean Azkuna Zentroan. Ekitaldian Bilbao Ekintza udal-sozietatearen Ekintzailetza Zentroaren aholkularitza eta laguntza pertsonalizatuarekin hiribilduan 2023an 160 enpresa sortu dituzten ekintzaileak aintzatetsi dira.

Xabier Ochandiano eta Javier Garcinuño Bilbao Ekintzako zuzendari nagusiak, 160 “Bilboko baldosa” eman dituzte, hiria garatzeko, jarduera ekonomikoa bultzatzeko eta enplegua sortzeko  duten konpromisoagatik Bilboko Udalak jarrera eta asmo ekintzailea saritzeko ematen duen oroigarria.

Azken ekitaldian kudeatutako enpresen kopurua azpimarratu ondoren, Ochandianok nabarmendu du une honetan Bilboko Udalaren helburua dela “sozietate berrien iraupena areagotzea. Bilbao Ekintzako gure talde osoak ondotxo daki edozein ideiak ez duela balio; horregatik, batzuk baztertu egin behar dira, beste batzuk aldatu… eta, askotan, prestakuntza eta aholkularitza indibidualizatu eta pertsonalizatua eskaini behar da, haien arrakasta nolabait ziurtatzeko eta aktibo jarraitzeko”.

Ildo horretan adierazi duenez, Bilboko Udalaren ekintzailetza-baliabide guztiak “Zabalgune Eraikinean zentralizatu ditugu, ideien motor bihurtzeko, proiektu-fabrika horretan, non, azterketa- eta heltze-prozesu egokiaren ondoren, enpresa kaudimendunak eta aktibo mantentzeko bermeak dituzten enpresa berriak ateratzea nahi dugun. Izan ere, zuen arrakastaren mende dago hiri honen, zuen hiriaren, arrakasta”.

INBERTSIOA ETA SEKTOREAK

160 enpresa horietan egindako inbertsioa 4.704.160 eurokoa izan da, azken zazpi urteetako guztizko inbertsiorik handiena, 2022an egin zen inbertsioa baino 530.689€ handiagoa eta 2021ekoa baino askoz handiagoa (2.735.206 €) eta horrek arrakasta-berme handiagoak eta apustu fidagarriagoak eragiten ditu sortutako negozioetan. Besteren finantzaketa 2.368.650 eurokoa izan da (guztizkoaren %50,35).

Negozio berrien ia erdiak, zehatzago esanda %48,75, emakumeek sortutako enpresak izan ziren, eta %31,25 migratzaileek sortutakoak (2022an baino %7 gehiago). 160 enpresa hauek 209 enplegu sortu zituzten hiribilduan iaz.

Kokapenari dagokionez enpresa berriak batez ere Abandon (% 24,37), Ibaiondon (%20) eta Deustun (%15) kokatu ziren. Era berean, enpresak sortu ziren Basurtu-Zorrotzan (%10,63), Errekalden (%9,38), Begoñan (%8,75), Uribarrin (%5,63) eta Otxarkoaga-Txurdinagan (%3,12) ere bai.

Jarduera-sektoreei dagokienez, 2023ko enpresa berrietako 30 kultura- eta sormen-industrietakoak dira, kultura ekintzailearen ildoa sustatuz Bilbon ekintzaile izan daitezkeen pertsonen harrobi gisa; 16 enpresa saltokiak dira, 12 zerbitzu aurreratuen sektorekoak eta 7 internet eta ekonomia digitalaren ingurukoak.

2023ko zifretan hurbileko negozioen gorakada nabarmentzen da, hala nola, osasunari eta ongizateari (17 negozio), estetika eta irudi pertsonalari (17) edo ostalaritzari (17) lotutako jarduerak.

