• Kirol-ekitaldi handia 2022ko irailaren 17tik 24ra egingo da.

  • Bilbo, Enkarterri, Urdaibai eta Getxo-Portugalete izango dira probaren 10 egunetan Europako tituluak jokoan jarriko diren sei diziplinen egoitzak.

  • Bilbao Bizkaia agertoki ezin hobea da 30 herrialdetatik etorritako 8.000 bisitari hartuko dituen ekitaldi baterako, 10 milioi euroko inpaktu ekonomikoa eraginez.

Bilbao Bizkaia Kirol Anitzeko 2022ko Europako Triatloi Txapelketak itxura hartzen jarraitzen du. Kirol-ekitaldi jendetsua 2022ko irailaren 17tik 24ra egingo da, Bizkaiko Foru Aldundiak, Bilboko Udalak eta Espainiako Triatloi Federazioak osatutako Antolaketa Batzordeak iragarri bezala.

Era berean, nazioarteko hitzordua osatzen duten proba guztiak hartuko dituzten egoitzak argitaratu dira. 3.000 kirolari baino gehiago eta 5.000 laguntzaile inguru joango direla uste da.

Ekitaldiak 10 egun iraungo du, eta Europako 30 herrialde baino gehiagotatik iritsitako 8.000 pertsona baino gehiago erakarriko ditu. Bisitariek inguruneak eskaintzen dituen aisialdi, kultura, gastronomia eta, jakina, kirol aukera ugariez gozatu ahal izango dute.

Oihartzun mediatikoa oso zabala izango dela uste da, ez bakarrik maila nazionalean, baita eskualdea berriro nazioartean kokatzeko ere. Maila ekonomikoan, eragina 10 milioi euro ingurukoa izango dela kalkulatzen da.

EUROPAKO SEI TITULU JOKOAN BOST EGOITZATA

Triatloiko kirol anitzak Europako sei titulu jartzen ditu jokoan hainbat kategoriatan: elitea, 23 urtez azpikoa, adin taldeak eta paratriatloia. Avileseko Munduko Txapelketak Bilbao Bizkaia 2022 eta Ibiza 2023 kirol anitzeko munduko txapelketetarako plazak esleituko ditu.

Izena emateko datak ere argitaratu dira eta, horrela, urriaren 25eko 12:00etatik urriaren 31ko 14:00ak arte, izen ematea zabalduko da erreserba egin duten kirolarientzat, hobari prezio berezi bat ezarrita. 2021eko azaroaren 1eko 12:00etatik inskripzioen irekiera orokorra egingo da.

Informazio gehiago nahi izanez gero, jo esteka hauetara:

DATEN ETA EGOITZEN EGUTEGI OFIZIALA honela banakatuko da:

  • Europako Duatloi Txapelketa (irailaren 17an, larunbata, eta 18an, igandea, Bilbon)
  • Europako Duatloi Kros Txapelketa (irailaren 20an, asteartea, Enkarterrin)
  • Europako Triatloi Kros Txapelketa (irailaren 22an, osteguna, Urdaibain)
  • Europako Akuatloi Txapelketa (irailaren 23an, ostirala, Getxo-Portugaleten)
  • Distantzia Ertaineko eta Aquabikeko Europako Triatloi Txapelketa (irailaren 24an, larunbata, Bilbon)

BILBAO BIZKAIA, INGURU PERFEKTUA ETA HITZORDU HANDIAK HARTZEKO ESPERIENTZIA

Zalantzarik gabe, kirol anitzeko Europako Txapelketa hitzordu handiak antolatzera ohituta dagoen eskualde batek eskaintzen dituen aukeren beste adibide bat izango da (ez bakarrik kirol arlokoak), azpiegitura eta komunikazio onak izateari esker eta ondo komunikatuta eta eskuragarri dauden paisaien eta eszenatokien aberastasun handia eskaintzeko aukerari esker.

Bizkaiko orografiaren eta espazioen aniztasunaren ondorioz, eszenatokia ezin hobea da triatloiari lotutako kirol-ekitaldi handi bat egiteko.

Espainiako Distantzia Ertaineko Triatloi eta Aquabike Txapelketak joan den irailean Bilbon egin zen, egutegi nazionalean errotuta dagoen proba, eta azpiegitura eta antolakuntza mailan eskualdea prest dagoela eta udazken berria iritsi arte ilusioz itxaroten duela egiaztatu zuen.

IRAUNKORTASUNAREN ETA INGURUMENAREKIKO KONPROMISOAREN ALDEKO APUSTUA

Ekitaldiak berdintasunaren eta inklusioaren zutabeak ditu, probak eta jarduerak antolatuz bermatzen den bezala. Era berean, eta bereziki, Aldundiak, Udalak eta Federazioak iraunkortasunarekin eta ingurumenarekin duten konpromisoari jarraituz gauzatuko da. Horregatik, Green Sport Flag (Kirolaren Bandera Berdea) jantziko du, ingurumenaren aldetik arduratsuak diren kirol-probei bakarrik emango zaien bereizgarria.

Bilbok parte hartuko du munduan garrantzi handiena duen Ekonomia Sozialaren Foro Globaleko edizio berrian (GSEF); bertan, hiriek duten eginkizuna jorratuko dute, pandemiaren ostean ekonomia berdeagoa eta inklusiboagoa eraikitzeari. Topaketan udalaren bi ekimen aurkeztuko dira: EKONOPOLO eta EKHILUR.

Bilbo izan zen GSEF 2018 foroaren egoitza ekimena Europan lehenengo aldiz antolatu zen urtean, eta, horrela, hiribilduak aukera izan zuen ekonomia sozialaren esparruan erreferentzia den sare horrekin bat egiteko, Seul eta Montrealekin batera, aurreko hiru urteetako hiri anfitrioiak. Helburua da lankidetza eta kooperazioko ikuspegiak eta esperientziak partekatzea Ekonomia Sozial eta Solidarioaren esparruan.

Bilboko edizioan, Mexiko izendatu zuten Foroaren 2020ko egoitza, baina Covid-19ak eragindako pandemiaren ondorioz 2021. urtera arte atzeratu zen aurrez aurreko foroa.

Bilbok GSEF 2021 ekitaldian parte hartuko du, ekonomia sozialari buruzko munduko fororik garrantzitsuenean, urriaren 4tik 8ra Mexiko Hirian. Juan Mari Aburto Alkatearen hasierako esku-hartzearen eta agur instituzionalaren ondoren, gaur arratsaldeko 15:00etan, Herritarren Arreta eta Partaidetza eta Nazioarteko Gaiak Saileko zinegotziak, Oihane Aguirregoitia, foroaren osoko bilkuran parte hartuko du, besteak beste, Mexiko Hiriko, Montevideoko, Dakarko eta Bordeleko beste agintari batzuekin batera, non Covid-19ak eragindako pandemiaren ondoriozko krisialditik berreskuratzeko lanetan hiriek duten eginkizunaren inguruan jardungo diren.

Helburu nagusia da “ekonomia berde eta inklusiborako bidean ibilbide berriak sortzea”. Horrez gain, REAS eta EKHILUR erakunde kolaboratzaileetako ordezkarien bidez, Bilbok ekonomia sozial eta solidarioari lotutako bi ekimen aurkeztuko ditu foroan: EKONOPOLO eta EKHILUR.

Ekonopolo erreferentziazko espazio bat da eta enpresa-proiektuei, enpresei eta profesionalei laguntzea du helburu, zerbitzuen arloko enpresa-jarduera garatzeko xedez Bilbon kokatu nahi dutenei, hain zuzen ere. Edonola ere, ekonomia sozial eta solidarioaren balioekin eta printzipioekin bat eginez eta horiek errespetatuz egiten da lan.

Ekimen hori Alkatetzaren 2019-2023 Agintaldi Planetik abiatzen da, non Ekonomia Sozial eta Solidarioaren Plan Estrategiko baten definizioa jasotzen den, ekonomia eraldatzailearen eredu hori Bilbon ekonomia eta enpresa garatzeko lehentasunezko aukera gisa bultzatzeko asmoz.

Bestalde, Ekhilur esperientziak, hau da, Ekonopolo esparruaren baitan dagoen proiektu pilotuak, kontsumo-eredu alternatibo bat sustatzen du Bilbon merkataritza dinamizatzeko eta bultzatzeko, ekonomia sozial eta solidarioaren poloaren baitan. Ekimen horren bidez ordaintzeko sistema bat garatu da, Bizum, Paypal edo Visaren modukoa. Sistema horri esker tokiko saltoki-sareak sor daitezke, fidelizazio-mailan zabalik dagoen merkataritza-zentro handi baten modura funtzionatzen dutenak, izan ere, sare horretan soilik erabil daitezkeen deskontuak ematen dira.

GSEF 2021 MEXIKO HIRIA: TOKIKO GOBERNUAK ETA EKONOMIA SOZIALA

GSEF foroaren V. edizioa, egun hauetan Mexiko Hirian egiten ari dena, 2020rako aurreikusita zegoen. Hala ere, pandemiaren testuinguruak behartuta, 2021eko urrira atzeratu zen. Aurtengo edizioa foro berritzaile baten modura eratu da eta modalitate mistoan garatuko da: aurrez aurre eta birtualki. Beraz, foro hibridoa izango da, honako gai zentral hau izango duena: “Tokiko gobernuak eta ekonomia soziala, ekonomia berde eta inklusiborako ibilbideen baterako sorkuntza”.

