• Uztailaren 31n, larunbatez, amaituko da Ostalaritzako azken ‘Bilboko bonuak’ (#BonoBilbao) kontsumitzeko epea. Orain arte, Bilboko Udalak abian jarri zituen 110.000 bonuetatik ia 93.000 erabili dira (% 84); jaulkitako bonuen aurrekontua milioi bat eurokoa zen, eta herritarrek erosi zituzten bonu guztiak.

  • Kanpaina honi atxiki zaizkion ostalaritzako establezimenduek 1,5 milioi euro jaso dituzte egunera arte.

Uztailaren 31n, larunbatez, amaituko da herritarrek Ostalaritzako azken ‘Bilboko Bonuak’ erabili ahal izateko epea. Bilboko Udalak sustatu duen kanpainarik garrantzitsuenetako bat da; kanpainaren xede nagusia pandemiak gehien kaltetu dituen sektoreei laguntzea da, eta Covid-19ari aurre egiteko ‘Bilbao Aurrera’ deritzon neurri-planaren barruan dago.

Programa ixteko astebete baino apur bat gehiago geratzen denean, Udalak martxoan abian jarritako 110.000 bonuetatik egunera arte ia 93.000 bonu baino gehiago kontsumitu dira establezimenduetan –bonuon kontsumo horrek 1,5 milioi euro baino gehiagoko balioa du-. Kopuru horiek guztirakoaren % 84 dira, eta % 16 baino ez dago erabiltzeko.

Hiriko barrutien arabera, erabileraren edo bonu-trukearen ehunekoa antzekoa da, hots, guztietan % 82 eta % 88 artekoa baita. Gogoratu behar da ezen Udalak milioi bat euroko aurrekontuarekin jaulkitako 110.000 bonuak herritarrek 24 ordu baino denbora gutxiagotan erosi zituztela.

BERRIKUNTZAK

Ekimen honek berrikuntza ugari izan ditu. Besteak beste, sektore horretan bonuen eredua erabili den lehen aldia izan da, eta, horren ondorioz, berariazko web-plataforma bat egin da hura kudeatu eta gauzatze aldera: www.bonobilbao.eus.

Oraingo honetan ere, bonua erosteko unean, herritarrek establezimendua aukeratu ahal izan dute; izan ere, lana errazte aldera, hiria aldez aurretik barrutiak banaturik egon da, hiriko ostalaritza arlo osora iristeko. Bonuak bi motatakoak izan dira, 10 eta 20 eurokoak, eta Udalak diru horren erdia jartzen du, halako moldez non ostalariak bonu bakoitzaren zenbatekoaren % 50 jasotzen baitu, hau da, Udalaren zatia, webgunean erosi ondorik, eta beste % 50 bezeroak bonu hori kontsumitzeko unean.

Neurri horren bidez, laguntzak sektorera azkar iristea erdietsi nahi izan da. Orain arte, 1,5 milioi euro transferitu zaizkie atxikitako 722 negozioei, eta 150 establezimendu herritarrek erabili edo trukatu dituzten bonuen mugara iritsi dira (bonuon gehieneko zenbatekoa 6.000 eurokoa zen).

Aurreko kanpainetan legez, tiketaren zenbatekoak bonuen zenbatekoa bera edo handiagoa izan behar du, kontsumo bakoitzean osorik agortu dadin; horri dagokionez, bonuok administrazioek abian jarritako beste edozein bonu-motarekin bateragarriak eta metagarriak dira.

Atxiki ahal izan diren establezimenduak: jatetxeak, kafetegiak, jaten ematen duten edo jaten ematen ez duten kafetegiak eta tabernak, txokolategi, izozkitegi eta hortxategietako zerbitzuak, dantzalekuak eta diskotekak, saltoki handietako establezimenduak eta abar. Halaber, Bilbon hainbat establezimendu dituzten negozioak banaka atxiki ahal izan dira.

BONU-KANPAINA BERRIAK

Kanpaina datorren astean amaituko da, eta Bilbao Aurrera 2020 Planaren barruan dago; plan hori, baina, ezin izan zen une horretan aktibatu, pandemiaren ondorioz ostalaritza itxi egin baitzen. Udalak antzeko beste ekimen bat jarriko du abian datozen hilabeteetan, Bilbao Aurrera 2021 Planaren barruan.

Aldi berean, zuzeneko laguntzen programa bat ere aktibatu da, 2 milioi euro baino gehixeagoko programa, alegia; programa horren bidez negozio bakoitzeko 1.000 eurotik 1.500 eurora arte esleitzen dira. Ekintza hori, berez udal eremukoa izan ez arren, sektoreak duen konplexutasun-egoera indartzeko eta Eusko Jaurlaritzak ezarritako laguntzen osagarri gisa egin da.

Ostalaritzako Bilboko Bonuekin batera, gogoratu behar da Udalak merkataritzari eta kulturari zuzendurik dauden beste kanpaina batzuk egin dituela, eta datorren udazkenean, berriz, turismoari zuzendutakoak. Azken hori Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera burutuko da.

  • Bilboko alkatea, Juan Mari Aburto, 2025 Merkataritza Plan Estrategikoaren aurkezpenaren buru izan da. Hirian sektorearen lehiakortasun-posizioa eta hiriak berak bilbotarrentzat zein bisitarientzat merkataritza-hiri gisa duen erakargarritasuna hobetu eta indartzeko Udalaren ibilbide-orri berria.

  • 2021 urte honetan eta denbora-horizontea 2025ean jarrita abiaraziko diren lan-arloko LAU ARDATZ handitan eta 33 ekintza-ildotan egituratutako plan estrategiko bat da. Denbora-tarte horretan, beharrezkoa izango da sektorea birmoldatu eta bultzatzea, pandemiak eragindako krisiaren ostean.

  • Plan hau diseinatu eta egiterakoan, saltokien, elkarte-ehunaren, hainbat udal-arloren zein Udalean ordezkaritza duten alderdi politikoen parte-hartze aktiboa izan da. Alkateak azaldu du dokumentu aktibo, ireki eta parte-hartzailea dela, eta adierazi duenez, «gaur urrats bat gehiago eman da BILBOKO MERKATARITZA FOROAren eraketarekin; zeina aktibo egongo baita Planaren laguntza- eta jarraipen-plataforma gisa».