ENPRESEN BIDERAGARRITASUN HANDIA

Bilbao Ekintzaren bidez Bilboko Udaleko Garapen Ekonomiko, Merkataritza, Turismo eta Enplegu arlotik sortu eta lagundutako enpresa eta saltokiak aintzatesteko sortu zen “Bilbo Ekinean Galaren” 20. urteurrena ospatzen den urtean azpimarratzekoa da Bilbon 2004tik 2.453 enpresa sortu direla udal Ekintzailetza Zentroaren laguntzarekin. 2003an hiribilduan sortutako 81 enpresetatik kopurua bikoiztu egin da hogei urte geroago, iaz sortutako 160 enpresetara iritsi arte. 160 negozioez gain, garrantzitsua da azpimarratzea jasotako ekimenen kopurua eta iaz aholkatutako eta lagundutako proiektuen kopurua 2022koa baino handiagoa izan zela.

Nabarmentzekoa da, halaber, udal Ekintzailetza Zentroaren laguntzarekin sortutako enpresen bideragarritasun handia; 2020ko 112 enpresetatik %70 hiru urte baino gehiago iraun du. Eta 2019ko 139 negozioetatik bi herenek lau urte baino gehiago iraun dute. Azken urteetan sortutakoetatik 2022an sortutako 185etatik 165ek aktibo jarraitzen dute.

ZERBITZU INTEGRALA ETA PERTSONALIZATUA ZABALGUNE ERAIKINEAN

2023an zehar Bilbo erdiguneko Zabalgune eraikinean kokatuta dagoen Ekintzailetza Zentroak 2.043 pertsonari eman zien lehen arreta, 482 enpresa-ekimen jaso zituen (2022an baino 36 gehiago) eta aholkularitza espreseko 75 kontsultari erantzun zien. Negozio-planari buruz aholkatutako proiektuei dagokienez 527 izan ziren guztira, aurreko urtean baino 54 gehiago. Bai urtean egindako networking-ekitaldien kopuruak (12 ekitaldi 2023an), bai horietan parte hartu duten pertsonek (266 pertsona 2023an), bai eta Ekintzailetza Zentroak kudeaketa-gaitasunen arloan antolatutako prestakuntza-ekintzetan 247 pertsonak parte hartzeak ere, berretsi egiten dute Bilbon horrelako jarduerak antolatzeko goranzko joera eta garrantzia.

Ekintzailetza Zentroa merkatuko errealitate berrietara, ingurune digitaletara eta Bilboko ekintzaileen profil berrietara egokitutako zerbitzuen katalogoa lantzen ari da eta lan hori nortasun-ezaugarriak galdu gabe burutzen du: aholkularitza indibidualizatuaren pertsonalizazioa, ekintzaileak protagonista sentiaraziz eta euren bidean lagunduz; jakintza-arlo guztietako adituekin lan eginez; kalitatezko zerbitzu arin eta hurbilak eskainiz; eta enpresa kaudimendunak eta arrakasta-bermedunak sortzeko ahalegina lehenetsiz eta erakutsiz. Gainera, arreta jarri da enpresekin jasangarritasuna zeharka lantzean eta “Jasangarritasuna zure negozioan txertatzeko gida” egin da.

Bilboko Udalak 2017tik Bilbao Ekintza udal-sozietatearen Ekintzailetza Zentroaren bidez, negozio eta startup berriak sortzeko eta sendotzeko behar den laguntza pertsonalizatua eskaintzen du, ekintzaileei euren enpresa-proiektuak gauzatzeko beharrezkoak diren gaitasunak garatzen lagunduz eta prozesu osoa eurekin jorratuz, ideia definitzen edo garatzen hasten denetik ideia abian jartzen den arte.

Bilbao Ekintzako Ekintzailetza Zentroan eskaintzen diren zerbitzu guztiak doakoak dira ekintzaileentzat eta Europar Batasunak %40an finantzatzen ditu Plus 2021-2027 Europako Gizarte Funtsaren bidez.

SARE SOZIALAK:

  • ‘Saluta App’ da Bilbao Silver Lab-ek planteatutako erronka irabazi duen proiektua. Hainbat baliabide eta zerbitzuren bidez adinekoen zaintzaileen ongizate psikologikoa hobetzeko diseinatutako aplikazio mugikorra da.