Tokiko gobernuen eginkizuna funtsezkoa da ekonomia berdeagoan, inklusiboagoan eta jasangarriagoan oinarritutako ekosistemak sortzeko. Hain zuzen ere, egungo erronkei erantzutea ahalbidetuko duen arkitektura berri baten bidez lor daiteke hori, horrela, aukera-berdintasuna eta ingurumenaren babesa bermatzeko, lan duina sustatzeko, ekintzailetza soziala babesteko eta tokiko enpresa eta produktuen gertutasuna suspertzeko.

Era berean, sektore pribatua, soziala eta akademikoa funtsezko eragileak dira helburu horiek lortzeko eta pandemiaren osteko xede berriak zehazteko. Hori dela eta, edizio honetan gizartearen hainbat sektore integratu dira, garapen berri bat sustatzeko ibilbide berriak bilatzeko lanetan parte hartu dezaten.

BILBO, NAZIOARTEKO ERREFERENTZIA EKONOMIA SOZIALAREN ESPARRUAN

“Ekonomia soziala eta hiriak. Tokiko garapen inklusiborako eta iraunkorrerako balioak eta lehiakortasuna” izenburupean, 84 herrialdetako 1.700 pertsona baino gehiago bildu ziren, mundu osoko hiri handietako tokiko agintariak, administrazio zein erakunde publikoetako ordezkaritzak, ekonomian sozialean adituak diren pertsonak eta hirugarren sektorea delakoaren barruan dauden erakundetako ordezkariak barne.

Bilbo GSEF 2018ko egoitza izendatu izanak ekonomia sozialaren esparruan munduko erreferente den sare batera gehitzea ahalbidetu zion hiriari, azken hiru edizioak hartu dituzten Seulekin eta Montrealekin batera. Edizio hori izan zen Europan antolatu zen lehena, eta ekitaldiak berme handia eman zion premia sozialak aintzat hartzen dituen enpresa-ereduari lotutako politikak bultzatzeko udalaren konpromisoari.

EKONOMIA SOZIALAREN FORO GLOBALA

Global Social Economy Forum (GSEF) gizarte zibileko eragileak eta tokiko gobernuak biltzen dituen nazioarteko erakunde bat da, ekonomia sozial eta solidarioaren garapenarekin konprometituta dagoena. Ekonomia sozial eta solidarioaren aldeko erakundeen eta tokiko gobernuen arteko elkarlana bultzatzeko helburuarekin sortu zen, kalitatezko enpleguaren sorrera, bidezko hazkundea, demokrazia parte-hartzailearen aurrerabidea eta garapen iraunkorra sustatzeko asmoz.

Ekonomia Sozialaren Foro Globaleko (GSEF) eskubide osoko kidea da Bilbo. Titulu hori ekonomia sozial eta solidarioaren sareko kideentzat eta tokiko gobernuentzat gordeta dago, eta biltzarrean bozkatzeko eskubidea ematen du. 2015eko abenduan, hiribildua sarean sartu zen ohorezko batzordeko kide gisa, eta, 2016tik aurrera, eskubide osoko kidea da.

  • Juan Mari Aburto, Bilboko alkateak aipatu duenez “Covida gorabehera, joan den urtekoa ekitaldi zoragarria izan zen eta aurten inoiz baino ilusio handiagoarekin errepikatuko dugu”.

  • Txapelketa hauen antolaketak Bilbao-Bizkaia 2022 Europako Multikiroleko Txapelketarako xehetasunak azkentzeko balioko du.

  • Espainiako Distantzia Erdiko Triatloi eta Aquabike Txapelketak berriz ere antolatuko dira Bilboko Triathlonean hurrengo irailaren 18an. Joan den urtean Javier Gómez Noya mitoak irabazi zuen ekitaldia arrakasta handikoa izan zen, pandemiak eragindako mugaketak nabariak izan baziren ere.ItsasMuseumaren zabaldegian kokatuko dira beste behin trantsizio gunea, hasiera eta helmuga. Gune hori izango du ardatz parte-hartzaileek osatu beharko duten ibilbideak: 1,9 kilometro igerian Itsasadarretik, 82,5 kilometro bizikletan Larrabetzutik eta Morgara igotzeko; eta, bukatzeko, 21 kilometroko lasterketa oinez, Itsasadarreko pasealekuan zehar zazpi kilometroko zirkuitu batean hiru buelta emanda, Guggenheim museotik, Erripa kaitik eta Euskaldunako zubia bezalako toki adierazgarrietatik igaroz.

    2020ko Bilboko ekitaldia bertatik bertara bizi izan zuen Juan Mari Aburto Bilboko alkatearen hitzetan “ohore bat da hiriarentzat bigarren urtez jarraian kirol-munduan maila berri bat duen Txapelketa hau antolatzea. Txapelketak Bilbon lortu du maila berri hori: mota honetako ekitaldiak zorroztasun eta profesionaltasunez antolatzeaz gain, horietaz gozatzen duen hiri batean”.

    Bilboko Udalak aurrerapauso handi bat eman zuen joan den urtean Espainiako Triatloi Federazioari laguntza eskainiz lehiak berreskuratzeko. Alkateak adierazi duenez “pandemiak protokoloak berrantolatu ditu, segurtasuna izan behar delako lehentasuna, baina hori ez da oztopo izango Triatloiaren edizio berri honetan parte hartzera edo txapelketa ikustera etorriko diren guztientzat. Covida gorabehera, joan den urtekoa ekitaldi zoragarria izan zen eta aurten inoiz baino ilusio handiagoarekin errepikatuko dugu”.

    Triatoilariek gero eta hobeto ezagutzen dute Espainiako Distantzia Erdiko Triatloi eta Aquabike Txapelketak eta Bilbao-Bizkaia 2022 Europako Multikiroleko Duatloi, Distantzia Erdiko Triatloi eta Aquabike txapelketak jasoko dituen hiriaren onurak. Hiriaren onurak ez dira triatloiaren munduan bakarrik ezagun egin: Juan Mari Aburtoren esanetan “Bilbo kirol ekitaldi garrantzitsuen nazioarte mailako erakusleiho nabarmena bilakatu da azken urteetan. Ekitaldi horiei kirolaren erakargarritasunaz eta indarraz gain Guggenheim museoaren titanioak, itsasadarrak, gure kulturak eta beste osagai askok hiriari ematen dieten edertasuna gehitu zaizkie”.

    Horrez gain, Alkateak adierazi du “Bilbok Red Bullen jauzi ezagunen, Europako errugbi txapelketa nagusien finalen, maratoien, Espainiako Vueltaren eta abarren hainbat edizio jaso ditu eta, horietan guztietan, hiriak eskaintzen duen xarmaz gain, ekitaldi guztiak bertatik bertara bizitzen dituzten hiritarrek kanpotarrak jasotzeko duten prestasuna eta berotasuna da hiriaren erakargarri nagusietako bat”.

    Kirola sutsuki bizi duen eta bere hastapenetatik triatloiarekin bereziki gozatzen duen hiria da Bilbo. Alkatearen esanetan hirian kirolagatik dagoen grina “ohitura luze bat da. Estropadak, saskibaloia, futbola… Eskolara doazenetik gure gazteei erakusten diegun zerbait da. Eta, ez dezagun ahaztu Athletic Clubarekiko dugun pasioa. Hori kiroletik haratago doan zerbait da”.

    Gainera, Juan Mari Aburtok adierazi duenez, Udaletik “apustu irmoa egin da kirol ekitaldi garrantzitsuak jasotzeko gai den hiri baten alde. Erakutsi dugu ongi eta profesionaltasunez egiten dugun zerbait dela, ibiltzen ezagutu daitekeen, segurua den eta kultura aberatsa duen (gastronomiaz ahaztu gabe) tamaina erdiko hiri baten elementu erakargarrienak erakutsiz”. Alkatea ilusioz aritu da Bilbok dituen erronkez, Tourraren irteera besteak beste”.

    Informazio gehiago:

  • Juan Mari Aburto Alkatea bi egunez Udaletxearen instalazioetan grabatuko den telesailaren grabaketan izan da gaur. Topaketa honetan NETFLIX Txintxua ekoiztetxearekin egiten ari den “Intimidad” telesail berriko aktoreekin eta teknikariekin hitz egin du.

Bi egunez –gaur asteartea eta bihar asteazkena– Bilboko Udaletxea Netflix gure hirian “Intimidad” izenburupean filmatzen ari den telesail berriaren eszenatokia izango da.

Juan Mari Aburto alkatea filmatzeko setean izan da gaur bi egun hauetan udal-instalazioetan lan egingo duten talde teknikoarekin eta aktoreekin.

Alkateak azaldu duenez, beti esan izan dugu Bilbo zinema-hiria dela eta Udaletxe hau eta gure bulegoak plato aparta dira filmaketak egiteko. Oso pozik gaude Netflixek serie honetarako gure hiria eta, batez ere, gure Udaletxea aukeratzeagatik, Udaletxea bilbotar guztien etxea delako. Nolabait geure buruak pelikulan islatuta ikusiko ditugu”.

Intimidad” telesailean protagonistak Itziar Ituño (La casa de papel, Ilargi guztiak), Patricia López Arnaiz (Feria, Ane), Emma Suárez (Criminal, Julieta), Verónica Echegui (Días de Navidad, 3 Caminos), Ana Wagener (El inocente, Bienvenidos a Edén) eta Yune Nogueirasen (Akelarre) mailako aktoreak dira.

Txintxua Films ekoiztetxeak Netflixentzat egiten duen jatorrizko telesail berri honen zuzendariak Jorge Torregrossa (Hache, ÉLITE, Fariña), Ben Gutteridge (The Naked Man, Steak Knife), Marta Font (Mira lo que has hecho) eta Koldo Almandoz (Oreina) dira.