  • Aldi berean, hiriko merkataritza-sektorearen DIAGNOSTIKO bat egin da, «saltoki bakoitzeko informazioa biltzen duena, gure talde teknikoek ia 3.000 merkatariri egin dizkieten banakako elkarrizketei esker».

  • 2020an eta 2021ean zehar, 3 milioi euro baino gehiago bideratu ditu, #BILBAOAURRERA ekimenaren baitan, merkataritza- eta ostalaritza-sektoreentzako laguntza zuzenetara. Laguntza horiez gain, Bilboko Bonuen Kanpainetako beste 4 milioi euro bideratu dira Covid-19aren pandemiak biziki erasan dituen sektoreak berreskuratzeko apustu irmo gisa.

Bilboko alkatea, Juan Mari Aburto, 2025 Merkaritza Plan Estrategikoaren aurkezpenaren buru izan da. Plan hori Udalak datozen lau urteetan sektorearen lehiakortasuna hobetzeko egin duen apustu irmo eta seguru bat da, «denbora-tarte horretan beharrezkoa izango da sektorearen egitura eraldatzeko eta Covid-19ak eragindako krisiaren ostean saltokia berreskuratzeko erronka handiei heltzea».

Dokumentuaren edukia Xabier Ochandiano Garapen Ekonomiko, Merkataritza eta Enplegu Saileko zinegotziak azaldu du, eta ekitaldi horretan, besteak beste, Eusko Jaurlaritzak, Foru Aldundiak, Cecobik eta Merkataritza Ganberak hartu dute parte, dokumentuaren elaborazioan parte hartu duten kolektiboekin batera: merkataritza-sektorea bera, elkarte-ehuna, Udaleko zenbait arlo zein Udalean ordezkaritza duten talde politikoak.

Alkateak azaldu duen bezala, «lan serio, zorrotz eta parte-hartzailea da, eta sektorearen eskutik joan izan gara beti. Hala, merkataritzaren egiturazko eraldaketa sakonean parte hartu dugu hiri osoan eta auzoetan, bai eta premiazko eta berehalakoan ere, zuzeneko laguntzen edo bono-kanpainen bidez, Covid-19k eragindako osasun-krisiaren ondorioei aurre egiteko». «Plan hori —jarraitu du— dokumentu irekia da, eta trazatu ditugun jarduketa-ildo guztiekin osatu beharko dugu. Orain, beste urrats bat egin da, gaur bertan, Bilboko Merkataritza Foroaren eraketaren bidez».

Juan Mari Aburtok aurreratu duenez, aldi berean eta planaren osagarri gisa, lan sakona egin da hiriko merkataritza-sektorearen DIAGNOSTIKO zehatza egiteko, «saltoki bakoitzeko informazioa biltzen duena, gure talde teknikoek ia 3.000 merkatariri egin dizkieten banakako elkarrizketei esker. Diagnostiko horrek saltoki bakoitzarentzako zuzendutako zerbitzuak hobeto garatzea ahalbidetuko digu».

BILBORAKO IBILBIDE-ORRIA

“Bilboko 2025 Merkataritza Plan Estrategikoa” Udalaren ibilbide-orri gisa eraiki da, sektorearen lehiakortasun-posizioa eta hiriak berak bilbotarrentzat zein bisitarientzat merkataritza-hiri gisa duen erakargarritasuna hobetu eta indartzeko. Horretarako, hiri-eredu komertzial ordenatu, erakargarri eta iraunkor bat eraikitzeko lan egingo da. Eredu hori bat etorriko da hiri-apustu instituzional batekin, zeinak marka multinazional handien erakargarritasuna eta tokiko merkataritzaren faktore bereizgarria integratuko baitu; eta horrek, aldi berean, hurbiltasun-eskaintza handia ekarriko du, auzoetan bizi-kalitatea, gizarte-kohesioa eta gozamena bermatzeko. Planak sektorea modernizatzea ere aurreikusten du, digitalizazioaren eta pixkanaka gaztetzeko estimulazioaren bidez.

Era berean, dokumentu honen xedea da, aktiboki eta merkataritzatik abiatuta, hiri propioaren eta erakargarriaren irudi eta kontakizun bat eraikitzen laguntzea, Bilbo hiri-ekonomiaren Euskadiko eta Estatuko erreferente gisa kokatuko duena, merkataritza, kultura eta aisialdia erakarpen turistikoa aberastearen alde integratzearen bitartez. Era berean, barruti bakoitzeko herritarrengan gertutasun- eta nortasun-giro bat sortu nahi da. Hori guztia, kudeaketa kolaboratibo publiko eta pribatu eraginkor batetik abiatuta.

LAN-ARLOKO 4 ARDATZ ETA 33 EKINTZA-ILDO

Bilboko 2025 Merkataritza Plan Estrategikoa 2021 urte honetan eta denbora-horizontea 2025ean jarrita abiaraziko diren lan-arloko lau ardatz handitan eta 33 ekintza-ildotan egituratutako plan estrategiko bat da. Denbora-tarte horretan, beharrezkoa izango da sektorearen egitura birmoldatu eta bultzatzea; et horri, Covid-19aren pandemiak eragindako krisia gehitu behar zaio.

Lau ardatzak hauek dira: hiria, merkataritza-negozioen garapena, hiri-espazioaren dinamizazioa eta lankidetza publiko pribatua, kudeaketa kolaboratibo eraginkorraren oinarrizko ardatz gisa.

1. ardatza: Hiri-eredu komertziala: hirigintza eta mugikortasun iraunkorra

Hiriaren bihotzaren erakarpen komertziala indartu nahi da, Abando, Indautxu eta Alde Zaharreko barrutietako proiektu eraldatzaileekin loturiko lau esku-hartzeren bidez:

  • Abandon, arreta-fokua Kale Nagusitik irekiko da, merkataritza-ardatz osagarrietarantz. Indautxun, Basurtu, Errekalde eta Abando lotuko dituen eta oinezkoen fluxuak indartuko dituen korridore batekin. Itsasadarraren aurrean, Abandorantz sartzeko korridoreekin; eta Alde Zaharrean esku-hartze bereziekin, Erriberako Merkatua harturik erreferente gisa.