  • App honek 10.000€ jasoko ditu Bilbao Ekintzaren eskutik eta gehienez sei hilabetez testatuko da Bilboko ingurune erreal batean. ‘Conectad@s’, ‘Escudero’ eta ‘App Vamos a cuidarnos’ proiektuek aholkularitza- eta mentorizazio-zerbitzua jasoko dute.

  • Bilbao Silver Lab 2023. urtearen amaieran jarri zen abian hiria enpresa eta pertsona ekintzaileek adinekoei zuzendutako produktuak edo zerbitzuak testatu ahal izateko ingurune bihurtzeko.

Bilbao Silver LabBilboko Udala eta Bilbao Ekintza buru dituen eta SSI taldeak (Grupo Servicios Sociales Integrados Cooperativa) koordinatzen duen proiektua, 2023ko azaroan hasi zen martxan. Proiektu honen helburua adinekoei zuzendutako silver produktuak edo zerbitzuak dituzten enpresa eta ekintzaileentzat Bilbon testatze inguruneak sustatzea da. Prozesu honen barruan proiektu irabazlea ‘Saluta App’ izan da.

Bilbao Silver Lab-en lehen fasean, talde fokaletan egindako lanaren ondoren eta izaera desberdinetako elkarteetako adineko pertsonek osatutako aholkularitza batzorde baten laguntzarekin, erronka bat aukeratu zen: pertsonen zahartze naturalaren zikloan bizi-kalitatea etxean luzatzea; erronka horren helburua arreta adinekoen eta haien zaintzaileen, senitartekoak izan edo ez, prebentzioan eta zaintzan jartzea da, maila fisikoan zein mentalean eta, horrela, gure Hiribilduko hauskortasun- edo mendekotasun-egoerak atzeratzea.

Bilbao Silver Labek 2024ko apirilean egin zuen planteatutako erronkari erantzungo zion eta Bilbon testatuko zen irtenbide bat hautatzeko deialdia. Apirilean eta maiatzean zazpi proiektu jaso ziren, planteatutako erronkari erantzunez. Proiektu horiek baloratu ondoren horietako sei “elevator pitch” fasera pasatu ziren. Fase horretan Bilbao Silver Labeko talde eragileko lau ordezkarik osatutako epaimahaiaren aurrean defendatu ahal izan zituzten.

‘SALUTA APP’, PROIEKTU IRABAZLEA

Saluta App’ Saluta Bizkaia enpresarena da eta proiektu irabazle gisa hautatua izan da. Adinekoen zaintzaileen ongizate psikologikoa hobetzeko diseinatutako aplikazio mugikorra da. 10.000€ jasoko ditu Bilbao Ekintzaren aldetik eta ekainetik aurrera, gehienez sei hilabetez, erabiltzaile potentzialak dituen Bilboko ingurune erreal batean testatuko da.

Bilboko Udaletik eskerrak eman nahi dizkiegu irtenbide berritzaileak sortzen dituzten pertsonei, Saluta App bezalako proiektuekin gure hiriaren silver economy-a garatu ahal izateko. Adinekoekin gero eta lagunkoiagoa izango den hiria eraikitzeko erronkaren aurrean, jarduera ekonomiko berriak sortzearen eta testatzearen aldeko apustua egiten dugu, hainbeste ekarpen egin digun eta orain bere beharretarako konponbide espezifikoekin zaindu behar dugun populazio-talde horren bizi-kalitatea hobetzeko “, azaldu du Xabier Ochandiano Bilboko Udaleko Ekonomiaren Garapen, Merkataritza, Turismo eta Enplegu Zinegotziak.

“Ekimen honek eskaintzen diguna asko eskertzen dugu, gure konponbidea benetako ingurune batera eramateko aukera ematen digulako eta, ondorioz, zaintzaileen osasun mentalerako negozio-eredu jasangarria sendotzen lagunduko duelako”, esan du Mauricio Bonillak, ‘Saluta App’-eko zuzendari nagusiak.