TXINTXUA FILMS

2008an sortu zen ekoiztetxe donostiarra da, eta Marian Fernandez Pascal eta Asier Altuna ditu buru. Azken urteetako euskal ekoiztetxe garrantzitsuenetakoa da, besteak beste Amama (Asier Altuna, 2015), Dantza (Telmo Esnal, 2018) eta Oreina (Koldo Almandoz, 2018) filmekin. Duela gutxi Hondar Ahoak (Koldo Almandoz, 2020) minitelesaila ekoitzi du.

NETFLIX

Netflix streaming bidezko entretenimendu zerbitzu liderra da munduan. 190 herrialdetan baino gehiagotan dago eta ordainpeko bere 208 milioi harpidedunek genero askotako telesail, dokumental eta film luzeez gozatzen dute hizkuntza askotan. Netflixeko harpidedunek telesailak eta filmak Internetera konektatutako edozein pantailatan ikus ditzakete.

  • Datozen eguenean eta barikuan, ekainaren 24an eta 25ean, EHUren txanda izango da, eta industria-iraganari buruz eta Zorrotzaurreren oroitzapenari eta etorkizunari buruz jardungo dira hizlariak, gai horietan lanean ari diren gazteen proiektuak erakutsiz. Izen ematea – UPV/EHU y Chelsea College of Arts (UAL).

  • Bilbo, unibertsitate hiria” goiburuarekin egiten ari diren udako ikastaroak lehenak dira urian kokatuta dauden 4 unibertsitateek elkarrekin egiten dituztenak, alegia, EHUk, Deustuko Unibertsitateak, Nafarroako Unibertsitateak eta Mondragon Unibertsitateak, eta haiekin batera IED KUNSTHAL delakoarekin eta Digipen-ekin batera, eta Londresko Arteen Unibertsitatearekin elkarlanean eta Bilboko Udalaren laguntzarekin.

  • Guztiz dohainik izango dira ikastaroak, hartara herritar guztiengana iristearren eta on line ere eskainiko delarik haietarako sarbidea; ostegunetan eta ostiraletan ematen dira, ekainean eta uztailean, 18:00etatik 20:00etara, Bidebarrietako Liburutegian, salbu eta DIGIPENek ematen duena, Zorrotzaurreko bere instalazioetan izango baita.

  • Guztira 6 ikastaro dira, era bateko eta besteko gaiak landuko direlarik, gaur egungoak, eta hizlari ospetsuen eskutik eta era eta adin guztietako publikoentzat.

Joan den astean hasi ziren “Bilbo Unibertsitate Hiria” udako ikastaroak Nafarroako Unibertsitatearekin, “Energia eta hiria. Etorkizuneko Bilbon aplikatzeari buruzko eztabaida” gaia landuz. Bihar eta etzi (eguena eta barikua), ekainak 24 eta 25, EHUren txanda izango da, London College of Communication (UAL) unibertsitatearekin elkarlanean.

“Oroimena, iragan industriala eta irudia Bilboko hirian” da ikastaroaren izena, eta Juan Pablo Ordúñez-Mawatres eta Camilo Torres izango dira irakasle, EHUko Arte Garaikidearen Ikerkuntzako doktoretza-programako ikertzaileak eta LAN Langileriari buruzko Ikus-entzunezkoen Festibaleko lankideak; eta baita Itxaso Díez LAN, Ikus-entzunezko Jaialdi Langilearen zuzendaria eta Alberto Salcedo, EHUko Arte Ederren Fakultateko Eskultura eta Arte eta Teknologia Saileko ikertzailea, ere.

Bigarren ikastaro honetan, Zorrotzaurreko irlaren berezitasunetik abiatuta, eta azken urteetan Bilboko bihotzean egiten ari diren prozesuak kontuan izanik, “hiriaren iragan industrialari begiratu nahi diogu, eta gure memoria elikatzen dituzten eztabaida eta irudietan parte hartuko”. Behinola fabrikak eta tailerrak zeuden lurzoruen hiri-garapenak trantsizio-uneak sortzen ditu, izan zenaren eta izango denaren artekoak. Espazio garrantzitsuak dira, kultur proiektuetarako eta hiriaren eta inguruko bizilagunen etorkizuneko asmoetarako”.

Bilboren iragan eta orain industrial eta langilearen inguruko ikus-entzunezko dokumentuen bitartez, memoriaz, lanaz edo fabrikez hitz egingo da, eta gai hauek ikertzen ari diren gazteen proiektuak aurkeztuko dira.

Izen ematea – UPV/EHU y Chelsea College of Arts (UAL)

DOAKO IKASTAROAK PUBLIKO GUZTIENTZAT

“Bilbo, unibertsitate uria” goiburuarekin egiten ari diren udako ikastaroak lehenak dira urian kokatuta dauden 4 unibertsitateek elkarrekin egiten dituztenak, alegia, EHUk, Deustuko Unibertsitateak, Nafarroako Unibertsitateak eta Mondragon Unibertsitateak, IED KUNSTHAL delakoarekin eta Digipen-ekin batera, eta Londresko Arteen Unibertsitatearekin elkarlanean eta Bilboko Udalaren laguntzarekin.

Guztira, 6 ikastaro programatu dira, eta guztiz dohainik izango dira, hartara herritar guztiengana iristearren eta on line ere eskainiko delarik haietarako sarbidea; ostegunetan eta ostiraletan izaten dira, ekainean eta uztailean, 18:00etatik 20:00etara, Bidebarrietako Liburutegian, salbu eta DIGIPENek emango duena, Zorrotzaurreko bere instalazioetan emango baitu.

HURRENGO IKASTAROAK

1.- DIGIPEN TEKNOLOGIA ZENTROA:

Eguna eta lekua: Uztailaren 1a eta 2a. DIGIPEN (Zorrotzaurre).
Izenburua: Entretenimenduaren sektorea, barrutik

Hizlariak:

  • Asier Azkarraga, Unibertsitateko irakaslea, DigiPen Institute of Technology Europe – Bilbo.
  • Thomas Komair, unibertsitateko irakaslea, DigiPen Institute of Technology Europe – Bilbo

Izen ematea
Izen ematea

2.- IED KUNSTHAL eta CHELSEA COLLEGE OF ART LONDON (UAL)

Eguna eta lekua: Uztailaren 8a eta 9a. Bidebarrietako Liburutegia.
Izenburua: Produktuaren diseinua eta Silver Economy: ekintza-ekologiak

Hizlariak:

  • José Hurtado, produktu diseinatzailea. Arkitektura iragankorra eta ilustrazioa.
  • Idoia García de Cortazar. Irakaslea eta berrikuntza-proiektuen zuzendaria zenbait unibertsitatetan, eta Humanizza enpresako gerentea

Izen ematea – IED Kunsthal y London College of Communication (UAL)

3. MONDRAGON UNIBERTSITATEA

Eguna eta lekua: Uztailaren 15a eta 16a. Bidebarrietako Liburutegia.
Goiburua: Datuen analisia eta zibersegurtasuna. Berebiziko garrantzia duten eremu teknologiko bi.

Hizlariak:

  • Miguel Fernández Arrieta, Mondragon Unibertsitateko irakaslea eta ikertzailea.
  • Daniel Reguera Bakhache, Mondragon Unibertsitateko Datuen Analisiko eta Zibersegurtasuneko ikerketa-taldeko ikertzailea eta irakaslea.

Izen ematea – Mondragon Unibertsitatea

4.- DEUSTUKO UNIBERTSITATEA

Eguna eta lekua: Uztailaren 22a eta 23a. Bidebarrietako Liburutegia.
Izenburua: Hiri adimentsua Big Dataren garaian

Izen ematea – Deustuko Unibertsitatea

  • Euskal erakundeek Euro 2020 ekitaldia antolatzeko egindako inbertsioa osorik berreskuratu dute.

  • San Mameseko estadioan kluben Europa Ligako finala eta emakumezkoen Txapeldunen Ligako finala jokatuko dira datozen urteetan.

  • Euskal erakundeek UEFArekin negoziatu dute aste hauetan, UEFArekin lotzen zituen kontratua ez betetzeagatik demanda judiziala prestatzen ari ziren bitartean.

UEFA eta “Euro2020rako Bilboko Egoitza” lotzen zituen kontratuaren aldebakarreko deuseztapenaren berri izan ondoren (egoitza horretan Bilboko Udala, Bizkaiko Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza partaide ziren), euskal erakundeek adierazi zuten justifikaziorik gabeko erabakiarekiko haserrea, auzitegietara jotzeko borondatea eta hilabete honetan San Mamesen jokatu behar zen ekitaldiaren antolakuntzan inbertitutako 1,3 milioi euroko inbertsioa berreskuratzeko konpromisoa.

Era berean, euskal erakundeek ordaina eskatzen zuten ospearen eta irudiaren kaltearen mailan, urian, lurraldean eta herrialdean bultzada ekonomiko handia izango zukeen nazioarteko ekitaldi hori galtzeagatik, bai eta zalantzan jartzeagatik ere euskal agintariek nazioarteko irismena duten ekitaldiak kudeatzeko eta antolatzeko duten esperientzia eta gaitasun egiaztatua eta luzea.

Asteak igaro ondoren, eta euskal erakundeek herritarren eta sektorerik kaltetuenen interesak defendatzeko duten irmotasuna eta euskal erakundeen nazioarteko irudia ikusita, gaur bi aldeak ados jarri dira. Akordio horretan, UEFAk ekitaldiaren antolakuntzan inbertitutako zenbateko osoa ordainduko du (1,3 milioi euro), eta San Mames estadioa Europa Ligako final baten eta Txapeldunen Ligako emakumezkoen final baten egoitza izateko konpromisoa hartzen du. Erabaki hori UEFAk uztailaren hasieran egingo duen bileran berretsiko da, data zehatzekin.