Hori guztia osatzeko, AUZOETAKO bihotzen erakargarritasunari eta merkataritza-bizitzari eusten zaio, eta, horrekin batera, elkarrekin heltzen zaie merkataritza-etxabeen hirugarren mailako erabilerei, lonja hutsen tratamenduari zein alokairuen mapa dinamiko bati, Open Data Komertziala sortzearen bidez.

Era berean, datozen lau urteetan mugikortasun iraunkorra sustatu nahi da, eta horretako, disuasio-aparkalekuen sarea sortuko da eta honako hauek indartuko dira: garraio publikoa; aparkalekuen kokapenari eta okupazio-mailari buruzko informazio-sistema integratua; zamalanetarako eremuen eta oinezkoentzako eremuen azterketa bat; eta merkataritza-jarduera erraztuko duten eta merkataritza-eskaera berrientzako irtenbide logistikoak eskainiko dituzten oinezkoentzako guneak.

2. ardatza: Kanal-aniztasuna eta modernizazio lehiakorra.

Sektorea modernizatzen eta lehiakortasuna hobetzen laguntzeko, Bilboko 2025 Merkataritza Plan Estrategikoak digitalizazioa sustatzea aurreikusten du, establezimenduak modernizatzeko bektore gisa; baina baita ikuspegi kolektibo batetik ere (proiektu digital partekatuekin; 4.0 elkarte-sare baten sorrerarekin; eta merkataritza kalean eta dendetan bezeroen eta zentzumenen ibilbideak baloratzeko big data azterketa integratzen duen hiri-proiektuaren parte gisa ulertuta).

Planak merkataritzaren negozio-ereduan lan egiteko beharra barne hartzen du, berrikuntzaren, lehiakortasunaren eta zerbitzuaren hobekuntzaren bidez. Horretarako, balioa sortu behar da; ez bakarrik produktuaren kalitatearen eta salmenta-prezioaren bidez, baita erosketa lehiakorraren esperientzia ahalbidetuko duen zerbitzu hobe baten bidez ere.

Azkenik, sektorea birdimentsionatzen lagunduko da, eredu bikoitz baten bidez: egungo merkataritzaren iraunkortasuna hobetzea eta merkataritza-negozio berriak sortzea ekarriko duen enpresa-ekimena babestea.

3. ardatza: Bilbo MERKATARITZA-, KULTURA- ETA AISIALDI-HIRI gisa sustatzea.

Komunikazio- eta marketin-estrategiak landuko dira, “komunitatea egiteko”, tokiko merkataritza sustatzeko lankidetza-tresnen bidez dinamizazio-planteamenduak berritzeko (#Bonobilbao kanpainarekin gertatu zen bezala) eta merkataritzaren eta turismoaren arteko sinergiak bultzatzeko xedeekin. Helburua da EROSKETA ARDURATSUEN TURISMOA bultzatzea, tokiko merkataritza erakargarri eta lehiakorra balioetsiko duena, baina baita beste nortasun-elementu batzuk ere, hala nola tokiko sortzaileak eta diseinatzaileak, artisauak, merkatuak… bai eta turistekiko merkataritza-elkarrekintzaren digitalizazioa ere.

4. ardatza: Lankidetza publiko-pribatua hobetzea.

Laugarren eta azken ardatz honek lau lan-ildo barne hartzen ditu: elkarteak berrabiaraztea eta artikulatzea, politika instituzionalak optimizatzea, ezagutza bultzatzea (hiriaren adimen lehiakorrerako tresna gisa) eta planaren zuzentzea.

Berrikuntza gisa, gaur BILBOKO MERKATARITZA FOROA eratu da, eta martxan egongo da egin diren lan-ildoetan aurrera egiten jarraitzeko.

PLAN ESTRATEGIKO PARTE-HARTZAILE BAT

Bilboko 2025 Merkataritza Plan Estrategikoa gaur aurkeztu zaie hiriko merkataritza-sektoreko eragileei; haiek, era berean, dokumentu hau egiteko prozesuan parte hartu dute. Horretarako, gailu parte-hartzaile zabal eta dibertsioa txertatu zaio planari. Gailu hori, aldi berean, hainbat tresnaz osatua dago, presentzialak nahiz telematikoak, pandemiak ezarritako segurtasun-jarraibideei jarraikiz.

Lan hori egiteko, 125 enpresaren zuzeneko laguntza izan da, elkarrizketak egin zaizkie hiriko elkarte-ehuneko eta merkataritza-ekipamenduetako 23 eragileri eta 8 udal-alorretako arduradun eta teknikariei. Gainera, herritarrek hartu dute parte dokumentu honen elaborazioa, kultura- eta gizarte-elkarteen bidez.

Halaber, bi lan-jardunaldi egin dira, eta 30 eragile instituzional eta sektorialek baino gehiagok hartu zuten parte diagnostikoaren eta ekintza-planaren egiaztapenean eta balorazioan.

MILIOI BAT EURO INGURU LAGUNTZA ZUZENETAN ETA 4 MILIOI BONUTAN

Plan Estrategiko hau eta hiriko merkataritza-sektorearen Diagnostikoaz gain, Udalak pandemiak eragin dituen premia larriago eta berehalakoei aurre egiteko jarduketak ere egin ditu, eta horrek eragin nabarmena izan du hainbat sektoretan

Laguntza gisa, Udalak milioi bat euro eman ditu zuzeneko laguntzetan eta beste 4 milioi euro bonutan, eta, horretaz gain, hiriko merkataritzari eta ostalaritzari zuzendutako neurri fiskalak hartu ditu.

  • Merkataritzako Bilboko Bonuen kanpaina amaitzeko astebete geratzen denean —datorren asteazkenean amaituko baita, ekainak 30—, udalak kaleratutako 64.115 bonuen % 90 trukatu dituzte herritarrek. Ediziorik garrantzitsuena izan da oraingoa, bonu kopuruari zein aurrekontuari dagokienez, milioi bat eurokoa izan baita. Gogoan izan behar dugu bonuak hogeita lau ordu baino gutxiagoan agortu zirela, eta orain 7.000 bonu baino ez daude trukatzeke.

  • Dagoeneko 1,4 milioi euro transferitu zaizkie establezimenduei, Bilbao Aurrera neurrien planaren barruan pandemiagatik kaltetuen izan diren sektoreei laguntza modu arinean eta errazean emateko.