‘Saluta App’-ek Bilboko adineko pertsonak zaintzen dituztenen osasun mentala hobetu nahi du, zerbitzuak eskainiz, hala nola, erlaxazio-ariketak, autoebaluazio-probak, esperientzia duten profesionalen aholkuak, estresa, antsietatea eta depresioa arintzeko erlaxazio- eta konexio-teknikak…

AHOLKULARITZA ETA MENTORIZAZIOA

Erronkari erantzuteko proposamen finalistetako hiruk SSI Ekin Silver Economy aholkularitza-mentorizazio zerbitzua jaso ahal izango dute, ekainetik aurrera eskainiko diren taldeko bi saiotan eta proiektu bakoitzerako banakako sei saiotan parte hartuz.

Hauek izan dira hiru proiektu finalistak:

  • Fundación Alicia y Guillermo Fundazioaren ‘Conectad@s’-ek euren artean konektatuta dauden komunitateak sortuz ekiten dio biztanleria zahartzeari. Proiektu sozial eta teknologikoa da, eta adinekoarengana iristeko telebista erabiltzen du tresna moduan adineko horri bideo-deiak, tailer interaktiboak, bideoteka, oroigarriak eta boluntariotza eskainiz.
  • Cabediem enpresaren ‘Escudero’ hornikuntza-zerbitzuen eta adineko pertsonen arteko komunikazio-kanala da, deien kudeaketan segurtasuna, konfiantza eta proaktibitatea eskaintzen dituena. Bitartekaritza-zerbitzu baten bidez erabiltzailearentzat ezezagunak diren agenteen dei jakin batzuk iragazten ditu eta baztertu egiten ditu abusuzko enpresa hornitzaileen iruzurrak eta salmentak izan daitezkeenak.
  • Asociación Vamos a cuidarnos Elkarteak garatu duen ‘App Vamos a cuidarnos’ aplikazioak adineko pertsonen autonomia, bizitza aktiboa eta osasungarria sustatzeko informazioa eta baliabideak ematen ditu. Interfaze erraza du, jarduerak, zerbitzuak, ongizatea, albisteak eta prestakuntza barne hartzen dituena.

Informazio gehiago: https://www.bilbaoekintza.eus/eu/proiektua/bilbao-silver-lab 

Kontaktua: bilbaosilverlab@grupossi.es

SARE SOZIALAK:

Bilbao Ekintzak, Bilboko Udalaren udal-sozietateak, datorren astelehenean, 2024ko ekainaren 3an, egingo den Jardunaldira gonbidatzen zaitu.

Jardunaldia 3 langile edo gehiagoko plantilla duten eta lidergo-trebetasunak garatu nahi dituzten eta euren taldea eragingarriagoa izan dadin emaitzak hobetu nahi dituzten Bilboko enpresa txiki eta ertainei eta saltokiei zuzenduta dago.

Jardunaldiaren helburua tresnak, metodologiak eta prestakuntza ematea da, enpresek zuzendaritzako eta pertsonen garapeneko gaitasun profesionalak lortu eta areagotu ahal izan ditzaten, Bilboko enpresei eta saltokiei enpresa-kudeaketari dagokionez eraginkortasun handiagoa zuzkituz.

Ondoren banakako aholkularitza jasotzeko aukera izango duzu, zure enpresarentzako kosturik gabe.

Ponentziaren gidaria María Olarte izango da, Olarte Desarrollo de Personas SL sozietateko zuzendaria, pertsonen eta antolaketaren arloko enpresa-aholkularia.

JARDUNALDIAREN EDUKIA

09:00 h. Aurkezpena Bilbao Ekintza eta María Olarte.

  • Barne-antolaketa optimizatzea emaitza hobeak lortzeko.
  • Barne-komunikazioa indartzeko rolak definitzea.
  • Taldeko gatazkak konpontzea.
  • Merkatura egokitzeko estrategiak ezartzea.
  • Baliabideak eta prozesuak barrutik antolatzea.

10:15 h. Ondorioak eta galderak.

JARDUNALDIARI BURUZKO INFORMAZIOA:

📆 Eguna: 2024ko ekainaren 3a.

Ordutegia: 09:00etatik 10:30etara.

💻 Tokia: Zabalgune eraikineko erakusketa-aretoa, Zabalgune plaza 11, Bilbo.