UEFAk, halaber, bertan behera utzitako ekitaldirako antolakuntza-lanak garatzeko euskal erakundeek erakutsitako borondatea, gaitasuna eta kudeaketa ona aitortu ditu, bai eta ekitaldi berrietan lan egiteko gogoa ere; izan ere, ekitaldi horiek nazioarteko ikusgarritasuna emango dute, eta eragin ekonomiko handia izango dute Europako futbol-maila goreneko bi hitzorduekin.

Euskal erakundeak, bestalde, “pozik” agertu dira “Euro 2020 proiektuan egindako lan serio, profesional, koherente eta arduratsua baliatzeagatik eta euskal herritarren interesak defendatzeko eta indartzeko irmotasunez jokatzeagatik. Banakakoetan zein kolektiboetan, enpresetan, saltokietan, hoteletan, zerbitzuetan eta jarduera ekonomikoaren eta enpleguaren gainerako onuradunetan. Eta, gainera, datozen urteetarako nazioartean eta ekonomian eragin handia duten bi kirol-ekitaldi lortu direlako”.

  • Juan Mari Aburto Bilboko alkateak, hirian ordezkaritza duten lau unibertsitateek, IED Kunsthal goi-mailako diseinu-zentroarekin eta Digipen zentro teknologikoarekin batera, 2021eko Udako Ikastaroen programa hau aurkeztu dute, elkarrekin antolatzen duten LEHENA, eta xedetzat duena Bilbo unibertsitate-hiri bat bihurtzeko proiektuan aurrera egitea.

  • Ikastaroak doan izango dira guztiz, eta ekainean eta uztailean egingo dira Bilbon, gaur-gaurkoak diren gaiei helduz, baina formatu erraz eta didaktiko batekin, hiri guztira iristeko, adinen arteko bereizketarik gabe. “Gure nahia da –esan du alkateak– Bilbo bihurtzea bizitzeko, ikasteko eta lan egiteko lekurik onena, talentua bultzatzea, eta gazteek ez izatea inoiz ere Bilbotik alde egiteko beharrik, behar duten guztia eta gehiago eskaintzen dielako. Eta nahi dugu herritarrek ezagut dezaten zer egiten den gure unibertsitateetan, gure ezagutza- eta formazio-zentroetan”.

  • Ikastaroen programa Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU), Deustuko Unibertsitateak, Nafarroako Unibertsitateak eta Mondragon Unibertsitateak egin dute, IED KUNSTHALekin eta Digipenekin batera, eta Londresko Arteen Unibertsitatearekin elkarlanean.

Juan Mari Aburto Bilboko alkatea izan da buru gaur, berarekin batera zegoela Gonzalo Olabarria Alkatetzako eta Kultur Politiketako zinegotzia, 2021eko Udako Ikastaroak aurkezteko ekitaldian, zeina “Bilbo, unibetsitate-hiria” goiburuarekin egin baita. Hauek dira lehenengo udako ikastaroak hirian ordezkaritza duten lau unibertsitatek elkarrekin abian jartzen dituztenak (hain zuzen, EHU eta Deustuko Unibertsitatea, Nafarroako Unibertsitatea eta Mondragon Unibertsitatea dira ordezkaritza duten unibertsitateak), IED Kunsthal Diseinuko Goi Mailako Zentroarekin eta Digipen Zentro Teknologikoarekin batera eta Londresko Arteen Unibertsitatearekin elkarlanean. Erronka garrantzitsua da, eta bere garrantzia dela eta –gazteriarekiko konpromisoa, berrikuntza, bikaintasuna eta kalitatezko formazioa Bilbon–, ikastegi horietako arduradun gorenak izan dira ekitaldian.

  • UPV / EHU: Arantza Lauzirika, Arte Ederren Fakultateko dekanoa.
  • Nafarroko Unibertsitatea: Carlos Naya, Arkitektura Eskolako Proiektu Estrategikoen zuzendariordea
  • Deustuko Unibertsitatea: Alex Rayón, Nazioarteko Harremanetarako errektoreordea.
  • Mondragon Unibertsitatea: Carlos García, Ingeniaritza Fakultateko koordinatzaile nagusia
  • Goi-mailako diseinu-zentroa IED Kunsthal: Alessandro Manetti, Europako Diseinuaren Espainiako Institutuko zuzendari nagusia
  • Digipen Zentro Teknologikoa: Ignacio de Otalora, zuzendari nagusia

Proiektuaren helburua da, hain zuzen ere, urratsak egitea aurrerantz Juan Mari Aburto alkatearen ekimenik bilatuenetako batean, alegia, Bilbo Unibertsitate Hiri bihurtzeko asmoan. “Leku erakargarri bat izan behar du bizitzeko, ikasteko eta formatzeko, baina, aldi berean, kalitateko enpleguetan lan egiteko, guztiok izango gaituelarik talentuaren bultzatzaile, eta gazteek ez dutelarik alde egin beharrik izango Bilbotik, behar dutena eta askoz gehiago eskainiko dielako”.

PUBLIKO GUZTIENTZAT

Asmo horrekin, ikastaroen gaiak oso askotarikoak izango dira, eta gaurkotasun erabatekoa duten gaiak eskainiko dira, mintzalari ospetsuen eskutik, baina era eta adin guztietako publikoentzat, modu erraz eta didaktikoan agertzeko haiei zer diren ikastegi hauek: zeintzuk diren haien jardun eremuak, zer ikertzen duten eta non ematen dituzten eskolak Hirian…

Besteak beste, Silver Economy kontzeptuaren inguruan dagoen guztia landuko da, alegia, egungo ekonomikoan sektore estrategikoa baita, eta ia-ia mugimendu sozial ere bihurtu baita; 50 urte baino gehiagoko pertsonei eskaintzen zaie, behar eta aukera berriak baitakartzate arazo demografikoaren aurrean. Zer den energia-trantsizioa, eta nola aplikatuko zaion Bilboren etorkizunari. Industria- eta langile-iragana eta memoria, eta Zorrotzaurren sortzen ari diren prozesu berriak. Digitalizazioa eta zibersegurtasuna…

DOHAINIK

Guztiz dohainik izango dira ikastaroak, hartara herritar guztiengana iristearren eta on line ere eskainiko delarik haietarako sarbidea; ostegunetan eta ostiraletan emango dira, ekainean eta uztailean, 18:00etatik 20:00etara, Bidebarrietako Liburutegian, salbu eta DIGIPENek emango duena, Zorrotzaurreko bere instalazioetan emango baitu.

Ikastaroak ekainaren 17an/18an hasiko dira, Nafarroako Unibertsitatearekin, “Energia eta hiria. Etorkizuneko Bilbon aplikatzeari buruzko eztabaida” gaia landuz. Ondoren, ekainaren 24an eta 25ean, Euskal Herriko Unibertsitateak, London College of Communication” (UAL) unibertsitatearekin batera, ikastaro hau eskainiko du: “Oroimena, iragan industriala eta irudia Bilboko hirian”. Uztailaren 1ean eta 2an, DIGIPEN bideo-jokoen unibertsitatea deitu ohi zaionaren txanda izango da, Zorrotzaurreko bere instalazioetan eskainiko duelarik ikastaro hau: Entretenimenduaren sektorea, barrutik.

Uztailaren 8an eta 9an, IED Kunsthal delakoak, Chelsea College of Arts (UAL) delakoaerekin, beste ikastaro hau eskainiko du: “Produktuaren diseinua eta Silver Economy: ekintza-ekologiak”. Uztailaren 15ean eta 16an, Mondragon Unibertsitateak gai hau jorratuko du: “Datuen analisia eta zibersegurtasuna. Berebiziko garrantzia duten eremu teknologiko bi”, eta atzenengo ikastaroa uztailaren 22an eta 23an eskainiko da, Deustuko Unibertsitatearen eskutik, “Hiri adimentsua Big Dataren garaian”.

Alkateak azaldu duenez, “sorta ondo osatu bat gaurkotasunezko gai, lehenengo aldiz izango duena Bilbon ordezkaritza duten unibertsitate guztien parte hartzea. Erronka hau oso asmo handikoa da, eta, beste behin ere, indarrak batuko ditugu haren alde”.

IKASTAROEN XEHETASUNAK

1.- NAFARROAKO UNIBERTSITATEA
Eguna eta lekua: Ekainak 17-18. Bidebarrietako Liburutegia, 18etatik 20etara.
Izenburua: “Energia eta hiria. Etorkizuneko Bilbon aplikatzeari buruzko eztabaida”

Hizlariak:

  • Asier Santas, arkitektoa. Arkitektura Ikasketetako Graduko Irakaslea eta Hiri Kudeaketako Aipamenaren eta Bilboko CityLab-en arduraduna.
  • José Ángel Medina Murua, arkitektoa. Arkitekturako Euskal institutuko presidentea eta Nafarroako Unibertsitateko Arkitekturako Unibertsitate Masterraren zuzendaria.
  • Ricardo García San José, industria ingeniaria. ATECYR delakoaren Batzorde Teknikoko lehendakariordea.
  • Carlos Fernández-Bandera, arkitektoa. Nafarroako Unibertsitateko Arkitektura Ikasketetako Graduko irakasle elkartua.

Laburpena:

Gogoeta intelektualeko espazio bat da, hainbat gai eztabaidatzeko, hala nola, energiaren etorkizuna gure hirietan, Bilboren hiri-eboluzioa (zenbait parametroren arabera), edo Espainiako energia-instalazio eta -sistemen araudia.
Ikastaroak hirien energia-sistemaren funtsezko kontuei heltzen die, eta ingurumenean dituzten ondorioak aztertzen ditu. Hirietan karbonoaren aztarna murrizteko sustatzen ari diren neurriak aztertuko dira, baita Bilboko hirian egin diren hiri-eraldaketa sakonak ere. Modu berean, energiaren errealitateaz, indarrean dauden araudiez, eta Bilboko hiriak energia berriztagarriak ingurune urbanoan txertatzeko orduan dauzkan erronkez eztabaidatuko da.

Izen-ematea – Nafarroako Unibertsitatea

2.- EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA/ LONDON COLLEGE OF COMMUNICATION (UAL) DELAKOAREKIN BATERA
Eguna eta lekua: Ekainaren 24an eta 25ean, Bidebarrietako Liburutegian. 18:00etatik 20:00etara.
Izenburua: “Oroimena, iragan industriala eta irudia Bilboko hirian”

Hizlariak:

  • Juan Pablo Ordúñez, Mawatres eta Camilo Torres. Arte Garaikideko Ikerkuntzako doktoretzako programaren ikertzaileak, UPV/EHUn, eta LAN Festival Audiovisual Obrero-ren kolaboratzaileak.
  • Mónica Allende. London School of Communication, UAL

Laburpena:

Zorrotzako irlaren berezitasunetik abiatuta, eta azken urteetan Bilboko bihotzean egiten ari diren prozesuak kontuan izanik, hiriaren iragan industrialari begiratu nahi diogu, eta gure memoria elikatzen dituzten eztabaida eta irudietan parte hartuko. Behinola fabrikak eta tailerrak zeuden lurzoruen hiri-garapenak trantsizio-uneak sortzen ditu, izan zenaren eta izango denaren artekoak. Garrantzitsuak, kultur proiektuetarako eta hiriaren eta inguruko bizilagunen etorkizuneko asmoetarako.
Bilboren iragan eta orain industrial eta langilearen inguruko ikus-entzunezko dokumentuen bitartez, memoriaz, lanaz edo fabrikez hitz egingo da, eta gai hauek ikertzen ari diren gazteen proiektuak aurkeztuko dira.

  • UPV/EHUko Arte Ederretako Fakultateak, London College of Communication-ek eta UAL-ek antolatu dute, LAN Festival Audiovisual Obrero-ren kolaborazioarekin, zeinaren hurrengo edizioa Bilbon izango baita (2021eko udazkenean).

Izen-ematea – UPV/EHU eta Chelsea College of Arts (UAL)

3.- DIGIPEN ZENTRO TEKNOLOGIKOA
Eguna eta lekua: uztailaren 1a eta 2a. DIGIPEN (Zorrotzaurre). 18etatik 20etara.
Izenburua: “Entretenimenduaren sektorea, barrutik”

Hizlariak:

  • Asier Azkarraga, unibertsitateko irakaslea, DigiPen Institute of Technology Europe – Bilbo.
  • Thomas Komair, unibertsitateko irakaslea, DigiPen Institute of Technology Europe – Bilbo

Laburpena:

Entretenimenduaren sektorea hedatzen ari da, gero eta kontsumo-eskaera handiagoa duelako. DigiPen Institute of Technology Europe Bilbao unibertsitatea erreferentea da sektorean eta, honako honetan, aukera izango duzu jakiteko zer dagoen mundu osoko milioika pertsonarentzat erakargarriak diren eduki horien atzean. Bideo-jokoei eta animazio-zinemari aplikatutako adibideak jorratuko ditugu nagusiki.

I. Matematikak eta bideo-jokoak
Osasuna, industria aeronautikoa edo automobilgintza bezalako sektoreak etekina ateratzen ari zaie bideo-jokoen teknologien eta mekaniken aplikazioari; matematikak, kasu askotan, funtsezko zeregina du. Adibide praktikoen bidez, ikasiko dugu nola, bideo-joko baten programazioaren garapenean, aplikazio matematikoek prozesu osoa biltzen duten.

Izen-ematea – Digipen I

II. Animazioaren oinarrizko 12 printzipioak
Agertuko digute zer dagoen mundu osoan ezagunak diren animazio-filmen magiaren atzean, eta, Ikasturtean zehar, haren sekretu nagusiak azalduko ditugu. Halaber, animazioaren industriako tresna eta teknika batzuk ezagutzeko aukera izango duzu, eta horien emaitzen adibideak ikusiko dituzu.

Izen-ematea – Digipen II

4.- IED KUSTHAL CHELSEA COLLEGE OR ART LONDON (UAL) DELAKOAREKIN
Eguna eta lekua: Uztailaren 8an eta 9an, Bidebarrietako Liburutegian, 18etatik 20etara.
Izenburua: “Produktuaren diseinua eta Silver Economy: ekintza-ekologiak”

Hizlariak:

  • José Hurtado, Produktu-diseinatzailea. Arkitektura iragankorra eta ilustrazioa.
  • Idoia García de Cortazar. Irakaslea eta berrikuntza-proiektuen zuzendaria zenbait unibertsitatetan, eta Humanizza enpresako gerentea

Laburpena:

Ikastaro honek aztertzen du nola esploratu eta ebaluatu daitekeen ingurune jakin bat, diseinu-ekimen kritiko eta berritzaileak garatzeko helburuz. Bereziki, ikastaroaren gaia hau izango da: nola adinekoen kezkek eta ekintzek eman dezaketen informazioa diseinu-proposamen esanguratsuetarako, eta, aldi berean, nola babes daitezkeen eta boteretu proposamen horiek era batzuetako eta besteetako diseinu-metodoen bidez, arreta berezia jarriz ingurune batzuetan eta besteetan eguneroko jarduerak nola hobetu, birpentsatu eta aberastu daitezkeen jakiteko. Adineko pertsonen eta gazteen arteko berdintasunak eta ezberdintasunak ere funtsezkoak izango dira ikastaro honetan.
Ikuspegi honi esker, parte-hartzaileek modu egoki eta esanguratsuan diseinatutako objektuak eta egiturak irudikatu eta sortu ditzakete.
Ikastaroan, aurreko tailerrean jasotako ondorioak aztertuko dira, eta zeregin honetan parte hartuko dute UAL Chelsea College of Art London eta IED Kunsthal Bilbao erakundeetako irakasleek, ikastaroan jorratutako gaien arloko profesionalek eta tailerreko gogoetaren helburuko erabiltzaileek edo eragileek.

Izen-ematea – IED Kunsthal eta London College of Communication (UAL)

5. MONDRAGON UNIBERTSITATEA
Eguna eta lekua: Uztailaren 15ean eta 16an. Bidebarrietako Liburutegian, 18etatik 20etara.
Izenburua: “Datuen analisia eta zibersegurtasuna. Berebiziko garrantzia duten eremu teknologiko bi”

Hizlariak:

  • Miguel Fernández Arrieta, Mondragon Unibertstitateko irakaslea eta ikertzailea.
  • Daniel Reguera Bakhache, Mondragon Unibertsitateko Datuen Analisiko eta Zibersegurtasuneko ikerketa-taldeko ikertzailea eta irakaslea.

Laburpena:

Ikastaro honetan. bi kontzeptu teknologikori helduko zaie, zeintzuek garrantzi handia baitute gaur egun: zibersegurtasuna eta datuen analisia. Lehenengo blokean, datuen analisia zer den ikusiko dugu, eta teknika hauek eguneroko bizitzako alor askotan erabiltzen direla ikasiko dugu. Bigarren zatian, ikusiko dugu zergatik den garrantzitsua denok jakitea Interneti konektatuta egotearen arriskuen berri, eta nola babestu gaitezkeen gehien gertatzen diren erasoetatik. Gutako edonor, bai alor pertsonalean, bai profesionalean, zibereraso baten biktima izan daiteke. Beraz, ezinbestekoa da aurre-neurri egokiak jakitea.

Izen-ematea – Mondragon Unibertsitatea

6.- DEUSTUKO UNIBERTSITATEA
Eguna eta lekua: Uztailaren 22an eta 23an, Bidebarrietako Liburutegian. 18etatik 20etara.
Izenburua: “Hiri adimentsua Big Dataren garaian”

Hizlariak:

  • Alex Rayón. Deustuko Unibertsitateko Nazioarteko Harremanetako eta Transformazio Digitaleko errektoreordea, eta Deusto BigData-ko zuzendaria
  • José Luis del Val – Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateko Mekanika, Diseinu eta Industria Antolaketa Saileko katedraduna

Laburpena:

Hiriak sistema denbora errealeko sistema konplexuak dira, eta datu asko sortzen dituzte. Hainbat eragile eta sistema daude elkar eragiten; horregatik, zaila da hiriak kudeatzea. Horrenbestez, IKTen erabilera adimentsu batek gaurko eta biharko erronkei aurre egiten lagundu dezake. Aurrerapen teknologikoen eta datuen potentzial guztia aprobetxatzen dute, kudeaketa eraginkorra ezarriz kostuak aurrezteko: garraioa eta zerbitzu publikoak hobetzea, eraginkortasuna eta jasangarritasuna energiaren eta uraren kontsumoan eta hondakinen kudeaketan, segurtasun publikoa bermatzea, informazio publikoa eskuratzea, eta gardentasuna.

Izen-ematea – Deustuko Unibertsitatea

  • Atxikipenaren bitartez, Bilboren helburua da garapen jasangarria hobetzeko eta tokiko eragileek jasangarritasunearen alorrean egiten duten lana aitortzeko dinamika bat ezartzea, zeinak gure hiribilduari nazioarteko ekitaldiak antolatzeko konfiantza emango dion.

  • Sailkapena osatzen dute hiriek xede bat dute: gizartearekiko, ekonomiarekiko eta ingurumenarekiko jasangarriagoak diren lekuak erdietsi nahi dituzten baterako estrategiak sortzen lagundu.

Bilbok oraintsu egin du bat Global Destination Sustainability nazioarteko sailkapenarekin, hau da, bilerak, sustapen-bidaiak, hitzaldiak eta erakusketak antolatzeari buruzko sailkapenarekin. Bat egite horrekin, Bilboko Udalak, tokiko gainerako eragile guztiekin batera, MICE sektorearen (kongresuak eta ekitaldiak) estrategia sendotu nahi du; izan ere, osasun-krisiaren aurretik 1.300 bilera antolatu ziren hiribilduan.

Bilbon NBEren Garapen Jasangarriko Helburuen 2030eko Agendarekin lerrokatutako ekitaldien jasangarritasuna lantzen da sektoreko tokiko eragileekin batera. Bilboko Udalak zuzendu du bat-egite hori, eta helburu bikoitz batekin egin du. Lehenik eta behin, Bilbo egoitza duten ekitaldietan jasangarritasuna etengabe hobetzeko dinamika batean sartzea, bai eta horietarako, guztietarako, ibilbide-orri bat ezartzea ere. Bigarrenik, tokiko eragileen zeregina aitortzea eta ikusaraztea, horren bitartez bultzatzen baita konfiantza, hiribildua erreferentzia izan dadin nazioarteko kongresu zein hitzaldietako sustatzaile eta antolatzaileentzat.

Esaterako, Garapen Jasangarriko Helburuekin bat egiteko estrategiaren barruan, hiriko garraioari dagokionez, udalak ahalik eta gehien murriztu du ibilgailu pribatuak erabiltzea, eta bizikletetarako bideak % 100 ugaritu dira. Horrez gain, bizikleta elektrikoak hartzeko 41 toki daude hiri osoan zehar.

Lortutako horri, halaber, gehitu egin behar zaio hiriko hondakin uren % 99,36 eraginkortasunez tratatzen direla, eta % 100era iritsi nahi da Garapen Jasangarriko Helburuen adierazlearen konparazio-ebaluazioaren prozesuak iraun bitartean. Kontzientziazio-kanpainak ezarri dira, herritarrei hondakinak modu eraginkorragoan kudeatzen laguntzeko, eta, bestalde, plan handiak daude enplegu inklusiboa sustatzen duten eta ekonomia zirkularra babesten duten proiektuak bultzatzeko.

GLOBAL DESTINATION SUSTAINABILITY

Nazioarteko Kongresuen eta Hitzaldien Elkarteak (IMEX Group, European Cities Marketing – ECM) eta MCI Group delakoak elkarlanean prestatutako Garapen Jasangarriko Helburuen adierazlearen barruan biltzen da helmuga jasangarrien mugimendua, zeinak sektoreko profesionalak elkarrekin lotzen dituen gizartearekiko, ekonomiarekiko eta ingurumenarekiko leku jasangarriagoak izan daitezen lortzeko estrategiak sortzeko. Besteak beste, Göteborg, Kopenhage edo Zurich hiriak daude zerrendaren goialdean, hau da, MICE jardueran jasangarritasuna aplikatzeko orduan ibilbide luzea eta ospe handia dituzten hiriak.

  • Proiektuak hiribildu osotik sakabanatuta egongo dira, eta aste honetan emango zaie hasiera. Apirilaren amaierara arte luzatuko dira.

  • Jardueren xedea datozen hilabeteetan hiriko espazio publikoak dinamizatzea izango da, bai eta COVID-19ak kultura- eta sormen-sektorean eragindako krisiaren ondorioak murriztea ere.

  • Aukeraketa hau Bilbao Aurrera 2020 Planaren barruan aipatutako sektoreei zuzendutako dirulaguntzen partidaren barruan dago, eta kultura-proiektuen eta ikus-entzunezko sustapenaren poltsetan hautatutako beste 33 proiektu gehitu dira, 612.785 euroko zenbatekoarekin, guztira

Bilboko Udalak Bilbao Ekintza udal-sozietatearen bitartez sektoreari dirulaguntzak emateko deialdian hautatutako 26 sormen- eta kultura-proiektuak aste honetan jarriko dira martxan, hiribilduko auzoak apirilera arte dinamizatzeko asmoz.

Ekimenarekin, Bilboko Udalak gaur egungo osasun-krisiak gehien zigortu dituen sektoreetako bati babesa ematen jarraituko du, tokiko eragileen lanarekin. Hogeita sei proiektu hauek bat egingo dute kulturaren eta ikus-entzunezko sektoreari zuzendutako dirulaguntzen beste bi poltsatan hautatutako 33 proiektuekin.

Guztiak daude 2020ko lehenengo Bilbao Aurrera Planaren barruan, eta 612.785 euroko zuzkidura-ekonomikoa dute.

6 BALORE, 6 KOLORE, BILBO MILAKOLORE

Pirritx, Porrotx eta Marimototsek sei flashmob antolatuko dituzte Yogurina Borovarekin bateraGarapen jasangarrirako askotariko helburuei buruzkoak izango dira, eta sei abesti eta dantza interpretatuko dituzte modu kolorista eta alai batean. Saioen bitartez, bideoklip bat sortuko da, aldarrikatutako balioak defendatuz. Apiriletik aurrera aurkeztuko da. Proiektua egiteko, askotariko elkarte eta entitatek hartuko dute parte, honako hauek esaterako: Naizen, Kale Dor Kayiko, Aspanovas, Arraunlari Deusto, Ehgam eta Urretxindorra Ikastola.

  • Otsaila: Asteazkena, 24, Casilda Iturrizar parkean, Itsas Museoan eta Miribillan.
  • Martxoa :Asteazkena, 3, Europa parkean, Artxandan eta Uribarrin.

ILUMINA! ARGITU

Barruko argi-euskarriak eta Bilboko kale hutsen argazkien-hautaketa bat instalatuko duen proiektu bat, zeinak oinezkoei gure kaleetan 2020ko udaberriko etxeko konfinamenduaren asteetan bizitakoa ekarriko dien gogora. Arkatz baten laguntzarekin, argazkiak apurtu ahal izango dituzte argiak irten dezan, eta egun haietako paisaia ilun eta grisa argi bihurtu.

Otsaila:

  • Ostirala, 26, eta larunbata, 27, 18:45etik 20:45era, Deustuko San Pedro plazan eta Botika Zaharrean, hurrenez hurren.

Martxoa:

  • Ostirala, 12, eta larunbata, 13, 18:45etik 20:45era Indautxu plazan,
  • eta ostirala, 26, eta larunbata, 27, ordutegi berean Santutxuko Karmelo plazan.

RADIO SHOW – PIEDRA DE TOQUE

Irrati-ikuskizun bat, zuzeneko musikarekin. Iñaki Makazaga kazetariak pertsona abentura-zale bat elkarrizketatutako du herritarrengan erronkekiko, bizitza osasuntsuarekiko, naturaren errespetuarekiko eta gizarte aktiboago eta solidarioago baten aldeko borrokarekiko zirrara pizteko. Saioetan, gehienez ere, 60 pertsona egon ahal izango dira, eta aldez aurretik eman beharko da izena.

Otsaila:

  • Larunbata, 27, 12:00etatik 13:30era, Indautxu plazan Unai Basurkorekin, nabigatzailea, eta Ricardo Lezónekin, McEnroe taldeko gitarrista.

Martxoa:

  • Larunbata, 6, 12:00etatik 13:30era, Enkarnazio plazan, June Fernándezekin, Pikara Magazine aldizkariko sortzailea, eta Lorelei Green-en musikarekin.
  • Larunbata, 13, 12:00etatik 13:30era, Funikularreko plazan, elkarrizketa Ana Zamoranorekin, dokumentalista eta bidaiaria, Los Brazos-eko William rock musikarekin.
  • Larunbata, 20, 12:00etatik 13:30era, Otxarkoagako Kepa Enbeita plazan, elkarrizketa Álex Txikon himalaistari, Inun kantautorearen musikarekin.

Apirila:

  • Larunbata, 3, 12:00etatik 13:30era, Rekaldeko plazan, Maya Lolita Chávez liderrarekin eta Vittersweet-en musikarekin.

Informazio gehiago eta izena emateko, hemen: esteka.

CIRCO PARA EL DESARROLLO – GARAPENERAKO ZIRKUA

Proiektu honen bitartez, zirkua hurbil-hurbiletik eta zuenean bizitzeko aukera emango zaie herritarrei. Hain zuzen ere, tailer batzuetan parte hartu ahal izango dute, eta, ondoren, azken emanaldia eskainiko da. Bi jarduera horien bitartez, parte-hartzaileak garapen jasangarrirako helburuen inguruan sentsibilizatu nahi dira, baina, aldi berean, ondo pasa dezaten lortu.

  • Otsaila: igandea, 28, 11:00etatik 13:30era, Abusu auzoko Ibaizabal landan.
  • Martxoa: igandea, 7, Rekaldeko plazan; igandea, 14, Arbidean, Txurdinaga; eta igandea, 21, Zorrotzako azoka-eremuan. 11:00etatik 13:30era baita ere.

Aldez aurretik eman behar da izena. Informazio guztia eta izena emateko, hemen: esteka.

ENCUENTROS VIS A VIS

Artisten arteko hiru topaketa antolatuko dira Artxandako Funikularraren parkean, eta ikusleek ere parte hartu ahal izango dute. Topaketak egin bitartean, ekitaldiak itxura hartuko du eta moldatzen joan, aurkezpen, tailer, elkarrizketa edo performance bihurtzeko, besteak beste. Hori guztia prozesu artistikoei, hiriari eta gizarteari buruzko elkarrizketa baten inguruan. Artista hauek hartuko dute parte: Diego Vivanco eta Fermín Jiménez Landa, Maia Villot eta Raisa Maudit, Amaia Gracia eta Mario Espliego. Jarduera amaitzeko, Clara te canta-ren performance bat egongo da.

  • Egunak: Martxoaren 4an, 5ean eta 6an, Artxandako Funikularraren parkean.

Informazio guztia, hemen: esteka.

Aldez aurretik eman behar da izena helbide elektroniko honetan: visavisbilbao@gmail.com.

PIZTU KOLOREAK (MURALES COLECTIVOS)

Proiektu honen bitartez, herritarrek hamabi horma-margo egingo dituzte kolektiboki, zeinen bidez ingurumenarekiko kontzientzia sortu nahi den; izan ere, lau saioetako bakoitzean airea, ura, landareen mundua eta fauna landuko dira.

  • Egunak: Larunbatak, martxoaren 6a, 13a, 20a eta 27a, Erripa kaian, 10:00etatik 14:00etara.

Informazioa hemen: esteka.

ERRIBERAKO MERKATUAREN SOINUAK

Erriberako Merkatuko eskailerak parte hartzeko ikus-entzunezko ikuskizun bihurtuko dira. Bertatik igarotzen diren erabiltzaileek “velostat” azaleretan oinarritutako presio-mekanismo bat jarriko dute martxan, eta, horrela, musika sortuko da, txalaparta, piano eta efektu bereziekin, besteak beste.

  • Egunak: Martxoaren 15etik apirilaren 15era, Erriberako Merkatuan.

BILBOTIK.RA

Herritarrak Bilboko etorkizuneko agertokiak sortzera animatuko dituzten ko-sormenezko tailerrak. Hiribilduko hiru goi-auzo esploratzeko bidaia baterako gonbidapena, non “dimentsioen arteko atariak” bilatuko diren, gaur egungo Bilbo “multibertso” bat izan dadin, desiragarriagoa eta jasangarriagoa. Ko-sormen horren emaitza Interneten, sare sozialetan eta hiriko zenbait espaziotan ikusi ahal izango da, pantaila, aurkezpen, performance eta abarren bitartez.

Egunak: Martxoaren 26tik 28ra, ko-sormena hiru goi-auzotako auzokideekin. Apirilaren 12tik 23ra, sortuko diren etorkizun horietan herritarren ikuspegia islatzeko elementuak, objektuak eta kontakizunak prestatuko dira hiriko sormen-eragileekin.

SCINTILLIANT

Haizearen erritmora doazen 400 ispilutik abiarazita egindako instalazio bat. Ordena naturala, mugimendua eta arrain-sarda edo txori-multzo baten antolaketa eta mugimendua abiapuntu hartuta eraikitzen da. IED Kunsthal Bilbao zentroko ikasleak, irakasleak eta artistak elkarrekin lan egiten arituko dira instalazioa prestatzeko.

  • Egunak: Martxoaren 20tik, larunbata, martxoaren 27ra, Etxebarria parkean.

Informazio gehiago webgune honetan: IED Kunsthal Bilbao.

ITINERARIOS BILBAO GREEN (RUTAS POR ESPACIOS VERDES)

Bilboko herritarrei zuzendutako ibilbide didaktikoak gauzatuko dira, eta, horien bitartez, paisaien arkitekto batek hiriko sare berdea emango digu ezagutzera, bai eta hiriko berdeguneen askotariko tipologiak ere. Gure hirian biodibertsitatea eta natura ezagutzeko hurbilketa bat, gure hurbileko natura-inguruarekin dugun harremana gure eguneroko bizitzaren kalitatearen berme den garai honetan.

  • Egunak: Asteburuetan, martxoaren 20tik apirilaren 18ra (bost asteburu).

Aldez aurretik eman behar da izena, hemen: BILBAOGREEN@gmail.com.

ETEN BARIK JOTEN

Proiektu honen bitartez, emakume pandereta-jotzaileen garrantzia nabarmendu nahi da, espazio publikoan oso-osorik emakumeek kudeatu duten eta kultura-ondaretzat jotzen den jarduera sozial bakar gisa. Eten Barik Joten dokumentala proiektatuko da, eta erakusketa bat antolatu Kris Solano, Nati Bilbao, Edurtze Ania eta Rakel Pujana pandereta-jotzaileekin. Gainera, kontzertu bat eskainiko dute.

  • Eguna: Igandea, martxoaren 21a, Mariaren Bihotza plazan.

Proiektuari buruzko informazio guztia hemen.

Parte hartzeko, aldez aurretik eman behar da izena, inprimaki hau betez edo 676 963 276 telefono-zenbakira deituz.

TE HE ECHADO TANTO DE MENOS…

Bizitzeko egitura desmuntagarri jasangarri bat instalatuko da, eta herritarrei etxebizitzaren ezinbesteko garrantziaren inguruan galdetuko zaie, bai eta diseinuari eta pertsonen osasunean eta ongizatean duen eraginari buruz ere. Herritarrek konfinamenduaren garaian beren etxebizitzei buruz zuten ikuspegia jasoko da.

Egunak, Martxoaren 21etik 28ra.

  • Igandea, martxoaren 21a, Azkuna Zentroko atarian.
  • Astelehena, martxoaren 22a, San Inazioko Levante plazan.
  • Asteartea, martxoaren 23a, Funikularraren plazan.
  • Asteazkena, martxoaren 24a, Zorrotzako azoka-eremuan.
  • Osteguna, martxoaren 25a, Santutxuko Karmelo kalean.
  • Ostirala, martxoaren 26a, Otxarkoagako Kepa Enbeita plazan.
  • Larunbata, martxoaren 27a, Rekaldeko plazaren parkean.
  • Igandea, martxoaren 28a, Areatzan.

Informazio gehiago, hemen: esteka.

GURE AHOTSAK

Film-laburren tailerra. Bertan, prestakuntza teorikoa eta praktikoa jasotzen duten Alde Zaharreko gazteek hartuko dute parte ikus-entzunezko sorkuntza kolektibo batean. Burtsaren eraikinean ikusi ahal izango da martxoaren 24an, asteazkena.

Proiektuari buruzko informazioa webgune honetan: Umeak Kalean

LABORATORIO IMAGEN Y MEMORIA DE LAS MUJERES DE OTXARKOAGA

Parte hartzeko tailerra, Otxarkoagako emakumeen fitxategi pertsonalen eta familia-albumen bitartez esperimentazio artistikoa egiteko. Xedea artelan kolektibo bat sortzea da, non formatu handiko irudiak, bideoak eta testuak uztartuko diren.

  • Egunak: Martxoaren 27a: bisita gidatuak Otxarkoagan ikusgai dauden obretara, eta ikus-entzunezko aurkezpena sormen-prozesuarekin eta emaitzekin.

SEIS CANCIONES POPULARES MONTAÑESAS

Eskultura, arkitektura, musika eta herritarrak bilduko dituen soinu-instalazio bat. San Inazioko Levante plazako musika-kioskoan oihal zeharrargiak eskegiko dira, eta keinuak eta formak margotuko dira bertan, airean dauden musika-transkripzioen multzo bat sortuz. Kioskoaren aurrean espazio batzuk antolatuko dira familiekin jarduerak egiteko eta, gauez, Mireia Tarragó sopranoak eta Carmen Santamaría pianistak Arturo Dúo Vital musika-sortzaileak zuzendutako musika-programa bat interpretatuko dute.

  • Egunak: Martxoaren 27a, San Inazioko Levante plazan.

Informazio gehiago, hemen: esteka.

ARTE NON-NAHI

Aire zabaleko arte-galeria. Tokiko artisten edo lanen bidez hiriari lotutako artisten 40 lan jarriko dira ikusgai hiriko MUPI eta markesinetan. Bestalde, artelanak erosteko aukera egongo da.

  • Egunak: Apirilaren 6tik 20ra, Bilboko MUPI eta markesinetan.

Proiektu honen informazioa hemen.

EN LA PLAZA-N (SAREAN)

Auzoko zinema bat barne hartzen duen jardueren programa bat, migrazio-ikuspegiarekin, hitzaldiekin, eztabaidekin eta birziklatzearen eta hirigintzaren inguruko esperimentazio- eta sormen-tailerrekin. Auzokideen elkarteekin batera prestatutako jarduerak dira, eta haurrek familiekin parte hartzeko eta langabezia egoeran dauden gazteek parte hartzeko pentsatu dira.

Egunak:

  • Ostegunetan, apirilaren 8a, 15a eta 22a, zinema-proiekzioak egingo dira Mariaren Bihotza plazan.
  • Ostiraletan, apirilaren 9a, 16a eta 23a, birziklatzeari eta hirigintzari buruzko tailerrak haurrekin, Mariaren Bihotza plazan.
  • Larunbatetan, apirilaren 10a, 17a eta 24a, hitzaldi eta eztabaiden zikloa antolatuko da, Mariaren Bihotza plazan, hausnarketa kolektiboa egiteko.

Zinema-proiekzioak edukiera bete arte (40 plaza), eta gainerako jardueretarako aldez aurretik eman beharko da izena. Informazio gehiago eta izena emateko, hemen: esteka.

ARTE ELKARREKIN: QUANTUM CITY

Arte Elkarrekin ekimenari esker, egun batez, artista digitalak izango dira Bilboko herritarrak. Instalazio interaktibo-kolaboratibo horretan, parte-hartzaileek aldi berean egiten dituzten mugimenduak erregistratuko dira, eta askotariko kolore eta argi-intentsitateen trazatan transformatuko dituzte. Denbora errealean proiektatuko dira dimentsio handiko pantaila batean. Patroi artistiko horiekin batera, musika-sekuentzia bat eskainiko da, parte-hartzaileek egiten dituzten mugimendu guztiekin.

  • Egunak: Apirilaren 10a, Ramón de la Sota kaia (Euskalduna zubiaren azpian).

THE EKO LAB

Moda jasangarriko ekitaldi bat Bilbon ezarrita dauden eta suspertzen ari diren diseinatzaileen erakusketa, hitzaldi eta tailerrekin. Herritarrak modaren industria bizitzen ari den eraldaketara hurbildu nahi dituen ekitaldi dinamiko eta berritzaile bat, zeinaren bitartez diseinatzaileei aukera emango zaien premiazko gizarte- eta ingurumen-erronka batzuetarako irtenbide berritzaile eta sortzaileak partekatzeko.

  • Egunak: Apirilaren 12tik maiatzaren 6ra, Zabalguneko eraikinean.

Tailer eta hitzaldietan izena emateko: info@theekolab.com

IMPROVISACIONES ILUSTRADAS

Esperientzia artistikoak. Ilustrazioaren eta musikaren bitartez, ikusle parte-hartzaileek hausnarketak partekatu ahal izango dituzte garapen jasangarriko helburuekin zerikusia duten gaur egungo garrantzi bereziko gaien inguruan. Bat-bateko jardun horietan, Itziar Madariagaren musika eta ahotsa izango ditugu eta Bea Aparicio eta Janire Ordunaren marrazkiak eta sormena.

  • Egunak: Apirilaren 16a, 23a eta 24a, Zabalguneko eraikinean.

Aldez aurretik eman behar da izena. Informazio gehiago eta izena emateko, hemen: esteka.

SOINUAREN BIDAIA, “De Mahler a Mahler”

Soinuaren Bidaia diziplina anitzeko ensemble bat da, eta musika du oinarri tronboi eta sokekin osatutako boskote batekin. Askotariko ikuskizunak eskaintzen dituzte. Programa bizipen eta esperientzia pertsonalei dago lotuta, eta, aldez aurretik, hitzaldi bat eskainiko da musikaren eta emozioen arteko konexioa aztertzeko. Ricardo Molláren Gudari lanaren estreinaldi absolutua nabarmendu behar dugu kontzertuan, eta J.Martínez Campos, H. Extremiana, J. C. Pérez, G. Loidi edo A. Illarramendi musikarien lanekin batera eskainiko da. Musika klasikoa maite duten helduentzat pentsatutako ekimena da.

  • Eguna: Apirilaren 16a, Bidebarrietan.

Aldez aurretik eman behar da izena. Informazio gehiago webgune horretan.

AZOKA DESIGN

Tokiko diseinuaren merkatua. Honako hauek uztartuko dira bertan: euskal moda, arte eta diseinuaren kategoriako erakustokien aukeraketa zaindu bat eta heldu zein haurrentzako zuzeneko musika-, dantza- eta antzerki-ikuskizunak.

  • Egunak: Apirilaren 18a, Casilda Iturrizar parkeko pergolan.

¿CÓMO NACEN LOS OBJETOS? BIRIBIL, THE MAKING-OF

Ekonomia zirkularraren berri emateko performance-jarduera bat, herritarrekin interaktiboa izan nahi duena. Horren bitartez, Ontzia (Getxoko herritarrekin batera sortua) izeneko besaulki bat zuzenean muntatu nahi da, ingurumenarekin dauden arazoen inguruko sentsibilizazioa sortzeko eta ekonomia zirkularraren kontzeptura hurbiltzeko asmoarekin. Produktua sortzearen atzean ezkutatzen diren prozesuen berri izateko aukera bat.

  • Egunak: Apirilaren 23a eta 24a, Azkuna Zentroko atarian.

ERDU! BILBOKO HAUR ANTZERKI JAIALDIA

Haurrentzako antzerki-jaialdiazuzeneko emanaldiekin eta ikusleentzako tailerrekinHarrobian, Otxarkoagan.

Egunak:

  • Apirilaren 23a, Kotondarrak.
  • Apirilaren 24a, Etxerik txikiena eta Kaskarot.
  • Apirilaren 25a, Behin bazen internet.

Informazio gehiago eta izena emateko, hemen: esteka.

BILBAO, DE OCA A OCA

Antzara-jokoan oinarritutako kultura-ibilbide bat. Parte-hartzaileek Bilbori buruzko bitxikeria ugariren berri izango dute ekimenaren bitartez.

  • Egunak: Apirilaren 24a eta 25a, Alde Zaharrean.

Telefonoz izena emateko: 946 948 289.

ITSASADARRA

Ibilbide gidatu bat Bilboko espazio artistikoetatik, oinez zein bizikletaz, eta performance, dantza, diseinu, musika esperimental, kultura-bisita, gastronomia eta jarduera fisikoarekin lan egiten duten adituen laguntzarekin. Ibilbideekin batera, zuzeneko ikuskizunak eskainiko dituzte honako artista hauek, besteak beste: Mikel Xedh, Fausto Grossi, Baseline eta Carla Roisin.

Egunak

  • Apirilaren 24a, Zorrotzaurre eta Deustu.
  • Apirilaren 25a, Ametzola eta Bilbo Zaharra.

Informazio gehiago, hemen: esteka.

Aldez aurretik eman behar da izena helbide elektroniko honetan: memfestum@yahoo.es.

#BILBAOAURRERA2020PLANA

Ekimena 2020. urtean onetsitako #BilbaoAurrera Planaren barruan dago. Gizarte, Ekonomia eta Kultura Larrialdietarako programa bat da, 15 milioi eurokoa, eta COVID-19aren osasun-krisiak hiriko pertsonengan eta enpresengan dituen ondorioak arintzeko, suspertzeko eta berreskuratzeko 50 neurri baino gehiagoko sorta bat duena. Plan hori Bilboko Udaleko talde politiko guztien artean prestatu eta adostu da.

  • Bilbao Aurrera 2020 Planean jaso den neurrietako bat da, eta lankidetzako berrikuntza irekiaren prozesuak sustatu nahi dira horrekin, COVID-19ak eragindako egoeraren erronkei aurre egiteko eta, aldi berean, ekintzailetza babesteko

  • Kasu honetan, hauxe izango da erronka: pandemiaren ondorioz ADINEKOEK duten ahulezia funtzionala eta harreman-ahulezia murrizteko programa bat diseinatzea. EHUko ikertzaile talde bat, ekintzaileek eta enpresa adituek hartuko dute parte, SSI Taldeak, esaterako.

Bilbao Aurrera 2020 Planean sartutako ekintzen barruan, azken hilabeteetan, udala lanean aritu da lankidetzako berrikuntza irekiaren prozesuak sustatzea proposatzen duten neurriak martxan jartzeko. Horren bitartez, COVID-19ak eragindako egoeraren erronkak konpondu nahi dira, eta aldi berean ekintzailetza babestu.

Ekimenaren bidez, konpromiso soziala indartzen duten zenbait egoera ebazteaz gain, enpresa-ikuspegia bultzatu nahi da.

Ildo horretatik, udalak, Bilbao Ekintza udal-sozietatearen bitartez, lantalde oso zehatz bat aktibatu du, non erakunde publikoak, unibertsitatea, enpresak eta ekintzaileak bilduko diren. PROIEKTUA garatzeaz arduratuko dira, Covid-19aren birusak ADINEKOEngan sortutako ahulezia funtzionala eta harreman-ahulezia murrizten saiatzeko.

NEGOZIO-AUKERA BERRIAK

Lantaldean, besteak beste, Grupo Servicios Sociales Integrados S.Coop taldea (SSI) egongo da. Hogeita hamar urte baino gehiagoko ibilbidea du ekimen sozialaren munduan, eta zahartzearen ekosistemarekin laguntzeko xedea du. Era berean, Silver Economy Taldea (SET) komunitateko kide diren enpresa ekintzaile, eragile eta pertsonen sare oso batek parte hartuko du proiektuan. SSI Taldearen ekimen bat da, zeinaren bitartez zilarrezko ekonomiaren esparruan negozio-aukera berriak eta sinergiak sortu nahi diren. Bestalde, EHUko Ageing On ikertzaile taldeak ere parte hartu du.

MugiAdin izena du proiektuak, eta, funtsean, honako hau lortu nahi da: adinekoak hurbileko inguruan eta modu seguruan jardunean egon daitezen, bai eta orain mugatuta dituzten zaletasunak eta ohitura osasungarriak egin ditzaten ere, besteak beste, dantzak, kultura-txangoak edo prestakuntza. Horretarako, lantaldeak esperientzia profesionala eskainiko dio ekimenari, #ZilarrezkoEkonomiari lotutako erronkari itxura emateko.

FASEAK

Bilbao Aurrera Planaren neurri honek hainbat fase izango ditu. Lehenengo fasean, erronka definitu eta talde ekintzailea osatuko da; bigarren fasean, proposamena diseinatuko da eragile adituen laguntzarekin, eta, hirugarren fasean, prototipo bat prestatuko da esperientzia pilotu batekin. Amaitzeko, garatutako prozesua ebaluatuko da, eta merkatuan eta ekonomian zein finantzan duen bideragarritasuna aztertuko da.

Une honetan, lantaldea eta erronka dagoeneko finkatuta dagoenean, proiektuaren definizioa lantzen ari dira. Ondoren, proba pilotu bat abiaraziko da, enpresa-negozio gisa duen bideragarritasuna ikusteko.

Bilboko Udaleko arduradunen asmoa zaurgarritasun-egoeran dauden pertsonentzako irtenbideak bilatzea da, bai eta tokiko ekintzailetza- eta enpresa-ehunerako bultzadaren eragilea izan ere.

#BilbaoAurrera