  • Udalak, halaber, ostalaritzako Bilboko bonuen kanpaina ere aktibatu du, eta uztailaren 31n amaituko da trukatzeko epea.

Datorren asteazkena, ekainak 30, Bilboko Udalak kaleratu dituen Merkataritzako Bilboko Bonu guztiak trukatzeko azken eguna izango da herritarrentzat. Bonuak pandemiagatik kaltetuen izan diren sektoreei laguntzeko merkaturatu dira, Bilbao Aurrera 2021 Planaren barruan.

Gogoan izango duzuenez, guztira, 64.115 bonu kaleratu ziren maiatzean, eta hogeita lau ordu baino lehen amaitu ziren denak. Kanpaina amaitzear denean, astebete baino ez da geratzen eta, herritarrek bonuen % 90 trukatu dituzte jada, hau da, 57.000 bonu. Era berean, hiri osoko 1.330 establezimenduk hartu dute parte.

Barrutien arabera sailkatuta, % 84-90 artean trukatu dira guztietan. Datu garrantzitsu gisa, aurtengo edizioan berria ere badena, bonu bereziak gorde dira teknologia berriak erabiltzera ohituta ez dauden 65 urtetik gorako pertsonentzat, eta, kasu horretan, 96 izan da ehunekoa.

2021EKO MERKATARITZA-BONUAK: GARRANTZITSUENAK

Bonuen modalitatea udalak kontsumoa sustatzeko egin duen ekintza garrantzitsuenetako bat izan da, eta erosketen erdia diruz lagundu du, COVID-19aren ondorioz kaltetuen izan diren sektoreak babesteko, besteak beste, MERKATARITZA, OSTALARITZA/JATETXEAK, KULTURA eta, laster, TURISMOA ere bai, beste kanpaina batzuekin. BILBAO AURRERA izena duen eta talde politiko guztien artean adostu den talka-planaren barruan iaz izandako arrakastaren ondoren, berriz ere aktibatu dira bonuen ekimenak.

Hain zuzen ere, asteazkenean amaituko den merkataritzarena izan da garrantzitsuena, aurten 65.000 bonu merkaturatu baitira, aurreko ekitaldiko 48.000 bonuen aldean. Gainera, udalak inbertsio handiagoa egin du, milioi bat eurokoa, eta horrek 4,4 milioi euroko negozio-bolumena ekarriko dio hiriari. Une honetan, likidatutako 57.000 bonuetatik, dagoeneko 1.218 establezimenduk jaso dituzte diru-transferentziak, guztira, 1,4 milioi euro.

Bonu gehiago egoteaz gain eta aurrekontua handiagoa izateaz gain, aurtengo edizioan beste berritasun batzuk gehitu dira, hala nola saltoki berri batzuek parte hartzea (ile-apaindegiak, estetika, masajeak, argazkigintza, garbitegiak eta gimnasioak) eta teknologia berriak erabiltzera ohituta ez dauden 65 urtetik gorako pertsonentzat bonuen ehuneko bat gordetzea, establezimenduetan eskuratzeko aukera izan zezaten. Ekimen hori begi onez hartu dute herritarrek.

Bonu bakoitzaren balioari dagokionez, 30 euroko bonuak izan dira berriz ere (15 euro udalak egindako ekarpenarenak eta 15 euro herritarrek ordainduta), eta www.bonobilbao.eus web-plataforman eskuratu ahal izan dira, non parte hartu duten saltoki guztiak agertzen diren.

NAN bakoitzarekin eskuratu ahal izan diren bonuen kopuruari dagokionez, 5 eskuratu ahal izan dira. Erosketa-tiket bakoitzeko, gehienez ere, 4 bonu erabili ahal izan dira. Erabiltzaileak bonuaren QR kodea aurkeztu beharko du erosketa egiterakoan edo, bestela, inprimatuta aurkeztu. Bilboko Bonuak, halaber, bateragarriak eta pilagarriak dira beste administrazio batzuek abiarazitako kanpainekin.

Xabier Ochandianok, Bilboko Udaleko Garapen Ekonomiko, Merkataritza eta Enpleguko zinegotziak, halaber, hau gogoratu nahi die herritarrei: «Eskuratutako bonuak kontsumitzeko egun gutxi geratzen dira», eta ekintzaren indarra nabarmendu du «Izan ere, laguntzekin hirian zuzenean kontsumitzea sustatu nahi da, eta, aldi berean, laguntzak eman pandemiagatik kaltetuen izan diren sektoreei laguntzeko, barrutien araberako banaketa espezifikoa eginez, auzo-bultzada auzo guztietara eta hurbileko saltoki guztietara heltzen dela bermatzeko. Sektorerik kaltetuenei eman nahi diegu laguntza, alboan gaituztela sentitu dezaten, eta, horretarako, ahal ditugun baliabide guztiak aktibatuko ditugu».

AKTIBATUTA DAUDEN BESTE KANPAINA BATZUK: OSTALARITZA

Une honetan aktibatuta dagoen Bilboko bonuen beste kanpaina bat ostalaritzari dagokiona da, eta, horretarako, 110.000 bonu jarri dira martxan (denak eskuratu dira), milioi bat euroko aurrekontuarekin. Uztailaren 31 izango da trukatzeko azken eguna.

Sektore honetan bonuen eredua erabiltzen den LEHENENGO ALDIA DA. Hori dela eta, web-plataforma espezifiko bat prestatu da kanpaina kudeatzeko eta gauzatzeko: www.bonobilbao.eus

2020. urte honek egoera berri eta ustekabekoak utzi dizkigu pandemiaren ondorioz. Aukeratu ez genuen eta gelditzeko iritsi zen paradigma aldaketa batean murgilduta topatu dugu geure burua. Historian lehenengoz, era masiboan itxi dira komertzioak, premiazko beharrekin lotuak izan ezik. Horrek behartu gaitu egiteko eta erosteko era berrietara ohitzera. Bada, funtzionatzeko modu hori bere egin dute jada kontsumitzaileek nahiz komertzioek.

Baina eraldaketa prozesua askoz ere urrunago joan da: 

  • Pertsonek segurtasunaren balioa nabarmendu dute: Erostera doazenean inguru seguru eta fidagarriak bilatzen dituzte. Gela, maskara, aurretiazko hitzordua eta pertsonalizazioa gure egunerokotasunean txertatu dira.
  • Markak berrasmatzen: Ez ditugu ahazten unerik zailenetan haien bertsiorik onena erakutsi duten markak. Gehien erosten ditugun produktu eta zerbitzuen parte izatera pasatu dira. Aldi berean, branding pertsonala eta emozionala daukagu, egoera honetan iraun eta hazteko beste giltzarri bat. Honelako elementuak sustatzen ditu: berezitasuna, benetakotasuna, gardentasuna eta fidagarritasuna. Detaileek markatzen dute aldea.
  • Digitalizazioa: Internet bidezko kontsumoa hazten ari da, konfinamenduan aukera bakarra izan da eta. Jada digitalizatuta zeuden komertzioak izan dira egoera hobekien eraman ahal izan dutenak. Hala, agerian geratu da digitalizazioak (eta ez derrigorrez on-line salmentak) lehiakortasuna hobetzeko duen rola, eta komunikazio kanal eraginkorragoak nahiz barne kudeaketako eta bezeroekin harremantzeko tresna teknologiko berriak zabaltzeko duen garrantzia.
  • Ohitura berriak: Kontuan hartu behar da kontsumitzaileek gero eta gehiago bilatzen dituztela erosketa esperientzia pertsonalizatuak, gailu teknologikoak sarriago erabiltzen dituztela, gure komertzioen preskriptore bihurtzen direla, konprometitu egiten direla eta bilatu egiten gaituztela eta beste guztien artean aukeratzen dutela.
  • Balioak: Azkenik, inoiz baino garrantzitsuagoa da bezeroen bizitzeko eta pentsatzeko moduarekin konektatzea, bai eta beren interesekin, konpromisoekin eta, azken finean, baloreekin ere. Etika eta gizarte erantzukizuna jasangarritasunari, ingurumenaren zainketari edo kontsumo arduratsuari lotuta. Goranzko balioak dira horiek
  • Hogeita lau ordu baino gutxiago behar izan dira Bilboko Udalak merkataritzarako kaleratutako 64.000 bonu baino gehiago agortzeko. Erosteko aukera maiatzaren 5ean, asteazkena, aktibatu zen, arratsaldeko 16:00etan, www.bonobilbao.eus webgunearen bitartez.

  • Udal-arduradunen iritziz, balantzea oso positiboa izan da, oso lagungarria baita pandemiagatik kaltetuta dagoen merkataritza-sektorearentzat zein herritarrentzat.

Hogeita lau ordu baino gutxiago igaro direnean, agortuta daude jada Bilboko Udalak kaleratutako merkataritzaren sektorerako 64.000 bonu baino gehiago, zeinak COVID-19aren pandemiagatik kaltetua izan den sektoreari laguntzeko merkaturatu dituen.

Guztira, 64.115 bonu izan dira (aurreko kanpainan 48.000 izan ziren), eta maiatzaren 5eko, asteazkena, 16:0etan aktibatu zen bonuak eskuratzeko aukera, www.bonobilbao.eus webgunea martxan jarri zenean.

Bonuak Abandon eta Ibaiondon agortu dira lehenengo, baina hortik gutxira Zorrotza/Basurtu, Begoña, Deustu, Otxarkoaga/Txurdinaga, Uribarri eta Rekalde barrutietan agortu dira.

Aurreko edizioetan bezala, herritarrek oso jarrera ona erakutsi dute bonuak webgunearen bitartez etengabe eta arin eskuratzen. Kanpaina guztietatik lehen agortu dena izan da.

Trukatzeko azken eguna ekainaren 30a bada ere, dagoeneko 11.730 bonu kontsumitu dira establezimenduetan.

AURREKONTU HANDIAGOA ETA BONU GEHIAGO BILBON

Gogoan izan behar dugu Bilboko Udalak, guztira, milioi bat euroko inbertsioa egin duela, baita ere inbertsio horrek 4,4 milioi euroko negozio-bolumena ekarriko diola hiriari.

Edizio honetan zenbait berritasun gehitu dira: aurrekontu handiagoa, bonu gehiago, saltoki berriak (ile-apaindegiak, estetika, masajeak, argazkigintza, garbitegiak eta gimnasioak) eta bonuen ehuneko bat teknologia berrietara ohituta ez dauden 65 urtetik gorako pertsonei gordetzea, establezimenduetan bertan erosi ditzaten.

Oraingoan ere, bonu bakoitzak 30 euroko balioa izango du, eta udalak horren erdiaren ekarpena egingo du.

NAN bakoitzarekin eskuratu ahal izan diren bonuen kopuruari dagokionez, 5 eskuratu ahal izan dira (aurreko kanpainan, gehienez ere, 20 bonu eskuratu zitezkeen merkataritza, kultura, ostalaritza eta turismoko lau faseetarako, azken fasea aktibatzeke badago ere). Erosketa-tiket bakoitzeko, gehienez ere, 4 bonu erabili ahal izango dira. Erabiltzaileak bonuaren QR kodea aurkeztu beharko du erosketa egiterakoan edo, bestela, inprimatuta aurkeztu. Bilboko Bonuak, halaber, bateragarriak eta pilagarriak dira beste administrazio batzuek abiarazitako kanpainekin.

Establezimenduei dagokienez, 150 bonura arteko muga dute.

Bilboko Bonuak Bilbao Aurrera 2021 Planeko neurri garrantzitsuenetako bat dira. Hamabost milioi euro baino gehiago bideratu dira plana garatzeko; gainera, udal-ordezkaritza duten talde politiko guztiekin adostu da plana, eta pandemiako sektorerik kaltetuenak babestea du xede.

  • Asteazkeneko, maiatzak 5, arratsaldeko 16:00etatik aurrera eta ekainaren 30era arte, herritarrek www.bonobilbao.eus webgunearen bitartez eskuratu ahal izango dituzte udalak kaleratu dituen 64.000 bonu baino gehiago. Hain zuzen ere, MERKATARITZAn kontsumitzeko kaleratu dira, eta milioi bat euroko inbertsioa egin da.

  • Kanpaina berriak berritasun ugari ekarri ditu: aurrekontu handiagoa, bonu gehiago, saltoki berriak (ile-apaindegiak, estetika, masajeak, argazkigintza, garbitegiak eta gimnasioak) eta bonuen ehuneko bat teknologia berrietara ohituta ez dauden 65 urtetik gorako pertsonei gordetzea, establezimenduetan bertan erosi ditzaten.

  • Oraingoan ere, bonu bakoitzak 30 euroko balioa izango du, eta udalak horren erdiaren ekarpena egingo du.

Bihar, asteazkena eta maiatzak 5, Bilboko Udalak www.bonobilbao.eus webgunea aktibatuko du arratsaldeko 16:00etatik aurrera, herritarrek merkataritzako bonuak eskuratu ditzaten.

Guztira, 64.115 bonu kaleratuko dira, hasierako kanpainan merkaturatu ziren 48.000 bonuen aldean. Udalak milioi bat euro inbertitu ditu, eta kanpainak 4,4 milioi euroko negozio-bolumena ekarriko dio hiriari.

Gogoan izango duzuenez, Bilbao Aurrera 2021 Planeko neurri garrantzitsuenetako bat da, zeinak 15 milioi euro baino gehiago dituen. Gainera, udal-ordezkaritza duten talde politiko guztiekin adostu den plana da, eta pandemiako sektorerik kaltetuenak babestea du xede.

Garapen Ekonomiko, Merkataritza eta Enplegu Saileko zinegotzia den Xabier Ochandianok argi azaldu du: «Ekimen aitzindari horretan Bilboko Bonuek aurreko ekitaldian izandako arrakastaren ondoren, udalak berriz ere ekin dio ekimenari, baina merkataritzari bakarrik zuzendutako kanpaina batean eta BERRITASUN UGARIrekin».

Aurrekontua handiagoa izateaz gain eta bonu gehiago kaleratzeaz gain, bonuen balioa 30 eurokoa izango da berriz ere, eta udalak zenbatekoaren erdiaren ekarpena egingo du. (15 € udalak eta 15 € herritarrek). Web-plataforma berean eskuratuko dira (www.bonobilbao.eus), bai eta sarrerak saltzeko Kutxabanken kutxazainetan ere. Lehen aipatu dugun bezala, eskuratzeko aldia maiatzaren 5ean hasi eta ekainaren 30ean amaituko da (edo agortu arte). Laburragoa izango da udaberriko kanpainan erabili daitezen.

65 URTETIK GORAKOENTZAKO BONUAK

Horrez gain, arrakala digitalari aurre egiteko asmoz, zinegotziak aurreratu du teknologia berrietara ohituta ez dauden 65 urtetik gorako ADINEKOENTZAT bonu batzuk gordeko direla erosketa egin nahi duten saltokietan bertan eskuratu eta trukatzeko (agortu arte). horretarako, NANa aurkeztu beharko dute, eta kreditu-txartelarekin edo eskudirutan ordaindu.

Bestalde, orain beste epigrafe batzuk gehitu dira aurretik atxikita zeuden establezimenduez gain, hala nola irudi pertsonaleko zerbitzuak (ile-apaindegia, estetika, masajeak…), argazkigintza, garbitegia eta gimnasioak. Bilboko bonuekin bat egin duten hiriko saltokien kopurua ia 1.200 da, eta aurreko kanpainako kopurua gainditzea aurreikusten da.

NAN bakoitzarekin eskuratu ahal izango diren bonuen kopuruari dagokionez, 5 eskuratu ahal izango dira (aurreko kanpainan, gehienez ere, 20 bonu eskuratu zitezkeen merkataritza, kultura, ostalaritza eta turismoko lau faseetarako, azken fasea aktibatzeke badago ere). Erosketa-tiket bakoitzeko, gehienez ere, 4 bonu erabili ahal izango dira. Gogoan izango duzuenez, erabiltzaileak bonuaren QR kodea aurkeztu beharko du erosketa egiterakoan edo, bestela, inprimatuta aurkeztu. Bilboko Bonuak, halaber, bateragarriak eta pilagarriak dira beste administrazio batzuek abiarazitako edozein kanpainarekin.

Establezimenduei dagokienez, 150 bonura arteko muga duteXabier Ochandianok zehaztu duenez, hauxe da Bilboko Udalaren helburua: «Hirian zuzenean kontsumitzea sustatzea, pandemian kalte handiena pairatu duten sektoreei laguntzeko. Horretarako, berariazko banaketa egingo da barrutietan, auzo guztietan eta hurbileko saltoki guztietan eragina izan dezan. Sektorerik kaltetuenei eman nahi diegu laguntza, alboan gaituztela sentitu dezaten, eta, horretarako, ahal ditugun baliabide guztiak aktibatuko ditugu».

#BONOSBILBAO
#BILBAOAURRERA

  • Kanpaina BIHAR, ASTEARTEAN, apirilaren 13an, hasiko da. Bonuen erosketa eta trukea maiatzaren 5ean hasiko da.

  • Kanpaina berriak BERRIKUNTZA nabarmenak ditu. Berrikuntza horien artean, eta iazko arrakastaren ondoren, bonu gehiago (64.115) jarriko ditu zirkulazioan, Udalak milioi bat euroko inbertsioa eginda; horrek 4,4 milioi euroko negozio-bolumena suposatuko du hirian. Gainera, establezimendu mota berriak gehitu dira, hala nola irudi pertsonaleko zerbitzuak (ile-apainketa, estetika, masajeak), argazkigintza, garbitegiak eta gimnasioak.

  • Bonuak berriz ere 30 eurokoak izango dira (15 euro Udalak jarriko ditu eta beste 15 erosleak), eta www.bonobilbao.eus webgunearen bidez edo Kutxabanken sarrerak saltzeko eta jasotzeko kutxazainetan eskuratu ahal izango dira. Berrikuntza gisa, 65 URTETIK GORAKO PERTSONEK dendetan bertan erosi ahal izango dituzte bonuak, hedabide digitalak erabiltzen ez dituzten kolektiboengana ere iriste aldera.

Bilboko Udalak bihar, asteartean, apirilaren 13an, jarriko du abian Bilbao Aurrera 2021 Planari dagokion Merkataritzako Bilbao Bonuen kanpaina. Kanpaina hori udal ordezkaritza duten talde politikoekin adostutako neurrien multzoa da, eta iaz bultzatutako lehen planaren jarraipena da.

Helburua, berriz ere, hiriko kontsumo zuzena bultzatzea da, pandemiaren eragina handiagoa den sektoreei laguntzeko, barrutien araberako banaketa espezifikoarekin, auzo guztietan eta hurbileko saltokietan izango duen eragina bermatzeko.

Horrela, aurreko urteko Bilbo Bonuen arrakastaren ondoren, aitzindaritzat jotzen den ekimen batekin, Udalak aktibatu egingo du, eta gainerako sektoreetatik (kultura, ostalaritza eta turismoa) bereizita, merkataritzara zuzendutako kanpaina, BERRIKUNTZA HANDIEKIN.

Lehenik eta behin, establezimenduen atxikipena astearte honetan, apirilaren 13an, hasiko da web plataforma berean, www.bonobilbao.eus, eta atxikitakoei epigrafe berriak gehituko zaizkie, hala nola:

  • Irudi pertsonalaren arloko zerbitzuak (ile-apainketa, estetika, masajeak), argazkigintza, garbitegiak eta gimnasioak.

AURREKONTU HANDIAGOA ETA BONU GEHIAGO

Aurrekontu handiagoa eta bonu gehiago ere egongo dira. Udalak aurten bideratuko duen partida milioi bat eurokoa izango da, eta 4,4 milioi euro baino gehiagoko negozio-bolumena sortuko du hirian; guztira, 64.115 bonu izango dira (aurreko kanpainan 48.727 bonu izan ziren).

Berriz ere, bonuak 30 eurokoak izango dira, erdia Udalak jarriko du (15 € Udalak eta 15 € herritarrek), eta www.bonobilbao.eus web plataforman eta Kutxabanken sarrerak saltzen dituzten kutxazainetan erosiko dira.

Orain, berrikuntza gisa eta eten digitala hausteko asmoz, 65 URTETIK GORAKO PERTSONEK ere erosi ahal izango dituzte atxikitako establezimenduetan (bonuak agortu arte), NANa aurkeztu ondorik. Erosteko ordainketa-sistema kreditu-txartela edo eskudirutan izango da. Helburua da teknologia berriak erabili ohi ez dituzten pertsonek ere Bilboko Bonuen abantailez baliatu ahal izatea.

ESKURATZE/TRUKATZE DATA ETA BONU KOPURUA

Bonuak erosteko eta trukatzeko data maiatzaren 5ean hasi eta ekainaren 30ean amaituko da (edo bonuak agortu arte). Kanpaina udaberriko denboraldian zentralizatzeko ALDI LABURRAGOA da -beste berrikuntzetako bat-.

NAN bakoitzeko bonu kopuruari dagokionez, orain 5 erosi ahal izango dira (aurreko kanpainan 20 ziren, merkataritza, kultura, ostalaritza eta turismoko lau faseetarako banatuta; azken hori oraindik aktibatu gabe dago).

Era berean, erosketa-txartel bakoitzeko, gehienez 4 bonu eskuratu ahal izango dira. Jakina denez, erosketa egiteko unean, erabiltzaileak bonuaren QR kodea aurkeztu beharko du, edo, hala badagokio, inprimatuta entregatu. Gainera, Bilbao Bonuak bateragarriak eta metagarriak dira administrazioek abian jarritako beste edozein bonurekin.

Establezimenduei doakienez, muga 150 bonukoa da.

ESTABLEZIMENDUAK ATXIKITZEKO DATU GARRANTZITSUAK

Arestion esan bezala, saltokiei atxikitzeko hasiera-data apirilaren 13an abiarazi zen, modu jarraituan. Alta emateko plataforma aurreko kanpainako bera da, www.bonobilbao.eus, programa honetarako berariaz egindako webgune erraza, eta, horrezaz gainera, datu guztiak bertan izango ditu (erositako bonuak, trukatutakoak, likidatutakoak…).

Udalaren edo erakundeen arteko 2020ko kanpainari atxikita daudenentzat, ez da beharrezkoa izango beste alta oso bat egitea; izan ere, esteka bat duen mezu elektroniko bat jasoko dute Bono Bilbaoren baldintza berriak onartzeko eta datuak betetzeko/eguneratzeko.

Gogoratu behar da, halaber, Bilbon hainbat establezimendu dituzten eta IFK bakarra duten negozioen kasuan, guztiak banaka atxiki ahal izango direla.

#BONOBILBAO
#BILBAOAURRERA

  • Herritarrek 83.000 bonu baino gehiago eskuratu dituzte, eta horietatik 8.649 bonu geratu dira saltokietan trukatzeke. Apirilaren 30ean amaituko da trukatzeko epea.

Datozen egunetan Bilboko Udalak mezu bat bidaliko du herritarrei gogoratzeko oraindik ez direla merkataritza eta kulturako bonu guztiak trukatu, bai eta establezimenduetan trukatzeko azken eguna apirilaren 30a dela ere.

Ia bonu gehienak kontsumitu badira ere, ehuneko txiki bat dago oraindik gastatzeke, nahiz eta herritarrek erosita eduki. Hain zuzen ere, salgai jarri ziren 83.000 bonuetatik, 8.649 bonu daude kontsumitu barik. Dendetan oraindik trukatu ez diren 8.649 bonuetatik, 3.674 merkataritzakoak dira eta 4.975 kulturakoak.

Bidaliko duen mezuaren bitartez, Udalak herritarrei gogorarazi nahi die apirilaren 30a baino lehen trukatzen ez badituzte, egindako inbertsioa galduko dutela.

Gogoan izango duzuenez, Udalak azaroan jarri zituen martxan merkataritzari eta kulturari zuzendutako Bilboko Bonuak (83.000 baino gehiago), eta egun gutxitan agortu ziren.

Orain, abian da ostalaritzako bonuen kanpaina, eta herritarrek ia gehienak eskuratu dituzte, % 98,3 (guztira, 110.000 bonu kaleratu dira). Errekaldeko barrutian baino ez dira geratzen. Bonu guztietatik, 11.020 trukatu dira taberna eta jatetxeetan.

  • Neurri berria, Udalean ordezkaritza duten talde guztiekin adostuko da, eta 877.000 euroko aurrekontua izango du txikizkako merkataritzari, zehazki, arropa eta zapaten eta larruzko produktuen sektoreari emateko.

  • 1.000 eta 1.500 euro arteko laguntzak izango dira, lanpostu-kopuruaren arabera, eta Eusko Jaurlaritzak eskaintzen dituenekin uztartu ahal izango dira. Bilbok, une honetan, tipologia horretako 861 establezimendu ditu.

Bilboko Udalak txikizkako merkataritzari zuzendutako laguntza zuzenen beste deialdi bat onetsi du gaur. Zehazki, arropa eta zapaten eta larruzko produktuen sektoreari zuzenduko dizkio, Covid-19aren osasun-krisiagatik kaltetuenak izan direla uste baita.

Proposamen hau Bilbao Aurrera 2021 Planaren Jarraipen Batzordean planteatu da, eta batzordea osatzen duten talde guztiak ados agertu dira (EAJ/PNV, PSE-EE, EH/Bildu, Podemos eta PP).

Aparteko neurri berri horrek bat egingo du COVID-19aren aurkako planean jasotako ekintza eta aurrekontuarekin. Guztira, 15 milioi euro baino zertxobait gehiagoko aurrekontua du.

Gaur onetsi den laguntza zuzenen poltsak 877.000 euro izango ditu, eta Eusko Jaurlaritzak emandakoen osagarri izango dira. Udalak bideratuko dituen laguntzen kopurua 1.000 eurokoa izango da 1 eta 9 enplegu arteko plantilla duten saltokientzat eta 1.500 eurokoa 10 langile baino gehiago dituztenentzat.

LAGUNTZA OSAGARRIAK

  • 1 eta 9 langile artean: Bilboko Udalaren 1.000 euro (+ Eusko Jaurlaritzaren 4.000 €) = 5.000 €, GUZTIRA.
  • 10 langile edo gehiago: Bilboko Udalaren 1.500 euro (+ Eusko Jaurlaritzaren + 4.500€) = 6.000 €, GUZTIRA

Gaur egun, laguntza-sorta jaso ahal izango duten tipologia horretako 861 establezimendu daude Bilbon, gutxi gorabehera (EJSNren arabera).

Hauxe da aurrekontu-irismenaren kalkulua:

  • 1-9 langile dituzten establezimenduak: 829 saltoki X 1.000 € bakoitzak = 829.000 €, guztira.
  • 10 langile edo gehiago dituzten establezimenduak: 32 saltoki X 1.500 € bakoitzak = 48.000 €, guztira.

Neurri berriak datorren hilabetean zehar jarriko dira indarrean.

BILBAO AURRERA 2021 PLANA

Bilbao Aurrera 2021 Plana urtarrilaren 29an sinatu zuten udal-ordezkaritza duten alderdi guztiek, eta iaz lehenengo aldiz abiarazi zen planaren —Bilbao Aurrera 2020— jarraipena da, zeina Covid-19 pandemia mundu osoan zabaldu zenean bultzatu zen.

Planak 15 milioi euro baino zertxobait gehiago izango ditu salbuespenezko 43 neurri aplikatzeko. Batik bat, ekitaldiko lehenengo seihilekoan aplikatuko dira gehienak. Aurreko planean martxan jarritako estrategiari jarraikiz, Bilboko Udalak Covid-19agatik gehien kaltetutako sektoreei lagundu nahi izan die krisialditik ahalik eta arinen suspertzeko proiektu estrategikoak landuz.

Gogoan izan behar dugu 2020. urtean laguntza zuzenen beste poltsa bat onetsi zela ostalaritzako sektorearentzat. Guztira, 3,2 milioi euroko aurrekontua bideratu zen orduan. Zenbateko horri dagokionez, azkenean 1.900 laguntza eman eta ordaindu ziren, hau da, 2 milioi euro baino zertxobait gehiago.

Laguntza zuzenen ekintza guzti horiek, berez udalari ez badagozkio ere, hiriko sektore batzuek aurre egiteko dituzten konplexutasun-egoera sendotzeko aktibatu dira. Osagarri gisa, halaber, bonuen programak abiarazi diraBilbao Aurrera Planaren ekintza garrantzitsuenetako bat.

  • Laguntzen partida berriak 138.000 euro izango ditu, eta zonetako 13 elkarteen artean banatuko dira hiribilduko merkataritza- eta ostalaritza-ehunean egiten den kudeaketa eta jarduketa sendotzeko.

  • Neurri hori Covid-19aren krisiari aurre egiteko Bilbao Aurrera 2021 Planaren barruan dago.

Bilboko Udaleko Udalbatzak hiriko merkataritzako eta ostalaritzako elkarte-ehuna babesteko laguntzen partida handitzeko erabakia onetsi du gaur.

Guztira, 138.000 euro bideratuko dira hiribilduko zonetako 13 elkarteen artean.

Neurri berri hori Bilbao Aurrera 2021 Planaren barruan dauden ekintzen artean dago, eta, horren bitartez, laguntza tekniko eta ekonomikoak eman nahi zaizkie elkarteei, eutsi, kudeatu eta sustatzeko aukera izan dezaten, eta, horrela, aldi berean auzoak dinamizatzen laguntzeko.

Gogoan izan behar dugu Covid-19ari aurre egiteko 2020ko planarekin dirulaguntza % 100ean handitu zela, 276.000 euroraino. Orain, berriz, beste 138.000 euro gehituko dira.

Hamahiru elkarteetan onetsitako dirulaguntzen banakapena:

  • Bilbao Centro Merkataritza Elkartea: 123.000€. ALDE ZAHARREKO Merkatarien Elkartea: 88.500€. DEUSTO BIZIRIK Merkataritza Elkartea: 27.000€. HIRU AUZO Merkatarien Elkartea: 21.000€. REKALDE BIHOTZEAN Merkatarien Elkartea: 21.000€. LAGUNTASUNA (ZORROTZAko Merkatarien Elkartea): 21.000€. AUZOA BERRITZEN 2. barrutiko Merkatarien Elkartea: 21.000€. Txurdinagako Merkatarien Elkartea: 21.000€. Santutxuko Merkatarien Elkartea: 16.500€. Otxarkoagako Merkatarien Elkartea: 16.500€. SAN FRANTZISKO, BILBO ZAHARRA ETA ZABALAko Merkatari eta Enpresen Elkartea: 16.500€. Basurto Berri BASURTUko Merkatarien Elkartea: 10.500€. Erriberako Merkatuko Merkatarien Elkartea: 10.500€.