Izena emateko azken eguna: maiatzaren 31n, 13:00etan, edo aforoa bete arte.

  • Bilboko Udalaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesarekin, Euskal Ekintzailetzaren Behatokiak aurkeztutako hautagaitzari esker.

  • Bilbo GEM Entrepreneurship Monitor Global 2025 biltzarra hartzeko mundu-egoitza hautatu dute. Ekitaldi horrek berebiziko garrantzia dauka ekintzailetzaren eremuan mundu mailan. Iragarpena 2023/2024an Marokon egindako Global Entrepreneurship Monitor (GEM)en txosten orokorraren aurkezpenaren testuinguruan egin da. Topaketa honek Bilboko Udalaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesa dauka, SPRIren bidez.EEB-OVE Ekintzailetzaren Euskal Behatokiak (GEM Euskadi) hiriaren hautagaitza aurkeztu zuen, zeinetan Bilbo hautatzea ekarri duten puntu klabeak nabarmendu zituen:  Euskadi ekintzailetzarako ekosistema bikaina da, Estatuko rankingeko liderra da, Europar Batasunaren batez bestekoa gainditzen du eta Estatu Batuenaren antzekoa da.

    20 urteko eskarmentuarekin, EEB-OVEren ikerketa-taldeak ibilbide sendoa egin du ekintzailetzaren fenomenoa Euskadin neurtzeko jardueran, hiru euskal unibertsitateen laguntzaz: Euskal Herriko Unibertsitatea, Deustuko Unibertsitatea eta Mondragon Unibertsitatea. Gainera, Bilbo atzerriko inbertsiorako europar hiri onenen top 10ean dagoAtzerriko inbertsioaren erakargarritasunak Bilbo Europako hiririk onenetako bat bihurtzen du helburu horretarako.

    Bilbo, ekintzailetzari buruzko mundu mailako erreferentea den ekitaldiaren egoitza bihurtuta, ekintzailetzaren epizentroa izango da eremu globalean. Biltzarrean 50 herrialde baino gehiagotako akademiko eta aditu ospetsuak egongo dira, eta horrek nabarmen aberastuko du ekintzailetzaren fenomenoaz dakiguna. Ideia-truke orokor horrek ez du soilik ulermen sakonagoa ekarriko; gainera, nazioarteko lankidetzarako aukera baliotsuak sortuko ditu Bilbo, Bizkaia eta Euskadirentzat.

    Biltzarrak munduko txoko askotako talentu ekintzailea ekarriko du hirira, Bizkaiko lurraldera eta, beraz, Euskal Autonomia Erkidego osora. Dei-efektu horrek, dudarik gabe, tokiko komunitatea mesedetuko du, eta Bilbo ekintzailetzarako hiri klabe gisa kokatuko du mundu mailan.

    Bilbo, Bizkaia eta Euskadi GEM Global ekitaldiaren egoitza izendatzeak Bilbo ekintzailetzaren epizentro gisa daukan garrantzia azpimarratzen du, eta nazioartean bultzada bat ematen dio, talentua erakartzen du eta ekintzailetzarako funtsezko hiri gisa duen posizioa sendotzen du mundu mailan.

    ZER DA GEM GLOBAL

    Global Entrepreneurship Monitor partzuergo bat da, mundu zabaleko estatuetako taldeekin kolaboratzen duena. Ekintzailetzaren dinamikak ulertzeko orduan nazioarteko lankidetzak daukan garrantzia nabarmentzen du. 24 urte baino gehiagoko datuek erakusten dute GEM ekintzailetzari buruzko ikerketa globalean itsasargi bat dela. Euskadiko GEM lantaldearen (eta besteen) parte-hartze aktiboa oso garrantzitsua da, funtsezko papera betetzen baitute munduko enpresa-mundua ulertzeko orduan.

    • Ekitaldiari buruzko eta Euskadiko GEM taldearen parte-hartzeari buruzko informazio gehiago nahiz izanez gero, GEM-en webgune ofiziala bisitatzera gonbidatzen zaitugu.

    REDES SOCIALES: